San Jil, ebaki trankil
Iratzea ez zen mozten ahal , Irailako (iratzearen hilabetea) lehenengoa iritsi artioa San Jil eguna, behinpin hori jartze du Bailarako ordenantzetan. Baserri eta etxe bakoitzak egokitua zeukan lur komunalatik irazelai (idezelai) bat belaunaldiz belaunaldiz trasmititzen zena. Gaur egun "iratzea itea" iratzea moztea, iratze metetan patzea ia apenas egiten da, baino bazen garai bat iratzea oso garranzitsua zela. Iratzarekin, ongarri iten zen, bai metazirietan edo "kamantza" bezala, kamantzak artzaien guaziak iratzez egiñakoak izanez gain baita ere aberenak dira eta kamantza hauek animalien gorotzakin nahastuta ongarria eta simaur bihurtzen zen, ongarri naturala eta primerazkoa izanez.
Iratzea moztea oso gogorra zen eta ez bakarrik bere zurtoia gogorra delakoz eta sega, denbora guztian zorrozten egon behar zelako, baizik baita ere normalki iritzelaiak baserritik urrun zeudelakoz eta iratze moztua leretan ekarri behar zelako. Urtean behin mozten da eta oso garrantzisua zen Irailaraino itxarotxea, zertaz tenore hontan iratza "heldua" dago eta lehenago
mozten baldin bazen arriskua izanen zen urrengo urteetan ez zelakoz aterako. Baita ere garranzi haundia dauka bakoitzak egokitutako eremutik moztea, ezin zen eta debekatua zegoen bertze edozein lekutik moztea, baita ere garrantzi haundikoa da urtero moztea edo behipin ez egotea bi urte segidu moztu gabe, zeren irazelai bat abandonaturik harras txarra izanen zen mendirako, aproposa izanen zelakoz suteak izateko.
Iratzearekin iratze-metak iten dira, eta han ustelduko da. Iratzea ez zaie ematen haziendari janari edo bazka bezala zeren ez da jangarria animaliendako, gañera arriskutsua izanen zen jango bazuten. Usteldua izan ondoren eta ongarrian bihurtuta, simurtuko dira zelai eta belai guztiak, ziklo naturalaren urrats guztiak emanez.
Garai hauetan ere, Udazkenaren ateetan gaudenz, egurra prestatzen da eta baita ere San Jil-endako, egurre loteak eskatuta egon behar dira (Abuztuak 31 azken eguna). Hau ere eremu komunalatik egurra aprobetxatzen da ta horrela baita ere mendia eta basoak garbitzen dira, lote hauetan gehienbat etxeko supazterretarako edo sutondotarako da baina baita ere nekazal tresnak egiteko, egurra ematen da, meten metaziriak iteko, lerraferrak iteko (gaztañak gaztañondotik botatzeko makile)... Hemen ere bailarako ordenantzetan argi uzten du, egokitutako lotea menditik ateratzeko eta etxera eramateko 9 hilabeta daudela, Irailatik Maiatzaartio eta ordenantza patuta ez egon arren harras gaizki ikusita dago honekin "negozioa" egitea, baino zoritxarrez egiten da, lehen egiten zen eta gauer egun baita ere.
Lehen negozio iten zutenak, 50. hamarkadan hemen zeuden militarrak (ofizialak) ziren, hauek bai ziren, moztu, zer moztu ta nori moztu erabakitzen zutenak. Meakan zeukaten kuartelak eta han inguruan mozten zuten egurra, herritarrek, turnoko ofizialari erosten zioten. Egurra ordaindu eta etxera eramateko , soldadu dozena alokatzen zuten, Soldaduak artu eta herritarren etxeko atearaño eramaten zuten egurra. Normalki etxekoa, soldaduei bost duro eta gosari on bat ematen zieten baina batzutan ezta hori.
Gaur egun berriz zerbait antzeko parezido egiten dela, dirudi. Zeren zerbait horrela gertatu zizaion Bilbotik Aritzakunera etorri ziren bikote ezagun bateri. Aritzakunen borda bat erosi eta konpondu ondoren, negua pasteko egur lotea eskatu zuten, lotea etxeraraino urbildu zutenean eta egurra prestatzen hari zela, barridea agertu eta ea egur guzti hori datorren negurako zen galdetu zien. Ezagunak baietz erranez, Arizankundarrak ezez, inposible, ezinezkoa zela, zeren egur hori freskua zela eta zuhaitz mota hori (uste dut haritza zela) behipin urte bat egon behar zela idortzen. Lagunak, urbanita zelakoz edo Bilbotarra (akaso athletikakoa) zelakoz, pentatzen zun iruzur egin ziotela edo behinpin sentsazio hori zeukan.
Urrengo urtean berriro lotea eskatu zun, egokitu zizaion loteak ikustera joan zen Baztango Udaletxeko basozain batekin eta joaden urteko basozaina berebera zenez, joanden urtean gertatutakoa aserrez bizian azaldu zion. Basozainak lasai lasai horrela erantzun zion:- Egur ona nahi baldin baduzu, nik lortuko dizut,
Lagunak ez bai ezta ez erantzun zion, pentsatuko zuela eta gauza horrela gelditu zen. Handik haste batzutara, lanean zegola, basozainak deitu zion, egurra pres zeukala eta kamionan orain bertan eramango ziola, lagunak egun artan ezinezkoa zela erran zion, zeren emaztea Bilbon zegoen, berak, lanean eta lanetik atera bezain laster iruñara joan behar zen gauz jarrantzisu batera eta ea bertze egun baterako uzten ahal ba zun?. Basozainak, modu txarrean, ohikatuz hori ezinezkoa zela, kamioia kargatuta zeukala eta bertzenaz porte hori kobratuko ziola eta garestiago aterako zizaiola. Orain harte diruaz ez zuten hitz egin, lagunak pentsatzen bai zun lotea izango zela, baino ez! basozainak kobratu nahi zuen eta gañera ez merke , hiru mila euro kobretu nahi izan zion (palaren gastua egurra ateratzeko, kamioaia eta ganantziak) berak diru hori ez zuela ordaintzen ahal eta hijoputa hemendik eta hijoputa handik, telefonoa eskegitu zuten.
Eztakit basozain honen jokaera hau normala den eta hau bezalakoa aunitzetan iten duen edo lehen aldiz egin zun (negozioa ikusi zula, urbanitatzelakoz) baina benetan gauz itxusia da, zerbait komunala dena (denena) negozioa itea edo behinpin saiatzea eta ikusten denez gauz bazutan ez da aunitz aldatu gure zulo berde honek, eta arestian errandakoa bezala San Jil arrapà dena ta bil.


Zabaldu
del.icio.us

Aurten 34. edizioa izan da eta zoritxarrez Patxi Etxeberria "Xanpart" V. memoriala ere. Honek erran nahi du, orain dela bortz urte joan zizaiguala Xanpart, Euskal Herrian egon den artzai oberena, txakurrekin solas iten zuena eta ardiekin jolas, mutil zintzoa zena eta denegatik maitaua zena, bai txapelketetan baita ere bere bizitza arruntan.
Patxik eta bere lagunak (zakurrak) txapelketetan ikusgarriak ziren, jendea "flipatuta" gelditzen zen nola manejatzen zun zakurrak eta ardiak, bere sentiberatasuna animaliekin, nola solasten zun bere zakurrekin...segi aintzinera!, aitu errana!.. Labri ta bertziak urbiltzen ziren eta bere aurrian exerita, artzaia eta zakurra aurrez aurrez, begietatik begietara, solastu ondoren, zirudien (argazkian Labri-rekin) buruarekin baietz egiten zula Labrik; -ulertu dizut, nausi- eta harat, artaldera joaten zen ziztu bizian, ardiak biltzen zitun eta berriz txapela Patxirentzat. 



guztiz "Marcial eres el mas grande!". Marzial Lalanda honek 1936ko udan, Iparraldean, Baionan eta Franzia aldean Nimes, Toulouse, Dax..toreatzen zegoenean Nazionalak altxatu ziren (uztailak 18an) Espainako errepublika aurka eta horren ondorioz Espainako gerra zibila hasi zen, hasieran Franzian gelditu zen baino geroxago konturatu zen edo erran omen zioten Nafarroko bailara hontan gerrarik ez zela somatu eta ez zela somatuko, (Nafarroan Mola altxatu zen eta lehenego egunetan errepublikako lealak fusilatuta, probinzi osoa nazionala izan zen) bere famila Elizondora ekartzea lortu zun eta emaztea ta bi seme txiki hemen gelditu ziren bizitzen, hilabete batzuk, Mendinueta kaleko 1º zenbakian (ikastola parean dagoen etxean eta gaur egun behitin botika bat dagona). Erraten dute hilabete hoietan barridekin eta Elizondarrekin arras ondo moldatu eta gustora egon zirela eta ikusgarria zela , bere emazteak, kapote garbiak idortzeko lehiotik zinzilikatzen zuenean, ikuskizun apartekoa, iñoiz ikusitakoa, oihal paregabeak bai ziren. .
















