Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Agurrak

Agur Juanito!

pello 28/02/2010 @ 19:33

Asteburu hontan (otsailak 27 larunbata) bueltatu zaigu berriro bailarara Nafarroko bertsolari txapelketa, erran behar aurten finala gabe gelditu garela, azken urte hauetan izan dugun bezala, dirudi Lur aretoa txikia gelditzen zela, baiña finalik ez, baizik aurten, finalaurrekoa izan dugu, kasu hontan Iruritan, "zentro zibikoan". 8p1011332.JPGAretoa bete betea zegoen eta nahiz eta bertsolariak pixket "urduri" egon, badirudi ziklogenesisagatik, denoi pixket burua txoratu digu haize bortizari patu dioten hitz berri hau, zeren haizea zela ta, elektizitatea joan, soinu ta argirik gabe gelditu eta generadoreak bilatu artio...azkenian 40 minutu beranduago hasi da eta hori, nahitaez nabari da, baña hasierako urduritasun horrek gandituta, saio polita ta arratsaldea ederki pasteko izan dugu. Xabier Legarreta (Aranotarra) finalerako zuzen sailaktu da eta bere ondoren Julen Zelaieta Beratarrak. Gure bertsolaria (baztandarra) Iñaki Aleman Iruritarra hirugarna izan da, ta dirudi punto guttiegi direla aintzinera segitzeko, polita izanen zen baztandar bat Lesakan egotia eta Iñaki ez bada,  bertze aukera izanen dugu Atarrabian martxoak 7an Jon Barberena (Elizondo-Erratzu) eta Jon Elizetxe gartzaidarraekin (Argazkian Julen Zelaieta eta Iñaki Aleman)

Baño aste hau ez da izan Larunbatako arratsaldea bezalako pozgarria, Baztango bertsolaritzan (eta Nafarrokoa, eta Euskal Herrikoan) zeren joanden Larunbatan, Otsailak 20an Juanito Perurena bertsolari Arizkundarra betirako utzi zigun. Juanito 79 urte zitun eta nahiz eta jatorriz Goizuetarra zen, 25 urtekin baztandar batekin ezkondu eta Orabidealdera (Arizkun) bizitzera joan zen, Irungobordako nausia izanez. Juanitok, bertsolari bezala gehienbat Baztan aldean eta inguruan aritu zen, baita ere 60. eta 70 hamarkadetan Nafarroko txapelketan ibili zen eta 1960 an bigarna izanez Andres Narbarte "Xaltoren" gibeletik, eta honi aukera eman zion parte hartzeko urte hortako Euskal Herriko txapelketa nagusian.  

38005803.jpgNafarroko bertsotzale elkarteko lehendakaria, Manolo Arozenak, Xorroxinen erran zun bezala, Juanito bertsolari fiña eta bere maila non zegoen jakitzen duen hoietako zen, baita ere humilla alaia ta gizon goxoa,  eta garai  gogorretan hor egon zenetako bat, Felix Iriarte Arizkundarrakin, Clemente Ezkurdia Elizondarrarekin (jaioterriz Gorritiarra), Roman Mihura Lekauztarrarekin, Jesus Basoarte Irurutarrarekin, Pedro Ibarra Arraioztarrarekin...batera eta Mariano Izeta bultzatuta Baztanen, bertsoak beti bezala entzutea, jarritzea, lortu zuten hoietako bat

Juanitok, urte haunitzetan aritu zen txapelketetan, adiñeko gizona zen eta oltza gañean jarraitzen zun, Biitor Elizagoieneri (Oronoztarra) berrian egindako elkarrizketan batean irakurtzen ahal den bezalaxe, 1979an debutatu zuen txapelketan, berak eta  Eusebio Fagoagak  bertsolari gazte bakarrak ziren, bertziak, Juanito barne ia "zaharrak" ziren edo behinpin "betikoak" bezala ikusten zitzaien. Bitxikeri bezala Juanitok bere seme Bautistarekin batera, Nafarroko Txapelketan aritu zen eta 1982 adibidez Lesakan oltza gañean biak kantari egon ziren, bide luzeko bertsolari izanez ia xarra bezala, txapelketa eta bertso saioak jarraitzen zitun eta olza baten gañian ikusi genion azken aldia 2006ko Nafarroko Txapelketaren finalan, Elizondoko Lur aretoan izan zen, urte hortako txapeldunari Xabier Silveirari txapela jartzen, eta ondoren, Elizondon jokatu zan lehen Txapelketako finalistak gogoan izanez, bi puntuokaz gogoratu nahi zen ibilbide hori:

“.../maitetasuna izango zela

ematen nion tankera

lehen larrugorrin bizitu eta

gaur badaukagu jazkera...”.

Haizegotik omenalditxo xume hau ez genun akitu nahi Juanito Perurena entzun gabe joan eta sarean aurkitutako (eitbko webgunean) audioarekin bideotxo bat in dugu, Bertsoak,1991an Elizondon egin zen Mariano Izetaren omenaldian botatakoa dira eta olza gañan ez bakarrik Juanito Perurena baizik bere semea ere zegoen.


        

Goian bego Juanito!!!

Azken 3. denbora. Agur Lino

pello 24/10/2009 @ 01:15

lino-plaza.jpgUrriaren 20, egun grisa eta tristea izan zen errugbiaren mundurako, zeren Soria aldean, auto istripu batez, Lino Plaza Lekauztarra zendu zen. 70 urte zituen, lanbidez arkitektua zen , baino maitasunez eta gaztetik errugbilaria. Hobe errateko, bera zen rugbia, eta Hegoaldean eta estatu espainoleko errugbian, berak izan zen dena.


Baztango Rugby Taldean aritzen nintzenean, komentatzen zen, B.R.T sortu zenean 1978an , garai haietan Baztanen, iñor ez zekiela ezerrrez errugbiari buruz ( ezta taldea osatu zutenak, Xabier Soubelet, Jose Mari Aldako, José Miguel Arizmendi, Rafa Olaizola, Miguel Gonzalez, Karrikiri, Frías...) Lino Plaza ezik.

Linok, Lekauzko kolejioan ikasketak bukatu ondoren, Madrilera arkitektura ikastera joan zen. Han "Escuela de Arquitecturan" errugbia ezagutuko zuen eta joan den asteko astelehenartio errugbiarekin eta errugbiarako bizi izan zuen.

1962 debuta egin zuen eta handik aurrera historian (estatu espainolako errubian) sartu zen, bere taldearekin "Escuela" 9 liga eta 4 errege kopa irabazi bai zun eta gaur egun, titulo gehien irabazi dun jokalaria izaten, segitzen du. Beti pilier bezala jokatu zun, eta oso ezaguna izan zenez, bere omenez pasodoble bat taguzti dedikatu zioten, el rey del rugby izena zeukan pasodoblia. Gero, errugbi kirolari bezala izatea utzi zuenean, bera zekien guzti-guztia irakastera pastu zen. entrenazailea, selekzionazailea izanez  eta arbitro  internazionala ere izan zen, F.E.R. reko kidea (Federacion Española de Rugby) eta postu horretan, lagun aunitz  munduan zehar egiñez, Irlandan, Gales, Ingraterran, Australian, Zelanda berrian eta Hego Afrikan... eta hauek springbook (hegoafrikako antilopea eta eta errugbi taldearen ikurra dena) disekatu bat oparitu zioten, zeren hori da  lurralde hoietan ematen den sari edo opari preziatuena.

linoplaza1.jpgMadrilen bizi eta han bere arkitektura estudioa irekita izan arren, aunitzetan Baztanera etortzen zen, eta azken urtetan ia ia asteburu guztitan. Baina bazen garai bat bera bakarrik ez zela etortzen,  baizik berarekin batera, bai bere taldea, Escuela edo selecioak eortzen zirela Lekautzko kolegiora stage egitera eta "kondaira" erraten duen bezala haietako stag batean (Nueva zelandako Old blackak izanen ziren), jokalari bat konturatu zen Baztango lurra eta klima arras iduritsua zela Zelanda berriarekikoarekin eta orduan lur hau aproposa izanen zela kiwiak landatzeko. Bitxikeri horren ondorioz, gaur egun, Baztanen eta inguruan kiwia landatzen da, zeren hori entzun bezain pronto  Linok ta bertze Baztandar batzuk, kiwiak ekarri eta landatu ondoren Baztango kiwia merkaturatu zen  . (goiko argazkian Lino Plaza eskiunekoa da, pilier izateko gorputza daukana)

1.JPGErrugbiaren mundua gizon garranzitusu bat galdu du eta arestian komentatu dugun bezala errugbiarako, dena izan bai zen. Igandean B.R.T .ek  Zarautz R.T.ren aurka Lekarotzen jolastu du eta bere omenez ohionontzeko ixilezko minutua gorde zuten. Erran behar baita ere, baztandarrak 17-9 irabazi zutela Zarautztarrei. (argazkian B.R.T ixilpeko minutua gordetzen).

Goian Bego Lino eta betiko den hirugarren denbora hortan, ondo izan.

Agur margolari.

pello 10/06/2009 @ 23:18

Astelenian zendu zen  Kepa Arizmendi artista Baztandarra Baionan, medikuek azaldu dutenez, geruneko isuria jasan eta gero hil da margolaria eta gaur errautuko dute bere korpua.

Kepa Elizondon jaio zen orain dela 50 urte eta gaztetik hasi zen margotzen  Angel Rivas maixu zuela. Geroago politikagatik hies egin behar izan zun eta azken urte hauetan Lapurdin bizi izan da. Hieslaria izan arren (biziza normal bat eramatea ez da hain errexa) margotzen segitu zun eta orain dela urte batzuk Kepak eta Rikardo Paskual UR taldea sortu zuten.

kepa.jpgTalde honek euskal herriko margolariak biltzen ditu eta Euskal artisten lanak elite mundutik aldentzea eta zirkuitu xumeagoetan erakustea, hau da, Euskal Herriko  sala eta antzoki ezagunetik kampo, Guggenheim, Euskalduna, Kursaala... eta artea edozein lekutan egon daitekeela, dira taldearen  elburuak.

Martxo-Apirila aldera, Ur taldearen erakusketa izan zen Arizkunenean. Ur taldeko laur margolarien lanekin, lan hoietako batzuk Keparenak ziren eta han egon zen, erakusketaren inagurazioan, galderak eta dudak erantzuten...eta han  izan zen azken aldiz berarekin solastu nuna (kuadro batez galdetu nion eta ulertzeko pistak zeukala komentatu zidan). Eta lehenengoa? lehenengo aldiz? seguraski, Fortenen izango zen. Kepa margolari, hieslari izanez gain baita izan zen tabernari, guk gazteak giñen Fortene ostatu-jatetxe mitiko hori kudeatzen zula (geroTxefek eramango zuna hies egitea tokatu zizaionean). Gurasoei ez zizaien tutik graziarik iten guk arratsaldeak han patsatzea, porroak erretzen direla, eztakizer ta bakizer....erraten ziguten... (guk ezez! porruak?ez ez bakarrik musika ona entzutera bagoaz erantzuten genien, Ostatu desberdiña zen, hain desberdiña zen zeukala zoko batean irrati pirata bat ta guzi, (sukalde eta barra artean zegoen pasillu mehe batean) irrati hori Xorroxin izena zeukan, orduan ilegala zena.

Gaur, Elizondo pankarta batzukin esnatu da agur gudari erraten zutenak, hemendik ere agur margolari gehitzen dugu eta nun nahi zauden tokian pinzel batzuk izatea esperantzarekin.

Agur Kepa

Azken agurra

pello 23/04/2009 @ 22:41

Azken agurra eman zizaion Mikel Laboari larunbata 18an (apiirilak), berak asko maitatzen zuen eskualdean, Izpegin, Erratzu eta Baigorri tarrtian.

Zeremonia xume eta familiar hontan, Agiñan (Lesakan) izan zen bezala (errauts puske batzuk gorde ziren) , emazteak, alabak eta arrebak errautsak aireztatu eta Izpegin zehar zabaldu ziren lau haizetara.

z000000010599217.jpgAzken agur hontan urbildu ziren bere lagun Arizkundarrak  haien artean Javier Larralde txistularia eta  Juan Miguel Iriarte atabalaria baita ere bertze Baztandar baztuk igo ziren Izpegira azken agurra eta familiari berotasuna ematera, mutildantzak dantzatu ondoren jende guztia Mikelen Kantuz abestia kantatuz agur erran zioten (argazkia J.M.Ondikolena da eta diario de notiziasaren web horritik artuta dago) .

Mikel Baztanen (Arizkunen) denbora asko pasatu zun eta bazter hauek inspirazioa emanez abesti edo kantu batzuk sortuko zitun eta  abesti hoien artean Baztan kanta egongo zen.   Bitxikeria bezala audio hau, Mikel Laboaren Baztan abestia baina bertsio punkarra Delirium Tremensena


KANTUZ (hitzak)

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi?

Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak.

Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.

 

Agur Mikel

pello 01/12/2008 @ 17:35

Abenduaren 1

Gaur, Mikel Laboa zendu da, egun euritsu, gris eta hotz hontan, berri horrekin esnatu nahiz eta oraizapen asko ekarri dit burura, txikitako igandeak(amak bere musika jartzen bai zuen; o Pello. o Pello, txoriak txori, Urtsuko kanta...) eta baita ere ezagutu nion eguna.

Irakurri gehiago »