Baztan errea
Iñaute luze ( 5 egun ofizialki) eta arrakatsua , behinpin hori dirudi jendea izan delako gauan eta baita ere eguneian zehar eta hori poztekoa da, nik izan arren hoietako bat erraten zuela iñauteak iñautetan, hau da astelena eta asteazkenian eta ez asteburuan, ba hoiek pastu lehenago, albiste txarra izan genun zoko hontan.
Berriz ere Baserri bat erre da Baztanen, Hontan "Arizkungo" Arrokia baserria izan da, (Arizkun komantxotan jartzen dut, orain jakin dudalako, Eskiz harrobia inguruan egon arren eta Azpilkuetako Apaioa auzoa ondoan izanez, ez zela Azpilkueta baizik Arizkun).
Notizi benetan txarra da. Baserria errez gain, baserriko nagusia hospitalizatua izan zen eta oraindik segitzen du, hemendik animo guztia aurrera ateratzeko eta baita ere baserria altxazeko edo berriro ereikitzeko, lehen auzolanez egiten zena gaur egun kontu korrotea ireki eta herritaren borondatez ea lortzen den. Animo emateko, egun hauetan ikusten ahal dugu, orain dela bi urte, erretako Elbeteko Leku Eder etxaldea, berriro zutik dagola eta bere izena erraten duen bezala, lehen bezala edo gehiago ederrago dago.
Honek burura ekarri nau Baztanen denetatik erre dela, baserriak, basoak, lantegiak (Zaldubi sute batez suntsitua izan zen orain dela urte batzuk) baita ere Elizondon orain dela urte asko Eskisaroi jatetxea eta eraikin guztia erretzen ikusi genun, eta 2003.neko udan bezala, Gorramendi magalea su artu zuen, beno, kea, beroa eta errautsak baziren. surik, ordea, ez. Ez begi bistan, behintzat, zorupeko sutea izan zen. Sute hauez gain herri oso bat kiskali da Baztanen, Lekaroz 1835eko Martxoaren 10an, Espoz y Mina general liberalaren eskutik.
Baztan, lehenengo gerra karlistan garrantzi haundia izan zun, muga ondoan zegolako eta bi alderdiak eskuratu izan nahi zuten. Hasieran, Kristinondarren mempe egon zen baina segidan Karlistak bereganatu zuten eta karlisten erretagaurdia bihurtu zen.
Haien buruzagie Don Carlos Elizondora etorri zen eta Arizkuneneako jauregian hospedatu zioten. 1834. urtean zehar Zumalakarregui generala urbildu eta bien artean, gerora Elizondoko manifestu bezala ezagutu izan zen textua idatzi eta irakurri zuten eta hasten zena; Españoles: mostraos dóciles a la voz de la razón y de la justicia. Economicemos la sangre española... bla bla, bla eta bla, bla bla, eztaki zer ,badakizer..el éxito no es dudoso; un solo esfuerzo y España es libre...
Larremir mendi aldean, Zumalakarregi eta Minaren gudarosteak borrokaldi ikaragarria izan zuten, liberalak garaipena lortuz eta Baztan bidea artuz Elizondon sartu ziren eta karlisak ihes eginez. Karlistak ez zuten amorerik eman eta Elizondo galdu arren Irurita, gartzain, Elbete eta Lekaroz bere esku zeuden, Elizondo inguratuta gerlariz eta kañonez, kristinondarrak laguntza eskatu zuten eta Berriro Espoz y Mina generala bidali zuten Elizondo askatzera. Ejerzitoa arazorik gabe sartu zen Baztanen eta hori ikustean karlistek mendira iges egin zuten kañon ta guzi, eta hauek mendi zokoetan ezkutatu zuten,
General liberalak Elizondon sartu bezain laster, bere lehenengo lana izan zena Sagastibeltza general karlistakerabili izan zituen kañon piezak harrapatzea izan zen eta ongi aski zekien Lekauzen inguruan egongo zirela ezkutatuak
Espoz y Mina Lekautzera igo eta ea non ezkutatuta zeuden kañon pieza hoiek hasi zen galdezka (lehenik erdaraz ta gero euskaraz euskalduna bai zen), Lekauztarrek ez zuten ezer erran, muttu gelditu ziren, honek ez zion ezer gustatu generalari eta alkatea eta bertze sei herritar plazan hil zitun ( hau ez zen izan bere lehenengo basakerie, hauetara ohituratuta zegoen eta). Honek ere ez zitun lekauztarrei mingaina atera eta haserre bizian agindu zun herri guztia erretzea , herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen.
Lamina hau, "incendio de Lekaroz" izena du eta 1878a, argitaratutako liburu batena da gehiago jakiteko www.siglo19mendea.net web aurkitzen ahal da.
Hiru egun iraun omen zuen suak,bere hiru gauekin Baztango zeruaargitzen zuela.
Ehun urte geroago, espainiako gerra zibilan errekete talde (terzio) batek el tercio de Elizondo izena zeukan. Baztanera bizizera etorri den Felix izeneko Bizkaitar lagun batek komentatu zidan kalean ikusten duen Elizondar atsoak, bere txapela eta guztikin burura etortzen zaiola nola bere aitite (guretzat aitetxi) kontatzen zion napar erreketeak sartzen zirela herrietan "a deguello". Hori jakinda eta erreketen terzio bat Elizondo izena zeukala, euskaldun bezala, gaizki sentiaratu nintzan, gero nere kontzientzia lasai gelditu zitzaidan jakitean terzio hori es zela iñoiz Elizondo egon eta ez zegola Elizondarrez osatuta baizik arestian komentatu duguna Manifestoarengandik hartu zun izena.
Lekaroz errautsetik berpiztu zen bezala ea Aizkorri baserri berri bat altxazen den errauts hoietatik eta eskerrak emanez ttipi-ttapari argazkia eta eskuineko zutabeko "slider"-a gatik, bertze post bat arte, bonaparte.


Zabaldu
del.icio.us
(denak akabatuta zeuden), nire amatxik 85 urtekin hil zela eta gutxi gora bera ehun urte atzera hitz egiten ari ginela erraten nion eta berak ezez, otsoak beipin XIX hasieran desagertu zirela Baztandik, errepikatzen zidan. Gai hontaz ezerrez nakiela eta seguraski bera arrazoia zeukala, horrela gelditu zen gauza, baina ia etxean oroitu nintzen, noizbein zerbait irakurri niola 


Ez da kuriosoa orakundean garrantzi haundia duena, oilarrra izatea, kultur guztietan oilarra eguzkiaren sinboloa izan da ,eguzkiarekin oilarra kanta asten delako eta aintzinetik pentsatzen zen Oilarra zela eguzkiari esnatzen ziola eta oilarrarik gabe ez zegola egunarik, (besta honen jatorria ere lurraren zikloarekin ere parekatua dago).
Bertze Heri askotan beti bezala segituko du , adibidez Arizkun bezala bere harza (arestian komentatutakoa hartzarena) eta hartzarzainarekin...

Egia errateko han sentitzen dena (nik behipin) edo errepresentatzen duena , monolito baino haundiago da, azkenian monolitoa harri batzuk dira eta han dagoen mendi kaxko hori, bere haizea, usaina, eta han gertatutakoa da bene benetan gurea eta hori ez dago pintadarik ezta sprairik , zikindu, izorratu ezta apurtu ahal duenik. (eskuineko zutabean ,bigarren bideoan "nafarroan" pintadak ikus daiteke).
















