Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Baztango jendea

Maurizio eta Felix ta bertze ttunttuneroak.

pello 15/12/2009 @ 00:53

Joan den Larunbatan (abenduaren 12) Arantzan Baztan Bidasoako txistularien topaketa izan zen, Ekitaldi hauen helburua inguruko txistulariak elkartzea eta egun ederra pasatzea da baina horrez gain, gure kultura bizi bizirik, dagola ikusteko balio digu. Kasu hontan, soinua, dantzak, tradizioa... belaunaldiz belaunaldi, atatik semera, mendez mendez, gaur egunerartio iritsi zaigu eta han bildutakoak txistulariak hori guztia ordezkatzen dute.

Haurten, Arantzako Ixkibo baserriko Juan Migel Biurrarena ttunttunlaria ezagunaz oroitu dira, Juan Miguel txistulari txistuegile ospetsua izan zen eta baita  Euskal Herriko Txistularien Elkarteko lehendakaria.

mauruzio1.jpgGuk (Baztanen) ere izan dugu gure ttunttunero ospetsua, eta batzuek  errana, Juan Mari Beltran musikologoa bezala,  XX. mendeko euskal musikari handienetako bat izan zen, Arizkungo Maurizio Elizalde txistularia. Maurizio 1915. urteko Irallaren 21ean sortu zen, Amaiurko Lizundegi  baserrian . Bere aita Antonio Elizalde txistularia ere, Anizen sortua 1884an , baina hiru urte zituelarik bere familiarekin Amaiurrera joan zen bizitzera. Nahiz eta Maurizio Amaiurren sortu, handik guttira Aintzialdeko (Arizkun) Martintoneko bordara etorri zen famili guzia.

Mauriziok bere aitarengandik lkasiak zun orain danzatzen ditugun mutil-dantzak eta gañerakoak ere, Antonio aitak, lehenagoko txistulari zaharretatik lkasiak zituen eta hoien artean aipatzekoak, 'PIXU" Arizkungo Bozate hauzokoa eta "XAMAR" Erratzuko txistulariak. Baita ere dantzari zaharrengandik ere ikasiak. Antonio Elizalde txistulari haundiaz gain kriston lana egin zun Baztango dantzak errekuperatzen zeren berak eta Errazuko, Jose Telletxea txistulariarekin batera, bildu eta osatu zituzen Baztanen barreiatuak aurkitzen ziren mutil-dantza guziak. Bi txistulari haueri esker berpiztu ziren erdi galdurik aurkitzen ziren guziak. Bi txistulari hauen lana miresgarriaizan zen. Erraten da Antoniok memoria haundia eta izugarria zeukala eta dantza guztiak bere buruan zeukan eta Maurizio semeak denak ikasi zula.

maurizio-gaztea.jpgHaundia izan zen Maurizioren aita baina semea ere aita bezala izan zen maixu eta dantzari. Hameka urte zituelarik hasi omen zen bere aitarekin soñulari bezala eta orduan atabala jotzen omen zuen eta holaxe eman zion hasmenta bere ofizioari. (argazkian Maurizio gazte atabala jotzen eta ondoan aita Donostia).

Gero txistulari bezala  lan izigarria egin du. Arizkungo herriko txistulari bezala aunitz urtez, 60 gutienez. Herrietako bestetetan Elbete, Lekaroz eta Gartzalnen 56 urtez ari izana da herri hoietan . Elizondon 48 urtez Santiotan eta Baztandarren Biltzarra egunean, Bretoingo Saint Michellen Ezpeletako dantzarikin, Madrilen, eztaietan, omenaldietan ere aunitzetan ibilia da. .. eta guzti hoietan edo gehienetan bere ondoan bere bikotekide Felix Iriarte atabalaria eta hori izan da gaur egungo gehienentzat daukagun irudia, Maurizio ta Felix, biak bat (txikitan ez nekien norzen nork, baino bai "mauriziotafelix"zirela). Felix ere Arizkungoa zen eta atabala txikitatik ikasi zun eta 35 urte inguru plazaz plaza ibili ziren biak, jo ala jo. Iriarte atabalariz gain bertsolari ere bazen, eta Elizondon, Nafarroako Bertsolari Txapelketan bigarren gelditu zen 1936an.

Maurizioren inguruan bitxikeri bezala kontatzen da berak erraten zula "Nik jotzen det nere aittek jotzen zun era berean"  , hau eratzun xinplea dirudi arren harras zalla da ulertzea zeren Mauriziok soñu berbera bat, ez zuen iñoz berdiña iten bazutan era batera jotzen zun ta bertzentan era hori aldatzen zun. Inprobisazioa eta melodien eta erritmoen jokua zen bere jotzeko era . Orduan ez baldin batzuen iñoiz berdin jotzen , nola joko zuen bere aitak? ba, badirudi berdin joko zuela , hau da inprobisatuko zuela ere. Hori ikusten (entzun) ahal da utzitako lanetan, lan hoien artean bi disko daukagu; Baztango-Dantzak diska  eta Lantzeko zortzikoa. Jostaketa-dantzak diska eta hoietako bat Juan Mari Beltranekin grabatu zun eta berak garai batean erran zun bezala, berarekin  grabatu zuen diska ez zuela pieza bakar bat errepikatu.

Baztango zortikoa

 

maurizio-rta-felix.jpeg1991an Maurizioak Euskal Herriko Txistularien Elkarteko urrezko domiña eman zioten eta egun zoragarri hartan 75 urte zeukala bere ondoan ere Felix Iriarte zegoen.Ttunttunero bikoteak hamaika omenaldi jaso zuten Baztan inguruan eta Lantzen; eta Elizondon plaza batek bien izena du, eskultura eta guzti.

Biak aspaldi utzi ziguten (fisikoki) baina bere soinuak oraindik baztango herritik entzuten dira zeren hauen bien atzetik eta hauei txikitatik ikusita eta haietik ikasita ttunttunero belaunaldi berriak izan ziren Elizondon ,Agustin Eraso, Jexux Bailon, Asier Viela, Mikel Ortega, Fernando leiza (atabalaria) Jaime Viguria (atabalaria)...Arizkunen. Xabier Durruty, Juan Migel Iriarte (atabalaria) eta nola ez Larraldetarrak aita ta semea, Jabier Larralde eta Patxi Larralde, Aitak Mauriziokin ikasia eta azken urteatan biek batera hainbertze dantzak errekuperatu dutenak eta horain dela gutti etorri berriak dira Kaliforniatik mutikdantzak erakusten egon bai dira urruneko lur hoietan.

Eskerrak eman nahi nuen Jaime Viguriari zere argazki guztiak "lapurtu bai diot" eta hauek eta argazki zoragarri gehiago bere Flickr-eko galerian ikusten ahal dira.

Indianoak I. Martin Urrutia.

pello 16/11/2009 @ 00:27

Baztanen eta Euskal herriko edozein herritan, garrantzi haundiko personaiak izan dira indianoak, zeren Ameriketan egindako diruarekin, zerbait herrian inbertituz eta bere memoria irauntzeko ideiarekin, gehienetan, obetasunak karri zuten bere jaiotako herritara, eskolak, elizen konpoketak, etxe-jauregiak estilo berrikoak

elizondoplaza.jpegIndianoa, ameriketara joan zena eta diru aunitzekin bueltatu zenari erraten zaio. Baztandarra aunitz XIX. mendean, lehenengo gerra karlista ondoren gosea ta pobrezia zela eta XX.mendearen hasieran , putzua jautzi eta Ameriketara alde egin zuten. Hoietako batzuk eta ez gutti, diru pilakin bueltatu ziren. Baztanen ia ia herri bakoitza bere indianoa edo amerikanoa zeukan; Elizondon, Jaime Urrutia, dirua eman zun Elizondo ur eta argi publikoa izateko, Braulio iriarte, erraten da elizondoko elizaren bigarren dorrea ordaindu zula baita ere frontoi luzea,  Lekauzen berriz ura eraman zuna Martin Plaza izan zen eta elizondon Plazarena etxe egin zuna (argazkian, Elizondo XX. mendearen hasieran) eta 1917tik aurretik Paularena izena izango zuna, Errazun Iñarbilko Aldekoetxeako Irigoientarrak, hauetako Jose Irigoien 1912 Errzuko hilerri harrigarria kosteatu zun, Elbeten Franzisko Goienetxe Etxandi, dirua emanez eskola egiteko ta baita ere Santa Barbarako baseliza berria egiteko, Oronoz-Mugairin Martin Urrutia Ezkurra... Batzuei jatorrizko herriak "herriko benefaktore" tituloa eman zien eta gehienei, egindakoaren esker, herriko kale nagusiari beren izenez izendatu berriak izan ziren.

Martin Jose Urrutia Ezkurra 1855ko Urtarrilaren 4an jaio zen Oronozko Enandoa etxean. Hamalau urte zula Baztan utzi eta Puerto Rikora joan zen "bizitza hobe" bat, lortzeko asmoarekin, hiru urte egon ondoren Mexikora iritsi zen. Tulazingon, saltzaile bezala hariko da urte batzuk, bere okindegi propio izan artio, gero oihalgintzan sartu zen, eta garrantzi haundikoa izan zen Mexikoko ekonomian, Urrutiaren kotoi ekoizpenarako Santiago frabrika, ta gaur egun ere, zeren oraindik  funzionamenduan segitzen bai du.

blogmartinurrutia.JPG1891an Carmen Lanzagorta Robles mexikarrarekin (aita bizkaitarra zen) ezkonduko da  eta lan haundia iten du Mexikoko "centro vasco" sortzeko, dena lasai joanez berahientzat 1910. urte artio,  Mexikon iraultza hasi dela, ta aberatsak direnez, Mexiko utzi eta Euskal herrira bueltatu ziren, hain zuzen Donostira, komentatzen da arkitektura gustokoa zuela eta Tabakaleraren erainkina txundituta utzi ziola ta hortaz erabaki zuten Donostia bizitzeko, han Kontxaren aurria Villa Urrutia izeneko txalea altxatu zuten ta gero denborarekin Donostiako pisuetako eraikin ederrenetako bat bihurtuko dena.

Bai Mexikon egonda ta baita ere Donostian, ez zen iñoiz ahaztu bere jaioterriaz eta hilerri berria egin ta bere bidea ta guztiz, herriko eliza haunditu ta berritu eta Baztango zaharrtxean diru dexente emanez gain, berarena ziren lur eremutan bi eskol erainki zituen, bata mutilentzat San Martin izenekoa, Mugairen (urte haunitz nekazal eskola izan dena) ta bertzea neskeentzat Nuestra señora del Carmen Oronozen. 1974artio Klarisak kudeatu zuten eta handik aurrera Baztan-Bidasoako institutoa izan zen. Bi eskol hauek erreferentzia haundikoak izan ziren bere garaian Nafarroan. Bitxia da eskolen izenena, bata bere izena darama ta bertzia bere emaztearena,

Martin Urrutiak 1936an hiltzen da Freuburgen (Alemanian) nazionalak altxatu zirenetik hies egin duten famailia osoa, abertzalea delako (E.A.J ko kidea). Baita ere han, urte batzuk geroago bere seme bakarra Juan hilko da. Azkenian bere alaguna Carmen Lanzagorta bueltako da eta 1950 San Martin eskolaren gibelekoaldia bere seme Juan omenez eraikiko du frontoia, txafla batian irakurtzen den bezala; “Frontón Santiago. Construido merced a la generosidad de la Ilma. Sra. Da. Carmen Lanzagorta Robles. A lamemoria de su hijo D. Juan”. sanmartinfronton.bmpFrontoia,  garaiartako ikusgarria zen, estalia, luzia, argia ,hamabi lehio haundietatik sartzen zena...

Oronoz-Mugairiko eskolak, ez ziren izan fundatutako eskol bakarrak, zertaz Mexikon egondako garaian, bere lehengoetako fabrika bateko lurretan, Tualazingoko eskola publikoa ere sortu zuen eta gaur egun (hemengoak ez bezala) Tualazingoko Martin Urrutia eskola publikoa irauntzen du eta ehunka ikasle ditu.

Badirudi Mexikon, berak egindako gauzei, berari eta bere borondateari aprezio handiago edo gehiago ziotela, zeren han, berak utzitako gauzak funzionamenduan segitzen badute (lantegiak, eskolak...) hemen berriz dena saldu, negozio bihurtu, zeren  pisu bloketan akitu dute bi eskolak eta orain dela urte batzuk 2006 aldera polemika haundia izan zen "San Martin" buruz, zeren herriarentzat lokal sozialetarako hiru plantak izan behar zirela, gero bi bakarrik, azkenian ia ia deus, gero 40 pisu v.p.o. egiteko asmoa zegola baina ez zirela egin (ez nago zihur) eztakizer ta badakizer... Badirudi azkenia bizitegi erresidenzial bat bezala akitu dula eskola izan zen eraikina, baina hori bai, kontzientzia garbituta, zeren ataria aurrian Martin Urrutia Ezkurraren soinenborra (bustoa) utzi dute eta oraindik irakurtzen ahal da "El ayuntamiento del noble valle y universidad de Baztan a su hijo predilecto D. Martín Urrutia  Y Ezcurra" ta baita ere behitiago "El colegio San Martin a su inolvidable fundador D. Martín Urrutia Y Ezcurra" ....halakoa da bizitza.

Gartzaingo Iturbidetarrak

pello 04/10/2009 @ 02:59

palacio_iturbidea_gartz_gf.jpgGartzaingo Ainzano auzoan, Baztanen baden lehenengoetako jauregi edo "etxe-noble" bat  badago, Iturbidea jauregia izenekoa. Nahaiz eta gaur egun baserri baten itxura izan eta jatorrizko eraikinatik bakarrik zutabe bat bere kapitelerekin gelditzearren, garai batean "Cabo de armeria" zen eta garrantzi haundikoa, gainera hortik hainbat baztandar seme bitxiak atera  dira, haien artean  enperadore bat ta guztiz.(argazkia baztan.es webgunetik artua dago).

XV.mendea  Martin Iturbidetar bat agertzen da (Baztango alkate "perpertuo" bezala, urte batzuk geroago naparren arteko "gerra zibilan" Agramontarrak  eta Bahamondarren artean, (agranondarrak Aragoiko Joanes II.aren alde patuz eta Behamontarrak Karlos, Bianako Printzearen alde) gerra ondoren, orduko   Nafarroko errege "usurpadorea" Aragoiko Joanes II.na ( usurpadorea, erregea bere seme Karlos, Bianako prinzipea  izan beha zuelako) Gartzaingo Iturbidetarrei eskerrak eta "graziak" ematen die, erregeari eskeinitako laguntzagatik. 1512ko Gaztelaniarren inbasioan, badirudi ados egin zutela hauekin eta hemendik aurrera Iturbideako semeak karrera militarra eginen dute gaztelaniako eta geroxago, spainako ejerzito barnan, baino bitxia da hoietako batzuk, independentziaren alde borrokatu eta hil  izan zirela historian zehar. iturbide.jpgHoietako bat Agustin Iturbide Aranburu (1783-1824)  izan zen, Mexikon jaioa baina arbasoa gartzaindarra izanez, hasieran Spainako erreinuaren generala zen baina segidan Mexikoko independentzia eskatzen zutenekin ados eginen du eta 1821an lortzen dute Mexikok Spainatik independizatzea eta  bera izango da Mexikoko lehenengo enperadorea (1822), hori bai bakarrik urte bat izan zen, zeren  1923 errepublika jartzen da eta 1824an fusilatuko diote.

Baina benetan interesgarria dena, independentzia aldetik, Miguel de Iturbide  Garzaindarra da. Familia gehiena bezala arma gizona izan zen eta XVI. mendean zehar Baztango aranako "capitan a guerra" kargua izan zun, baina Flandesera borrokatzera deitua izan zen eta han gerraren medioz (ospe haundia artu zun gerlari ausarta bezala) segidan karguz igo zioten, Nafarroan berriro zelarik espia bezala aritu zen Bearnen hori eta bertze guda batzuk ondorioz kapitaina izatea lortu zuen eta azkenik 1644 diputado bezala ateratzen da Iruñako hiria  eta Nafarroa, kortetan ordezkatzeko.

Garai hoiek gogorrak dira Spainako erresumarendako, Portugal askatasuna lortu du. Herrialde Katalanarretan independentzia lortzeko borrokatzen dute, gainera Frantziarekin gerra daude, gauz guzti hauek egiten dute, Madriletik gerrarako gizon eta diru gehiago eskatzea Nafarroari. Nafarroa 100urte anexionatua eraman arren, Nafarroa oraindik eskubide batzuk mantzentzen ditu, foruak... (estadu independiente bat izan bai zen) eta eskaera hoiek foruen kontra joaten zirelakoz, korteen aurkako Diputazioko protestak eta erresintenzioaren buru jartzen da Miguel de iturbide. Baita ere,  Nafarroako virreya "Oropesako kondearen"  aurka agertzen da, honek kataluniako gerran, Nafarroako desertorei ezaretzen dionean izugarrizko zigorra, bere protesten ondorioz lortuko du Oropesako kondea Nafarroako virreynatoa uztea  eta alde egitea.

Horrela gauzak joaten direla eta Madrilerako gizon gogoikarria (molestua) bat denez, 1646an Kortetara deituko diote eta han deus erran gabe urte batez atxilotua egonen da eta azkenian "conjura separatista" baten buru zelakoa, salatuko diote eta bapatean era arraro eta misterioso batean hila agertuko da Madrilgo kartzelian. Nafarroan berriz, Diputazio protesta formalak eginen du eta erregimentu batzuk altxatzeko sahiakerak eginen dute, baino ez gehiagorik.

Ez da historian zehar Madrildarrak edo gaztelaniarrak horrela jokatzen dutela zeren 100 urte  lehenago zerbait iduritsua getatu zen San Nikolaseko prisondegian, hilik agertu bai ziren "iñor jakin gabe nola", egun batzuk lehenago preso hartu zuten Jaime Belaz eta bere seme Luis, Amaiurko gazteluko azken alkaide naparra.

Eta historioan atzera aunitz joan gabe 1989ko azaroaren 20an bertze euskal diputado bat (Miguel de Iturbide bezalaxe) eta independentzia askatasunaren defendazailea (Jaime Belaz bezala) hil zuten, tiro batez afaltzen zuen bitartea, Josu Muguruza eta bertze kasuen bezala ere, era arraroan eta misteriosoan zeren gaur egun ez da jakin nork edo nortzuk hil zuten.

Badirudi, batzuk ohiturak txarrak mantentzen dutela mendez mende.

 

Xanpart, Amaiurko artzaia

pello 16/08/2009 @ 02:20

Amaiurko artzain txakur txapelketa, Amaiurren tradizioa edo ohitura bihurtu dena eta beren bestetan faltatzen ez den, gauz bat da, baita ere Baztanen, herri bakarran egiten dena da.

out.jpegAurten 34. edizioa izan da eta zoritxarrez Patxi Etxeberria "Xanpart"  V. memoriala ere. Honek erran nahi du, orain dela bortz urte  joan zizaiguala Xanpart, Euskal Herrian egon den artzai oberena, txakurrekin solas iten zuena eta ardiekin jolas, mutil zintzoa zena eta denegatik maitaua zena, bai txapelketetan baita ere  bere bizitza arruntan.

Patxi Etxeberria Mihura, (Xanpart lagunentzat) 1958ko otsailaren 2an sortu zen  Amaiurreko Xanpartenbordan baserrian, hortik dator bere goitizena.  Ttikitatik, baserrian artzaintzan hasi zen. Laster lan bakarti horretan zakurra bilakatuko zen bere lagunik hoberena. Artaldearen zaintzen egoten zen belardietan zakurren hezten hasi zen. Patxirentzat txapelketetan aritzea ez zen helburua ez zizaion ezta burutik pasatu, baina 1976an garai haietan Amaiurren apeza zena Norberto Iturraldek,  ezagutzen ziola zein artzain ona zela, solastu ondoren animatu zion Amaiurren, bere herrian parte artzera, 18 urte zeukan eta bertze jendeen aitzinean bere burua erakustea  izaera ez izan arren,  azkenean onartu zuen. Lehiatu eta irabazi, ez bakarrik lehenengo hau baizik 10 aldiz gehiago irabatziko zun Amaiurren.

Xanpart hasi zelarik, artzai zakurren txapelketaren munduak iraultza ttikia ezagutu zuen. Amaiurko artzainak bere lehen urtean, hitzordu nagusiak irabazi zituen, Oñatiko masterra tartean (artzai txakur txapelketetan sari nagusiena dena). Lehen urte horretan Euskal Herriko txapela ez izan zuen lortu, eguraldi kaskarra egin bai zuen Urkuiolan,  baina berantago bortz aldiz irabaziko zun (gaur egun ez du inork hori lortu). Nafarroako txapela berehala jauntzi zuen, eta ondoko urteetan 15 aldiz irabaziko zuen, hoietatik 12 segidan 1976tik 1987ra. hoietako sei bere lagun  Labri-rekin lortu zun eta bertze seiak Pintxe-rekin  eta  hiru aldiz berriz Lagun zakurrekin.

xanpart.jpgPatxik eta bere lagunak (zakurrak) txapelketetan ikusgarriak ziren,  jendea "flipatuta" gelditzen zen nola manejatzen zun zakurrak eta ardiak, bere sentiberatasuna animaliekin, nola solasten zun bere zakurrekin...segi aintzinera!, aitu errana!.. Labri ta bertziak urbiltzen ziren eta bere aurrian exerita, artzaia eta zakurra aurrez aurrez, begietatik begietara, solastu ondoren, zirudien (argazkian Labri-rekin) buruarekin baietz egiten zula Labrik; -ulertu dizut, nausi- eta harat, artaldera  joaten zen ziztu bizian, ardiak biltzen zitun eta berriz txapela Patxirentzat.

1988an Nafarroako Txapelketa bertze Amaiurtar bat irabazi zun, Felix Irigoien eta handik aurrera ia gutti edo ezerrez lehiatu zuen.

Herrian gutti agertu arren, herriko bestetan bi egun pare, ez gehigo, agertzen zen, herritarrek asko maitatzen ziotenez 1999 omenaldi xume eta ederra egin zioten Amaiurren eta 2001 berriz Iruñan, animo haundia artuta bere artzai lanetan segitzeko zeren ia bere osasuna ukituta zegoen. 30urtekin osasun arazoakizan hasi zen eta hil baino lenago neumonia haundi bat pastu zun baina berak artzai bezala segitzen zun eta egunero Belateko zelaietara (ardien bazkalekuetara) joan etorri egiten zun eta joan etorri hoietako batetan bidean gelditu zen. 46 urte zitun eta kristoneko palmaresa artzai bezala (Oñatiko masterra 3 aldiz irabazita), horregatik eta gañera mutil zintzoa, xumea eta maitagarria zenez egun horretan Baztanen laino beltz eta triste bat somatu zen (penaren lainoa).

out1.jpeg

 

Adixkide ginuen

artista ere bazen,

beti irrifartsu

eman zizkigun

hamaika atsegin

Gigantiak eta agota

pello 26/07/2009 @ 02:40

Elizondoko festa eder eta herrikoi hauetan, aspalditik  (edo iñoiz, behipin guk) ez dugula bizi   aurtengo bezalako festa alaik, jendetsuak, herrikoiak, ekitaldiz beteta eta adin guztitarako..eta hori posible izan da Xabier Torres alkatea eta bere kargodun taldeari esker, jakin dutelakoz herriko jendea mugitu (gehienbat gazteak) antolatu eta denen artean Elizondok merezi zun festak izatia.

p250709_130501.JPG

Ekitaldi hoietatik bat Santio egunian izan da , eskualdeko erraldoien topaketa, Lesakako, Donoztebeko eta Etxalarko gigantiak etorri dira gaurkoz Elizondoko errege pareari laguntzera. Giganteena (buruhandiekin junto) ekitalde xumea da baina xarma haundikoa behinpin Elizondon, txikien harridura ta poza sortzen duen ekitaldia , gaurko haurrei eta atzokoei ere bai, zeren Elizondoko errege-erregiña, 50 urte gora daukate (konparsako lagun bati galdetu diot zenbat urte daukan eta ez dakiela, baino asko bai, erantzun nau, honek ere informatzen ahal zen pixkat!!!). Gigante parea, originalak dira, hau da Juanito Eraso alkatea izan zen garaian 1947-1948 erositakoak, hori bai zaharberrize asko izan dute, urte askotan Maria Cruz Amorena jostunak arropa berritu die  eta azken zaharberritzea, orain dela urte gutti egin zen eta Iruñeko Aitor Calleja artisau gazteak kriston lana egin zun, berri berriak ta dotore utziz, margotu eta arropa berriak egin zien.

ondi14.jpgErran dugunez bezala Juanito Eraso alkateak ekarri zitun bere lehenengo urtean mandatari bezala zegoenian, bere hasierako nahia, erraldoi "vascoak" ( baserritarrak, txapelakin) ekartzea izan zen, baño presaka egin zenez, giganteak egiten zuen enpresak bere katalogoan bakarrik "los reyes catolicos" (Fernando eta Isabel) zeukan. Gure lurraldean errotzeko erran edo komentatu zen katolikoak izanez ere, izaten ahal zirela Antso azkarra VII.na eta bere emaztea Touluseko Caonstanza, zeren hauek bai zerikusia zeukaten Baztanekin ta baztandarrekin, zertaz kondaira erraten dun bezala Baztandarrak zeuden Antso VII.narekin Navas de Tolosan, honek baztandarren laguntzarekin Miramolin musulmandiarren buruzagiaren kateak autxi zuenean. Baiña horrela izan edo ez izan egia errateko ez "katolikoa" ezta ere Antso VII.na bezala ezagutzen dira, baizik izengabeko  errege-erregiña bezala, Baino jatorrian bai daukate zerikusirik baztanekin 750139114_6893b7d621.jpgzeren erdiaroko edo "medieval" errege itxura daukaten gigante guztiak Iruñekoe errege europeoan daude oinharrituak eta Iruñeko Europar erregeak ta bertze 6ak, Baztandar artisau-artista baten eskutik sortu eta atera ziren, hain zuzen Bozatiar agote artisau baten eskutik. (Argazkian Joshemiguelerico Iruñako europear erregia)

Dirudienez  VIII. mendean Iruñean baziren erraldoiak, Karlos III.ak ekitaldi erlijiosoetan erraldoiak dantzatzea debekatu zuenez, erraldoiak Katedralarenak izan arren. Horren ondorioz, erraldoiak urtetan egon ziren katedralean abandonatuak, baño 1860 Tadeo Amorenak Arizkundarra (bozatekoa) berreskuratzea proposatu zuen arte. Are gehiago, zortzi figura berri diseinatu zituen, Munduko erregeen ordezkari izanen zirenak, kontinente bakoitzetik bi: Ameriketako errege-erreginak, Afrikakoak, Europakoak eta Asiakoak (antza denez, Ozeaniaz ahaztu zen). Tadeo imgp5812.JPGAmorenari 9.600 errealeko dirulaguntza eman zioten eta diru horrekin egungo erraldoiak egin zituen 1860. urtean . Tadeo Amorena Iruñan bizi izan arren jatorriz Bozatekoa zen Amonea etxekoa hain zuzen. (argazkian  Elizondoko erregia)

Agotak izanez eta garai hartan gañera denetatik jasan izan behar zuten bera eta bere familia, madarikatuak zeudela, leprosoak baiño txarragoa zirela, buztana zeukatela... baino azkenian Amorenatarrek Bozatetik alde egitea lortu zuten eta bere semea (agotak eskulanetarako arras honak ziren, zurgiñak, argiñak, ebanistak...) mundu guztian ezagunak diren giganteak diseñatu eta egin zitun.

Bada liburu bat Mikel Telleria Tapiarena "El tesoro de los agotes" izenekoa, fikzioa izan arren baino egietan ohinarrituta dagona , kontatzen duna, nola egin zituen erraldoiak, bere lana, bere ideiak...nola hitz egiten zun bertze agotekin erranez (ixilika iñork ez jakiteko) egiten ari zen erregeak ez zirela munduko erregeak baizik agoten erregeak edo errege agoteak.

Historio hori egia baldin bada, erraten ahal dugu, agotiak jasan zuten errepresioaren, madarikazioaren, eta zigorren mendekua lortu zula Tadeok, zeren jende asko gaur egun  txundituta gelditzen da Agoteen erregen aurrian.

Azpilkueta yo ta bota, eta triste Maria

pello 04/07/2009 @ 03:40

Azpilkueta yo ta bota, hala erraten omen da Baztango herri hontaz. Herri ttikia baina oraindik garai bateko "noblezia", historioa eta zenbait bitxikeria gordetzen  dituena. Azpilkueta Eliztegi (herri kaskoa) eta lau auzo gehigo osatzen dute, Apaioa, Arribilto, Urrasun ta Zuasto. Auzo bakoitzan hainbertze  0iriarteqfoto.JPGjauregi edo etxe nobleak  bere armarri ederrekin aurkitzen ahal dira, hoien artean Apaioako Iriartea etxeko armarria nabarmentzen ahal da adibide bezala. Etxe hontako armarria Baztanen dagoen armarri bereziena eta paregabekoa izanen da, zeren oraindik bere jatorrizko polikromia mantentzen du (armarriak, eta harri guztiak, kisus estaltzen ziren eta gero margotzen ziren kolore argiz) eta gainera bertze armarrien gain desberditzen duena ere kasketea (yelmoa) eraman beharrian, barroko garaiko gizon baten aurpegia zinzelatua dago bibote ta guztiz.

Apaioan ere bertze bitxikeri bat badago , Iriarte ondoan, San Franzisko Xabier omenez altxatutako baseliza bat bada 1687ko eraikin xumea da eta barruan XVII.mendeko retabloa daukama  eta gezurra irudi duen arren, Nafarroan, Napar sainduari eta Nafarroko zaindarari eskeinitako baseliza bakarra da. Ez da izan behar hau arraoa zeren uste denez bere ama Maria Azpilkueta, hemengoa zen, behinpin bere familia bai.

Azpilkuetan galdetzen baldin baduzu non sortua izan zen Xabierren ama, errango dizute Dorreberria sortu eta hazi izan zela baina zihur pentsatzen ahal da hori ez dela egia, zeren eraikin "berria" da, sarreran data xinzelatua ikusten ahal denez 1741. Bertze teori batzuk erraten dute Urrasungo Palazio etxean sortu izana edo seguraski gaur egun Azpilkuetako San Andres eliza dagoen tokian sortu izan zen, han zegoelako Azpilkuetarren gotorlekua, dorre bat arrizko etsiarekin eta etxe-borda batzukin, Gotorleku hau imgp4688.JPGNafarroko konkista ondoren erre eta suusitu zuten gaztelaniarrek eta urte batzuk geroxago  hondamen hoien gainan Eliza eraiki zen. Baina ere pentsatzen ahal da Azpilkuetan ez zela sortu, zeren bere aita Martin de Azpilkieta bai dokumentatua dago  Azpilkuetan jaio zela eta Nafarroko erregearen Baztango zega kobrazailea izan zen gero kortera iritsi eta erregearen kamarlegoa izan zen (bere bizia baztanen kanpo in zun) Juana Aznarezekin ezkondu zen (Xabierreko jaunaren alaba), pentsatzeko ere da Xabierren sortua izana ...(argazkian Dorreberria eta ELliztegi. Apaioatik)

Sortu edo ez egia da Azpilkuetarrek eta Maria hain zuzen .baztanekin (Azpilkuetakin) kontaktu haundia izan zula eta baztango lurrak mantendu eta baita ere haunditu zuten zeren berak eta bere senarra Jatsoko Juan, patrimonia haunditu nahian, Urrasuneko, baino Amaiurren dagoen Arraztoa jauregia erosi zuten. Jauregi hau ere erre zuten 1513an

Hau dena dela eta gañera Xabierreko gaztelutik kanpo bizi izan beharra (bi alditan suntsitua Nafarroko bertze gaztelu bezala) 1519 Mariak saiatuko da Nafarroko virreiaren aurrean (Fenando Katolikoak patutako ordezkaria) suntsitu eta lapurtutako lurrak ordaintzea, urtez saiatuko da, ezin lortuz eta hemendik etorriko zaio bere deitura "Maria tristea" .Jatssotarrak ezin dute bizi Nafar konkistatuan eta Enrike II.na "zangotzarra" Baxe Nafarroa berreskuratzen duenean eta baita ere Baztan Bidasoa ,Mariaren bi seme haundiak Xabierreko Miguel (Xabierreko jauna izan behar zena) eta Juan Azpilkueta arma gizona Napar lealekin bat egiten dute, lehendabizik Hondarrabian egongo dira eta azkenik Amaiur defendatuko dute, gero denak dakiguna Amaiur eroriko da eta biak bizitza salbatuz zigortuak izango diran Migel erbesteratuko dute Aragoiera eta Juan berriz gaztelako armadan zerbitzatzera zirgortuko diote, Nafarroko Pedro mariskalaren ondoan (Pedro de navarra mariskala haundiaren semea)  Amaiur ondoren Hondarrabian errenditu zena. Honen ondorioz Jatsso-Azpilkuetarrek traidoreak (gaztelaniarako) izendatuak izan ziren eta erran den bezala ezinezkoa eginen zaio Mariari bere familiako izandako lurrak berreskuratzea.

Historio hauek orain dela urte asko pasatakoak dira baina Azpilkuetan oraindikan gertakizun hauek usaintzen ahal dira zeren handik buelta bat maten, Apaioa bere ermitakin, Dorreberria, Eliza, Urratsun, Palazioa, Arraztoa eta andik urbil Amaiurko monolitoa... historia xurgatu eta bizi egin daiteke.

Damaso Zabalza

pello 26/05/2009 @ 23:53

Iruritako Salbatore festak pastu direla aprobetxatuz, Irurita eta Baztandik atera den musikari ospesuenari buruz joanen da post hau. Gehienentzat bere izena ezaguna egiten zaigu, izena ematen diolako Iruritako Gizarte etxeari, baina izen horren atzean musikari ospetsu eta ezagun bat aurkitzen da eta seguraski nazioartean baztandar ezagunena (behinpin bere garaian) izanen da, Damaso Zabalza

09baztangohaizegoarenargazkiak-200905010010232.jpg1835ko abenduaren 11an Damaso Zabalza sortu zen Iruritan.Txikitatik Iruñara joan zen piano ikasketak egitera eta handik Madrilera. Segidan fama eta ospea artu zun Madrilen Cristinaerregiña aurrian jotzen zuela. Madrilgo consevatroko maixua izan zen eta 1861ko Maiatzan estrenatuko du "el caserio", zarzuela ezaguna. Sormeneko lan haundi baten egilea izan zen eta bere lan gehienak euskal folklorean ainarritua dago, Laurak bat eta Kantari donostiarrari  abesbatzendako lanak bezala eta pianotzako  Maritxu, Aritzari... eta Auzako mendiaren oiartzuna zortzikoa bezalaxe. Bere lanen artean ere dago las campanas de Roncal, Gayarreren omenez.

Damaso Zabala Madrilen hil zen 1894ko Otsailaren 27an. Madrilen bizi arren askotan egoten zen bai Baztanen bai Donezteben, ama hangoa bai zen eta Donozteben kriston kontzertua eman zuten berak eta garai artako munduko biolinista onetariko batekin bere laguna Sarasate. 09baztangp360335011.jpg Bitxikeri bezala  komentatzen ahal da, Iruñako herriak 1882an "arco de triunfo" bat ereiki zuen Pablo Sarasate ,Julián Gayarre, Dámaso Zabalza, Juan y María Guelbenzu eta Emilio Arrieta omenez, (gaur egun  desagertua, arras itxusia omen bai zen). Bere omenez ere Iruñako udalak, kale bateri bere izena eman zion, kale hori (Damaso Zabala kalea) garai batean Iruñan piano ikasi zun erainkinaren kalea izan bai zen.


Errepublikako garaiak

pello 18/04/2009 @ 02:31

escanear0012.jpg1931ko Apirilaren 14an Baztan errepublikan esnatzen da (Hegoaldeko herri guztiak bezala). Egun batzuk lehenago Espainako erregea ihes egin ondoren II errepublika aldarrikatu zen. (argazkian errepublikaren besta ospatzen Elizondon).

Urte haiek, Baztanen urte lasaiak, tolerantiak eta kultur aldetik aurrerakoiak izan ziren.

Ezkuntza,  jende guztiaren eskura egonbehar zela, ideiarekin, eskolak egingo dira Baztango bi zokotan, Aritzakunen eta Berzunen, baita ere elizondar batzuk,Txokoton, ikastola sortuko dute (1935). Garai haietan bertsoak ospe haundia zeukaten eta Baztan bertso saioz beteko da eta garaiko bertsolari famatunak, Txirrita eta abar...noizbehinka plazaratuko dira, ere espektakulo oso desberdiñak ikusgai izango dira Herriko plazetan, adibodez boxeoa Berruetan Arizkunen...erran dugunez bezala, kultura aldetik urte paregabeak izan ziren eta kontatzen duten gertakizun batengatik errango genuke ekonomikoki, (behinpin urte bat) onak izan zirela, bitxikeria dioenez, errepublika garaian, urte bat ezkur urte arras ona izan zela, baztandar batzuk ezkur hoiekin azitako zerriak Irunera eraman zuten saltzera (oinez) eta saldu zituzten baña pentsatzen zutena baino bikoitzean. Konten baino kontentuago joan ziren bazkaltzera, menua animaliakoa izan zen. Zopa garbanzuak, bildotsa, errea eta txilodronera, gaztanbehera, kafea kopa eta purua. Bertsotan ordubete zeramatela, norbaitek, bertsoa bota ta erranez  aziendak doblian saldu bazituzten -zergatik ez bazkaldu doblia? mahikideek leia ontzat hartu zuten eta berriro zopatik hasi eta puroraino hornitu ziren. Bertze garai batzuk ziren.

 escanear0013.jpgGarai haietan Baztandarra gehienak guziz apolitikoak ziren, baina alderdi eta idei gehienak errepresentatuak zeuden, alde batetik Ignazio Iturria Zabalaren  E.A.J.an, hauek batzoki eta guzti zeukaten, Elizondoko Bergarenean, Blas Marin Baztango alkate ohiaren Accion Republicana (Izquierda Republicanan sartua zegona), baita ere errepresentatuta zeuden (era txikiagoan) A.N.V.eta P.S.O.E.k eta nola ez! eskuindarrak ere, hauek Elizondoko jauntxo batzuen (famili karlistazkoa) inguruan biltzen ziren eta errepublikan izan ziren udalako hauteskundetan irabazle atera zirenak beti. . (goiko argazkian, Ignazio Iturriak mitin bat ematen Berruetan)

Aipatzekoa da, Blas Marin errepublika garaian alkatea izan ez arren, badirudi Baztanen izan den alkate errepublikano bakarra (ideiaz) izan dela. Blas Marin  Fernandez (Ana Mari Marin margolariaren aita zena) ,alkate ohia izanez gain, gizon jakintsua eta jatorra izan zen, bizitza  xelebrea izandakoa eta orain arte, batzuk ospatzen duten (edo oroitu) historio baten protagonista. Gertakizun hori Aritzakun gertatu zen ,alkatea,  lagun batzuekin han zebiltzan ehizan. Basurdeak ehizan, Ihizilariak banatu ziren,  Kastillolepoan zegoen berak eta bapatean zakurrak zaunkaka, konturatzen da hiru basurde aurreranz etortzen zaiola, eskopeta artu (garai artako paralelak) bi tiroak bota eta lehenengo tiroarekin basurdeescanear0015.jpg haundia hil zun , bigarrenarekin atzean zeuden basurdekumiak, biak hil eta haien atzean konturatzean bertze bat zegola, eskopeta kargatu eta pentsatu gabe tiro bota eta hau ere akautu zun. Berria segidan Baztan osoan eta haratago zabaldu zen eta denak komentatzen zuten  "alkateak hiru tiroz lau basurde hil zuela", (argazkian ikusten ahal denez ez da hainbertzerako, kumiak bai dira eta gaur egungo jende gehienarentzat hori kristoneko sarraskerie izango zen, baina bertze garaiak ziren).

Urteak pastu eta bapatean, 1936ko Uztailaren 18tik aurrera  egun ilunak eta ankerkeria zabalduko dira eta Baztanera iritsiko dira Mola generalaren eskutiz batetan. Elizondoko Guardia Zibilen Kuartelera igorritakoa eta han Blas Marin alkatea atxilotzea errepublikanaoagatik agintzen die. Komisarioak polizi bat bidaltzen du alkatearen etxera,  bihar atxilotuko ziotela,  errateko, eta poliziak hori erran ondoren, Blas Marin Jauna eranzuten dio baiz, han egonen dela eta polizia joan bezain laster familia agurtu bere gautzak artu eta Bearzungo bidea artuz, Alduidesera joan zen.blas marin

Iparraldian errefuxiatu zen, baina uste denez eta www.ciere.org/CUADERNOS/Art%2049/servicio.htm horri honetan ongi azaltzen den bezala,  errepublikaren alde segitu zuen borrokatzen edo errepublika befenditzen eta "escuadran Quintanillan " sartu zen. Hau. errepublikako gobernuak, Frantziako hegomendebaldean zeukan espio taldea zen eta web horretan hau erraten da [ ...Pese a que no es posible identificar a la totalidad de los agentes de Blanco, ya que éstos aparecen relacionados por números no por sus nombres en lógica con la actividad secreta que desempeñan, si nos es posible conocer la identidad de algunos de los colaboradores de Blanco, muchos de los cuales ya colaboraban con Quintanilla. Este es el caso de los agentes denominados como 42 y 43, identificación que corresponde, respectivamente, al ex alcalde de Elizondo Blas Marín y a Ernesto Erviti, un contrabandista de la localidad navarra de Lanz refugiado en Francia...] Donibanen Garazin lan egin zun eta gerra akitu ondoren Mexiko aldera joan zen, urteak pastu ondoren Baztanera bueltatuko zen.

Blas Marin ez zen izan bakarra Baztanen, atxilotzeko eta fusilatzeko agindu zutena, baizik 40 (batzuk 15 erraten dute) Baztandarren izena zeuden, Tuterako erreketeen teniente batek ekarri zuen lista batean. Blas Marin ihes egin zun egunetik, egun bazutara errekete pelotoi bat iritsi zen Elizondora, Elizondoko 8 (edo 12, segun nork kontatzen dun ) herritar fusilatu behar zuten, haien artean, amatxik kontatzen zun bezala bere anai bat eta baita ere erraten zun eskerrak  garai artako apaizak  Maurizio  Berekoetxeak  haurre egin ziola tenienteari, erranez gizon hoiek kristau onak zirela (salbokonduktua, erlijio fanatiko haientzat) eta norbait hil behar baldin bazun hasteko berarekin, Tenintea eskerrak, pixket buru argia zela eta ezta ere  bertze bazuk bezala "fanatikoa", lista apaizari eman eta iñor fusilatu gabe Iruñara boltatu ziren.

Hauen bezain zorte ona ez zun izan Oronozko karabineroak Iraolaenea etxean bizi zen gizona. Karabineroak lealak izan ziren errepublikara eta kasu hontan ,Karlistak irisi zirenean Oronozera , gizon hori errepresentatzen zunagatik (errepublikako funzionarioa bezala izango zen, kasu hontan forestala) erditik kendu behar zen eta hori eta gañera emakume batek, mezara ez zela joaten salatu ondoren, atxilotu eta Iruñara eraman zuten, baina ez zen iritxi, kontatzen dutenez, Lantzeko bide gurutzean gelditu, errepide ondoan dagon piñadi artan, anxe, bi tiro eman zioten eta bertze hamar bat edo horrela, han lurperatu zuten.

Handik aurrera iluntasuna, tristura, eta gris kolorea nagusitu zela iruditzen zait, ba hoiek berbera Nafarro osoan Iparraldetik, hegoaldera, mendebaldetik, ekialdera 3.000 nafar hil zuten, guda izan ez zen leku batean.

Parkour Baztanen

pello 10/01/2009 @ 01:45

Parkour baztanen edo  Arizkungo traceurs, ez nekien nola izendatu post hau, baina gogoak neukan zerbait idaztea Arizkungo gazte hauen buruz. Iraila hontan ikusi nien Lamiarritan, hango zelaian, (laxoa jolasteko zena eta 80ko hamarkadan futbol porteria jarri zutela eta orain ez fubola ezta laxoa jolasten dena)eta harrituta eta txundituta gelditu nintzen egiten zuten gauzekin. Bereala konturatu ninzen zerikusi haundia zeukala oraindela hamar urte (gutxigora behera) agertu zen franziar pelicula batekin,Yamakazi izenakoa, han gazte talde bat Parisko kaleetan, paretak igo, teilatu batetik bertzera salto egin, eta alako gautzak egiten zuten eta kirol hori edo baztuentzat, bizitzeko modu bat, "le parkour" deitzen da (franceses parkour errekorridoa erran nahi du). Ba hori bera egiten dute Arizkungo traceurs (hilarak edo lerroak trazazailea)pankour baztanen gazte hauek eta batzuk erran behar oso gazteak direla. Talde bezala los gatos del barrio izena daukate eta Bozaten hasi eta mundura zabaldu dira interneteren bidez, youtuben hainbat videoak zinzilikatuta daukate, baita ere daukate web horri bat fotologa eta gainera telebistan agertu dira etb,ko Navarra directo saioan.

argazkia www.fotolog.com/losgatosdelbarri web horritik artuta dago

Arizkundar hauek egiten dutena , kirol bat gain, pensatzeko modu bat ere da, berek erraten duten bezala burua argi izan behar duzu eta zuk, zure gorputza bakarrikin (indarra, xaulitasuna...) aurrean daukazun traba guztiak gaindituz joan behar zara ,dena aurrera atzera begiratu gabe, trabak ez bakarrik fisikoki (etsi bat, pareta bat..) baizik  baita ere bizizako trabak,izain daiteke, gaztetasuna edo gazteria aldarikazeko modu polit bat da (nik gazte izan nintzen garaian , pasotismoa eta deus  egitea izan zen gure gaztetasuna adirazteko erabili genuna).Ala ere trabak guztiak gaindituz gain, gazteriaren bidearen amaiera gurea bezalakoa izango da, hau da heldu akomodatu eta hipotekatu batean.

Atera zaidan txapada filosofiko hau albo batera utzita, eta irudi bat mila hitz baino gehiago balio duelako, adibide moduan, ikusten ahal da bideo honetan  Baztandar traceurs hauek Arizkungo edozein lekutan parkour praktikatze.

Gehiago ikusteko youtuben " los gatos del barrio" jartzen bideo gehiago agertuko dira , hau 6, da eta behipin 7 daukate eta argazkiak  ikusteko edo beraiez gehigo jakiteko, bisitatzen ahal duzue bai beren web horrira .http://losgatosdelbarrio.weebly.com/index.html edo baita ere beren fotologan www.fotolog.com/losgatosdelbarri

Animo, segi ezazue egiten gustatzen zaizuena eta guk gozatuko dugu egiten duzuenakin.

Nola aldatzen diren gautzak, kamarada!

pello 06/01/2009 @ 02:54

Hertzainaren abesti hau etorri zait burura, Olentzeroko oparitutako liburua irakurri eta akitu dudan tenorean. Oparitutako liburua (azken urte hauetan Olentzerok liburuak bakarrik ekartzen nau) 2001an argitaratua baino 1890 urteko fascimil bat da, Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan izenburua dauka,Noticias y datos historicos del noble valle y universidad de Baztan egilea Manuel Irigoyen y Olondriz eta garai artako aranako "sekretario"a zen eta "dedicatorian" erraten dun bezala, hasieran Baztango valleko historioaa idatzi nahi du bere esku dauden dokumentokin baiño azkenian "noticias historicas"ean bihurtezn dela gehien batian pasaje batzuk kontatzen dituelako eta gehienbat dokumentuen datuak kopiatzen dituelako.

Liburua,  Baztango Univeritatearen (unida/ batasuna) azalpenaz hasten da, Uste du Baztan hitza Bat eta han hitzetik datorrela

-uno alli , o todos uno-  eta hau erran nahi du leku bat , badirela 29 jauregi / dorretx, 14 eliza, eta denak bat dira, hau da famili edo "casa solariega" bat bakarra". Hau dokumentazen du sentencia batzukin , dokumentu historikoekin bla, bla,bla...Lope de Vega poema batekin apainduta ta guztiz.

Gero segitzen du armarriarekin, hemen bertsio  berri bat, nik ez nuela ezagutzen (ezagutzen nuena zen "navasekoa") . Bertsio hontan lehenagotik etorriko zen xakearen armarria, erraten duenez Antso Gartzes IV ( el de Peñalen) eman zien baztandarrei, hauek frantsesen eraso batengatik salbatu zutelako.

Segitzen du beste sentenciak, dokumentoak, "hijosdelgo " (hidalgoak) buruz, Baztango lurrez, mugaz,bla, bla, bla... eta hemen honen buruz sentencia importantena eta "nobleziaren" gakoa, irabazten den sententzia 1440 JuanII Nafarroko erregeari (bera ez zen izan behar baizik bere semea Karlos Vianako printzea) baliatuz baztandarrek ia aspalditik bat zirela, dokumentatuta dagola 1336tik beinpin baztan erreinuko 12 familietako bat zela eta hori (gutxi gora behera ari nahiz explikatzen) biurtzen diela hidalgotan (nobleaak) eta beren lurrak inpostuz libre daudela, Juan II bazteandarrei bere lurrengatik impostuak kobratu nahi bai zien. Sentenzia honekin errekonozitzen da legalki baztandarrrei hidalgoak direla eta gizaseme guztiak daukate aukera bere etxean armarria paratzea, jauntxoa, argiña, nekazaria...

Lehenego zati hau akitzeko, Urdazubiko monastegiko korrespondientzia batzukin, miserikordia (orain xarrenetxea erraten duguna) nola egin zen, XIX. mendearen erdian D.Francisco Joaquin Iriarte elizgizonak,Misericordia diru mordo bat ematen du behartsuak leku bat izateko eta gaur dagoen eraikuntza egiten da. (horregatik, blog honetan haibertze alditan hitz egin dugun kale hortaz Joakin Iriarte kalea, dago hor). Argazkia foto menarena da eta www.elizondo-baztan.com webgunetik artuta dago.

Baita ere hitz egiten du Arizkungo kombetuaren lehenengo harria patu zen egunaz  1731ren Ekainaren 19an  eta nola Juan Bautista Iturralde , Murilloko markesa, Haciendako gobernadorea (espainako Felipe V haciendako ministroa izan zen) arizkundarrari esker ereikiko zen  Arizkungo konbentua, bera jaio eta bere aitenArizkungo konventuaren fatxada izandako lurretan, Egun horretan egon ziren celebritate guztiak, obispoak...  kontatzen ditu eta baita ere barruan egongo ziren 20 monjak ( kristo datu historikoak).

Honen ondorioz niri gustatu zaidan atala etortzen da  "Personajes notables naturales y oriundos de Baztan"  kar,kar,kar, denak elizgizonak, militarrak edo espainako kortean ibilitakoak dira. Nagusiki bat bereizten du. Lorenzo Irigoyen Dutari Erratzukoa, Buztiniaga etxekoa 1712 sortuta , bere bizi guztia kontatzen du, ze ikasi zun ....eta  bere meritua Iruñeko obispoa izate, kontatzen du bere hileratzean 1778 jende pila egon zela, Madrilen enteratu zirela eta akitzen du poemario luze batekin bere bizitza kontatzen duna, egindako gautzen artean Errazuko elizaren kaustroa, gero akitzen du de "santa fama" izan zela  eta idazten du " para que sea canonizado siendo asi venerado en los altares para honra y gloria y protección de este valle" nire ustez idazlea eta obispoak familia zirela eta  baita ere uste dut ez zela kanonizatua izan berzenaz zerbait jakingo genun hontaz.

Gero herriz herriz kontatzen ditu herriko ospetsuak, militarrak, ,brigadierrak, koronelak , tenientes de la orden de santiago...Adibidez Elizondoko Pedro Mendinueta Isteconeaco semia, "Virrey de Santa Fe Capitan General de los Reales Ejercitos" (hau ere kale bat dauka Elizondon) eta horrela pilaka, canonigoak , markesak..Azpilkuetakoak, Lekauzkoak Gartzaingoak....Gein bat personai hauek 1650- 1800 garaietakoak dira eta Jauregietako (hainbertze Baztanen)  semiak dira eta nausia etxaldearekin gelditzen zen eta bertziak ba erlijio karrera edo militar karrera iten zuten.

Etahau irakurrita, galdentzen naiz zembat urte darama aran hau militar, mimistro (apaiza guttiago) eman gabe, beimpin azken urteotan ezerrez, ba hori, nola aldatzen diren gauzak, kamarada! (eskerrak)