Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Ekaina 2009

Baztandar nabigatzaileak.

pello 28/06/2009 @ 23:33

24f402db91d7c9a9617f092d0357d3e1.jpgElizondoko Pedro Esarte historiatzaile  baztandarra liburu berri bat atera du eta kasu honetan ere Baztan eta baztandarren buruz  doa. Lan interesgarria eta bitxia aurkezten diguna  "Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV" izeneko  eta nabarralde argitaratutako liburu hontan.

Artxibategietan egindako ikerketen ondorioz atera den lana da eta  barruko jendea bai Baztandarrak eta Baxenabarrek ultamarrera, Ameriketara, Napolesera, Tunezera.. egindako bidaiak, biografiak eta historioak kontatzen ditu aurkitutako dokumentuekin. Dokumentuak, gehienak herentziak jasotzeko dokumentuak dira, zeren garai haietako emigrante  hoietako asko, hil ziren, bai  bidaian,gerretan... adibidez 1555ko neguan Baztandar talde bat, infanteriako soldau bezala alistatuak zeudela, bueltatzerakoan bere itxasontzia urperatu eta hil ziren kasua bezalakoa.  Kasu hontan gertakizun hau jakiten ahal da, dagoelakoz baztandar hoien familiak eskatu zuten azken soldata  kobratzeko, dokumentua. Hau bezalako hainbertze bitxikeriak aurkitzen ahal dugu mende haieko baztandarren buruz.

Bitxikeri hoietako bat, Pedro de Gorostapolo eta Pedro Mendibil Erratzutarren historioa da. Bi Errazutar hauek, Gorostapolokoak biak, Baztango lehenengo "intsumisoak" edo spainako (garai hartan Gaztela) armadako, lehenengo baztandar desertoreak direla erraten ahal da, behinpin dokumentatuta.

Nafarroa konkistatu zutenetik, napar asko, erregearen armadan behartuak eta indarrezk alistatuak izan ziren, hoien artean bertze asko batzuk bezala bi baztandar hauek behartuak joatea deituak izan ziren, Portugal aurka guduratzeko. Baino bi lagun hauek, seguraski ez zekitelako ze hostia ai ziren bere herritik hain urrun eta beren gerra ez den batean borrokatzen, ihes egin zuten, Portugal utzi eta Erratzura bueltatu ziren.

Eta beren aurka dagoen dokumentuan irakurtzen ahal denez, 1587ko Ekainaren 30an (San Pedro ondoren) Baztango alkateak Sancho Iturbidek , Luis Carrillo "visorreyren tenentearen " aginduz Pedro Gorostapolo hargiña atxilotu zuen, erranez su majestadeko armada bertan utzi zuelako lizenziri gabe ezta bere generalaren baimenik gabe. Horregatik 500 dukadosko ixuna patzen diote eta ez duenez diru hori etxtea, lurrak eta bere gauz guztiek enbargatzen diote. Bertze egun batzuk geroxago bertze agindu bat iristen da, kasu hontan Pedro Mendibilen aurka, baino kasu hontan Mendibil ez da agertzen, akaso Izpegi pastu eta iparraldera alde egin zuen?  lehenego intsimisoa eta baita ere lehenego hieslaria izanen da?

Hau bezalako bitxikeriak eta egiazko bertze historioak irakurtzen ahal da liburu berri hontan eta eskertzekoa da Pedro Mari Esarteri gure historia artxibategitik ateratzean eta denon eskura zabaltzea.

Bi Erratzutar hauek aipatu dugunez ta San Pedro bezperan gaudenez ( Erratzuko bestak), erraten ahal da Baztadar ezagun, famatu edo ospetsu asko Erratzuko semeak izan direla, Lorenzo Irigoyen Dutari Iruñeko obispoa izandakoa, Jose Apeztegi "Baztango erraldoia", Blas Fagoaga idazle eta euskaltzaina izan zena...eta Ricardo Zabalza Elorga politiko-sindikalaria, eta Baztandarra izateko kasu berezia ere.

Rikardo Zabalza Erratzu sortu zen 1898ko Urtarrilaren 29an, 15urtekin Arjentinara emigratu zuen eta irakasle izan gabe irakasle bezala lan zabalza01.jpgegin zun urte askotan, 32 urtekin bueltatu zen peninsulara eta U.G.T.en sartu zen, sindikatoko nekazaritza eta lurraren sailaren zuzendaria izan zen eta sindikatuaren komunismo aldeko partaidea zenez Urriko iraultzaren (revoluciń de Octubre) prestakuntzan parte artu zuen. Gerra zibilan  parte aktiboa izan zun, batallonak sotuz, Valenziatik errepubkikar eskapatzeko planak antolatuz... Akenian 1939ko Martxoan Alakanten atxilotu zuten nazionalak eta 1940ko Otsailaren 24an hilarazi zioten Madrilgo Porlier prisondegian. Orain dela gutti bere biziza kontatzen den liburu bat  atera da "la generación del sacrificio" Emilio Majuelo idatzita eta Txalaparta argitaratuta eta irakurri ez dugunez  ezer gutti erraten ahal dugu, ea Baztango liburutegiara ekartzen duten,  hori bitartean  wikipiwdian  bere biografia interesgarria irakurtzen ahal da.

San Juan gaua eta sorgiñak.

pello 22/06/2009 @ 23:41

Ekainan, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetea, 23an San Juan bezpera ospatzen da herri askotan, Arizkunen bestak  direnik, ezkil jotzearekin asten dira, suak piztu, bakoitzak  bere etxe aurrian, zelaietako belar moztuarekin, (orain garaia dela belarra mozteko) eta suak saltatu, komenigarria denez, eta antzerki 729285014_f266bfc7d1.jpgbatekin amaiera ematen zaie, garai batean lastozko sorgin bat erretzen zen.

Festa honetan, ospatzen dena ez da saindua baizik eguzkiaren aroaren etorrera, hau da udako solstizioa. Urteko egunik luzeena eguzkiari eskeintzen zaio eta suak eguzkiaren ikurra bihurtuz gaua argitzen du, gau majikoa izanez.(argazkia erauzetarena da eta flickrretik artuta dago)

Gizakia gizakia zenetik eta orain dela gutti arte nekazaria izan denez, lurratik eta naturatik bizi izan da. Lurra ezagutu eta bere zikloak edo aroak betidanik ospatu du, neguko soltizioa (eguberriak), udaberria... kristautasuna iritsi zen arte.

Kristautasua  indartuz eta zabalduz joan zen bitartartean, jentil ohiturak (paganismoa) bereganatuz eta trasformatuz joan zen, eta mantentzen segitzen ziren ohiturak, diabruaren eta sorgiñen gauza zela, elizgizonek erraten hasi ziren. Azkenian gau  hau sorgin eta gaueko izakiekin nahastu da.

Sorginak (sortu eta egin hitzetik datorren hitza)  belarrak ezagutzen zituen emakumeak... eta bertze herritar batzuk kristauak izanez gain aintzinako ohiturak mantentzen zituzten eta eguzkiaren egun hontan, suaren inguruan, foto32.jpgondo jana ta ondoa edanda, gaur egungo larunbat gaua bezala ta sikotropiko ordez  ontto batzuk (mongiak adibidez) edo komentatzen dutenez akerraren putza usainduz, aluzinogenoa dela (hemen izango genun akerra eta deabruaren parekotasuna, deabruari ipurdia muxukatzen zutela eta abar...) eta gaur egungo objetibo berberakin seguraski, ligatzea, larru jotzea... baina askatasun haundiagorekin  akituko ziren festa hauek. (argazkia Lola Sarratearen "sorgiñak akelarrearen bidea" arte lana).  Festa edo topaketa hauek akelarreak deitu edo deitzen diogu Hitz hau Zugarramurdin gertatutakoaren ondorioa da, zeren Euskal Herriko bertze herri askotan egiten ziren eta bertze izenekin ezagutzen ziren bilgune hoiek, Fikozelaia (Saran), akerlanda, (Arteagan), Petralanda, (Diman)... Zugarramurdiren kasuan,  pentsatzekoa da garai batean ongi ikusita eta normala zela eta festa leku ireki batean egiten zela , zelai batean hau da akerren larrean eta denborarekin, arestian kontatu dugunez bezala, leku itxi eta ezkutu batean egin beharko zuten, bertze  kristau eta herritarren begietatik urrun eta lezetara joanak izanen ziren eta izena mantendu.

Akelarre hitza gaur egun artio iritsi zaigu sorgiñen bilkurari deitzeko bai erdaraz bai eskaraz, hau da zeren azken "auto de fe" haundia egin zena, Zugarramurdiko afera izenarekin ezagutu izan zelako.

Afera honek, 1608ko Irailan asten da, Valle Alvarado inkisidorea Zugarramurdira iristen denean, Urdazubiko abateak eta Zugarramurdiko jaunak egindako sorgin salaketa  bat aztertzera. Hauek komentatzen dute Sarako neska gazte batek  Maria Ximeldegi erraten zula sorgiña zela eta deabrua agertzen den bilkura batzutara joana dela eta bilkura zugarramurdiko leze bazutan egiten direla eta bera badakiela nortzuk joaten dira harat. Herritarrek kriston presioa jasanez, galdeketak, mendekuak...azkenik Inkisidoreak, han biltzen direla herritar batzuk, deabrua adoratzeko eta sexu orgiak egiteko , erraten duen informe bat egingo du. Honekin batera 205 emakume eta 67 gizon (Zugarrmurdi eta Baztangoak gehienak) salatzen ditu, haurrak,agureak... Salatu guzti hoietatik Zugarramurdiko 31 Logroñora eramango ditu eta epaituak izango dira 1610ko Azaroan.

Epaiketa artan Euskal herriko bertze "sorgin eta aztiak" epaitu ziren, 5.000 mila Nafarr erraten dute epaitu zirela, haien artean Bargotako apaiza Johanes, Bianako agure itsua, Endregoto, Berako sei emakume. Lesakako hamabi, Etxalarkoak, Igantziko, Urdazubikoak...

Auto de fe hartan berrogeitahamairu izan ziren zigortuak eta berrogeitahamahiru hoietatik hamaika sutean hiltzea, hamaika hoiek Zugarramurdiko taldekoak ziren, hortaz izena Zugarramurdiko afera. Hogeitahamaika Zugarramurditarretik bakarrik hamabi bizirik bueltatzen dira, zortzi gehigo hilko ziren presoindegian epaiketa itxarotzen, zortzi hauek errugabeak izendatuko dute.

Hortik aurrera zugarramurdi  eta sorgiñak betiko lotukodira eta imgp5016.JPGsorginkeriaren herria eta erreferzia bihurtuko da. Zugarramurditarrek mendez mendez harrotasunarekin eraman duteeta ez dute iñoiz ahaztu bere  hogeitahamaika herritar hoiei gertatutakoa.  Aspaldin Zugarramurdin data hauetan San Joan gau ondoko larunbatan akelerre gaupasa iten zen, jende asko etortzen zela ta gaur egun sorginen eguna antolatzen da, merkatu ta sorgin feriakin, hitzaldiak, antzerkiak... dena sorginaren inguruan, baita ere omenzen dute epaiketa paratu zutenei .(aurtengo sorgina egunaren argazki batzuk)


Hil zituztenak

Sutean bizirik erretzea kondenatuak izan zirenak: 

Maria Arburua, 70 urtekoa, Maria Baztan Laborda 70 urtekoa ere, Graziana Xarra 66 urtekoa, Maria Etxaute 54 urtekoa, Domingo Subildegi 50 urtekoa eta Petri Juanjorena 36 urtekoa .

Presondegian hil zirenetakoak eta "errudunak" izan zirenei aurrekoekin batera bere gorpuak erre zituztenen izenak:

Juanes Etxegi 66 urtekoa, Maria Etxeleku 40 urtekoa, Estefania Petrisazena 37 urtekoa, Joanes Odia 68 urtekoa eta Maria Zozaia 80 urtekoa.

Hil zituzten guzti hauek, Maria Zozaia ezik, beti ukatu zuten sorgiñak eta aztiak zirela, eta ukapen hori izan zen hain zuzen sutan erretzeko kondena, gainerako auziperatu guztiei sorgiñak zirela aitortzeagatik bizia salbu izan zuten. (Maria Zozaia ezik, sorgiña zela aitortu baino erre zuten).

Handik urte batzutara, herio zigorrak siñatu zituen epailetako bat Alonso de Salazar y Frias epaiketarekin ados ez zegola Zugarranurdira eta Nafarroko eta Gipuzkuako bertze herritara bueltatu zen eta jende pila batekin hitz egin ondore, konklusio batera iritxi zen: Iñoiz ez zela gaueko hegaldirik izan, ezta zapo magikorik,ez eragindako ekaitzak, ez haur bahiturik... Akelarreak nekazal festak zirela eta jan, edan, kanta ta abesten aritzen ziren bilkura zela eta Euskal Herriko mendialdeko herritarrek oraindik kristautasunaren aurreko siñiskerietan siñisten jarraitzen zutela, siñiskeria hoiek kristau erlijioarekin nahasten zirela eta horrek ez zuela ezer ikusirik deabruarekin....


Erabilitako bibliografia

lib0006g_06_toti_mzd_lezea_sorginak_erein.jpg"Sorgiñak", Toti Martinez de Lezea, Erein 

 "Las brujas y su mundo"  Julio Caro Baroja, Alianza Editorial.

"Las brujas de Zugarramurdi y la inquisicion de Logroño" Los

Baztan googelatua.

pello 19/06/2009 @ 23:58

Gaur, ortziralak 19an Iruritan nengoela , kotxe beltz bat ikusi dut kotxearen gaina "mastil" bat zeraman kamaraz inguratuta, eta albotan google logotipoaren coche_camara_google.jpgpegatinak zeukana, Bai google kotxe Baztanen ibili da eta  kamara hoiek argazki panoramikoak ateratzen dute eta kotxea ibiltzen duen bitartean milaka argazkia ateratzen ditu erresoluzio haundiko argazkiak dira eta billatzaile greografiko programetan erabiliko dira bai Google Maps eta Google Earth . Eztakit argazki hauek ere izango dira Street Viewrako, hau da kaleak persoi baten begipuntutik ikusteko.

Kotxea hauek pasatzearekin batera sateliteko argazkiak berritzen dute eta etxera iritsi bezain laster Google Mapsean sartu naiz eta sorpresa eraman dut ikustean asko gehiago urbiltzen ahal zarela eta erresoluzio haundiagokin. Proba bezala Errotaberearen (gure etxea) gugelatu dut eta harriagarria! orain arte ez zena ikusten (urbiltzerakoan mezua "lo sentimos la imagen no se puede,,," agertzen zen) ikusten da, kasu hontan kotxea ongi nabaritzen da  eta ikusten denez argazkia berri berria da, zeren nabarizen da ere udetan jartzen dugun (joanden asteburuan jarritakoa) haurrendako plastikozko piscina.

Ikusi mapa haundiago

Galdetzen naiz ia, argazkiak ateratzen egon diren egun hauetan, ea agertu diren Estatu Batuetako eta Europako herri batzuetan bezala (komentatzen dutenez) argazki bitxiak edo konprometituak, emakumeak eguzkia artzen, Street Viewean gizon bat goxo goxo berea ez den emaztearekin...eta horrelakoak eta hori googleren leloa dela “Don´t be evil”, hau da ,ez izan ankerra.

Beno tonteriak  albo batean utzita, zorieonzeko da zeren honekin gure bailara asko hobeto ikusiko dugu ta baita ere gauzak asko hobeaurkituko ditugu, adibidez, bideak, errekak, baserriak...eta horrela izan edo ez bazan sar daila kalabaza ta atera dezan....googleleko mapan!

Arranoak eta marranoak

pello 18/06/2009 @ 23:45

Ez nekien nola izenburutu post hau, hola, azkenik gelditu den bezala edo "beltzez arranoa ta berdez marranoa".  Ttipi-ttapan irakurri berri dudan bezala,  orain dela bi aste Iruritako bestetako eszenatokia eta karpa kentzen ari zirenean, 25 bizi­lagun identifikatu zituen Guardia Zibilak eta Arrano Beltza legez kanpoko ikurra zela argudiatuz artu eta konfiskatu zuten, gañera bildutakoen kontra Auzitegi Nazionalean ikerketa bat martxan jarri zezakela jakinarazi zieten. Kriston ekintza hau iteko bortz patrol agertu ziren.

8arranobeltza.jpgOrduan arrano beltza ilegala dela? Spainia existitzen ez zenian ia erabiltzen zen ikur bat, ilegala? Ilegala zertaz? norbaitek erran duelako edo haien morroiak nahi izan dutelako? Zertaz abertzaleak erabiltzen duten ikur bat delakoz?

Arrano beltzaren jatorria, lotuta dago Nafarroako erreinuaren sormenatik orduan Iruñako erreinua ezagutzen zena, Lehenengo erregeen zigilua eta ikurra izan bai zen, Ximenotar baskoi dinastiarena. Iñigo Aristatik Antso VII (azkarra) arte erabali izan zuten eta haien tartean Antso III.na Garzets " Antso nagusia", Ximeno dinastiaren Iruñeko VIII. erregea1004 - 1035) eta Euskal Lurraldea batu zuen lehena, arabiar kronistek "Euskaldunen Jauna", "Rex Íberícus" eta "Rex Navarrae Híspaníarum" deitua. Euskaldunen jauna zelako eta berak erran zuen bezala (dokumentatua dago) "euskararen lurralde guztia batua dago nire erreinuan..." ,bere zigilua, arrano beltza (argazkian), Euskal Herriko ikurra bihurtu da eta bere hegaletan euskaldun guztiak aterpetzen ditu, ez dena gertatzen, bertze euskal ikur batzukin, adibidez ikurriñarekin,  Euskal Autonomia Erkidegoaren bandera bihurtu dena.

sancho.JPGAzken Ximenotar erabili zuna Antso  VII.na Azkarra izan zen (argazkian Tuteran dagoen eskulturan, armarrian ikusten ahal da arranoa). Errege honek izan zen (kondaira erraten duen bezala) kateak lortu zuna, Navas de Tolosako borrokaldian eta semerik ez zuenik bere biloba Teobald I (Xanpainako kontea, gaur egun Franzia) errege izango da eta bere familiako ikurrak patuko ditu.

Mende batzuk geroago,  Agramondarrak erabiliko zuten eta arrarrano beltzak Mauleko  gazteluan, eta baita ere bertze gaztelu batzutan haireatua izan zen Naxeran, Tuteran ...

Baita ere Arrano beltza Iruñako katedralian aurkitzen ahal dugu, txanponetan, esteletan...Hori guztiek ere konfiskatu behar dute ilegalak direlako? .

Bururatu zait ergelenetatik ergelenak direnez hasten ahal dira "atxilotzen" orain dela lau urte egin ginun (enkargatu ziguten, argiñak garenez ogibidez)  harrizko animaliko arrano beltz bat, Arbizuko plazan jartzeko zena, ta hori konfiskatu ondoren segitzeko bertzekin...

8obrak130gnot.jpg

Guardia zibil hoiei  aipatu beharko zizaion , oraindik Baztanen bertze arrano baten sinbologia aurkitzen ahal dela fatxada eta iturri batzutan, adibidez Iruritan dagoen aska baten gainean, burdinezko arrano faxista (eskematizatua dagon arren, arrano faxistaren irudia nabarmentzen da), baztangohaizegorenargazkiak fotoblogan ikusten ahal dena.

Eta honek ilegala izanez gain bere hegoak odolez bustiak ditu zeren iku hori erabili zutenak Nafarroan 3.000 pertson hil egin zuten.

Hemendik 25 Iruritarrei elkartatsuna adierazi eta eta egun ergelak tokatu zaigula bizitzea. (bertzenaz ez da ulertzen hain bertze ergelkerie)

Almandoz, ta bi historio motz

pello 14/06/2009 @ 23:41

Igande kanibal hontatik (kristoren gorputza har zazue eta abar...) eta Almandozko bestetako azken eguna denez, herri honetako egiazko bi gertakizun apaitu nahi genuke.

22391.jpgLehenengu "pasaje historikoa", arras ezaguna da, gehienbat Almandozko gazteak 2005an Baztandar Biltzarrako, orgen sari nagusie irabazi ondoren, gertakizun honen antzezpenakin. (argazkia Xabier Landarena da "la taverna del fotografo"koa eta www.gourmet-image.com webhorritik hartuta dago)

Kontatzen denez garai hartako Spainako erregea Alfontso XIII.na, Iruñan zegoen eta han zegola egun batian txoferrakin kotxea hartu ta buelta bat ematera joan ziren Belate aldera, eta han zeudela beitien ikusten zen bailara arras pollite iruditu zizaion (egia erreteko gauz normala), hain berdea...nahi izan zula behitiago joan, sakondu, exploratu. Han zebilen biak, paisaja ikusten bapatean asto bat karreteran atra zizaiela, frenatzeko denborik ez eta kristoneko kolpia asto gixagoren kontra, kolpia animalikoa izan zen kotxea irauli egin zula. Hau Almandoz inguruan izan zen eta segiden Almadoztar batzuk urbildu ziren laguntzera eta kuxkuxatzera, zeren kotxe gutti pasatzen bai ziren, ta ikustean deus miñ artu zutenik ostatura eraman zieten, han iñor ez zien ezagutzen bi kampotar haie nahiz eta batek Spainako erregea zela erraten zun behin eta berriz. Astoaren jabia agertu zen, Libus baserrikoa zena eta aserre aitu ziren astua hil ziotela edo ez...orduan apeza sartu zen eta baietz erregea zela, zautzen ziola eta honek ongi ordainduko zuela astoa erran zuenean astoaren jabia ixildu zen.

Historioa hau gezurrezkoa edo "subrealista" dirudien arren egizkoa da eta dokumentatua dago zeren ostatuan zegoen norbaitek gertatutako guztia idatzita utzi zuen kontribuzioneko paper bateren atzeko aldian.

Bigarren gertakizun historikoa zaharragoa da eta baita ere mingotsagoa, Belateko batalla izenarekin ezagutzen den gertakaria ren ondokoak.

1512ko Azaroaren 30an Nafarroako erregen (Labrit edo Albret) ejerzitoa Napartarrez, bearnendarrez eta gasconez osatua Iruñako sitioa altxatzen dute (erreinua errekupertzeko lehenengo saikarera izan zen Gaztelania inbaditu zuenetik) eta Baionarantz abiatzen dira Belate-Baztan bidetik.

18belate55-26.jpgAlba dukearen ejerzitoa (gaztelaniarra eta Iruña ta Nafarroa  konkistatu zuen buruzagia) bere atzetik doaz, franko-napar ejerzitoa oso ahul dago eta Belate elurrez pastu beharko dute. Han eta kondizio hoietan gertatuko da Belateko batalla ezagutzen dena. Hasteko ez zen izan batallarik ez deus ( denborarekin gertatutakoa haundituko dute, ohorea, autsarkeria, battalla mitikoa...) dirudi ejertzitoaren retaguardia ezin zebila garraiatu sitioan erabilitako artilleria , ahulak, hotztuek, gosetuak.. bai zeuden, eta ikusterakuan bere atzetik zebilela gaztelaniarrak, kasu hontan Diego Lopez Ayalaren kapitainaren soldaduak, hau da Gipuzkuarrak ( ez ahaztu gutti gora behera 1200tik gipuzkoako lu Naparrek, hauei ikusita artilleria han utziko zuten eta alde egiñez. Gipuzkuarrek, kañonak beregatuko dute (urte askotan Gipuzkoako armarrian agertu diren kañonak dira) eta kristonezko batalla baten ondoren lortu zutela irabaztea eta artilleria harrapatu zutela kontatuko digute hortik aurrera.

Kontatzen dutena gezurra da eta ez dutena kontatzen egia da, zeren egun hortatik aurrera (abenduak 7)  Belateko eta Almandozko eskualdea kriston basakeriak pairatu zuen gipuzkuarren eskutik. Belateko monastegia sakeatua izan zen, lapurtua, expoliatua, Almandoztarrei ganadua lapurtu zieten eta balorezko gauzak ere eraman...gaur egun oraindik "historia ofiziala" erraten du, sakeoaren egileak "frantsak" izan zirela nahiz eta exkomunioia aurkeztu zun Obispoak hilabete batzuk geroago egileen aurka, Lopez de Ayala eta bere soldaduei.

Denetatik pasatu da Baztango ate hontatik eta gertakizun errealaz gain baita ere Alamandoz baudaka bertze motatako historioak, "leyenda urbana" izanarekin izendatzen ahal dugunak, zeren hori uste dut dela (kondaira urbanua) erraten dutena Almandozko arrobiatik atera direla Moskuko metroaren marmolezko arlauzak eta baita ere Kremliñako plaza gorria egiña dagola almandozko harriarekin. Beti entzun dena baina iñoiz egiaztatua izan dena.

0imgp4875.JPGAkitzeko erran garai batean, ez aspaldi Almandozeri erribera ttikia deitzen ziotela,. Gure amatxi Zigatarra genun eta askotan entzun diogu hori eta galdetzerakoan zergatik deitzen zioten hola Almandozeri, erraten zun Baztango herri erdaldunena zelakoz, euskaraz jakin arren erdaraz hitz egiten zutela, gehienbat neskak ziren eta berak erraten zun bezala "gehiago" izateko egiten zuten. Baina hori garai haietan (1920-1970 gutti gora behera) ere Elizondo gertatzen zen, Elizondoko "señoritoak" erdaraz hitz egiten zuten eta baserrikoak jausten zirenean haietaz irritzen ziren erdaraz ez bai zekiten. Eskerrak hori aldatu dela eta gaur egun ia ia euskaraz hitz egiten dugunak irritzen gara, oriaindikan hemengoa izan arren ez dakiena edo ez duena jakin nahi haietaz. 

Agur margolari.

pello 10/06/2009 @ 23:18

Astelenian zendu zen  Kepa Arizmendi artista Baztandarra Baionan, medikuek azaldu dutenez, geruneko isuria jasan eta gero hil da margolaria eta gaur errautuko dute bere korpua.

Kepa Elizondon jaio zen orain dela 50 urte eta gaztetik hasi zen margotzen  Angel Rivas maixu zuela. Geroago politikagatik hies egin behar izan zun eta azken urte hauetan Lapurdin bizi izan da. Hieslaria izan arren (biziza normal bat eramatea ez da hain errexa) margotzen segitu zun eta orain dela urte batzuk Kepak eta Rikardo Paskual UR taldea sortu zuten.

kepa.jpgTalde honek euskal herriko margolariak biltzen ditu eta Euskal artisten lanak elite mundutik aldentzea eta zirkuitu xumeagoetan erakustea, hau da, Euskal Herriko  sala eta antzoki ezagunetik kampo, Guggenheim, Euskalduna, Kursaala... eta artea edozein lekutan egon daitekeela, dira taldearen  elburuak.

Martxo-Apirila aldera, Ur taldearen erakusketa izan zen Arizkunenean. Ur taldeko laur margolarien lanekin, lan hoietako batzuk Keparenak ziren eta han egon zen, erakusketaren inagurazioan, galderak eta dudak erantzuten...eta han  izan zen azken aldiz berarekin solastu nuna (kuadro batez galdetu nion eta ulertzeko pistak zeukala komentatu zidan). Eta lehenengoa? lehenengo aldiz? seguraski, Fortenen izango zen. Kepa margolari, hieslari izanez gain baita izan zen tabernari, guk gazteak giñen Fortene ostatu-jatetxe mitiko hori kudeatzen zula (geroTxefek eramango zuna hies egitea tokatu zizaionean). Gurasoei ez zizaien tutik graziarik iten guk arratsaldeak han patsatzea, porroak erretzen direla, eztakizer ta bakizer....erraten ziguten... (guk ezez! porruak?ez ez bakarrik musika ona entzutera bagoaz erantzuten genien, Ostatu desberdiña zen, hain desberdiña zen zeukala zoko batean irrati pirata bat ta guzi, (sukalde eta barra artean zegoen pasillu mehe batean) irrati hori Xorroxin izena zeukan, orduan ilegala zena.

Gaur, Elizondo pankarta batzukin esnatu da agur gudari erraten zutenak, hemendik ere agur margolari gehitzen dugu eta nun nahi zauden tokian pinzel batzuk izatea esperantzarekin.

Agur Kepa

Baztan Ikastolaren besta

pello 07/06/2009 @ 02:00

Ekainaren 7 bertze urtiak bezala Baztan ikastolako besta ospatu da, Pilarreko frontoian giro ederrean, famili giroan, irakasleak, ikasleak, ikasle ohiak, gurasoak, ikasle ohien gurasoak... urte asko  dira festa polit hau ospatzen.

ikastola1.jpgBaztan Ikastola  1970 urtean jaio edo sortu zuten. Garai haientan, Baztandar gehienentzat ama hizkuntza euskara izan harren, euskerak, egoera larrian zegoen. Hori ikusita zenbait guraso, Baztanen, ikastola baten beharra sentiti zuten. Baztandar haien artean, Pablo Eraso, Marcos Irigoien... zeuden ta segidan lanian patu ziren, paperak eskatzen, Hernaniko Ikastola ikusten,  haurrak eskolara joateko  zeukaten gurasoekin hitz egiten... eta horrela 1970ko Irailan Ikastola  patu zen martxan. 27 haurrekin Miserikordiako (zahar etxean) libre zegoen eta gustora utzitako gela batean eta Lekarozko neska gazte bat andereño bezala,  Mari Karmen Goñi gaur egun 39 urte geroxago segitzen duna.

Lehenego urte haietan, gela antolatzeko modua arras desberdiña zen: mahiarik gabe, lurrean exerita (honek zer erranak sortzen zituen herrian), liburu gabe, euskara abestiz eta txontxongiloz lantzen zen eta Larunbatetan ibilaldiak egiten ziren...Baita ere urte hasieran garai haietako "sekretak" pasatzen ziren irakaslearen fitxa egitera eta haurren kopuruatz galdetzera.

Hurrengo urtean bertze andereño bat etorriko da, Sokorro, bi talde izanez eta urtez urte ikasle kopurua haunditzen joan zen eta irakale gehiagoren beharra  zegoenez  Mª Jose Bertiz, Mª Lourdes Apeztegia (Marilu) eta Mª Paz Goñi sartu ziren. beranduxago 1978an lehenengo maixua agertuko da, 8imgp4826.JPGKepa Dendarieta , gaur  egun direktorea dena eta haurtengo bestan omendua izan dena (jubilatzen bai da). Haunditzearekin arazoak etorri ziren , lekua txikia zen, guraso batzuk "libro de escolarida" lortzen ez zelakoz seme-alabak atera zuten...Lekuari irtenbidea lortu zen parkeko ikastetxearekin, eskola nazionalaren egoitza izan zena, libre gelditu zen eta hortik aurrera "parkeko ikastola" bezala ezagutzen dena, geroxago etorriko zen Elbeteko eskola  eta borroka luze baten ondoren (herria ia ia bi zatitan banatu zen ta guzi) Pilarreko egoitza lortuko zen. Ordutik hona  aldaketak asko izan dira,  aurrera segitu du Ikastola, oztopoak gaindituz normalizazio bat arte eta hasierako haur hoiek ikastola akitu zuten, haunditu ziren, gurasoak  bihurtu eta bere seme alabak ikastola matrikulatu zuten eta 39 urte hauetan bada kasu batzutan  bi belaunaldiak (guraso-seme/alabak) ikastolatik pasatu direnak ( ikasle ohiak direla) ta espero dugu  hiru, lau ,bortz...belaunaldi igarotzea gure ikastolatik.

(goiko argazkian Miserikordian Marilu andereñorekin ta behekoan maixu Kepa, andereño Mari Karmen eta Jon Barberena bertsolaria eta ikastolako ikasle ohia)

Baina hau ez zen izan Baztanen edo hain zuzen Elizondon izan den lehenengo ikastola, zeren 1935. urtean   Baztango euskaltzale batzuk ( haien artean 20 urteko gazte bat zegoen, Mariano  Izeta izena zuna) Elizondoko ikastola sortu zuten, Beitonea etxean kokatua eta Goizuetako   neska gazte bat, Pilar Alba Loyarte andereño bezala ikasturtea hasiko zen 30 haurrekin. Euskaltzale haien artean Ignazio Iturria diru-duna zegoen eta honek gastu guztiak hartu zituen, andereñoren soldata, liburuak, mahiak..dena pres-pres zegoen.

Baina Mariano Izetak kontatzen zun bezala gure herri hontan beti izan dira euskararen etsai batzuk eta hauek maltzurkerietan, ikastolak ez zuela baimenik, legez kanpo zegola , bota behar zela...hasi ziren eta lan zikin hori bere fruituak eman zuen, hasi bezain laster, aste batetara gobernua ikastola itxi zun, haurrak eskola nazionalera bueltatu ziren (erdaraz ikastera)

Ikastola lau hilabetez egon zen itxita baina errepublikako urte artan, 1936ko Otsailan hauteskundeak izan ziren Espainian eta Frente Popular talde ezkertiarrak hauteskundeak irabazi zitun eta gauzak aldatu ziren. Baimena eskatu zen Gobernu berriari eta honek emanez ikastola ireki zen berriro, bortz hilabetez segitu zen irekia, zorritxarrez Espainiako gerra lehertu zen eta Uztailako egun batean Rekete karlista soldaduak iritxi ziren Elizondora, atea bortxatuz sartu ziren, han aurkitu zuten liburu guztiak erre zuten eta mahiak eta aulkiak eskola nazionaletan banatu zuten, ikastola ustu ondoren  ate buruan horiz "cuartel de Pelayos" patu zuten.

ikstola3.jpgLotsagarria eta mingarria gertatutakoa baino pena merezi izan zun lan guzti hori, zeren 34 urte geroago ikastola hartan bortz hilabete pasatu zuten hoietako haur batzuk, 39 urte daukan  gaurko ikastola sortu zuten.

(argazkian , andereño Mari Karmen eta Mariano Izetak, Baztan ikastolaren 25 urteurrenaren oaspakizunaren bazkarian)

Ekainan Hego haizerik ez.

pello 03/06/2009 @ 23:40

Horrela erraten du atsotiz batek, ez da izango hego haizerik baino baino bai aste guztetan bezala "haize hegoa" (euskal sarean bahinpin).

Ekiren (eguzkia) hilabete hasi berri hontan, eguzkia berberak ez digu falta eta gogor ta goxo (beharrezkua negu luze, heze, beltz, hotz... hau pasa ondoren) alboka-topaketa.jpgjo digu egun hauetan ta ea segitzen dun horrela asteburuartio, zeren ekitalde polit bat bada  larunbatan, 8. Alboka Topaketa ospatuko da Arizkunen, albokarien elkarteratzearekin kalegira inen dute herritik barna, haurrentzako jolasak, arratsaldean muxikoak eta mutildantzak...eguna pasteko plan ona.

Baita ere ekainan, baino urrengo astian hain zuzen ekainak 13an bertze kalegira bat izanen da baino hau Elizondon, " kalegira kexagarri" hau da manifestazioa Elizondo ereiki nahi den Forutzaigoaren komisaldegi berriaren aurka, Hau, Baztan berri auzoa-plazan in nahi dute eta auzokideak tita batean 669 firma bildu dute eraikin horren aurka . Herria ere bildu da eta haren aurka agertu da batzarrean eta baita ere aurka agertu dira Foruzaingoei ordezkatzen dituzten "central sindikal" gehinak, erranez han ez dela leku aproposena eta azalduz ez dela beharrezkoa ezta zuzenekoa gastu hain haundi horretan sartzea komisaldegi berri bat egonez, eta gaiñera honek ez daukanean ezta bi urte.

Pentsatzekoa da harrobikoak alde egitea, lortu  genuenez zertaz ez Foruzaingoak? Herria kalera ekainan 13an. Baztan batuta dena posible da.

 

2009051201485942_375.jpgBertzaldetik ezagutu dugu ia aurtengo baztandar biltzarreko kartela. Aaurten polemika txiki batekin etorri da zeren epaimaihak hasieran aukeratutako kartela gero atzera bota behar izan du zeren lehenagotik editatutako bertze kartel batekin zituen antzekotasunagatik eta bertatik eratorri daitezkeen ondorio legalatik, bigarrena gelditu zena aukeratu dute.

Porrusalda izenekoa  eta Begoña Durruty margolari arizkundarrarena dena. Urte ona darama Begoñak, baita ere aurten irabazi zuelako  Bertiz Partzuergoaren marrazki lehiaketa, zorioanak hemendik.

Azkenik ere jakin dugu ere itxasoaren bertze aldeko  baztandarrak mexikokoak azkenian ospatu izan ahal dutela Baztango eguna, hango Euskal etxean maiatzaren 22an, bi asteko atzerapenarekin A gripeak Mexikon sortutako arazoak direla eta. Horiek gaindituta, baztandarrak eta baztandarren lagunak bat egin zuten janari on, musika eta giro alaiaz gozatuz.. Bazkalostean jaiaren antolatzaileek urtero jaia image_preview.jpegprestatzen laguntza eskaintzen duten kideei eskerrak eman zizkioten eta bereziki aipatu zituztenen artean Elizondoko kazetaria Lander Santamaría eta Juantxo Viguria zeuden, 'internet bidez Baztan bailarekin zerikusia duten berriak emateagatik'.

Argazkia euskalkultura.com web-horritik artuta dago eta elbide hortan festako argazki gehiago ikusten ahal dira ( espero nuen baztandartarrei ikustea txapela ta maskarillakin, baina ez,ez badirudi dena bere lekura bueltatu dela), baita ere artikulo luze bat.