Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Azaroa 2009

Indianoak I. Martin Urrutia.

pello 16/11/2009 @ 00:27

Baztanen eta Euskal herriko edozein herritan, garrantzi haundiko personaiak izan dira indianoak, zeren Ameriketan egindako diruarekin, zerbait herrian inbertituz eta bere memoria irauntzeko ideiarekin, gehienetan, obetasunak karri zuten bere jaiotako herritara, eskolak, elizen konpoketak, etxe-jauregiak estilo berrikoak

elizondoplaza.jpegIndianoa, ameriketara joan zena eta diru aunitzekin bueltatu zenari erraten zaio. Baztandarra aunitz XIX. mendean, lehenengo gerra karlista ondoren gosea ta pobrezia zela eta XX.mendearen hasieran , putzua jautzi eta Ameriketara alde egin zuten. Hoietako batzuk eta ez gutti, diru pilakin bueltatu ziren. Baztanen ia ia herri bakoitza bere indianoa edo amerikanoa zeukan; Elizondon, Jaime Urrutia, dirua eman zun Elizondo ur eta argi publikoa izateko, Braulio iriarte, erraten da elizondoko elizaren bigarren dorrea ordaindu zula baita ere frontoi luzea,  Lekauzen berriz ura eraman zuna Martin Plaza izan zen eta elizondon Plazarena etxe egin zuna (argazkian, Elizondo XX. mendearen hasieran) eta 1917tik aurretik Paularena izena izango zuna, Errazun Iñarbilko Aldekoetxeako Irigoientarrak, hauetako Jose Irigoien 1912 Errzuko hilerri harrigarria kosteatu zun, Elbeten Franzisko Goienetxe Etxandi, dirua emanez eskola egiteko ta baita ere Santa Barbarako baseliza berria egiteko, Oronoz-Mugairin Martin Urrutia Ezkurra... Batzuei jatorrizko herriak "herriko benefaktore" tituloa eman zien eta gehienei, egindakoaren esker, herriko kale nagusiari beren izenez izendatu berriak izan ziren.

Martin Jose Urrutia Ezkurra 1855ko Urtarrilaren 4an jaio zen Oronozko Enandoa etxean. Hamalau urte zula Baztan utzi eta Puerto Rikora joan zen "bizitza hobe" bat, lortzeko asmoarekin, hiru urte egon ondoren Mexikora iritsi zen. Tulazingon, saltzaile bezala hariko da urte batzuk, bere okindegi propio izan artio, gero oihalgintzan sartu zen, eta garrantzi haundikoa izan zen Mexikoko ekonomian, Urrutiaren kotoi ekoizpenarako Santiago frabrika, ta gaur egun ere, zeren oraindik  funzionamenduan segitzen bai du.

blogmartinurrutia.JPG1891an Carmen Lanzagorta Robles mexikarrarekin (aita bizkaitarra zen) ezkonduko da  eta lan haundia iten du Mexikoko "centro vasco" sortzeko, dena lasai joanez berahientzat 1910. urte artio,  Mexikon iraultza hasi dela, ta aberatsak direnez, Mexiko utzi eta Euskal herrira bueltatu ziren, hain zuzen Donostira, komentatzen da arkitektura gustokoa zuela eta Tabakaleraren erainkina txundituta utzi ziola ta hortaz erabaki zuten Donostia bizitzeko, han Kontxaren aurria Villa Urrutia izeneko txalea altxatu zuten ta gero denborarekin Donostiako pisuetako eraikin ederrenetako bat bihurtuko dena.

Bai Mexikon egonda ta baita ere Donostian, ez zen iñoiz ahaztu bere jaioterriaz eta hilerri berria egin ta bere bidea ta guztiz, herriko eliza haunditu ta berritu eta Baztango zaharrtxean diru dexente emanez gain, berarena ziren lur eremutan bi eskol erainki zituen, bata mutilentzat San Martin izenekoa, Mugairen (urte haunitz nekazal eskola izan dena) ta bertzea neskeentzat Nuestra señora del Carmen Oronozen. 1974artio Klarisak kudeatu zuten eta handik aurrera Baztan-Bidasoako institutoa izan zen. Bi eskol hauek erreferentzia haundikoak izan ziren bere garaian Nafarroan. Bitxia da eskolen izenena, bata bere izena darama ta bertzia bere emaztearena,

Martin Urrutiak 1936an hiltzen da Freuburgen (Alemanian) nazionalak altxatu zirenetik hies egin duten famailia osoa, abertzalea delako (E.A.J ko kidea). Baita ere han, urte batzuk geroago bere seme bakarra Juan hilko da. Azkenian bere alaguna Carmen Lanzagorta bueltako da eta 1950 San Martin eskolaren gibelekoaldia bere seme Juan omenez eraikiko du frontoia, txafla batian irakurtzen den bezala; “Frontón Santiago. Construido merced a la generosidad de la Ilma. Sra. Da. Carmen Lanzagorta Robles. A lamemoria de su hijo D. Juan”. sanmartinfronton.bmpFrontoia,  garaiartako ikusgarria zen, estalia, luzia, argia ,hamabi lehio haundietatik sartzen zena...

Oronoz-Mugairiko eskolak, ez ziren izan fundatutako eskol bakarrak, zertaz Mexikon egondako garaian, bere lehengoetako fabrika bateko lurretan, Tualazingoko eskola publikoa ere sortu zuen eta gaur egun (hemengoak ez bezala) Tualazingoko Martin Urrutia eskola publikoa irauntzen du eta ehunka ikasle ditu.

Badirudi Mexikon, berak egindako gauzei, berari eta bere borondateari aprezio handiago edo gehiago ziotela, zeren han, berak utzitako gauzak funzionamenduan segitzen badute (lantegiak, eskolak...) hemen berriz dena saldu, negozio bihurtu, zeren  pisu bloketan akitu dute bi eskolak eta orain dela urte batzuk 2006 aldera polemika haundia izan zen "San Martin" buruz, zeren herriarentzat lokal sozialetarako hiru plantak izan behar zirela, gero bi bakarrik, azkenian ia ia deus, gero 40 pisu v.p.o. egiteko asmoa zegola baina ez zirela egin (ez nago zihur) eztakizer ta badakizer... Badirudi azkenia bizitegi erresidenzial bat bezala akitu dula eskola izan zen eraikina, baina hori bai, kontzientzia garbituta, zeren ataria aurrian Martin Urrutia Ezkurraren soinenborra (bustoa) utzi dute eta oraindik irakurtzen ahal da "El ayuntamiento del noble valle y universidad de Baztan a su hijo predilecto D. Martín Urrutia  Y Ezcurra" ta baita ere behitiago "El colegio San Martin a su inolvidable fundador D. Martín Urrutia Y Ezcurra" ....halakoa da bizitza.

Mutilen dantza.

pello 08/11/2009 @ 17:43

Orain dela egun batzuk, Urrian, Elizondoko txistulariak siñatutako gutun bat iritsi zizaidan . Hasieran ez nion inportantziarik eman, zeren Elizondoko bestetan, mutildatzen inguruan gertatutakoaren ondorioz, txistulariek artutako baztangohaizegoarenargazkiak-20090729203751.jpgerabakiaren azalpena adierazten bai zun gutun hori, eta hori ia ia orain dela hiru hilabete, gertatutako gauzak zirenez, ezta interes pittin, ez nion jarri . Baina, Urriko, azken ttip-ttapan, iritzitan, gutun honi buruz idatzi bat irakurri ondoren, konturatu nintzen gutuna ez zela zaharra baizik iritsi zitzaidan egun hoietakoa hain zuzen. Hori. gaurkotasuna eman bai zion, gutuna interes gehiagorekin berriro irakurtzeko balio izan zun eta horren ondorioz post hau idazteko.

Arestian komentatu den bezala, Santioetan, mutildatzetan gertatutako gauz konkretu batzuen ondorioz eta Xabi Torres, alkate juradoarekin eta kargodunekin hitz egin ondoren , Elizondoko txistulariek Elizondon jotzea, uzten dute.  Gutunan uzte horren zergaitiak azaltzen dute.

Dena 2007ko Elizondoko bestetako gaueko mutildantzetan hasten da emakume batzuk hilaran sartzen direnean, honek tentsioa sortzen dunez, zenbait bilerak ospatzen dute hainbat mutildatzariekin  eta mutildantza ulertu, sentitu egiten bai dute, belaunaldietan zehar trasmititu den moduan, hau da gizonezkoek dantzatuta, erabakia artzen dute, gauza beraz gertatuz gero, Elizondoko txistulari moduan bezala aritzea utziko zutela.

2008ko bestetan ez zen neskatikorik sartu baino bai aurtengo Uztaila 25an, gaueko mutildantzetan  bi neska sartzen dira hilaran eta segidan desegiñez berzerik bi mutil eta bi neskak geldituz. Lenagotik artutako erabakia baliatuz jotzeari utzi zuten. Gero alkate juradorekin eta kargodunekin solasaldiak etorriko ziren; proposamenak, dianak bakarrik jotzea pres egongo baldin baziren?, zer egingo zuten, eztakizer ta badakizer... baian herriko txistularien lana bere osotasunan (dianak, gaueko mutildantzak...) egitea ulertzen zutenez, Elizondoko txistulariak Elizondon jotzea utzi zuten

bnmutil.jpg

Gutuneko azalpenekin, (nahiz eta idei desberdiña izan nesken parteartzeaz mutildantzetan) hartu zuten erabakia ulertu  eta errespetatzen dut. Bertzealdetik aipatu, ez zitzaidana ezer gustatu behinpin neri, (Pello San Millan, izena aipatzen dut zeren anonimo baten atzean ezkutatzea ez zaidaloko aproposa iruditzen, iritzi pertsonala denenean) azken egunean, Elizondar batzuk eramaten zuten pegatinak, "nik Elizondoko txistulariak" edo halako zerbait, leloarekin (barkatu, baina memoriaz erraten dut). Ez gustazea baino, lotsagarria iduri zitzaidan, pegatina hoiek, bularretan ikustean, bai helduetan, (normala iruditzan zaidana, nahi duena eraman dezala nahi duna) baita ere  haurretan (helduak patuta) , polemika gehiago sortzea edo haunditzea iduritu zitzaidan, burura etorriz Irungo eta Hondarrabiko alardeeko irudiak. Herritar "fundamentalista" hoien irudiak, bere plastiko beltzakin edo guardasola beltzekin (ta urte batean disneyko karetekin, benetan "penosoa") izaltzen Jaizkibel konpañia mixtoaren desfilea, eta imaginazioa dudanez, idurikatu nun 2010ko santioko mutildantzak ikusten duten herritarrei , plastiko beltzezekin eskuetan, pres "desplegatzeko"  emakume baten batek  hilaran sartzeko asmoak agertzerakoan edo disneyko mozorroekin...zeren "taliban" hauetaz, ezer pentsa!

Talibanena erdi broman, errateko moduan erabiltzen dut, ohitura kontuan artuz, tradizioa eta "beti" horrela izan delako eta gauzak dauden bezala uzteko pentsamendua daukatenei adierazteko ( gauz zehatz baterako, kasu hontan, dantza soili baterako). Argi utzi nahi dut ez  naizela haienkin konparatzen hari.

berrueta.jpegNahiz eta txikitan mutildantzak ikasi Valentin Barraganekin (bat bakarra,  billantzikoa uste dut deitzen dela, jende gehienak badakiena) iñoiz ez nahiz atera plazara, lotsa dela eta ez dela, eta horrez gain gañera Elizondarra izanez baina azken hamar urte hauek Arizkun inguruan bizi eta erroldatua egonez, uste dut nire irizia ez dula ezer balio eta ez nahiz zela aproposena hontaz solasteko. Baina baztandarra bezala eta  sozietaea aldatuz doanez eta gauz batzuendako balio duena, bertze gauz batzutarako balio ez iztea, ez dudanez ulertzen, adibidez, iñauteak, kinto-bestak...kasutan bezala, zertaz bazen garai bat eta ez urruna, besta edo ospakizun hauetan emakumeak ere ez zutela parte hartzen ahal, bai debekua zela bai tradizio horrela zela edo "betidanik" horrela izan zelako, balioatuz.. eta gaur egun, hori ikusita gauz normala iduritzen zaigunez, niri iduritzen zait, neska batek dantza konkretu batean haritzea nahi baldin badu (errespetuarekin) eta  horrek iñorei miñik egiten ez baldin badio (behipin fisikoa, min morala badirudi iten dula) ba egin dezala eta kitto. Mundua aurrera doa, eboluzionatzen, moldatzen eta muga zaharrak eta tabuak erortzen...eta mundua ez da hor akitzen eta ezer pasatzen, zeren azkenean dantza soilik bat da.

Badakit dantza soil hori, Baztango eta kasu hontan Elizondoko ikur kultural haundienetako edo haundiena dela baina hau ere bere eboluzioa izan du (gauz guztiak bezala). Bere jatorria eta esanahia, deboraren hasieretan galtzen zaigu, pentsatzekoa da, jatorri hori ehizan eta guduetan eta zergatik ez, estaltze erritotan egongo zela (dantza haunitz bezala) eta hortaz mutilak, gazteak edo heldu-gazteak sasoi honekoak (ehizataria, gerlariak..) izango zirela eta ez haurrak ezta ere zaharrak. Eta horrela izan da haunitz urtez, zeren XIX. mendearen erdialderartio bakarrik mutil ezkongabeak dantzatzen ahal zuten, hortik aurrera pixkanaka pixkanaka, helduak, ezkonduak, zaharrak ta orain dela gutti (hamarkada batzuk) haurrak ere satu dira hilaretan eta zihur nago etorkizun ez urrun batean neskak ere zeren arestian erran dugun bezala, dena moldatzen da bizi garen garaietara, bizitzeko moduak, tradizioak ohiturak...

arizkunmutil.jpg

Bitxikeri bezala, aipatu nahi nuke, 2009ko Santio eguneko, eguerdiko mutildantzetan gizonezko hilara majoa ( zaharrak,adinetan sartutakoa, mutilak, mutikoak eta gaztetxoak) zela, nire atzean Elizondoko emakume talde bat zegola (erdi atso 60-7o urtekoak) ta kritikatzen hari ziren, ze respetu gutti zeukaten mutildantzari batzuk (gehienbat gazteak) ez zudelako beharden bezala jantzita mutildantzak dantzatzeko (pentsatu nahi dut erran nahi zutela, egun hartako mutildantzarako, Santio egunakoa) zertaz ez zuten eramaten jantzi "tradizionala", hau da, atorra zurie eta galtza urdiñe. Hau aipatzen dut, konturatu nahizelakoz, post hau apaintzen duten argazki zaharretan ikusi ondoren (goitikoa, Elizondoko merkatuzelaian, erdikoa, Berruetako bestetakoa eta hirugarrena Arizkunen) atorra zurie eramanez gain, mutildantzari guztiek txalekua eramaten dutela eta "jantzi" hori gaur egun (kolorezko lehenengo argazkian ikusten ahal denez) iñork ez dula eramaten. Honek galdera bat bururtzen zait, zenbat urteko tradizioa izanen du orduan, emakume hoiek aipatzen duten jantzi tradizionala?. Holako gauzak dira  nire ustez "puristen" arazoa (gauz guztietan, ez bakarrik mutildantzetan), zeren dena ez da hasieran sortutako bezala, baizik garaietara moldatua eta horren ondorioz aldakorra.

Azpimarratu nahi nuke, guzti hau nere iritzi personala dela eta errespetu haundia daukala aintzinako gauzak, ohiturak ta tradizoak berreskuratu, mantendu eta ezagutzera ematera lan egiten duten guztioi, kasu hontan Elizondoko txistulariei, mutildantzaile zaharrarei erakusten dutenei...baina baita ere errespetu berbera merezi dute Baztango bertze txistulari eta mutildantzari batzuk, txistuka eta dantzan segitzen dutela hilaran emakume bat sartzen baldin baden arren, zeren nire usted ez da garranzitsuena nork dantzatzen duen, baizik dantza berbera, da garrantzia daukana

Hau guztiz gain mutildantzetan gehiago sakondu eta irakurri nahi duenarentzat, Jaime Viguriaren www.valledebaztan web horrian aurkitzen ahal du, txistulariak, mutildantza motak, izandako irakasleak...merezi bai du.

Arestian erran dugun bezalaxe, mutildantzak Baztango ikurretako bat da, baina Baztanen daukagun betiko gauz bat eta beti egon dena, eta gure ikur garrantzitsuena dena, Euskara da eta euskarari gabe zihuraunitz ez genukela mutildantzarik, akaso igual, dantza de muchachos edo horrelako zerbait eta bai gai honetan, gustatuko lizateke, purista, taliban, eta aintzinako ohituren defendatzaile amorrutu gehiago izatea eta mutildantzetan agurtzen den bezala, aunitz urtez!

.

Atzoko ta gaurko feriak

pello 02/11/2009 @ 00:05

Udazkenako feria, pastu berria denez eta dirudienez azken urte hauekin konparatuz gorunz joan denez, bai hazienda kopurua ( 200 abere) merkatuko feria-elizondo-1_1.jpgplazan, eta baita ere karrika barrenetan postu (300) kopuruekin, badirudi aintzinetarako ferietara bueltatu garela, behipin 70-80 hamarkadako garaietan, 75-85 urte hoien bitartean postu kopuruz eta salerosketa haundienetako feriak   izanen ziren, zeren oraindik bai, ganadua eta nekazaritza, bizia zegoen etxe ta baserri gehienetan eta baita, urrun gelditzen zen, Iruña edo Donosti arropa, mantak, izarak, hemengo elikagaiak ez zirenak, baratxuriak...erosteko, eta baztandarrak ferietan, negua pasatzeko faltatzen zen guztia egun hauetan erosten bai zuten. Baina garai hauetara bueltatuta, noiznahi Iruñan garela  eta krisia dela edo ez dela salerosketa murrizak izan direla aipatzen zuten, bai abeltzainak ta bai "postulariak" .(azken urtetan bezala).

Euskal herri osoan, herri askotan azoka ta merkatuak egiteko gune izan dira XX. mendearen hasiera arte. Erran behar, merkatua eta azoka egunerokoak astekoak, hamabortzero edo hilabetero izan daiteke,  baina feriak (latinezko festivo datorrena) bi ziren, udazkenekoa eta udaberrikoa. Elizondo (Donoztebe ta Lesaka ere ) herri hoietako bat izan da iraganetik. Gure ferien jatorria, ganadu eta nekazaritzan dago eta honen inguruan, elikagaiak, etxeko gauzak.. salerosketako merkatua sortuz. Hau nabaritzen da oraindik, bi feria egun hauetan, Ortzirala gizonen eguna izanez, ganadu feria merkatuzelain eta larunbatan atso-ferie izanez, etxekoandren eguna.

p4010082.JPGGaur egun gauz aunitz, tradizio edo ohitura bezala erosten dugu, baratxuriak, galtzerdiak, guardasola..., nahiz eta benetako tradizioa zerbait feriatzea den. Arestian komentatu den bezala ganadu feriaren iguruan, sortutako merkataritza horretan elikagai eta ohial salerosketa jarranzitsu bat bazen. Elikagaietan nabarmentzen ahal da, baratxuriak eta turroiak.

1950 aldera postuen kokapena foru plazan era abastoko plaza zen, postu haietan, ohial desberdiñak,neguko mantak, barratxuriek,roskillak,turroiak, girlatxea...hau da, hemen ez zeuden produktuak, nagusiak ziren. Baratxuriak adibidez, ristretan erosten zen, urte osorako,   baita ere ,gaur egun baino gehiago erabiltzen zelakoz bai sukaldaritzan ta baita ere, hilabete batzuk geroago (sanmartinak aintzin)  matatxerria eginterakoan.

Berdin gertatzen zen girlatxa eta turroi "royo"rekin (kalitate guttiko turroia) aunitz erosten zela eguberriak urbil zeudela ta eta nola ez mahatsa beltza ere.

Mahatsei buruz, gure amatxi izandakoari beti entzun nion, txikitan, Zigatik Elizondora ferietan jausten zirenean (1920 aldera) iritsi bezail laster mahats beltza erosten zuten eta elizako atriora jatera joaten ziren. Egun hartarako pezeta batekin jausten ziren ( diru aunitz iduritzen zait garai haietarako), eta mahatsaz gain urtero ere  , urrezko zerbait; lepokoa, eskumuturrekoa... erosten zuten eta urtero ere, arratsean etxera bueltatzerakoan, lehenengo gauz egiten zutena zen, supazterreko errautsak artu eta "urrezko" bitxi horretan igurtzen zuten jakiteko, kolorez ez baldin batzuen aldatze, benetakoa izango zela. Erran behar beti kolorez aldatzen zela eta "urretasun" horren azpian bere burdin edo latoi kolorea agertzen zela. Ta horrela urtero, urtez-urtez ea urte batian benetako urrezko lepokoa  erosiko zuten.

Hau, burura ekartzen nahu,  ez bakarrik saltzaile "onak" etortzen zirela , zeren garai batean "trilleroak" eta "txarlatanak" ere ikusten ziren. Oroitzen naiz mutil koxkorrak ginenean Elizondoko arteka batian, nola agure batek, milako billeteak galtzen zituen bata bestearen atzetik deus egin gabe, baita ere, amak beti kontatu du bere anairai, ti-ta batean eta konturatu gabe "trilleroa"  diru guztia kendu ziola eta urte hartan  galzerdi zahar eta petatzatuekin negua igaro behar izan zun.

Garai batean bezala, gaur egun ere galtzerdiak erostea normala da eta eztakit zerikusirik daukaten trillero hoiekin edo amatxiri urrezko bitxiak saltzen zioten hoiekin zerbait. Zeren gaur egun erosten duzun galzerdiak (behipin negu osoa irauntzeko ideiarekin) gehienbat eta suerte izanik, eguberritarako ia ia zulatuta daude, likra dela ta...

out3.jpegBaita ere entzundakoa da, kasu hontan iatatxiri, (Lekauzkoa) bera gaztetan bere aitarekin Ortziralan jausten zela. Baserri txikikoak zirenez, urtero abere bat erosten zuten, batzutan behi bat, (normakli bi izaten zuten etxean) asto bat (lanerako)...Garai hoietan tratantiak blusa beltzez joango ziren eta denek tripa zorro haundia izango zuten. Bai tratanteak eta bertze herrikoe ta baserrikoak tripa betetzeko, egun hartan Elizondon jaten zuten eta normalki garbantzuak azakin, merluza ta uxoa zen garai haietako, egun hontako bazkarie. Gaur egun oraindikan Elizondoko jatetxe batzuk menu hori berbera daukate Ortziraleko, kartetan.

Nahiz eta tradizioz, urtez urtez, gauz berdiñak erosten dugu erosteagatik (baratxuriak, dendan daukagu urtean zehar, arropa berriz, mota desberinak bada, bai hemen edo Iruñan), feriak eboluzionatzen eta aldatzen doa, sozietatea aldatzen duen bitartean, eta gero eta presentzia guttiago  segitzen baldin badu izaten abeltzaintza eta nekazariak, eta gero eta kalitate guttiago baldin badaukate, saltzen duten produktoak, udazkeneko feriak, udaberriko feriak bezala akitzen ahal dute, zenzurik ez duen festa batean. Baina denborarekin, zenzua hartzen ahal duen festa edo eguna, izaten ahal da, azken urtetan ospatzen de stock feria da, zeren herritar asko egun hartan, " txollo" bat erostea  (ona ta merkea) edo aurkitzea espero dugu, garai batean gure arbasoak, ferietan esperatzen zuten bezala..

Dena aldatzen eta  moldatzen doa, ohiturak, tradizioak, dantzak...dantzak!.  baita ere, baino hori bertze post bat izango zen.