Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Maiatza 2009

Azkenean agertu zen San Migela...Erratzun

pello 31/05/2009 @ 02:04

Maiatzako 30an, baiño 1797koan, billatuz ta billatuz azkenian  agertu eta berreskuratzen dute Aralarko San Migeleko irudia Erratzu aldean, hain zuzen Urbakura erreka eta Xumusuko bordatartian, oso hurbil Bidarraieko mugakin. Gertatukaz  kontatzen dituen bertso batzuk, Aita Donostiak 1912an Erratzun aurkitu (entzun) zitun eta idazita utzi zun.

san-miguel-aralar.jpgBaiño nola agertu zen? (aurkitu, ba bilatzen hari bai ziren) osto batzuen azpitik gordetuta, Erratzuko zoko artan Aralarko San Migelaren  irudia.

Dena asten da,egun batzuk lehenago, urte artako  udaberrian, gazte talde batek Maiatzako 11an Aralarko monastegian sartu eta bertze gauzen artian Irudia lapurtu zuenean. Taldea, 9 lagunez osatuta zegoen, Bidarraien juntatu ziren, eta haien buruzagie Pedro Arlepo  Bidarraitarra zen, baita ere Bidarraikoa zen Juan "lapurtxiki", berriz Domingo Abanz Ezpeletakua eta Pedro Gameto Makeakoa, Juanes eta Martin Etxeberria anaiak Luhusukoak ziren Sebastian Noblea bezala, honek Luhusuko alakatearen sema izanez, han ere bizi zen Pedro Andikol Luzaidetarra eta azkenik Pedro Dibar gaztea . Egun hartan Santutegian agertu ziren  eta Pedro Dorregarairen (zonalde artako jauntxoa) ikazkiñak zirela eta gaua pasatzeko aterpea behar zutela aizakiarekin, monastegia sartu ziren. Ilunabar aldera eta  indarrik gabe monastegia bere eskuetan dago. Dena lapurtzen dute, monjen arropa, janaria, bitxiak eta baita ere Santutegiko gauz preziatuenak, haien artean San Migeleko irudia eta gero obekiago saltzeko eta eramateko puskatuko dutena, gurutzea eta hegoak autxituz..

Lapurtu bezain laster bidea artzen dute Iparralderunz, Baztanen sartuz, Belate, Berdarizgo lepoa Luzaideko bidea artuz, segidan garai hartako autoritateak bere atzetik doaz. Lapurrak Almandoz pastu bezain pronto altxorra banatzeko parada egiten dute, batzuk ez daude konforme nola izan behar den banaketa eta haien artean liskarrak sortzen dira eta Etxeberri anaietako bat hiltzen dute eta bi taldetan banatzen dira. Elizondoko justizia, talde hoietako bat arrapatzen dute hain zuzen Andikol, Abanz, Dibar, Noblea eta Gametori, baina hauek  ez daukate ez bitxirik ezta irudirik, hauek Arleporen eskuetan bai daude.

Noblea autoritatekin kolaboratu zun, bere aitak Luhusuko alkatea izanik  gaitasuna izanen zun Arlepo aurkitzea edo arrapatzea eta horrela izan zen eta arestian erran dugun bezala Erratzuko zoko hortan Aralarko San Migelaren irudia agertu zen.

09thumb2bandoleros.jpgNoblea aske utzi zuten, Dimar 17 urte baino guttiago zuelakoz Melillara extraditatu zioten betirako ( baino trafalgarreko bataillan ihes eginen du Cadiztik) berriz bertze hiruak Andikol, Abanz eta Gameto urkamendian (horca) hiltzea kondenatuak izan ziren, bere eskuak moztuak eta denbora batez Aralarreko santutegian egon ziuren zinzilikatuak jende guztia ikusteko eta jakiteko zer gertatzen den lapurrei.

Historio honen gain eta euskal herriko bandoleroez gain gehiago jakiteko David Zapiriain Karrikaren "Bandoleros vascos" ttarttalo argitaratutako  liburuan aurkituko duzue  

Baztan alde hontan bertze lapur famatuak izan dira, adibidez Juan Iturbide izenekoa, Ustaritzekoa izan arren zonalde hau zeukan lantoki bezala XVI. mendean, azkenian Sunbillatarrek arrapatu zioten eta Iruñaran eraman zuten epaitzera 1597an.Epaiketako paperetan bere hitzak idatzita gelditu ziren eta gaur egun irakurtzen ahal da :

"Vay guc euce verce, nic badut Vaztaneh..."

Bitxikeri bezala goitizen bat zeukan lapur honek " Baztango kituen kondea "  izenarekin ezaguna zen.

Baita ere Arturo Canpionek "Don Garcia Almoravid"  liburuan Nafar osoako lapur eta bandoleroen zerrenda bat aipatzen du eta zerrenda hortan  agertzen da Baztango  Juan Ferrandiz eta  Canpionek deskribitzen dio "... Naiz gaztea   eta monja aurpegia izan arren bere balentria hauen guztia baino haundiago da eta ez baldin bada galtzen askoz hitz egingo da beraz..." 

 

Damaso Zabalza

pello 26/05/2009 @ 23:53

Iruritako Salbatore festak pastu direla aprobetxatuz, Irurita eta Baztandik atera den musikari ospesuenari buruz joanen da post hau. Gehienentzat bere izena ezaguna egiten zaigu, izena ematen diolako Iruritako Gizarte etxeari, baina izen horren atzean musikari ospetsu eta ezagun bat aurkitzen da eta seguraski nazioartean baztandar ezagunena (behinpin bere garaian) izanen da, Damaso Zabalza

09baztangohaizegoarenargazkiak-200905010010232.jpg1835ko abenduaren 11an Damaso Zabalza sortu zen Iruritan.Txikitatik Iruñara joan zen piano ikasketak egitera eta handik Madrilera. Segidan fama eta ospea artu zun Madrilen Cristinaerregiña aurrian jotzen zuela. Madrilgo consevatroko maixua izan zen eta 1861ko Maiatzan estrenatuko du "el caserio", zarzuela ezaguna. Sormeneko lan haundi baten egilea izan zen eta bere lan gehienak euskal folklorean ainarritua dago, Laurak bat eta Kantari donostiarrari  abesbatzendako lanak bezala eta pianotzako  Maritxu, Aritzari... eta Auzako mendiaren oiartzuna zortzikoa bezalaxe. Bere lanen artean ere dago las campanas de Roncal, Gayarreren omenez.

Damaso Zabala Madrilen hil zen 1894ko Otsailaren 27an. Madrilen bizi arren askotan egoten zen bai Baztanen bai Donezteben, ama hangoa bai zen eta Donozteben kriston kontzertua eman zuten berak eta garai artako munduko biolinista onetariko batekin bere laguna Sarasate. 09baztangp360335011.jpg Bitxikeri bezala  komentatzen ahal da, Iruñako herriak 1882an "arco de triunfo" bat ereiki zuen Pablo Sarasate ,Julián Gayarre, Dámaso Zabalza, Juan y María Guelbenzu eta Emilio Arrieta omenez, (gaur egun  desagertua, arras itxusia omen bai zen). Bere omenez ere Iruñako udalak, kale bateri bere izena eman zion, kale hori (Damaso Zabala kalea) garai batean Iruñan piano ikasi zun erainkinaren kalea izan bai zen.


Bidegabekeria

pello 21/05/2009 @ 23:22

Kosta zait post hau idaztea, mingarria, lotsagarria izan dalako pastu dena "bidegabeko bidea" oroitagarriarekin eta puta kume hoien ekinzagatik. Gaur grebaren egunan goiz goiz joan naiz ikustera eskultura Pitzamarrera eta larunbatan poza, pakea, unkitasuna... somazen zena leku hartan, gaur berriz, amorrua, gorrotoa, nazka sentitu dut.

07imgp4368.JPGNazka eman dit pintada guzti hoiek siñatuak zeudela Falanje Baztan izenarekin ikustean, amorrua berriz mehatxu koldar hoiek, Frias historiazaile gazteari, Lander kazetariari.. .

Gauaren iluntasunaz baliatuz beren arratoi zulotik atera ziren, koldarrak bezala, eta ez zen izan oroitagarrikoa gau hortan  egin zuten ekintza bakarra, baita ere Arraiozen, Xoteroren aurka eta Iruritan ere. Hau  ez da izan bere lehenengo zerrikerie , Amaiurren (nafarroa bizirik ekitaldian) pintadak egin zutenen berberak dira, baita ere Donoztebeko pintada xenofoboak islam eta musulmandarren aurka "navarra es cristiana"... eta holakoak (bakarrik kultur etxean islamaren buruz bazelakoz erakusketa bat) eta Elizondon agertutako panfletoak falanje eta españa goratzen zutenak, baita ere Bidasoaldean pintadak agertu ziren herrietako alkateen aurka. Hasieran uste ginun , hemen destinatutako guardiazibil talde bat izango zela "barrabilak ukitzeko" atzean egongo zirela, baina  dirudi Baztan eta Baztandarrak  ongi ezagutzen dutela eta "hemengoak" izango zirela edo obe esana hemen hazita.07recovered_jpeg-digital-camera_190.jpg Kalean izen batzuk entzuten dira, nortzuk izan ahal direnen izena, hain zuzen hiru, motoristaren semea, potolo nazkante horrena... honek jakina da Cristo Reykoa dela, ba askotan ikusi diote Iruñan haien manifetan eta ateraldietan. Hoiek izan baldin badira Falanje Baztan, haien atzetik norbait egon behar da zeren hiru hoiek ergelenetatik ergelenak dira, akaso potolo nazkantearen anai nagusia? (ideologoa bezala).Ondoko argazkia, Amaiurko monolitoaren pintada bat.

Izan edo ez izan hauek, dirudina da 1936an hemen etorritako falangistak (gaztelatik, Burgos, Valladolid..), garai hartako Ikastolatik  haurrak atera eta ikastola hartako sarreran ipini zuten "cuartel de pelayos" falanjista hoiek, eta baita ere Francisco Mula Oronozko kabineroa fusilatu zuten berberak, ba falajista hoietako batzuk hemen geldituko ziren eta orain beren ilobak arratoi zulotik atera eta egun ilunetara baueltatu nahian daude. 

Zulo berde hontan denetatik dago eta izan eta izanen da baina orain konturatu gabe minbizi bat atera zaio eta gure eskutan dago minbizi puta hori ez zabaltzea. Zikinkeria daukatzunean etxean, egin behar dena, garbitzea da.

Azkenik hemendik, adiertzi nahiko nien nire elkartasuna mehatxatu guztiei eta uste dut (kalen enzuten denagatik) baztandar guztienak ere daukatela.

Ekintza koldar hau bazterrak astindu ditu eta  guztioi iruditu zaigu barrabaskeri eta zerrikeri haundie, espero dezagun holakoa berriz ez gertatzea eta hemen erraten den bezala gizon tallak, espantu haundiek.

Oroimenan

pello 17/05/2009 @ 23:35

image_0003.jpgMaiatzak 16.  Larunbatan omenaldia egin zaie Iruritatik Artesiagara doan bidea egitera behartu zituzten preso errepublikarrei, Omenaldia polita eta xumea izan da (malkoak atera zait ta guzti) Memoriaren bideak eta Geronimo de Ustariz intitutoa taldeak antolatuta eta Baztango udalaren eta Irurita herriaren laguntzarekin. Omenaldia, Pitzamar eskualdean izan da eta Mikel Iriarte Arizkundarrak egindako eskultura oroituaraziko du han, bide hori behartuta egin zutenei.

Artesiaga Irurita errepidea, gerra ondoren eriki zen, eta han behartuta, lan baldintzetan latza ta gogorrean, indarkeria jasatzen, gosez eta hotzez  1.756 preso errepublikar (gudariak, sozialistak..) lan egin zuten, "batallones de trabajo" izenaz ezagutzen zen preso talde hoiek. Hoietako lau gizon omendu zaie gaur Pitzamarren, Justo Urkijo bizkaitarra baino Lesakan bizi dena, komentatuz konten dagola omenaldiaz baino pixkat berandu datorrela ia ia image_0002.jpgpostumo dela ( 90 urte dauka eta burua argi), Pako Barrena bizkaitarra ere honek eta umorez kontatu du nolakoa zen bizitza eta  jasatzen zuten zigorrak, nola harriak mazetaz hautsi behar ziren, sorbaldan eramanez harriz betetako zakua eta alanbrez lotuta...nola goseagatik  janten zuten edoizein gauza (animaliak) hilik aurkitzen zutena eta ez zutela pentsatzen zembat bembora hillk egongo zenik... eta nola "sariz" bezala akitu zuen Afrikan "batallon disciplinario" batean, baita ere omendua izan da Pedro Aranguena bizkaitarra ere eta aske gelditu zenean Iruritan ezkondu eta Iruritan  bizitzen gelditu zena eta  Galar familiakoek bere aita ordezkatzen, Galar Erronkarikoa zen. Azkenik hitz egin zun Ricardo Mula Katalandarra,. Ricerdo 1933 jaio zen Elizondon eta bere aitak Franciso Mula Oronozko karabineroa ( Diputazioko "celador de caminos) zen, Faxistak altxatu ziren egun bazutara, Iruñatik iritsitako falangistak preso hartu eta Lantzen erail egin zuten , fusilatuz.(errepublikako garaiak posta).

Baztanen errepide hau egin zuten preso batallonez gain Baztan barna 3.486alkurru20011209224541.jpgazken bunkerrak posta). preso geihago zeuden mendiko gotorlekuak eraikitzen (Alkurruntzkoa, eskuineko argazkian) bunkerrak eta Izpegiko errepideak iten. Lan guzti hauek Mendebaldeko Pirineotako defentsa planaren barruan sartuta zegoen, beldurra edo susmoa bai zeukaten II. gerrate mundiala akitzerakoan Frantziatik eta aliatuk lagunduta errepublikatzaleak estatu espainiarrian sartzean edo inbaditzea ( azken bunkerrak posta )

Arestian komentatu dudan bezala, malko batzuk irrist egin naute beraiei gertatutakoaz kontatzerakoan (zigorrak.gosea...) baino baita ere irri batzuk hies egin zaigu bitxikeriak eta gertatutako gauz onaz kontatzerakoan (lagunak, elkartasunaz...) eta konturatu gara ez dutela hizt egin gorrotokin eta mendekuz eskatuz. sugritu dutenarekin!, jasan duten barrabaskeriekin! ...

Lan talde hauek erabili ziren, ekonomikoki merkeak izanez gain, errepresio modu bezala ere, gerrako galtzaileak jakiteko "orden" berri horretan nortzuk ziren nagusiak eta gañera onak, berriz haiek gaiztoak eta  obedientzia  osoa izateko ikasteko. Basakeri hoiek guztiak jasan izan zuten inpunitate osoa image_0001.jpgzeukatelako, inpunitate berbeerak izan zuten naziak Alemanian juduen aurka eta galdetzen naiz nik, gaur egun ez ahal daukate batzuk inpunitate berdiña komisaldegitan eta juzgadu batzutan?

Eguna ederra izan da ,eta oiko aurreskuarekin eta lore sorta eskeintzaren ondoren eskultura inaguratu da gizon on hauen omenez.

Zaparrada

pello 14/05/2009 @ 23:37

Atzo arratsaldean ( Maiatzak 13 ) bapatean euri zaparrada bota zun eta gutxi iraungo zuela zirudien baino ez zuen gelditu eta segidan menditik uharrak atera imgp4355.JPGeta ibaia billatuz, errepidea zeharkatu beharraz, tita batean errepidea estali zun ura. Errepideak kanal bat  zirudien Arizkungo San Blas auzoan, Laurentx eta Errotaberea tarte hortan behipin. Kotxeak  hasieran mantxo mantxo pasatzen ahal zuten baina baita ere zenbait gelditu eta bulkatzea tokatu zizaigun. Bulkatzen ari giñela barridea imgp4354.JPGagetu zen Erratzutik zetorrela eta han kriston zaparrada bota zuka eta menditik ura jausten zela ederki.

Erratzu, menditik?, Auza?. Orduan kontu zharrak eta koindairak diotenez bezala, Marik Anboto utzi eta Auzara abiatuko zen Sugarrekin egoteko, hori erraten omen dute gertatzen dela hauek biek juntatzean eta sexu jokotara ematen direnean, Auzako kaxkoa goibeldu , ortotsak, tximistak eta azkenik kriston zaparrada sortzen dute.  Hontan, hauek biek izara azpian denbora  auserki egon ziren, zeren ortotsak, eurie eta mendiko uharrak gaua artio mantendu ziren

Sugar aipatu dugunez, Lola Sarrateak, Arraiozko artistak,Sugar buruzko ipuin bat bidali zidan, marrazki eta guztikin (akuarelako artelan bat) Lola Sarrateak Arraiozko Kanakonean  dauka bere  etxe-tailerra eta sarean blogarte blog ederra eta interesgarria kudeatzen du, Blog hontan bere arte lanak, margoak, eskulturak ikusteaz eta gozazeaz gain, ere   Baztango eta bertze lekuko historioak kontatzen ditu.

SUGAR ETA  HAURRA

sugar.jpgBehi mutikoa oihanera sartu zen, lelo larilelo kantari,eta oihan ilun hartan ba zegoen sugaar bat, muruuuuuhhh ahotik sua zeriola agertu zitzaion mutikoari bidera., sua fu fu jarautiz eta jan eginen zaitut erranez, aspaldian ez dut eta zurea lako txitxia xamurrik haginkatu, ja ja ja, txtxia xamurra ja ja ja, haurra ikaratu nahian, baino umea ez zen beldurtu. Desesperantza apur batekin _kendu hortik !erantzun zion haurrak dragoiari, eta ez bota gehiago ke gogaikarri hori mamorro horrek, lotsatu beharko zenuke hain handia izanda horrela irtenda ni bezalako haur ttikia beldurtzen._Aida! Aida! Joan zaitez paleontologia museora, zimpi zampa eginen zaitut bestela, eta dragoia erori zen zipli kanka tunk identitate krisi sakonera, eta arras deprimiturik, gan izan behar zuen laster dingili dangala psikoanalistarengana…



J. S. ren ipui batetik hartua.

Maiatza, loreak, erregiñak eta baratza

pello 09/05/2009 @ 01:31

Maiatza edo Loraila deitua ere euskaraz, loreen hilabetea eta erraten den bezala  Maiatz lore, urre lore. Maiatza hitza, Maia erromatar jainkotsarengatik datorkigu .Maiak loreen  jainkotsa bai zen,

Maia jaikotsarekin, denboraren urrutian sustraia errotua  duen ospakizunak izanen dugu hilabete hontan Baztanaen, hain zuzen Arraiozen eta akaso naiatzako.jpgArizkunen. Festa hori Maiatzako erregiña (Arizkunen) eta Erregiñak eta saratsak (Arraiozen), bi bestak iduritsuak dira, herriko neskato batzuk erregiñaz, txuriz jantzita eta lorez apainduta. Arraiozen erregiñak (bi direlako) saratsen laguntzakin eta panderoz joka etxez etxez abesten eta urtatxa eskatzen doaz, Arraiozen beti danik ospatu da, hau da, ez dela iñoiz galdu eta populazio arazoegatik azken urteetan, herriko mutikoak ere parte artzen dute.

Arizkunen 80 hamarkadan berreskuratu zuten eta arazo bazuengatik  bi urte daramate egin gabe eta hunekin dirudi hiru izango direla. Arizkungo erregiñak (kasu hontan bat) aulki batea doa exerita eta bertz neskato batzuk beltzez jantzita aulki horieramaten dute soñetan eta txistuaren soñuarekin (hau dirudi dela arazoa, ttunttuneroa) herriko kale barne ibiltzen dira. Festa hauek Udaberria eta ama naturaren omenez dira, eskertuz  emandako loreak, ostoak, fruituak, zuhaizetakoak eta baratzekoak...

Brratzeak hilabete hontan  pres egonen dire d ia ia baratz guztiak (guk beti bezala berandu bagazi) dirudi  zozomikote egunak pastu direla (edo ez) Ortzegunean kazkarabarra izan zen eta baratz bat baino geiagotan, litxu landatu berriak pikutara joanak izango ziren. Egiazko zozomikoteak dira, egun hoiek, nahiz eta Udaberrian egon eta denbora epela izan arren bapatean dena aldatu eta bizpa hiru egunetan kazkarabarra, izoztu (hormatu) eta bazutan elurtea izaten denean, eta baratza eta erein dugun guztia hondatuz. Guk bagenun barride bat (auzokidea) Zuibiartekoa, etxe ondotik pasaiatzen zuna eta garai hauetan baratzean ikusten zigunean , beti, urtero-urtero berdin erraten ziguna:- Goiz zabiltzate!! Kasu zozomikoteak etortzen ahal dituk.

Berdin zen Apirilaren hasieran izatea edo Martxoko lehenengoa izatea eta ez takit nola, baino beti asmatzen zun eta bi egunetara dembora aldatu  eta ereindutakoa, kakazaharra! dena  hondatua.
Baratzatik orain artzen ahal dena litxuak dira , geroxago Uztaila aldera lekak, abuztu aldera tomatiak... beno tomatiak ateratzen baldin badiren, zertaz daramagu urte batzuk (behinpin guk) ez dugula deus artzen uda euritsu eta gris hoiekin, tomateko landaria, xartaxa artzen dula eta herdoiltzen dira. Joan den udan baratze gehienetan hori pastu zen Abuztuan tomatik ez zela apenas  eta Irailan eta Urrian hasi ziren artzen, udazkena epeldu bai zuen. Baziren tomate batzuk barazte batzutan Abuztu aldera, xartaxarik ez zutela artu eta ederrak zirudien nahiz eta landareak, kolore urdiña izan. Xartaxa borrokatzeko bazuk azufrea erabiltzen dute. 

09baztangohaizegoarenargazkiak-20090501001023.jpgArestian komentatu dugun bezala, baratzea ez dugu patu baino bi kristozko baratze mukuak daukagu, (ez takit zertarako ez bai dago jarik) seme-alabak  egindakoak, joan bai ziren Elizondon egin zen Baratze mukuen tailerrera. Apirilan 25 izan zen eta etxeko  jautzak erreziklatuz, txorimalo politak egin zituzten (mukuen argazki guztiak ikus)

Baztanen baratze mukuak egiten edo landa sorotatik txoriak usatzeko talakak egiten xarma ederra daukagu eta Baztango talaka bat Donostiako San Telmo museoan ikusten ahal dugu, Museoko "soinu eta ahots tresnak" atalean dago, bele-izugarri izena dauka eta Lekarozko Iturralde baserritik ekarria da 1916  urtian. Talaka hauek arta-sorotan patzen ziren eta gehienbat beleak uxatzeko erabiltzen ziren, egurrezkoak ziren eta lau hegalak (aspak) ditu eta sega bat egokituta, haizeak mugitutaz soinua iten zun eta han ez zen iñor eta ezer hurbiltzen.

Bazen garai bat arto-soroz beteta edo inguratuta zeudela herriak eta hilabete honi buruz erranairua dio bezala , Maitza, arto yale garratza guztia  edo Maiatza fardo, urte hontan arto ta ogi franko.

Berri txarrak

pello 06/05/2009 @ 22:36

Berri txarrark taldearen abesti batek honela erreten zun  "haien berri onak, gure berri txarrak dira.." eta hoiek auzo ondoko erkidegotik datozte eta ezdakigu zer aldatuko dute, hezkuntzan eta euskararen inguruan, seguraski onik ezerrez, Jauralizak emanten duen laguntza hainbat euskara jorratzen duteen elkartei (adibidez ttipi-ttapak) bere muga administratibotik kanpo, kolokan geldituko  dira?

09prentsa2handi.jpgHoni lotuta eta krisiaren aizakiaz, Nafarroko gobernuak ere, euskarazko komunikabideei bere laguntza murriztu die, ia ia %100, Xorroxin irratiari bezala eta hauek diru iturri berri bat lortzeko, idei original bat izan dute behikaka.com izena duna eta  behikaka.com web horrian azaltzen dutena. Erraten da arazorik badenean kaxkoa mugitzen dela eta xorroxingoak, burutik ez daude maigu. Zozketa bat ingo dute, baina zenbakiak aterako duen esku inozente hori, kasu hontan, hiru behien kaka izango da. Zorte on denei!!!

Berri txarrekin segituz, Beratik etortzen zaigu, hain zuzen Funbera lantegitik. Gaur ( Maiatzak 6 ), Funberako langileek Burdin martxa hasi dute, Beratik Iruñera oinez joango bai dira, Lehenengo etapa hontan Baztanen sartuko dira eta Almandozko tunelean geldituz, bihar berriz Almandoztik hasi eta Iruñaraino, ta, azkenik etzi Iruñeko karriketan ibili ondoren, parlamentura joango dira eta enpresak eskatutako E.R.E.aren aurkako elegitea eskatuko dute.

Ez da Lehenengo E.R.E.a zertaz Azarotik daude E.R.E.kin eta orain gaiñera enpresak E.R.E. berria eskatu du urte osorako, eta horrekin hilabeteetan sei egun lan egingo dute bakarrik, soldatak murriztuko dira, lehendik murriztuak izanak izanarren. (komentatzen dute hilabete hontan 600€ inguru kobratuko dutela).


Ta akitzeko "berri txarrekin", Mexikotik datorrena, gripe A ezagun horretaz, ez, ez, ez da iritsi Baztanera, baino bai errotuta dagonez  Mexikon. D,F.en Maitzak batan ospatzekoa zen den, Baztango eguna euskal etxean urtero bezala, baino aurten gripea A dela edo ez dela, ez ospatu. Baztanzopa eta txuritabetzi gabe gelditu dira aurten hango baztandarrek. beno urrengo urtian izango da, ez baldin bada bertze gripe berririk ateratzen, zaldien gripea, ardiena, untxiena, jirafena, fokeena, gamusinoenak....

Bideoa 2007k0 Baztango egunarena da rta festa honen buruz, bideo gehigo ikusteko klikratu hemen.

Falcon beltzen egunak

pello 03/05/2009 @ 03:22

Apirila 30 batean hain zuzen 1977koan, Arjentinan, falcon beltz hoietako batetik gizon batzuk atera ziren eta kalean zijoan Jon Pirmin Arozarena Larregi artu, detenitu eta eraman zuten. 0esnaesma_6.JPGSeguraski ESMAm (Escuela Superior de Mecánica de la Armada)  akituko zuen bertze batzuk bezala torturatua, jipoindua eta azkenik bere gorputza ezkutatua.

Arjentinako diktadura militarra (la junta militar, berak deitzen ziren horrela) 30.000 pertsoi desagertuarazi zuen  1976-1978 epean. Jon Pirmim Arozarena 30.000 hoietatik bat izan zen, 25 urte zituen, Venezuelan sortuta, Estatu Batuetako nazionalitatea zeukana eta jatorriz baztandarra zena (bere aita Ramon Arozarena Arizkundarra zen).

Hain bertze Baztandar seme izanez Amerika osoan, hegoan eta Iparran eta bereziki Arjentinan, 30 mila desagertuetatik bakarrik bat izatea asko erraten digu, jakiteko zen aldean mugitu ziren gehienak (behinpin),  jatorriz baztandarra eta osoki euskal jatorria zeukatenak. Honi burura ekarri nau aspaldi enzunatakoa, Karlos Garaikoetxea lehendakaria izan zen garaietan, Euskadiko gobernuak ikerketa bat egin zun jakiteko Arjentinan urte haietan, biktimen artean zenbat euskaldunak edo jatorriz euskaldunak baziren, Sorpresa izan zen jakitean euskal jatorria zeukatela, biktimen artean baino asko gehiago bazirela euskal jatorria zeukatenak Torturatzaile, militar eta ministrotartean. Hau eztakit (ikerketa) egia den edo "leyenda urbana" den, zertaz honi buruz ez dut ezer aurkitu. 0liburuaimage_preview.jpegBaino bai bada liburu bat Alberto Barandiaranena  "Ez zaigu ahaztu" izenekoa eta gai hau arakatzen duena.

Alde batetik kontatzen du euskal desagertuen kasuak, Telllo Biskiart, Garin anaiak, Meroño, Armendariz... eta baita ere Jon Pirmin Arozarenarena, eta bertze aldetik, azken horrietan eukal jatorria zeukaten torturatzaile, jeneralak, presondegi militarreko komandateak... Arturo Jauregui, Luis Maria Mendia, Alferdo Ignazio Astiz (aita Naparra zun honek)...Liburua Baztango liburutegian dago eta arras interesgarria da. (eskerrak eman behar diot Angeleri liburua komendatzeagatik).

Ikusten ahal denez Baztandarrak eta Euskaldunak gehienbat Ameriketan. boterearen aldea egon dira, oso katolikoak eta oso tradizionalistak eta hori ikusi ahal zen, kasu hontan ez Arjentinan baizik Txilen, 2006. urtea Pinotxeten hileta elizkizunan, ba hileta horren protagonista nagusienak 0pinochet1165844411_g_0.jpgeuskal jatorria zeukaten. Hasiz hilatik, Cesar Augusto Pinochet Ugarte (bere amaren aita Naparra), bere emaztea Lucia Maria Hiriart Rodrigez ( bere aitetxi Baigorrikoa) baita ere han zegoen Oscar Izurieta jenerala.... eta seguraski baita ere egongo zen norbait Baztandar jatorria izango zuna,  Errazukoa hain zuzen.

Ez zaigu ahaztu!!!