Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Apirila 2009

Nafarroa bat bakarra.

pello 28/04/2009 @ 23:20

Nafarroa bat eta bakarra, ez dut gustokoa Nafarro garaia eta Baxe Nafarroa edo Behe Nafarroa izenak , ez direlako bi, baizik bat, Nafarroa. Horrela kantatu zun Urepeleko bertsolari famatuak Xalbadorrek "Naparrori" abestian, -... Goi eta beherik ez da enetzat, Naparro bat da bakarra... . Baita ere norbaitek erran zun Nafarroa denon ama dela eta bere zañetan dagon odola, euskara, eta hori usaindu, arnastu izan ahal zen Igande hontan (apirilak 26) Baigorriko karriketan , euria egin arren,  beheko bideoan ikusteen ahal den bezala. (bideoa "eskunabarrak" higotakoa youtuben)

Lehenengo Nafarroaren egunak,Franko il ondoren hasi ziren. Mugaren bi aldeetako herriak euren arteko arremanak sortzeko. Baigorri eta Tafalla herriak senidetu ziren, lenbiziko Nafarroaren besta hori udalak antolatu zuten eta nugaren bi aldeetako Nafarroak elkartzea zuen elburu.

Geroago, egoera politikoarengattik, besta ez zuen segidarik izan erakunde aldetik. Baino bai Baigorriko herritarren aldetik eta zenbait gazte erabaki zuten  ospakizunarekin aurrera egitea. Gaur egun Baigorriko Basaizea elkarteak antolatzen du Nafarroaren eguna (30 urte daramate) , ekitaldi  jendetsua eta ezaguna bilakatu dute besta eta aldarikapenak bat eginez.

Basaizea Elkarteak aurten 30 urte bete ditu, 30 urte hauek eskuz-eskuz, belaunaldi baelaunaldiz eramanak izan dira, bidean kide batzuk,  betiko agurra ere emanez. Basaizea ez du bakarrik egun hau antolatze eta punto baizik hilabete oso bat Kultur ekimenaz beteta eta Baigorriko kulturaldia izena daramana eta Nafarroaren Eguna kulturaldiaren azken ekitaldia izanez.

09baigorriimgp4190.JPGAurten Kulturaldi hortan barna Elizondon Nafarroari Kantaldia antolatu zuten, espektakulo xumea baiana ederra , Hainbertze artista agertu ziren (lur aretoko edozein lekutik) Erramun Martikorena, Ansa ahizpak, Fermin Balenzia, Xendarineko ahizpak...hainbertze taldr , Bankarrak, Orbaizetakoak,Tafallakoak, Baigorrikoak, eta baita ere baztandarrak, Amaiurko gaztelu taldea Baztango hainbertze herritako herritarrez osatua eta Erantsungo taldea. Baita ere bertsolariak Pierre Erramouspe 82 urtekin eta Alexandro Bordagarai, joteroak Marta Moreno bezala eta abar....

Antolatutako ekitaldirik ederrena (niretzat) Nafarroaren bezperan egiten den musikaldia da , Baigorriko eliza zoragarri hortan eta aurten gozatu dugu Tolosako et incarnauts ganbara orkestrarekin, Eltzegor taldearekin eta Baigorri & Iruñako gaiteroekin.Musikaz gozatuz gain baita ere gozatzen duzu lekuarekin, Elizako egurrezko graderioarekin, bertze garai bazutara (irudimenez) bidaiatzen dizu eta edozein momentuan dirudi William Shakespearen antzelan bat ikusi behar duzula edo beraren buruzko pelikula batean zaudela.09-baigorriimgp4229.JPG

Shakespearrek  izan zen erran zuna  "munduaren mirespena,  Nafarroa izango zela" hau 1594 idatzita utzi zun bere lan batetan, urte hartan Nafarroaren zati bat (Pirineotik hegoaldera) gaztelaniarren eskutan zegoen 1512 ko inbasioatik baina Nafarroa Europako estatu aske bat segitzen zen izaten Baigorritik Bidaxuneraino, hau da, gaur egun Baxe Nabarra izenarekin ezagutzen dugun lurraldea eta garai hartan ultrapuerto deitzen zena. Estatu Libre horren Erregiña Albreeteko Juana III zen eta bere kortea humanistaz , renazentistaz, reformistaz beteta zegoen eta jakindura eta kultura bulzatuz....Hori dena burura etorri zizaidan egurrezkoaulki zahar hoietan exerita nengoela.

Gora Nafarroa!!!

Txontxongiloen dantza...haizegoaren norantza.

pello 26/04/2009 @ 02:09

Joan de ateburuan eta hontan, Baztango mugarritik haratago ikuskizun eta festa politak izan dira, Joan den asteburuan Zugarramurdin Eskual titiriteroen 7. topaketa antolatu zuten o9zug.jpgKisulabe elkarteko gazteak, Estefa eta Mikelen oroimenez, Mikel eta Estefa Euskal Telebistako "txokolatex" saio mitikoaren, txontxongiloen egileak ziren eta bere tailerra, lana eta lagunak Zugarramurdi zeukaten. 1996an antolatu zen lehenengo aldiz, hil berria zen Mikel Diaz titiriteroa omentzeko asmoz, eta Euskal Herriko taldeei agertoki bat eskaintzeko xedez. Handik bi urtera Mikel Diazen bikotekide eta lankide izandako Estefa Erro zendu zen, eta ordutik bien omenez antolatzen da, normalki bi urtez bi urtetan antolatzen dute. Zugarramurdiko lagun batek komentatzen zidan titiritero taldeak gogoki eta pozik etortzen direla asteburu bat elkar pasatzera eta jakinez etortzen den jendea dohainik daukala ikusteko gauzak eta antolatzailea ez dutela sarrerik kobratzen, taldeak musutruk etortzen dira, zerbait ordaitzen diete saldutako kamiseten diruarekin eta talde bati eso besteari 100, 50 akaso 200 € ematen diete, honek bihurtu du festa erdi alternatiboa (laguntza ofiziala gabe) eta polit batean, festa bat lekua dagona denentzat , haurrentzat, ez hai haurrentzat , helduentzat, haurren gurasoentzat...bertakoentzat eta kanpokoentzat nahiz eta baztandarrentzat.

Azken hau, erraten dut erdi brometan, zertaz arestian komentatu dudan lagunarekin,  askotan Baztan eta Zugarramurdi buruz hitz egin dugu eta nik beti erran diot, guk Baztandarrak, (gehienak behinpin) pentsatzen dugula Zugarramurdi eta Urdazubi (bertze mugan gertatuko zen berdiña Oieregirekin) Baztan dela edo akaso Baztangoo9zuga2.jpg auzoak edo auzotxoak, bai han urrun, Otsondoren bertze magalean, baina azkenian ia ia Baztangoak direla . Berak (arrazoi guztiarekin) ezez, inola ez eta nik errre ke erre baiez, guretzat direla, Baztango fransak edo alako zerbait...Azkeniam beti ateratzen zidan berberarekin, erranairu famatu horrekin "Zugarramurdiko tuntunena, Baztanen alkate" eta txarrena da,egia omen zela. Elizalde izan zen, izan dugun alkate txarrena eta gainera lapurra, Berak lapurtu zun Elizondon Baztango udaletxean zegoen erdi aroko harrizko armario zaharra (apalak harrizkoak ziren), harriak artu eta bere Zugarramurdiko etxera eraman zitun eta harri hoiek, barbakoa batean bihurtu ziren. Munduko lehendabiziko erdi aroko barbakoa izanen da.

Baita ere ateratzen zuen, nola orain dela 10, 12 urte, Baztango, gutxi gora bera 60 bat baserri sortu zuten mugimendu hortaz, nola Baztanetik (adminstratibotik) atera nahi ziren eta Zugarramurdin sartu, hau da Zugarramurditarrak izan. Lagunak, hori zerbaitengatik izango zela erraten zidan, guk beti gure haundikeriekin;    -Euskal Herriko ibarra haundiena dela, berdeena gure armarriaz (gudan irabazitakoa), hidalgoak garela eta bla, bla eta bla...  eta azkenian baztandar batzuk Baztanetik atera nahi.

09zuga1.jpgHau ez da aspaldiko kontuak oraindik horrela gabiltza, adibidez asteburu hontan gertatutakoa, Zugarramurdira iritxi bezain laster, laguna  ikusterakoan eta  -"iepa|| zer moduz" erran baino lehen eta zerua goibeldu zenez erran zidan: -Baztandarrak etorri eta beraiekin denbora txarra ekarri.

Edo gauean gertatutakoa, afaria ordaintzerakoan, norbaitek ohikatu zun ostatuko naagusiei: -Baztandarrak dira, kobraezau el doble, dirua daukatela,

guk dirua? erran genun eta berriz "azti seme" horrek: - Dirua akaso ez baino haudikerie, sobrante.

Gauz hauek aparte, asteburu ederra pasatu ginun eta egia erranez hain urbil egon arren desberdiñak gara, haiek mugaldekoak direlako akaso, nahasketa horregatik erdi hegoaldekoak erdi iparraldekoak, guri mila buelta ematen digute, herri txiki bat izane, gazte talde txiki bat izenez kapaz dira zerbait egitea ( denbora batian zeukaten lezetako gaupasa , antolatzea uztea behartuak izan ziren herria jendez betetzen zelako, ez zen kabitzen hNaerrian etortzen zen jendea) guk berriz gure haundikeriarekin , ez dugu ezer egiten edo kanpotik etortzen zaigu Igandean bezalaxe Nafarroari Kantaldia Baigorrikoak antolatuta  edo  udaletxeak eta gobernuak  dirukin emanaz. Beno bai, kapaz gara zerbait polita eta ederra antolatzea, nire lagun Zugarramurditarra esta eder horri "el dia del orgullo baztandarra" deitzen dio festa eder hori , gure  "Baztandarren biltzarra" da.

zne.jpg

Mugarritik haratago ere izanen dugu Apirilan 26an, Izpegiren bertze aldean, Baigorrin, Nafarroaren eguna. Hauek ere, Basaize elkartea, berak bakarrik (lagunza ofiziali gabe) antolatzen dute eta  ez bakarrik Nafar guztien egun hau, baizik baita ere, bezperako musikaldia eta bertze ekitaldi kulturalak ere, adibidez Elizondon Apirilak 19an egin zena .

Azken agurra

pello 23/04/2009 @ 22:41

Azken agurra eman zizaion Mikel Laboari larunbata 18an (apiirilak), berak asko maitatzen zuen eskualdean, Izpegin, Erratzu eta Baigorri tarrtian.

Zeremonia xume eta familiar hontan, Agiñan (Lesakan) izan zen bezala (errauts puske batzuk gorde ziren) , emazteak, alabak eta arrebak errautsak aireztatu eta Izpegin zehar zabaldu ziren lau haizetara.

z000000010599217.jpgAzken agur hontan urbildu ziren bere lagun Arizkundarrak  haien artean Javier Larralde txistularia eta  Juan Miguel Iriarte atabalaria baita ere bertze Baztandar baztuk igo ziren Izpegira azken agurra eta familiari berotasuna ematera, mutildantzak dantzatu ondoren jende guztia Mikelen Kantuz abestia kantatuz agur erran zioten (argazkia J.M.Ondikolena da eta diario de notiziasaren web horritik artuta dago) .

Mikel Baztanen (Arizkunen) denbora asko pasatu zun eta bazter hauek inspirazioa emanez abesti edo kantu batzuk sortuko zitun eta  abesti hoien artean Baztan kanta egongo zen.   Bitxikeria bezala audio hau, Mikel Laboaren Baztan abestia baina bertsio punkarra Delirium Tremensena


KANTUZ (hitzak)

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi?

Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak.

Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.

 

Errepublikako garaiak

pello 18/04/2009 @ 02:31

escanear0012.jpg1931ko Apirilaren 14an Baztan errepublikan esnatzen da (Hegoaldeko herri guztiak bezala). Egun batzuk lehenago Espainako erregea ihes egin ondoren II errepublika aldarrikatu zen. (argazkian errepublikaren besta ospatzen Elizondon).

Urte haiek, Baztanen urte lasaiak, tolerantiak eta kultur aldetik aurrerakoiak izan ziren.

Ezkuntza,  jende guztiaren eskura egonbehar zela, ideiarekin, eskolak egingo dira Baztango bi zokotan, Aritzakunen eta Berzunen, baita ere elizondar batzuk,Txokoton, ikastola sortuko dute (1935). Garai haietan bertsoak ospe haundia zeukaten eta Baztan bertso saioz beteko da eta garaiko bertsolari famatunak, Txirrita eta abar...noizbehinka plazaratuko dira, ere espektakulo oso desberdiñak ikusgai izango dira Herriko plazetan, adibodez boxeoa Berruetan Arizkunen...erran dugunez bezala, kultura aldetik urte paregabeak izan ziren eta kontatzen duten gertakizun batengatik errango genuke ekonomikoki, (behinpin urte bat) onak izan zirela, bitxikeria dioenez, errepublika garaian, urte bat ezkur urte arras ona izan zela, baztandar batzuk ezkur hoiekin azitako zerriak Irunera eraman zuten saltzera (oinez) eta saldu zituzten baña pentsatzen zutena baino bikoitzean. Konten baino kontentuago joan ziren bazkaltzera, menua animaliakoa izan zen. Zopa garbanzuak, bildotsa, errea eta txilodronera, gaztanbehera, kafea kopa eta purua. Bertsotan ordubete zeramatela, norbaitek, bertsoa bota ta erranez  aziendak doblian saldu bazituzten -zergatik ez bazkaldu doblia? mahikideek leia ontzat hartu zuten eta berriro zopatik hasi eta puroraino hornitu ziren. Bertze garai batzuk ziren.

 escanear0013.jpgGarai haietan Baztandarra gehienak guziz apolitikoak ziren, baina alderdi eta idei gehienak errepresentatuak zeuden, alde batetik Ignazio Iturria Zabalaren  E.A.J.an, hauek batzoki eta guzti zeukaten, Elizondoko Bergarenean, Blas Marin Baztango alkate ohiaren Accion Republicana (Izquierda Republicanan sartua zegona), baita ere errepresentatuta zeuden (era txikiagoan) A.N.V.eta P.S.O.E.k eta nola ez! eskuindarrak ere, hauek Elizondoko jauntxo batzuen (famili karlistazkoa) inguruan biltzen ziren eta errepublikan izan ziren udalako hauteskundetan irabazle atera zirenak beti. . (goiko argazkian, Ignazio Iturriak mitin bat ematen Berruetan)

Aipatzekoa da, Blas Marin errepublika garaian alkatea izan ez arren, badirudi Baztanen izan den alkate errepublikano bakarra (ideiaz) izan dela. Blas Marin  Fernandez (Ana Mari Marin margolariaren aita zena) ,alkate ohia izanez gain, gizon jakintsua eta jatorra izan zen, bizitza  xelebrea izandakoa eta orain arte, batzuk ospatzen duten (edo oroitu) historio baten protagonista. Gertakizun hori Aritzakun gertatu zen ,alkatea,  lagun batzuekin han zebiltzan ehizan. Basurdeak ehizan, Ihizilariak banatu ziren,  Kastillolepoan zegoen berak eta bapatean zakurrak zaunkaka, konturatzen da hiru basurde aurreranz etortzen zaiola, eskopeta artu (garai artako paralelak) bi tiroak bota eta lehenengo tiroarekin basurdeescanear0015.jpg haundia hil zun , bigarrenarekin atzean zeuden basurdekumiak, biak hil eta haien atzean konturatzean bertze bat zegola, eskopeta kargatu eta pentsatu gabe tiro bota eta hau ere akautu zun. Berria segidan Baztan osoan eta haratago zabaldu zen eta denak komentatzen zuten  "alkateak hiru tiroz lau basurde hil zuela", (argazkian ikusten ahal denez ez da hainbertzerako, kumiak bai dira eta gaur egungo jende gehienarentzat hori kristoneko sarraskerie izango zen, baina bertze garaiak ziren).

Urteak pastu eta bapatean, 1936ko Uztailaren 18tik aurrera  egun ilunak eta ankerkeria zabalduko dira eta Baztanera iritsiko dira Mola generalaren eskutiz batetan. Elizondoko Guardia Zibilen Kuartelera igorritakoa eta han Blas Marin alkatea atxilotzea errepublikanaoagatik agintzen die. Komisarioak polizi bat bidaltzen du alkatearen etxera,  bihar atxilotuko ziotela,  errateko, eta poliziak hori erran ondoren, Blas Marin Jauna eranzuten dio baiz, han egonen dela eta polizia joan bezain laster familia agurtu bere gautzak artu eta Bearzungo bidea artuz, Alduidesera joan zen.blas marin

Iparraldian errefuxiatu zen, baina uste denez eta www.ciere.org/CUADERNOS/Art%2049/servicio.htm horri honetan ongi azaltzen den bezala,  errepublikaren alde segitu zuen borrokatzen edo errepublika befenditzen eta "escuadran Quintanillan " sartu zen. Hau. errepublikako gobernuak, Frantziako hegomendebaldean zeukan espio taldea zen eta web horretan hau erraten da [ ...Pese a que no es posible identificar a la totalidad de los agentes de Blanco, ya que éstos aparecen relacionados por números no por sus nombres en lógica con la actividad secreta que desempeñan, si nos es posible conocer la identidad de algunos de los colaboradores de Blanco, muchos de los cuales ya colaboraban con Quintanilla. Este es el caso de los agentes denominados como 42 y 43, identificación que corresponde, respectivamente, al ex alcalde de Elizondo Blas Marín y a Ernesto Erviti, un contrabandista de la localidad navarra de Lanz refugiado en Francia...] Donibanen Garazin lan egin zun eta gerra akitu ondoren Mexiko aldera joan zen, urteak pastu ondoren Baztanera bueltatuko zen.

Blas Marin ez zen izan bakarra Baztanen, atxilotzeko eta fusilatzeko agindu zutena, baizik 40 (batzuk 15 erraten dute) Baztandarren izena zeuden, Tuterako erreketeen teniente batek ekarri zuen lista batean. Blas Marin ihes egin zun egunetik, egun bazutara errekete pelotoi bat iritsi zen Elizondora, Elizondoko 8 (edo 12, segun nork kontatzen dun ) herritar fusilatu behar zuten, haien artean, amatxik kontatzen zun bezala bere anai bat eta baita ere erraten zun eskerrak  garai artako apaizak  Maurizio  Berekoetxeak  haurre egin ziola tenienteari, erranez gizon hoiek kristau onak zirela (salbokonduktua, erlijio fanatiko haientzat) eta norbait hil behar baldin bazun hasteko berarekin, Tenintea eskerrak, pixket buru argia zela eta ezta ere  bertze bazuk bezala "fanatikoa", lista apaizari eman eta iñor fusilatu gabe Iruñara boltatu ziren.

Hauen bezain zorte ona ez zun izan Oronozko karabineroak Iraolaenea etxean bizi zen gizona. Karabineroak lealak izan ziren errepublikara eta kasu hontan ,Karlistak irisi zirenean Oronozera , gizon hori errepresentatzen zunagatik (errepublikako funzionarioa bezala izango zen, kasu hontan forestala) erditik kendu behar zen eta hori eta gañera emakume batek, mezara ez zela joaten salatu ondoren, atxilotu eta Iruñara eraman zuten, baina ez zen iritxi, kontatzen dutenez, Lantzeko bide gurutzean gelditu, errepide ondoan dagon piñadi artan, anxe, bi tiro eman zioten eta bertze hamar bat edo horrela, han lurperatu zuten.

Handik aurrera iluntasuna, tristura, eta gris kolorea nagusitu zela iruditzen zait, ba hoiek berbera Nafarro osoan Iparraldetik, hegoaldera, mendebaldetik, ekialdera 3.000 nafar hil zuten, guda izan ez zen leku batean.

Laxoa, botarria, pilota ta pilotaria

pello 12/04/2009 @ 00:57

laxoaimg_0011.JPGAste hontan aurkeztu da Baztan-Errekako XXX. Laxoa txapelketaren edizioa, Laxoa elkartea antolatuta. Maiatzan hasi eta finala Abuztuaren 2an  izango da Arraiozko plazan, partiduak larunbata arratsaldetan izanen dira eta 5 herriko (Arraioz, Irurita, Doneztebe, Oiz eta Hondarrabia) 10 talde harituko dira. Laxoa elkartea 1980an sortu zen eta berriz laxoa zeukan xarma eta ospea errekuperazia buru izan zuten eta ia ia lortu dute, laxoa bizirik irauten bai du gure eskualdean. Laxoa, jokatzen diren pilota modalitateen artean zaharrenetakoa da eta garai batean ospetsuena, herri bakoitza zeukan bere plaza (jolasteko tokia) batzuk mantendu dute Arraioz bezala (goitiko argazkian). edo Arizkungo Lamierrita, bertze herri batzutan karrikanescanear0002.jpg jolasten zen Mugairen (azpiko argazkian ikusten den bezala) edo Elizondon. Elizondon oraindik, udaletxe ondoan harrizko botarria aurkitzen da eta handik ateratzen zen pilota eta Paularena etxerantz abiatzen zen, geroxago egingo zen errebote plaza, hasieran belarrezkoa izanez eta denborarekin breazkoa.

Modalitate honen jatorria artzainzan dugu, aspaldiko artzaiek momentu libre zutenean haien artian pilota pasatzen ziren, horregatik badira hain bertze leku, zelai edo belai pilota soro izena daukatenak, Urrizketako pilotasoroa ia ia Bertizen dagona, Beartzun ere bada bertze pilotasoro bat, Orabidean Karokotze-soroa...Hortaz, garai batean Laxoaren "urrezko" urteetan, XVIII. eta XIX mendetan (Iruñan, Baionan, Tolosan... baziren errebote plazak) jokalari gehienak artzaiak ziren.

Urte  haietan laxoa zen jokuen "errege" eta herrien artean desafioak iten ziren, desafio hoiek jende asko mugitzen zuten eta baita ere diru mordoa, apustuak iten bai ziren. Joku ospetsua zenez, haietako desafio batzuk edo historia eta bere xelebrekeriak  gaur egun arte iritsi zaigu (edo eskerrak Mariano Izetak , bildu eta idatzita utzi zitula).

Haietako desafio bat izan zen Alduideko plazan eman zena , Alduidetarren eta Erratzutarren artian (Aldiudes -Erratzu, garai haietan Baztanen, gaur egungo Barça-Madrid iduritsua izango omen zen). Desafio hortan jende pile bildu zen mugaz bi aldeko pilotazalez beterik eta diru aunitz jokatuz eta jende pile hori artean Erratzuko "Mapitzi" pelotazale eta apostuzale amorratua zena zegoen. Partida hasi aintzin bi taldeko pilotariak, jokatzen zen diru guztia eman zioten Mapitziri, honek boltseroa bai zen. Mapitzik hainbertze sos ikusirik, gordetzeko eman zioten  diru guztia Baztandarren alde apostu egin zuen.

escanear.jpgPartida hasi eta segidan Alduindarrek aintzinaldia hartu zuten eta errex ateratzen ari zuten partida, Maipitzik berriz hori ikusita izaldura hezurretaraiño sartu eta deldurraz dardarka, handik ihes egin zun muga aldera. Bidean zigoala entzuten zun Aldiudesko plazatik heldu ziren txaloak eta esku-zartak, ikaratuta eta jakinez ere Erratzura iristen baldin  batzen ere bere bizia arriskuan izango zela, han, to geldi-geldirik gelditu zen. Handik ordu terdi batera gizon bat pastu omen zen eta Maipitzek ea nola zijoan partidua galdetu zion, gizonak erran zion hasieran Alduindarrek abantaila artu izan arren Baztandarrak berdindu, aurreratu eta azkenian nausitu zirela, hori entzutian, pozez eta zorriz piztu bezala herriranz abiatu zen , bere bolseroari dirua eskatu, berak bolsero bezala pilotariei sosak eman eta diru mordo batekin poltsikotan Erratzura poz-pozik joan zitzaigun gure Maipitzek.

Erratzutarren eta Alduidendarren artekoak ez ziren partidak soilik baizik gudukaldiak, bertze batian Alduideskoak joan ziren Gorostapolora jokatzera, (han bai zegoen Erratzuko errebote plaza) jende asko etorri zen, Alduidarrak frontoia ezagutzeko jokaldi batzuk in zuten beraien artean, Erratzukoak ikustean nola jokatzen zuten, desafioan atzera bota ziren bazekitelako sekulan ez zutela irabatziko. Kriston kalapite sortu zen eta azkenik desafioa ez zen egin. Alduindarrak aserre bizirik joan ziren Iparraldera  baño bidean ikusi zuten iretze meta guztiek (metaziri ta guztiz) autxiz eta errakara botaz erre zuten egun hartako espantukeri guziak.

Bai xelebreak aspaldiko kontu zahar hauek eta xelebrea ere izan zen Juan Martin Inda Perkainen  bizitza, erdi egia erdi mitoa ,(historian izan den laxo pelotari ospetsuana) eta berari buruz hainbertze gauzak kontatzen direnak . Perkain 1770an sortu zen Alduidesen eta Frantziako iraultzako garaian bere herritik alde egin izan omen zuen, (iraultzaren aitatxoekin arazotxo batzuen ondorioz) eta Elizondon errefuxiatu zen. Hegoaldean segitu zun bere fama haunditzen pilotari bezala eta Baztanen gauetan mugalaria izaten omen zen.

Egun batian Baztandar batzuk desafioa bota zieten Alduidestarrei eta Perkain desafio hori jokatu nahi izan zun bere herrian eta bere herriko taldearekin, Frantziako gendarmeak jakin bezain laster Perkain Alduidesera joan behar zela, gendarme pile bat bidali zuten baino erraten da partidu hori  ikustera joan zirela 6.000 ikusle eta 6 mila pertsoi hoiek ez zuten utzi Perkain harrapatzea behinpin, partida akituartio. Kontatzen da ere Perkain berberak pilotakada batez gendarmeen buruzagia hil zula eta egia izan edo ez, Perkain ez zuten harrapatu

zarbo5.jpg

 (Argazkia laxoaguante blogatik artuta dago baita ere Arraiozko plazakoa )

Gaur egungo Baztango edo Malerrekako laxo pilotariek ez dute Perkain bezalako famik izango baino Abuztuko finala irabazten baldin baduten, herritarrek harro egonen dira haietaz eta aupatuak, txalotuak izango dira (behinpin aste batez).

Kontu zaharrak alde batera utziz, polita izango zen pixkanaka-pixkana gure eskualdeko errebote plazak betetzen baldin badira eta markadorea ez duena ulertzen eta ez dakiena nola tantuak egiten  diren... , lasai egotea eta laxoaguante bloga ikus dezala hor arras errex azaltzen bai dute erreglak eta abar, gañera euskaraz dago.

Aintzineko izokiñak

pello 05/04/2009 @ 01:19

Apirile biribile zerria urdaindegian hile edo erran beharko genun Apirile biribile  hilabete hontan izokiña hile, Apirile batean hasi omen zen izokiña arrantzatzeko demboraldia (bigarren urtez amuarrainak ez direla arrantzatzen ahal Baztan-Bidasoan)izokina2343321295_53171a3ac1.jpg beno bakarrik arrantzatzen ahal da 60 izokin eta Endarlatzatik eta Donoztebeko tartean eta ea nor den "lehendabizikoa"  artuko duna, artzen baldin bada! ez bai da ibai hau lehenago bezalakoa, amuarrainez eta izokiñez beteta zegola, eta Mariano Izetak komentatzen zun bezala, bazen garai bat (ez ain hurrunekoa) izokiñak Elizondo pastu eta Amaiurreraino igotzen omen  zirena. Orain berriz  gure ibaia presaz eta urjauziz beteta dago,nahiz eta leku batzutan, adibidez Elizondon, negu hotan konpondu duten  Txokotoko presa, albo batean dagoen urbidea, arrainak goiko aldera pasatzeko

Izokiñaren eskasia dago bai kopuruan, batai tamainan ere, azken urtean arrapatzen direnak gutti gora behera 20 tik 40ra izokin dira,  gehienbat  65zm.koak  eta 3,5 kilokoak, oso ttikiak konparatzen baldin bada 1906an dokumentatuaizokinafoto_historica_puente_endarlaza_gran_salmon.gif dagoen 19 kiloko izokiñarekin edo argazki zahar honetako bezalakoa (behipin hiru negu itxatsoan pastu duen izokiña eta ez gaur egungoak, gehienak bakarrik negu bat igaro dute itxasoan,). Argazkiakoa Endarlazan arranzatuta izan zen  eta (www.riosconvida.es web horritik artuta dago). Berriz kopuruaren eskasia erraten dute 1982 urtean nabaritu zela ,zertaz urte hortan ez bai zen izokin batere arrantzatu eta bitxikeri bezala , Lander Santamaria Elizondar gazetariak kontatu zun "el salmon ya no es el rey del rio" artikuluan ( "Las cuatro estaciones del valle de Baztan"  liburuan agertzen da) urte hartan ezkondu zirela La Pantoja eta Pakirrin eta menuan nabarmanzen zen Bidasoako izokiña , gauz arraroa ez bai zen ezta  batere arrantzatu denboraldi hortan. Urrun ere gelditzen da historio hori, uholde baten ondorioz eta ura bere ubidera bueltatu zenian ibarretako bazterrak izokinez beteta zegoenez, Elizondo-Donosti trenaren trenbidea iten hari ziren langileok egun hartatik aurrera izokiña izan zuten jateko egunero, eta langile gixajoak kokotaraino akitu zuten izokiñez.

Baino Baztanen ez da izan, Baztan ibaiak, izokinak gora joan den ibai edo erreka bakarra , baizik baita ere Urrizaten dagoen Izokin errekan ere .

izokina2008033102494673_375.jpgBere izena erraten dun bezalaxe (izena duna existitzen du) aspaldi aspaldi izokinak uneraño igotzen ziren. Izokin erreka  hau Urrizaten sortu eta Urbakuran (mugan) Aritzakungo errekakin batu eta Bidarraiera joanez (hemen Baztan erreka deitzen diote) eta hortik Errobi ibaiera eta Baionatik itxasora. Ikusten denez Euskal Herri osoko ibaietan izokiña igotzen zen Bidasoa ibaian, Errobian, Urumean... Baina gaur egun bakarriki Baztan-Bidasoa ibaia dugu izokin ibaia dena eta bakarrik Endarlatzako eremuan.

Bertze gauza bazuk bezala hemen ere zerbait gaizki egin dugu , uharkak, ibarretako zuhaitzak moztu, gehigi arrantzatu...eta pixkanaka  pixkanak izokiña ere Errobi ibaia bezalaxe desagertuko da betirako.

Ondo izan eta ondo jan eta garizuman, arrain. Izokiña? bai seguraski Norbegiakoa izanen dela.