Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urria 2008

Ferietan..., galtzerdiak!

pello 26/10/2008 @ 00:06

Atso feriako arratsalde gauetik idazten dut eta ferie hauek  ikusi ahal da azken urtetakoak bezala izan direla, hau da,  jende gutti ( bazen mordoxka, baino ia ez da 80-90 urte hoiek bezalakoak kaleak betetak zeudela ezin pasatu) postuak ere errango nuke guttiago zirela,

Irakurri gehiago »

Javier Ziga

pello 20/10/2008 @ 00:04

Elizondoko Jorge Oteizan museoan daude Javier Zigaren bederatzi lan ikusteko, (hoietako bat sokadantza )eta Udala eta Ziga fundazioa elkarlanean ari dira margoei behin betiko lekua bilatzeko eta Zigaren museoa sortzeko asmoarekin, (aspalditik zurrumuruak badira akaso Lekauzen izaten ahal dela). Jatorriz, baztandar margolari  honek, Nafar margolari haundientako eta preziatuetako bat da ,Basiano, Asarta, Lasterra, Muñoz Sola, Zubirikin batera

Javier CigSeguraski nago  (zaharrak eta heldu baztuk kenduta) gehienak gauz gutxi jakingo dugula Zigaren buruz, gehienei izena  familiarra egingo zaio (belaunaldi berriei) Elizondoko plaza bat ,berari eskainita eta bere oroimenez bere izena daramalako, beste batzuk (adiñetan sartuta) Ziga izenarekin lotzen dugu, osasun etxean, itxarotzeko gelan, zegoen mediku baten retratu kuadro batekin.

Javier Ziga Iruñean sortu zen (1877-1960) Aitatxi eta amatxik baztandarrak ziren eta baita ere bere emaztea, baztango lotura es zen bakarrik sentimentala izan baitzik ere profesionala, baztan eta baztani buruz asko margotu bai zuen .XIX. mendearen amaieran, errealismo eta post erromantzismoaren artean mugitzen zen eta pintura etnografikoa egin zuen, margo etnografikoekin (jendearen izaera islatu zuen) eta erretratoekin lortu zuen osperik haundiena. Margo hoietako bat "Elizondoko  merkatua" da (gaur egun Iruñako udaletxean dago), Parisen margotu zuen 1914an eta  benetan arrakasta itzela lortuz,urte hotan Udaberriko saloia famatua eta elitistan sartua izan zena.

Munduko lehenengo gerratearen hasieran Nafarrora bueltatzen da, garai hontan nafarroko pertsonai ezagunen erretratoak egingo ditu,Elizondoko merkatua Estanislao de Aranzadi, Arturo Campion...eta baita ere seguituko du bere margo etnografikoeki, espezialiki baztango bailarakoak.

Javier Zigak E.A.J. alderdiko kidea izan zen eta bi alditan Iruñako zinegotzia  atera zen autatuta  (1920-1923) eta (1930-1931). Bere idei politikoak, gerra zibilan ondoren arazoak ekarri zioten, 1938ko Apirilan preso artu zioten, espetxeratu eta tortura ezagutu zuen (geroxago errango zuen garai hoietan gizakiaren ankertasuna eta gaiztakeria ikusi zuela). Azkenian libre geratu zen garaiko 2.500 pezetaz ordainduz, ixuna ez zuen diruz ordainduz baizik kuadro batekin, gaur egun "el cristo de la sancíon" izenarekin ezagutzen dena. Honek asko markatu eta aldatu zion, margotzen segituko zuen  baina hemendik aurrera margotuko  duen gehiena kopiak izango dira, alde batera uzten sormena eta gauz berriak.

1960 hil zen eta uste da 384 lan utzi zituela baina ziur aski gehiago izango direla pensatzen da. 1986an, familiak 20 kuadro doain eta bertze 20 prezio simboliko eman zituen Nafarroko museoari, gaur egun kuadro hoietatik, bakarrik bederatzi ikusten ahal dira (Baztango museo etnografikora ekarri dutenak), bertzeak museoaren biltegi batean daude, zulo batean sartuta.

Erraten ahal da, bere  euskaltasuna  ez zuela bakarrik gerra zibilan ordaindu, baizik bere bizitza guztian eta gaur egun, oraindik ordaintzen ari dela. Hau erran  ondoren, horrela izan, eta ez bazan sar dadila kalabazan.

Javier Ziga. Ah! ahazten zizaidan, Elizondoko Jorge Oteiza museoan ikusten ahal diren kuadroak hauek dira;

Madrilen ikasten egon zen garaikoak:

Artzaina (1910-11) - Mohamed Ben El Peli Makurra (1910-11) - Estudio (1912-13).

Parisen egon zen garaikoak:

Combinacíon de la ruleta (1912-14) - Batzarre bajo el árbol de Jaureizar (1914) - Proclamacíon del primer rey de Navarra (1914) - Sokadantza (1914).

Paristik itzuli eta Iruñan egon zen garaikoak:

Mezatik (1914) - Musa jokatzen (1940-60).

.

Kalian gora kalian bera... II

pello 08/10/2008 @ 23:44

Atzoko gaiarekin segituz, argazki batzuk igo dut, ikusteko benetan gauza pixket subrealista dela. Nola Joaquin Iriarte kaleko lanak haur eskola aurrian, eta haurrak barruan ain normal.

Irakurri gehiago »

Kalian gora kalian bera...

pello 06/10/2008 @ 22:09

Baztango udaletxeak bere biltegian hainbertze kilo mordo pintura izan behar du eta gastatu beharra, bertzenaz ez dut ulertzen nola egun batetik bestera Elizondoko kale batzuk kolorez aldatzen diren, lehenago marrak txuriak zirenak zona azulan bihurtu dira. gero jendea kexatu berriro txuri, bertze batzuk txuriak  horiak bihurtu dira...

Irakurri gehiago »