Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urtarrila 2009

Ursuako ermita

pello 26/01/2009 @ 23:04

Urtarrilako 25ren Igande gauan.

Asteburu haizetsu hontan ia ez dut  denborik izan post berria igotzeko, hainbertze adarrak kendu behar izan dut larrainetik eta  teilatuko hainbat teila berriro patu izan behar dut haizea eraman zituelako.

Asteburu hau, joan den astekoarekin konparatuta arras desberdiña izan da, (behintzat meterologikoki), bertzia egun ederra in zun, neguko egun goxo eta eguzkitsua atera zen eta alabarekin Arizkungo inguruan ibili giñen argazkiak ateratzen fotoblogarentzako, Ordoki, Lamiarrita, Bozate eta azkenian Urtsuako jauregi zaharran egon giñen.Urtsuako Santa Ana ermita Ermita zaharrari argazkia atera eta fotoblogan zinzilikatu genun eta aste hontan zehar, bizkaiko lagun batek (Mikel) mezu bat uzi zun erranez hori izan bazen kanta herrikoia kontatzen  zuen gertakizunaren tokia eta ea zer banakien gehigo kondaira hori buruz.

Ba bai ermita hontan gertatu zen gertatutakoa eta dokumentatua ez egon arren , egitakoa izango zen eta ahoz ahoz eta abestiarekin, belaunaldiz belaunaldiz garai hauetaraino iritsi zaigu. Kuriotsoa egiten zait ipuinan erraten dela (nere amatxi horrela kontatzen zidan) Urtsutarrak, Nafarroko famil haundienetako bat zirela eta Nafarroko erregearen ondokoak edo urbilak zirela, datu honek erraten digu behinpin 1512. urtea baino lehenago izango zela (gaztelaniarren konkistaren urtea) ia ke ta urte bazuk geroago, Urtsako Martin bat egingo zun gaztelaniarrekin eta Amaiur sitiatuko du eta bere "lan onagatik" gazteluko atearekin ordainduko diote eta bere dorretxean patuko du. Hemendik aurrera urtsutarrek, Carlos V eta Espainako urbilak eta morroiak izango dira. Dokumentatua ez egotea ere izaten ahal da urte hontako  dokumentuak falta direlako Nafarroko artxibategian (dokumentu gutxi badira konkista garaikoak, urte batzuk lehenago urte batzuk geroxago). Gai hontaz asko dakiena Elizondoko, Pedro Esarte historatzailea da.

Baztango ipuinakHistoriako kontuak alde batera utzita, kondaira, ahoz ahoz trasmititu da eta Euskal herian ezgu ezna baldin bada Mikel Laboak egin zun kantaren bertsioarengatik izanen da, eta orain dela bi urte, Xorroxin irratiak eta Dindaia fundazioak, "Baztango ipuinak" izeneko liburutxua argitaratu zuten eta bertze ipuin batzuk artean "Urtsuako ermitan " ipuina agertzen da, baztaneraz idatzita eta argi eta garbi kontatzen du han gertatutakoa.

Arizkungo Urtsua jauregi zaharran:

Urtsuako jaun batek ezkondu behar zen Iparraldeko neska batekin,  bere anaiak, apaiza zela, konturatu zen bere arrebak haurdun zegola eta gurasoen jauregian eduki izan nahi zun baina arrebak ezpata batekin agindu zion bere anaiari, afera hontaz ixiltzeko eta berak famili haundiko batekin ezkonduko zela . Azkenian ezkondu ziren eta andregaiak ezkontzarako ehunka zikiro, urrezko koilaraz horniturik eta guzti ekarri zitun

Urtsuako jauregi zaharraSenarrak berehala jakin edo sumatu zun bere emaztea haurdun zegola eta goizian, jeki bezain pronto, exeko mutiko bati agindu zion, zaldia ermitaren ondoan pres zezala baino lenago, zaldiaren ferrak aldatu dezala, hau da aintzinekoak gibelaruntz patzea.

Gau hortan oheratzerakoan, senarrak galdetu zion emazteari ea ez bazun ikusi behar etxeko ermita, zerbaiten errezatzeko badere.

Biok joan ziren ermitara eta iristerakoan zizta batez, senarrak emaztea hil zun eta in nomine patri batean zaldian igo eta lauringoan alde egin zun Franziaruntz eta zaldiaren oinatzak alderantziko norabidean ihes egin zula markatzen zuten.

Bertze aldetik,abestiak kontazen duna da , neskak ez duela nahi joan Urtsuara triste bai dago (dirudi) haur dun dagolako. Baino hobe izango da ikustea eta irakurtzea (karaoke moduan dagonez) bideo hontan, http://es.youtube.com/watch?v=r38xqw0nF3U  (eskerrak Mikel bilatzeagatik)

 

Akitzeko komentatu nahiko nuke , bloga "banda sonora" daukala, eskuinean, azken zutabean aurkituko duzue "jamendoko" widget-a bat, sakatzerakoan entzunten dena Unama taldea da, Ziburutarrak, euskal folk, celta, soinu melankolikoak... iten dutenak eta azken aldi hontako post-ak aspaldiko kontuak eta kontu zaharrak direnez (gehienak) iruditu zait ongi geldituko zela.

San Anton

pello 18/01/2009 @ 01:12

Ilbeltzaren 17an San Anton eguna ospatu da Elizondo eta  asotiz hori erraten duena "Sasoian sasoiko,San Anton San Antonez ospelak belarriko" eztakit bete den ia ke ta gaur egun goxoa eta epela izan den. (beno gaur arte bai otza in dugula eta norbatei bai aterako zitzaion ospelak)

Gaur seguraski ez da lehen bezala biziko festa egun hau, ziur nago baserritarrak eta nekazariak  gaur goizean ez dietela etxaldeko aberei bazka bikoitza eman aspaldi egiten zen bezala, gaur bere jai eguna bai da eta, ez diete eman, apenas badelako etxaldetan lan egiten duten animaliak (traktoriak,empakatadorak...baizik) eta gaur ospatzen dena da San Anton, lanerako erabiltzen diren abereen nausie eta zaintzailea, eta sanantonen, abereen bakantze eguna da eta aspaldi aspaldi herritarrek joaten ziren aberekin elizara eta mezaostean abereak bedeikatzen zituzten gaixotasunik babesteko urte osorako. Eztakit nola iritsi den Egipton, VI.mendean bizi zen Anton izeneko gizaseme bat basamortura predikatzera joan zena, santua bihurtu eta denborarekin  animalien zaintzailea bihurtu, beno batzuk erraten dute erdiaroan, francian San Antonio omenezko monastegi batean izan zirela lehenengoak zerriak ekoizten  edo ezitzen. Gizakiak neilitotik erabiltzen ditu animaliak eta ziur nago, gure arbasoen " basajaun" moduko, abere zaintzailearen ordez erdiaroko tenore batean , (festa guztiak  bezalak) kristanizatuko zuten eta bere egutegian agertzen zen saintua patuko zuten (baitare gautz iduritsua gertatuko da 0tsailan Santa Aguedarekin)

San Anton Aspaldiko gautzak gibelean utziz, gaurko eguna azken urtekoa bezala izanda, baserritarrak eta herritar batzuk mezara joango ziren eta mezatik plazara, zozketara (zozketan ateratzen den dirua ,Joakin Iriarte zaharetxerako da eta erraten dute  horrela daramala izanez eun urte baino gehiagotik, egin zenetik). Zozketa hasi baino lehen, giroa berotzen egon dira Jon Barberena eta Jon Elizetxe bertsolari baztandarrak, bertso gehienak baserritarrez, nekazariz eta animaliz buruz izan dira eta haietako batean, plazan tripazale asko gehiago bazela bertsozalez baino komentatu dute eta egia zen plazako ezkerraldea jendez beteta zegoen baztanzopak zain (dohainik, udaletxeak emandak), baita ere, hauek ordainduz Taloak baziren  (nola ez gaurko festa bat talorik eta taloak erosteko lerro luze hori gabe).Tripa bete eta zinzarria busti ondoren zozketa hasi da.

San Anton

San Anton

Baztanzopak prestatzen eta baztanzopak dastatzen

Zozketatu dena beti bezala izan da, beno beti bezala ez, txikiak ginenean ez zen aratze bat lehenengo saria izaten baizik behi bat eta goizetik Elizondoko karriketatik paseatzen zuten errapiak erratu gabe, gaur egun berriz aratzea ez dute kamiotik jeisten. Lehenego saria bi aldiz zozketatatu ondoren (ateratako lehenego zenbakia ez bai zen saldu) sariak horrela geratu dira.

1.ARATZEA 9130

2.TXERRI EDERRA 7759

3.BI BILDOTS 11396

MAGRA EDERRA 11866

 Egun honetako gauz pertsonalekin akituko dut post hau erranez  orain dela 12 urte nire izeba bati tokatu zizaion (orduan beia) lehenengo saria eta egun berberean saldu zun, diru mordo bat ateraz eta bertze gauza asko oroitzen naizela, txikitan urte batean igo ziguten zozketako zenbakiak ateratzeko eta akitu genuenean haur bakoitzari 100 pezetako billetea eman ziguten, hori bai izan zela diru mordoa.

Parkour Baztanen

pello 10/01/2009 @ 01:45

Parkour baztanen edo  Arizkungo traceurs, ez nekien nola izendatu post hau, baina gogoak neukan zerbait idaztea Arizkungo gazte hauen buruz. Iraila hontan ikusi nien Lamiarritan, hango zelaian, (laxoa jolasteko zena eta 80ko hamarkadan futbol porteria jarri zutela eta orain ez fubola ezta laxoa jolasten dena)eta harrituta eta txundituta gelditu nintzen egiten zuten gauzekin. Bereala konturatu ninzen zerikusi haundia zeukala oraindela hamar urte (gutxigora behera) agertu zen franziar pelicula batekin,Yamakazi izenakoa, han gazte talde bat Parisko kaleetan, paretak igo, teilatu batetik bertzera salto egin, eta alako gautzak egiten zuten eta kirol hori edo baztuentzat, bizitzeko modu bat, "le parkour" deitzen da (franceses parkour errekorridoa erran nahi du). Ba hori bera egiten dute Arizkungo traceurs (hilarak edo lerroak trazazailea)pankour baztanen gazte hauek eta batzuk erran behar oso gazteak direla. Talde bezala los gatos del barrio izena daukate eta Bozaten hasi eta mundura zabaldu dira interneteren bidez, youtuben hainbat videoak zinzilikatuta daukate, baita ere daukate web horri bat fotologa eta gainera telebistan agertu dira etb,ko Navarra directo saioan.

argazkia www.fotolog.com/losgatosdelbarri web horritik artuta dago

Arizkundar hauek egiten dutena , kirol bat gain, pensatzeko modu bat ere da, berek erraten duten bezala burua argi izan behar duzu eta zuk, zure gorputza bakarrikin (indarra, xaulitasuna...) aurrean daukazun traba guztiak gaindituz joan behar zara ,dena aurrera atzera begiratu gabe, trabak ez bakarrik fisikoki (etsi bat, pareta bat..) baizik  baita ere bizizako trabak,izain daiteke, gaztetasuna edo gazteria aldarikazeko modu polit bat da (nik gazte izan nintzen garaian , pasotismoa eta deus  egitea izan zen gure gaztetasuna adirazteko erabili genuna).Ala ere trabak guztiak gaindituz gain, gazteriaren bidearen amaiera gurea bezalakoa izango da, hau da heldu akomodatu eta hipotekatu batean.

Atera zaidan txapada filosofiko hau albo batera utzita, eta irudi bat mila hitz baino gehiago balio duelako, adibide moduan, ikusten ahal da bideo honetan  Baztandar traceurs hauek Arizkungo edozein lekutan parkour praktikatze.

Gehiago ikusteko youtuben " los gatos del barrio" jartzen bideo gehiago agertuko dira , hau 6, da eta behipin 7 daukate eta argazkiak  ikusteko edo beraiez gehigo jakiteko, bisitatzen ahal duzue bai beren web horrira .http://losgatosdelbarrio.weebly.com/index.html edo baita ere beren fotologan www.fotolog.com/losgatosdelbarri

Animo, segi ezazue egiten gustatzen zaizuena eta guk gozatuko dugu egiten duzuenakin.

Nola aldatzen diren gautzak, kamarada!

pello 06/01/2009 @ 02:54

Hertzainaren abesti hau etorri zait burura, Olentzeroko oparitutako liburua irakurri eta akitu dudan tenorean. Oparitutako liburua (azken urte hauetan Olentzerok liburuak bakarrik ekartzen nau) 2001an argitaratua baino 1890 urteko fascimil bat da, Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan izenburua dauka,Noticias y datos historicos del noble valle y universidad de Baztan egilea Manuel Irigoyen y Olondriz eta garai artako aranako "sekretario"a zen eta "dedicatorian" erraten dun bezala, hasieran Baztango valleko historioaa idatzi nahi du bere esku dauden dokumentokin baiño azkenian "noticias historicas"ean bihurtezn dela gehien batian pasaje batzuk kontatzen dituelako eta gehienbat dokumentuen datuak kopiatzen dituelako.

Liburua,  Baztango Univeritatearen (unida/ batasuna) azalpenaz hasten da, Uste du Baztan hitza Bat eta han hitzetik datorrela

-uno alli , o todos uno-  eta hau erran nahi du leku bat , badirela 29 jauregi / dorretx, 14 eliza, eta denak bat dira, hau da famili edo "casa solariega" bat bakarra". Hau dokumentazen du sentencia batzukin , dokumentu historikoekin bla, bla,bla...Lope de Vega poema batekin apainduta ta guztiz.

Gero segitzen du armarriarekin, hemen bertsio  berri bat, nik ez nuela ezagutzen (ezagutzen nuena zen "navasekoa") . Bertsio hontan lehenagotik etorriko zen xakearen armarria, erraten duenez Antso Gartzes IV ( el de Peñalen) eman zien baztandarrei, hauek frantsesen eraso batengatik salbatu zutelako.

Segitzen du beste sentenciak, dokumentoak, "hijosdelgo " (hidalgoak) buruz, Baztango lurrez, mugaz,bla, bla, bla... eta hemen honen buruz sentencia importantena eta "nobleziaren" gakoa, irabazten den sententzia 1440 JuanII Nafarroko erregeari (bera ez zen izan behar baizik bere semea Karlos Vianako printzea) baliatuz baztandarrek ia aspalditik bat zirela, dokumentatuta dagola 1336tik beinpin baztan erreinuko 12 familietako bat zela eta hori (gutxi gora behera ari nahiz explikatzen) biurtzen diela hidalgotan (nobleaak) eta beren lurrak inpostuz libre daudela, Juan II bazteandarrei bere lurrengatik impostuak kobratu nahi bai zien. Sentenzia honekin errekonozitzen da legalki baztandarrrei hidalgoak direla eta gizaseme guztiak daukate aukera bere etxean armarria paratzea, jauntxoa, argiña, nekazaria...

Lehenego zati hau akitzeko, Urdazubiko monastegiko korrespondientzia batzukin, miserikordia (orain xarrenetxea erraten duguna) nola egin zen, XIX. mendearen erdian D.Francisco Joaquin Iriarte elizgizonak,Misericordia diru mordo bat ematen du behartsuak leku bat izateko eta gaur dagoen eraikuntza egiten da. (horregatik, blog honetan haibertze alditan hitz egin dugun kale hortaz Joakin Iriarte kalea, dago hor). Argazkia foto menarena da eta www.elizondo-baztan.com webgunetik artuta dago.

Baita ere hitz egiten du Arizkungo kombetuaren lehenengo harria patu zen egunaz  1731ren Ekainaren 19an  eta nola Juan Bautista Iturralde , Murilloko markesa, Haciendako gobernadorea (espainako Felipe V haciendako ministroa izan zen) arizkundarrari esker ereikiko zen  Arizkungo konbentua, bera jaio eta bere aitenArizkungo konventuaren fatxada izandako lurretan, Egun horretan egon ziren celebritate guztiak, obispoak...  kontatzen ditu eta baita ere barruan egongo ziren 20 monjak ( kristo datu historikoak).

Honen ondorioz niri gustatu zaidan atala etortzen da  "Personajes notables naturales y oriundos de Baztan"  kar,kar,kar, denak elizgizonak, militarrak edo espainako kortean ibilitakoak dira. Nagusiki bat bereizten du. Lorenzo Irigoyen Dutari Erratzukoa, Buztiniaga etxekoa 1712 sortuta , bere bizi guztia kontatzen du, ze ikasi zun ....eta  bere meritua Iruñeko obispoa izate, kontatzen du bere hileratzean 1778 jende pila egon zela, Madrilen enteratu zirela eta akitzen du poemario luze batekin bere bizitza kontatzen duna, egindako gautzen artean Errazuko elizaren kaustroa, gero akitzen du de "santa fama" izan zela  eta idazten du " para que sea canonizado siendo asi venerado en los altares para honra y gloria y protección de este valle" nire ustez idazlea eta obispoak familia zirela eta  baita ere uste dut ez zela kanonizatua izan berzenaz zerbait jakingo genun hontaz.

Gero herriz herriz kontatzen ditu herriko ospetsuak, militarrak, ,brigadierrak, koronelak , tenientes de la orden de santiago...Adibidez Elizondoko Pedro Mendinueta Isteconeaco semia, "Virrey de Santa Fe Capitan General de los Reales Ejercitos" (hau ere kale bat dauka Elizondon) eta horrela pilaka, canonigoak , markesak..Azpilkuetakoak, Lekauzkoak Gartzaingoak....Gein bat personai hauek 1650- 1800 garaietakoak dira eta Jauregietako (hainbertze Baztanen)  semiak dira eta nausia etxaldearekin gelditzen zen eta bertziak ba erlijio karrera edo militar karrera iten zuten.

Etahau irakurrita, galdentzen naiz zembat urte darama aran hau militar, mimistro (apaiza guttiago) eman gabe, beimpin azken urteotan ezerrez, ba hori, nola aldatzen diren gauzak, kamarada! (eskerrak)

Amaiur biotzean

pello 02/01/2009 @ 00:46

Urteberri, berri, zer dakarzu berri

uraren gainean  osasuna ta bakea

urtetx, urtetx urtetxa nahi dugu,

Bestondoa ekarri du urtero bezala (urterzarra ondo pasatutako señalia) eta Baztanera, berri berri ez izan arren, Amaiurko monumentuko erakusketa ekarri du Amaiurko herrira . Amaiurko serorategian ikusten aldena, Nafarroko gobernuak antolatuta Amaiurko monumentuaren 25. urtea ospatzeko eta ia ia bi urte berandu iristen dena Amaiurko herrira.

Gazteluaren monolitoa

Erakusketa hau oraindela urte bat Iruñan ikusi nuen eta han ez da erraten ezta ikusten ere nola Amaiurko monolitoa bihurtu zen napar eta euskaldunen askatasun sinboloa ez ta ezerrez aipazen Julian Belaz Medranorena (de Medrano) eta bere 200 zaldun napar agramondarraz. Zerbait komentatzen  dena da nola egin zen 1922an eta baita ere ia ia 10 urte geroago  1931an monumentua sunsitu zela atentadu baten ondorioz, dinamita patu bai zuten napar askatasunaren ikurrari.

Erakusketa gehienbat ikusten da 25 azken urte hauek , nola amaiurko herriarengatik monumentua berraikitzen da  edo errekuperatzen da1982an. Monolitoaren sinbologia eta 200 napar  zaldunen gesta estaltzen da.

Gesta hori1521ko Irailan hasten da, Enrike II "zangotzarra"ren napar lealak Amaiurko gaztelua berreskuratzen dute Nafarrorako,  ez bakarrik gotorlekua baizik Baztan -Bidasoako "marka" eta Hondarrabiako gotorlekua ere. Amaiurko gazteluaren kapitaina Jaime Belaz da, eta Miguel Jatso (Xabier santuaren anaia) Elizondon finkatzen da, berriz Hondarrabian Nafarroko mariskalearen semea Nafarroko Pedro (izen berbera daukana) kapitan bezala gelditzen daamaiurinfanzon-eguna07-21.JPG.1522ko Ekainan Gaztelaniarrak Belatetik Donoztebera iristen dira eta borroka baten ondoren naparrak ihes egin behar dute Baztan aldera  (Donezteben Urtsuako Martin eta bertze batzuk, bat egiten dute gaztelaniarrekin), borrokako napar zaurituak Urdaxeko monastegira eramaten dute (Urdazubiko abadea Naparren kausarekin leala da). Uztailaren 15an gaztelaniarrak Amaiurko gaztelua sitiatzen dute eta lau egunez saiatzen dira 10.000 gaztelaniar (beno baziren nafar behamondarrak, baztandar batzuk Urtsutar batzuk ez denak, gipuzkuarrak eta alemaniar batzuk... )ezin lortuz gaztelua menperatzea, Azkenian leherriñe, nekatuek (lau egunez gau eta egun borrokatuz) janarik gabe errenditzen dira, geroxago eroriko da Hondarrabiako gotorlekua baino hemen gaztelaniarrak iritsi bezain pronto Nafarroko Pèdro (semea) errenditzen da, Amaiur ez da Naparren azken gotorlekua hego euskal herrian baino askatasunaren sinboloa bihurtezn da  azken momenturartio mantendu zirelako borrokatzen.

Napar menderatu hontan belaunaldiz belaunaldiz Amaiurren gertatutakoa oroitu edo odolan eraman dugu eta  1879an " La asociacion Euskara" hasten da pentsatzen han gertatutakoa eta borrokatu zutenen memorian zerbait egin behar zela.1920an "La comision de monumentos de Navarra" baimena ematen du, erranez han hil zirenak Nafarro askatuaren azken dedefendatzaileak izan zirela. Hitz hauek eta baimen hau kriston polemika ekarri zuen, nafar batzuentzat (español nazionalistentzat) han hil zirenak frantsak eta espaiñol traidoreak ziren. Hika mika hoien gain 1922ko baztan_amaiur1.jpgEkainaren 20an monolitoa inaguratzen da.euskal probintzien lau armarriekin eta  "Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonei " leloarekin.

www.argia.com webgunetik artutako arhazkia

Horrela joan zen dena, arazorik gabe baina 1931 Uztailaren 26 eztanda bat esnatu zuen amaiurtarrei, monolitua lehertu zuten dinamitez. Ez zen jakin nork izan zen baina  susmatzen zen Victor Praderaren (nazional españolista) ingurukoak zirela. Urteak iraun zuen monumentua horrela bere marmolezko harriek botaiak eta sakabanatuak baino 80ko hamarkadan  Amaiurko herria  (uste dut garai hortako gaztiak izan zirela) erabaki zuten eta lanean hasi ziren monumentu hori berreskuratzea eta baita ere defenditu zuten izenen ohorea eta 1982ko Urriaren 10an berriro zutik egon zen eta 26 urte ondoren segitzen du eta betirako zutik egongo da.

bideo hontan , monollitoak 25 urte bete zituen  ospakizunaren eguneko  momentu batzuk ikusten ahal dira.