Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Abendua 2008

Agur Olentzero

pello 28/12/2008 @ 02:37

Olentzero etor zenetik egun batzuk pastu dira eta ardoa (beltza, gorrie eta zurie) txampana, turroiak eta bildotxa alde batera utzita (gabon zarraarte) eta sabela eta burua berriro berreskuratu ondoren, pentsatzen hasi naiz ea ikazkin zahar honek zer uztzi digun bailara hontarako.

Egun batzuk lehenago, eguberriko aintzineko igandian baztango 15 herriko alkate-juradoak aukeratu dira, beno Elbetekoa ezik ,inork ez delako aurkeztu eta errege egunerartio itxaron beharko dute ea norbaitek agertzen den edo bertzenaz azken 2 urte  hauek bezalaxe segituko dute alkate-jurado gabe eta ezta ere Amaiurren, Arraiozen, Gartzainen eta Oronoz Mugairen, herri hauetan ere ez zen iñork aurkeztu.

Iñor ez aurkeztea normala da, arraroa dena Elizondon eta Almandozen gertatu dena,bi hautagai izatea, Elizondon Xabier Torres 27 urtekoa eta Rafael Olaizola 51 urtekoa (orain dela 20 urte ez zen olakorik ikusi, bi hautagai izatea)  erraten dute presio pixka bat izan zela eta jende mordoxka joan zela bozkatzera ,gehienbat gazte asko, Jendea, (adiñan sartuak) komentatu du gazteria Bi hautagaiakmobilizatu dela, eta hori ez dela normala normalki gauz hortaz pasatzen dutela, beno, jakinez azken bozkaketa orain dela 20 urte egin zela, normala ez joatea? edo hori erraten duena orain dela 20 urte (akaso gaztia izango zen) eta ez zen orduan bozkatzera joan?

Argazkia www.diario de navarra.es web horritik artuta dago eta argazkiaren

egilea Asier Vidondo da.

Azkenian gaztea irabazi zuen boto kopuru txikiz, 381-339 (42 botoz) . Eskerrak! gazteria mugitu zela? zertaz bimila ta piko biztanlez, 720 botu, benetan jende gutti agertu zen herriko etxean bozkatzera.

Almandozen berriz, orainarte alkate jurado izan dena  Luis Roldan Astiz eta Mª del Koro Migeltorena aurkeztu ziren, hiz egin ondoren akordio batera iritsi zen herria, Igande 28 an egingo zela bozkaketa. Anizen Asier Martikorena izango da, Arizkunen Juan Kruz Iriarte Bañez, Azpilkuetan segituko du Jon Alkasena Irungarai eta baita ere Arantxa Zelaia Txokarro Berroetan, Juanjo Vidart Oskariz alkate jurado berria izango da Erratzun eta berriro errepikatuko dute Peio Orbegozo Iruritan, Francisco Javier Elizalde Lekautzen eta Pablo Zenoz Zigan

Herriko alkate aukeraketak albo batian utzita, Olentzerok , Baztango udalari idei bat ekarri dio (krisia uzten baldin badu) idei hori, Foru plazaren itxuraberritzeko ideien lehiaketa bat da . Lehiaketa hau aterako da eta idei hoien artean arau hauek bete behar dira:

-Erabilera anitzeko egoitza bat izan behar du, Turismo bulegoa, komunak, zuhaiztia, haurrentzako eremua...bertze gauz batzuek gain.

olentzero-foruplazaimgp2846.jpgHau egiteko ondoan dagoen aparkalekua erabili behar dute eta foru plazan integratu edo foru plaza bihurtu, baño parkiña ukituz 44 aparkatzeko toki galtzen dira ( eta sobran ez daude, jo! gai hau blogaren gai nausia da, azkenean atera da berriro!) eta honekin batera  ia ahaztuta genuen arazo bat agertzen da berriro, elizako parkeko zelaiak parkiña bihurtu, Aspaldi agertu zen talde bat siñadurak billatuz parkin  edo proiekto hori ez egiteko 380 siñadura bildu zuten  eta ez zen gehiago entzun parkin horren buruz, proiekto horrek, haurren parkeko ondoan dagoen berdegune hori, parkiñan bihurtzen zuen, baina proiekto berriak hori eta haurren parkea ere asfaltatuko du eta parkea (txirrista eta ziburuak) "zirkuitua" edo "bederatzia"dagoen lekuan patuko dute.

Espero dut , Olentzerok udaletxe honeri lasaitasun pixkat eta gauz egiteko gogo pixkat bat gutxiago (bai bai gutxiago) ea ekarri die, herritarrek denbora txiki batean ainbertze obrak jasan ditugu, futbolzelai artifiziala, Joakin Iriarteko Karrikaren lanak (haurtzaindegia eta osasun etxean sartzeko arazokin) Jaime Urrutiako peatonalizazioa (erdi purdi) kotxeak segituko dira  pasatzen ,zertaz udaletxeak egin duelako erdi-peatonala. kendu ditu espaloiak eta orain kale erditik ibiltzen dira oinezkoak eta kotxeak. Lan berria hasi beharrean ea akitzen duten aspalditik hasitakoak, haureskola berria bezalakoa, Urriaren 9 irekia egongo zela erran bai zuten.

Beno, akaso krisiarekin subentzioak gutxiagoak izango dira eta dirurik gabe ea lasaitasun pixka bat artzen dugun.

Akitzeko eskerrak eman nahi nuen Baztango Ikastolako guraso elkarteari Olentzerok Elizodora etortzeko laguntzeagatik ez bai nakien zuek bakarrik egiten duzuela eta ez daukazuela udaletxearen laguntza ezta ekonomikoki ezta antolakuntzan (errege kabalgatarako bai uzten dute udaletxeko arkupeak eta kale nagusia isten dute, kotxeak ez pasatzeko) eskerrak eman ondoren ere erran nahi nizuen aurten ez zaidala deus gustatu, kalejiara (ikastolatik Xaharetxearaiño) abiadura bizian egin zen (kriston prisa izango zeukan olentzerok opariak banatzeko) eta ez zen gelditu momentu baterez abesteko Olentzerori (abestien  papera banatu zenuten) baina ez zen denborik, gelditzeko bidean zehar, Olentzerori abesteko?

Urrengo urte artio, agur  Olentzero

Mariano Izeta

pello 19/12/2008 @ 00:23

Azaroaren 28an Mariano Izeta III. sariketa , finala jokatu zen Elizondon eta Jon Elizetxe gartzaindarra nagusitu zen. Mariano Izetak bertsotzale eta baztandar  amorratua zen, hortaz poztu nintzen bere izena daraman saria, finalan zegoen baztandarra irabaztean eta pixke emozinatu nintzen (pixket-pixket barrutik malkorik gabe, ez pensa) bere alaba Elizetxeri txapela patu zionian.

Mariano IzetaErran dudan bezala ,Marianok bertsozaleaz gain, idazlea, euskaltzaindiaren urgazlea, dantzaria, (Santiago egunian dantzatzen den  Ohorezko mutildantzan lerroburuan hainbertze urte ibili zen), ogibidez erlogularie eta baztan eta euskal kulturaren maitatzalea izan zen.

Elizondon sortutakoa  1915.ko Uztailan eta eskolako ikasketak bukatu ondoren, bere aitarekin hasi zen erlojugintzan. Mariano gaztia, euskal kulturan hazi eta hezi zen eta gaztetik euskararen inguruko gaietan murgildu zen, 20 urte bete gabe Elizondoko ikastolaren sortzaileetako bat izan zen  errepublikako garaian, baita ere 1936an Elizondon egingo zen Nafarroako lehenengo bertsolari txapelketaren segimendua egingo zion. 40 urteak pastuta asten da idazten gehienbat eleberriak idatziko du baino baita ere "baztango hiztegia" 1996an izanik seguraski bere lan inportantena  (Baztango euskeraren hitzak idatzita uztziz gain hainbertze hitz galduak edo belaunaldi berriak ez duten erabilitakoa berreskuratzen ditu). 19961. urtean euskaltzaindiaren kidea izan zen eta  2000ko azaroan ohorezko euskalzain izendatuko ziotenmutildantzetan lerroburu .Idazten eta erlojuak konpontzen zuen bitartez gainera baztango mutildantzak bultzatu eta hainbertze jendei irakatsi zien baita ere bertsolaritza sustatu zuen hainbat jaialdiz antolatuz,epailea izanik eta bertsaotzale Elkarteko ohorezko presidentea izanik. Lan horregatik eta bere herria,, Baztan eta Euskara maitazeagatik, 1997 Baztango bazar nagusiak aho batez Baztango seme kuttuna izendatzen dio

Marianok baita ere hainbertze komunikabidetan laguntzaile edo kolaboradore izan zen (nafarroko bi egunkarietan, Deian, Euskaldunon egunkarian...) eta nola ez Xorroxinen. Oroitzen naiz eguerdiko saioan, Marianok Elizondoko berriak eman ondoren, zeukan merkatu txiki bat, jendeak aurkitzen zituen gauzak, giltzak, karterak edo bertzelakoak  erlojudenda xarmangarri hortara eramaten zuen eta berak irratitik erraten zuen zer zeukan baita ere animaliak saltzeko , zerriak erosteko et abar.. Nik bi aldiz joan nintzen  giltzak bila larunbat gau garagardo hausarki edan ondorioz, bigarrena aldiz joan nintzenean galdutako giltza multzo eske, bertze gautzak apartez, erran zidan; -Hirugarren aldiz ez ditut gordetuko, Eztakit hitz hoiegatik edo ez baino ez nuen berriro giltzak galdu

Marianori gehienbat erlojudendan ikusten nion bere mahian eta bertzian bere anaia zegoen biak beti, oraindikan erlojudenda xume eta xarmangarri hortan sartzerakoan, lehen bezala dagoenez, irudikatzen dut oraindik hor dagola bere mahian, txapelarekin eta begian, lupa-tramakulo horrekin, pres solasian asteko.

Baztan globala

pello 17/12/2008 @ 01:52

Baztango fisonomia edo gizartea (euskalherriko bertze lekuetan ere ) aldatu da urte gutti batzuk hona.Orain dela hamabortz urte ona  arraroa egiten zizaigun, adibidez beltza bat eta herri guztia goitik behera begiratuko zion, gaur egun gure haurrekin eskolara joaten dira eta euskaraz aritzea afrikarra bat edo hego amerrikara bat ez digu harritzen.

baztan globala Bertzealdetik (kuriosoa eta pixket iribarresua egiten zait) nola taberna edo ostatu batzutan ikusten ahal dugun, barraren bi aldetan, bi mundu desberdin, alde batetik bertako baztandar muxu gorri, txotxa ahoan eta gaztelera erdi purdi batekin solas nahian eta bertze aldean karibeña "eder" (batzutan) bat. Karibeña honek ,colombiana dominikana cubatarra..(euskal herriko herri guztietan ematen da kasu hau) normalki herritar batek ekarritako bikotea edo nahusiarena eta goxo-goxo egon ondoren dembora batez, lanean paratzen diote.

Gizarte "globalizazio" hontan, gaur pauso bat gehiago eman da Baztanen, konkretuki Elizondon  "Txino"  bat (benetazko txinoa txinatar eta guztiekin) ireki dute, "bazar oriental" jartzen du sarreran eta bertze elizondar batzuk bezala (uste dut morbo pixkat batekin, hauek izango badira baztanen, lehenengo asiatarrak) egon naiz , ateratzean erran diot emazteari ez nahi zela berriro sartuko eta ezBaztango lehenengo txinatar komerzioa   dudala berriro  deuts han erosiko, ez diot erran hau, figura itxus batzuk eta españa hitza jartzen zuena saltzen dutelako ezta ere haurrentzako  guardia zibilen kotxea saltzen zutelako, ez,ez horregatik ez, baizik gaizki sentitu naizelako eta ez naiz bakarra izan, gaizki sentitu izan naiz txinatar bat zegoelako alde batetik bertzera, bezeroei segika, begiratzen... ea lapurtzen zuten edo ez ikusten , egia errateko errexa da zerbait lapurtzeko, baina mesedez konfianza pixka bat herritarrei, behinpin lehenego egunetan eta lapurretak iza ten baldin badira ba bai, jartzen duzu txinatar bat bijilatzen baino ez lehenego egunean eta hain deskaratua, ez zait ja gustatu. Bertze aldetik jende hau edo negozio hauek herrian ez dira integrazen bere mundua bizi dira, dirua haien artean prestatzen dira lokalak alokatzeko,erosteko eta negozioa asteko...eta beraintzat, saltzen duten produktoagatik (españa hitza eramaten duten figuragatik errate ndut) berdina Elizondo herria edo Extremadurako herri bat (hau da, ez dutela "estudio de merkado" bat egiten)

Seguraski post hau politikoki inkorrekto dizango da baina benetan bihotzetik atera zait. Hau herri txikia segitzen du izaten eta denak ezagutzen gera eta kanpotik etorriko txinatar hauen deskonfianza ez zait  ongi iruditu.

Ah! nola hostia ez dute lapurtu behar, ea zenbat irauten dute figura itxus hoiek, nire ustez larunbata hontaik ez da pasatzen, gazte talde bat sartzerakoan eta hori ikustean ahi, ahi ahi,

Harrikulunka

pello 11/12/2008 @ 00:27

Aste  buru hontan bizkaiko lagun batzuk etorri zaizkit eta baztago txoko xamangarrienak ikusiz gain Elizondoko Jorge Oteiza museo etnografikoan egon ginen, eta sorpresa ikaragarria artu nun (ez nuelako lehenago ikusi ezta ezagutu ere).txampona288.jpgMuseoan, bertze gautzen artean txanpon bat erakusten da, han jartzen duen moduz txanpona K.a. lehenengo mendekoa da eta BARSKUNES hitza irakurtzen ahal da Iberiar alfabetuan (honek interes etnografiko eta historiko haundia izanen du , ezta?), txanpona harrikulunka inguruan aurkitua izan zen. (argazkia

Xabier Landa Goicoechearena da Copyright: © Xavier Landa/gourmet-image eta www.gourmet-image.com web horritik artuta dago)

Bizkaitar hoietako batek komentatu zuen;

- Ze demontre egongo zen iten txanpona galdu zuena, han goian, akaso  ia joaten ziren hararaino harria nola kulunkatzen den ikustera?
 

Egia errateko garai horretan eta lehenago ere, gizakia leku hoietatik ibiltzen eta bizi zen, zertaz harrikulunka ondoko parajian, Argibel, Albako Haitzan inguru horretan zutarriak, trikuharriak, harrespilak aurkitzen dira, Baztango mendi gehienetan bezala, megalito hauek gehienak eneolito garaikoak dira brontze eta burdin arokoak.

 Harrikulunka

    Argazki hau   http://www.panoramio.com/photo/9657511 elbidetik artuta dago

Seguraski harri hau garai haietan (k.a lehenengo mendean) gaur bezala leku magiko eta xarmangarria izango zen, eta gaur egun gendea joaten den bezala akaso lehen ere joango ziren. Toki magiko bat denez eta leku magiko guztiak bezala, harri hau ere dauka bere kondaira edo ipuintxoa:

Diotenez Auza mendian bizi zen jentila (batzuk erroldan izena ematen diote) egun batian Auzaren tontorretik ikusi zuen nola Iruñan eraikuntza haundi bat egiten ari zela eta konturatzean eraikuntza hori kristauen katedrala izango zela eta idei berri hori zabaltzen hari zenez eta beren kultura galtzeko bidean zegoenez, oso minduta, harri puska bat artu eta indar guztiarekin bota zuen, katedrala suntsitzeko asmorekin. Ikusten ahal dugunez harria ez zen iritsi eta Argibel eta Albako haizaren tartean erori zen bertze harri baten gainean eta gaur egun dagoen erara geldituz, eta haizeak,  harria mugitu eta  kulunkatzen du eta hortik bere izena Harrikulunka.

harrikulunka

Argazki hau pirineo 3000 web horritik artuta dago. Vigurik egindako argazkia

Leku magikoa hau, Elizondotik oso urrun ez dago oinez joaten ahal da lasai (txikitan ikastolarekin joaten giñen askotan) eta  pirineo 3000 web horrialdean Vigurik argi azaltzen du nola hiritsten ahal den.

Agur Mikel

pello 01/12/2008 @ 17:35

Abenduaren 1

Gaur, Mikel Laboa zendu da, egun euritsu, gris eta hotz hontan, berri horrekin esnatu nahiz eta oraizapen asko ekarri dit burura, txikitako igandeak(amak bere musika jartzen bai zuen; o Pello. o Pello, txoriak txori, Urtsuko kanta...) eta baita ere ezagutu nion eguna.

Irakurri gehiago »