Gigantiak eta agota
Elizondoko festa eder eta herrikoi hauetan, aspalditik (edo iñoiz, behipin guk) ez dugula bizi aurtengo bezalako festa alaik, jendetsuak, herrikoiak, ekitaldiz beteta eta adin guztitarako..eta hori posible izan da Xabier Torres alkatea eta bere kargodun taldeari esker, jakin dutelakoz herriko jendea mugitu (gehienbat gazteak) antolatu eta denen artean Elizondok merezi zun festak izatia.
Ekitaldi hoietatik bat Santio egunian izan da , eskualdeko erraldoien topaketa, Lesakako, Donoztebeko eta Etxalarko gigantiak etorri dira gaurkoz Elizondoko errege pareari laguntzera. Giganteena (buruhandiekin junto) ekitalde xumea da baina xarma haundikoa behinpin Elizondon, txikien harridura ta poza sortzen duen ekitaldia , gaurko haurrei eta atzokoei ere bai, zeren Elizondoko errege-erregiña, 50 urte gora daukate (konparsako lagun bati galdetu diot zenbat urte daukan eta ez dakiela, baino asko bai, erantzun nau, honek ere informatzen ahal zen pixkat!!!). Gigante parea, originalak dira, hau da Juanito Eraso alkatea izan zen garaian 1947-1948 erositakoak, hori bai zaharberrize asko izan dute, urte askotan Maria Cruz Amorena jostunak arropa berritu die eta azken zaharberritzea, orain dela urte gutti egin zen eta Iruñeko Aitor Calleja artisau gazteak kriston lana egin zun, berri berriak ta dotore utziz, margotu eta arropa berriak egin zien.
Erran dugunez bezala Juanito Eraso alkateak ekarri zitun bere lehenengo urtean mandatari bezala zegoenian, bere hasierako nahia, erraldoi "vascoak" ( baserritarrak, txapelakin) ekartzea izan zen, baño presaka egin zenez, giganteak egiten zuen enpresak bere katalogoan bakarrik "los reyes catolicos" (Fernando eta Isabel) zeukan. Gure lurraldean errotzeko erran edo komentatu zen katolikoak izanez ere, izaten ahal zirela Antso azkarra VII.na eta bere emaztea Touluseko Caonstanza, zeren hauek bai zerikusia zeukaten Baztanekin ta baztandarrekin, zertaz kondaira erraten dun bezala Baztandarrak zeuden Antso VII.narekin Navas de Tolosan, honek baztandarren laguntzarekin Miramolin musulmandiarren buruzagiaren kateak autxi zuenean. Baiña horrela izan edo ez izan egia errateko ez "katolikoa" ezta ere Antso VII.na bezala ezagutzen dira, baizik izengabeko errege-erregiña bezala, Baino jatorrian bai daukate zerikusirik baztanekin
zeren erdiaroko edo "medieval" errege itxura daukaten gigante guztiak Iruñekoe errege europeoan daude oinharrituak eta Iruñeko Europar erregeak ta bertze 6ak, Baztandar artisau-artista baten eskutik sortu eta atera ziren, hain zuzen Bozatiar agote artisau baten eskutik. (Argazkian Joshemiguelerico Iruñako europear erregia)
Dirudienez VIII. mendean Iruñean baziren erraldoiak, Karlos III.ak ekitaldi erlijiosoetan erraldoiak dantzatzea debekatu zuenez, erraldoiak Katedralarenak izan arren. Horren ondorioz, erraldoiak urtetan egon ziren katedralean abandonatuak, baño 1860 Tadeo Amorenak Arizkundarra (bozatekoa) berreskuratzea proposatu zuen arte. Are gehiago, zortzi figura berri diseinatu zituen, Munduko erregeen ordezkari izanen zirenak, kontinente bakoitzetik bi: Ameriketako errege-erreginak, Afrikakoak, Europakoak eta Asiakoak (antza denez, Ozeaniaz ahaztu zen). Tadeo Amorenari 9.600 errealeko dirulaguntza eman zioten eta diru horrekin egungo erraldoiak egin zituen 1860. urtean . Tadeo Amorena Iruñan bizi izan arren jatorriz Bozatekoa zen Amonea etxekoa hain zuzen. (argazkian Elizondoko erregia)
Agotak izanez eta garai hartan gañera denetatik jasan izan behar zuten bera eta bere familia, madarikatuak zeudela, leprosoak baiño txarragoa zirela, buztana zeukatela... baino azkenian Amorenatarrek Bozatetik alde egitea lortu zuten eta bere semea (agotak eskulanetarako arras honak ziren, zurgiñak, argiñak, ebanistak...) mundu guztian ezagunak diren giganteak diseñatu eta egin zitun.
Bada liburu bat Mikel Telleria Tapiarena "El tesoro de los agotes" izenekoa, fikzioa izan arren baino egietan ohinarrituta dagona , kontatzen duna, nola egin zituen erraldoiak, bere lana, bere ideiak...nola hitz egiten zun bertze agotekin erranez (ixilika iñork ez jakiteko) egiten ari zen erregeak ez zirela munduko erregeak baizik agoten erregeak edo errege agoteak.
Historio hori egia baldin bada, erraten ahal dugu, agotiak jasan zuten errepresioaren, madarikazioaren, eta zigorren mendekua lortu zula Tadeok, zeren jende asko gaur egun txundituta gelditzen da Agoteen erregen aurrian.


Zabaldu
del.icio.us
Errandugunez bezala ez zaigu asko molestatzen kanpotik horrela deitzea edo iseka itea, zeren hortarako gure hartian, herri batetik bertzera iseka edo zirikatzeko pilaka erranairuak ditugu bai euskeraz ta baita ere erdaraz.
kalapite bat dela, bere kabuz joatea gustatzen zaiolako eta azkenik ez dute ezer ezagutzen, Kuban bezala. Dirudienez Manolok Kuban 3 alditan egon da eta La Habanako kale bat bakarra soilik ezagutu du 3 bidai hoietan.- Zertarako gehigo, kale hortan (ez daki ezta kalearen izena) denetarik dago ta!.- (argazkian La Habanala viejako kale bat, hau ez da izango ostaturik ez dagoenez akaso El Malekon izanen da) edo Holandan bezala, bidaia organizatua izan arren eta autobusan joaten zirela, gidak Holandako paisaja, errotak, tulipanak eta XVII. mendeko tulipanen krisia azalztzen zuen bitartean, gure Manolo zurrunka (eta nolako zurrunkak)egon zen irteera guztia, emakuma gixagoa lotsatuta bidai guztia barkamena eta gau txarra izan zula eta ez dula lo egin erranez, pasatu zen. -Loreak eta errotak ikusteko etxean gelditzen naiz-
Vienara joaten zirela, abioia matxura izan zun eta larrialdiko lurreratzea egin zun Pragako aireportuan, eta han haietaz ahaztu eta bi gau igaro zuten aireportuan, leku batetik bertzera, azkenian Austriara joatea lortu zuten, kotxez. -ez naiz bueltatuko gehigo Pragara, puta kume hoiek han utzi ziguten eta nik chekiar jakin gabe- nik barrurako pentsatzen nun, ezta txekiar, ezta danieraz ezta portugesa ezta inglesa eta hain lasai eta pozik ibiltzen zara munduan zehar, zuk bai ausarta!















