Gamioxarreko dolaretxeaz
Hamargarren aldiz jo ala jo taldekoek kirikoketa besta ospatu zuten Urriaren 24an eta berriz ere Gamioxarreko dolarea martxan patu zuten sagardoa egiteko,orain dela 300 urte egiten zen bezalaxe.
Baina besta honen atzean lan aunitz dago eta lehenengoa akaso Gamio xarreko dolarea konpontzea, txukuntzea eta berreskuratzea izan zen. Baztanen dolaretxe hau bezalakoa hainbertze baziren edo badira, batzutan eraikina mantentzen da, adibidez; Ordokiko Etxebertzeko dolarea, Elbeteko Uhartenea gibeleko aldean dolaretxea mantentzen da, Zigaurreko Jauregia..bertze batzutan etxearen izena erraten digu zela, Urrasungo Dolaretxea bezala eta haunitzetan bakarrik arrastoak eta hondareak gelditzen direnak; Zigaurreko Etxeberriko dolarea (paretan ikus daiteke zurutarria), baita ere Elizondoko Txokoto auzoko Migeltonea...
Dolaretxe hauek, Gamioxarreko dolaretxeko dolarea bezala, dolare barrokoa deitzen dutenetakoa ziren edo dira, XVII. eta XVIII. mende bitartekoak,eta Arizkungo Gamioxarreko dolarea, Euskal herrian eta seguraski mundu guztian funzionatzen duen dolare bakarra izanen da. Gipuzkun, Ezkio baserrian badago funtzionatzen duen bertze dolare bat, oraindik zaharrago eta gotiko izenaz ezagutzen denetakoa, baino xinpleagoak eta kanpoan (larrainean) erabiltzen zirenetakoak.
Gamioxarreko dolaretxea (goitiko argazkian) izena erraten dun bezala Gamioxarrea etxeren gibeleko aldian itsatsita dago, eta bi eraikin osatzen dute dolaretxea. Etxe eta dolaretxeko bi eraikinen artean larraina dago eta honen aurrean, harrizko etsi batez babestua, sagasti bat.
Dolaretxearen barruan, berriz, hiru sorailu edo hiru espazio desberdin dauede. Lehenegoa eta garranzitsuena, dolarea, hau, harri txaflaz egiñako "piszina" edo aska haundia izanen zen, eta honen inguruan dolaretxean altxatzen zen, goian berriz biltegia dago, hemen sagarrak gordetzen dira eta zulo batetik dolarera botako dira eta hirugarrena, azpiko aldean, Kupelategia.
Ederra eta ia magikoa izan zen ikaustea, nola iten zuten sagardoa 1700 urte aldera. Horretarako biharamunetik hasi ziren lanean peoiak, hauek dolarea sagarraz bete eta pisoiekin sagarra zanpatzen edo jotzen hasten ziren, sagarra zanpatzerakoan pats bihurtzen zen eta palakiekin, pats hau , dolareko bazter batean pilatzen zuten. Berriz dolarea sagarrez betetzen zen eta berriz, sagarra zanpatzia, horrela dolarea patsaz betetze artio.
Sagarra zanpatzia lan gogorra eta erritmikoa da, erritmikoa denez. harras aproposa da abesteko eta koplak ateratzeko, horrez gain kantatzia, lana
harinduko zuen. Erritmo hoiek, peoien arabera ezberdiña izango da. Bat baldin bazen "rau-rau" izanen zen, bi berriz "tiki-taka" eta hirukotea izatean "kirikoketa"...hortik dator ba kanta ezagun hori,
kirikoketa, kirikoketa, kirikoketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela, sagarra jo dela, jo dela jo dela jo dela...
Dolarea patsaz beteta dagonian, estutze prozesua etorriko da. Tenore hontan hiru ardatzako prentsa mugimenduan jarriko da. Ardatzak, agailekin biratzen dira. Agailak, makil luze eta sendoak dira (hauek txalaparta jotzeko erabiltzen diren makilak dira) eta ardatzaren buruko azpikoaldean burdin harri batzuk patzen dira eta zapatu beharrako ohola (patsola) finkatzen da. Ohol zerrenda bakoitza bere egin beharra zeukan eta hori guztia patsa estutzen du eta zukua zurutarritik atratzen hasiko da. Txorrota hori egurrezko kanaltxo batetik kupelategira eramanen da eta han aska batean biltzen da. Hortik, kupeletara eta han lehenengo fermentazioa izanen du eta handik egun batzutara, kupela itxita, bigarren fermentazio bat izanen da eta horreri sagardoa deituko zaio.
Sagardoa egiterakoan edo egiten zuten bitartean , lanorduak akitzreakoan, pisoiak eta patsola baten bat artu eta larraineko etsietara igota, egunan zehar haritutako erritmoak eta improbisatzioak berriro iten zuten baina orduan lan moduan baizik besta moduan eta laneko tresnak halaberean soinu tresnak bihurtuz.
Gero urtekin, industralizazioarekin, katxarro berriekin, garaiko teknologia puntarekin... etxetara eta baserritarra matxaka izeneko tresna iritsiko da, gauz ttikia eta sagarrak sartzen zirela, burdiñezko bolantia biratuz , segidan zukua ateratzea lortuzen zuna, Honek egin zun dolareak ez erabiltzea eta handik aurrera ez bakarrik dolareak galdu ziren baizik baita ere sagardoa modu horretan egiterakoan bere inguruan zegoen kultura ere bai.
Baño eskerrak badirela jo ala jo kultura talde hauek bezala, kontu eta gauz zaharrak berreskuratzen dutela eta behipin urtean behin, berriro dolarea eta honen inguruan dagoen kultur guztia martxan jartzen dutela.
Bideoak
Sagarrak zanpatzeran prozesuko bideoa, Kirikoketa egunan.
Baita ere argazki gehiago begihizkian, baztango haizegoaren argazki web horrian


Zabaldu
del.icio.us
Urriaren 20, egun grisa eta tristea izan zen errugbiaren mundurako, zeren Soria aldean, auto istripu batez, Lino Plaza Lekauztarra zendu zen. 70 urte zituen, lanbidez arkitektua zen , baino maitasunez eta gaztetik errugbilaria. Hobe errateko, bera zen rugbia, eta Hegoaldean eta estatu espainoleko errugbian, berak izan zen dena.
Madrilen bizi eta han bere arkitektura estudioa irekita izan arren, aunitzetan Baztanera etortzen zen, eta azken urtetan ia ia asteburu guztitan. Baina bazen garai bat bera bakarrik ez zela etortzen, baizik berarekin batera, bai bere taldea, Escuela edo selecioak eortzen zirela Lekautzko kolegiora stage egitera eta "kondaira" erraten duen bezala haietako stag batean (Nueva zelandako Old blackak izanen ziren), jokalari bat konturatu zen Baztango lurra eta klima arras iduritsua zela Zelanda berriarekikoarekin eta orduan lur hau aproposa izanen zela kiwiak landatzeko. Bitxikeri horren ondorioz, gaur egun, Baztanen eta inguruan kiwia landatzen da, zeren hori entzun bezain pronto Linok ta bertze Baztandar batzuk, kiwiak ekarri eta landatu ondoren Baztango kiwia merkaturatu zen . (goiko argazkian Lino Plaza eskiunekoa da, pilier izateko gorputza daukana)
Haur baten oroizapenak alde batera utzita, erran behar egun inportantia izan zela baztandar guztiendako, eta hain zuzen Baztan Ikastola osatzen zuten guztiendako. Baztan ikastola orduan berrehun ta sei haur eta bi egoitz zahar eta murritzak zitun, bata Elizondo eta bertzia Elbeten eta ikastolako hazkundea haundituz joaten zenez, egoitzak desegokiak zirenez eta institizioen laguntza ez zenik, behartuak izan ziren jai "berri" hau ospatzea. Lan haundia egin ondoren, dena ongi atera zen, antolaketa eta giroa apartekoa izan zen, eguraldi ederra eta harekin, hamabi mila lagun hurbildu ziren ziren Baztan aldera. Euskal Herriko txoko guztietatik etorri ziren Elizondo eta Lekaroz artean prestatutako zirkuituan oinez egitera. Garai haieta ezi ziren gaur egun ezagutzen dugun bezalako guneak, baina musika, dantzak eta jai giroa, bazter guztietan bazen.
Jende ezaguna agertu zen , Hori artean Karlos Garaikoetxea garai hartako Euskal Autonomia Erkideko lhendakaria zena , Txillardegi (Telesforo Monzonen alarguna), Jose Mari Satrustegi (apeza, etnologoa...) honek pregoi polemikoa bota zun...baina beti bezala (edo behipin askotan) etorri ez zirenak, Nafarroako Diputazioko ordezkariak izan ziren, muzi egin bai zuten.
eraso faxiste aurka, egindako manifestazioa, jende mordoxka dezente bilduz . Gure eskualdean eta Euskalherri osoan izan diren 
Baztanen (blogeko bertze post batean ikusten ahal denez) garrantzi haundi izan zuen karlistadetan eta garai hoietan oraindik nabaritzen zen zeren jauntxo aunitz karlista izaten segitzen bai zuten eta errepublika garaiko udaletarako bi auteskundetan eskuindar- karlistak irabatzi zuten . Altxamenduaren egun guttitara baztanen agertu ziren erreketeak eta hauekin batera Heriok ere ,zeren abertzale, errepublikar, ezkertiar eta ateo zen guztia fusilatzeko gogokin etorri ziren, aunitz muga igaro zuten zeren komentatzen da ia Hainbertze baztandar osatutako lista bat ekarri zutela baino azkenian, ez zuten iñor fusilatu, bat ezik. Fusilatua Franciso Mula Oronozko karabineroa ( Diputazioko "celador de caminos") zen Karabineroak errepublikako gobernuari leialak izan ziren eta hortaz eta emakume batzuk salatu ziotelakoz, mezetara ez zela joaten, preso artu eta Iruñara eraman zuten bidean Lantzko bidegurutzean errepide ondoan dagoen pinadian erahila izan zen zonaldeko bertze presoekin batera. Francisco Mula 25 urte zeukan eta hiru seme, Maiatzako 16an Artesiagan, aukera izan nun haietako seme batekin solastea, Ricardo izenekoa Elizondon jaioa eta bera erahil zutenean 3 urte zeukana. (goiko argazkian erreketen ofizial baten irudia)
Erran dugunez Erreketeak indar haundia izan zen (argazkian errekete boluntarioak Iruñan) eta gerra jarrantzi haundia ere, nazionalen ejerzitoan IV.Brigada Navarra izeneko ejerzitoa Euzkadiko frentean borrokatu zuten , Irunen hasiz, Bilbo "askatuz" eta baita ere Ebroko batallan. IV. Brigada hori denak ez ziren Naparrak baian bai aunitz, brigadako 10 terzio naparrak ziren eta hoietako bat " el tercio de Elizondo" zen, (badirudi ez zela Baztandarrez osatua ezta Elizondon iñoiz egonak, baino bai Mugairen egon zirela eta izena hori artu zutela, 1834 Zumalakarregi eta Don Carlos Elizondon idatzitako manifestuagatik). Baino bai Brigada hauetan baztandar haunitz egon zirela, zeren erreketeak, kintoak mobilizatu zuten frentera joateko, batzuk boluntario bezala joanez, ta bertze batzuk, gehienak behartuak eraman zuten baita ere gutti batzuk muga pasatu zuten. Joan zirenetakoak aunitz frentian hil ziren eta bere izenak urte askotan, Iruritako plazan bazegoen iturri edo monumento batean zintzelatuak egon ziren (eskerrak orain dela urte 12 edo 13 urte kendu zutela).
Ez da aztu behar ere, erreketeak Baztanen egindako lehenengoetako ekintza, Txokoton zegoen Elizondoko ikastola (Nafarro osoan bakarrik hiru euskal eskola baziren, Iruñan, Lizarran eta Elizondon) ixtea izan zela. liburuak eta mahiak erre ondoren "cuartel de pelayos" bihurtu zuten. Pelayosak erreketen gazteria zen eta gerra ondoren Elizondar gazte aunitz pelayoak izan ziren, errekete bezalal jazten ziren, txapela gorrie eta desfilatzera eta kanta karlistak ikasten zuten.

















