Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Baztango jendea

Javier Ziga

pello 20/10/2008 @ 00:04

Elizondoko Jorge Oteizan museoan daude Javier Zigaren bederatzi lan ikusteko, (hoietako bat sokadantza )eta Udala eta Ziga fundazioa elkarlanean ari dira margoei behin betiko lekua bilatzeko eta Zigaren museoa sortzeko asmoarekin, (aspalditik zurrumuruak badira akaso Lekauzen izaten ahal dela). Jatorriz, baztandar margolari  honek, Nafar margolari haundientako eta preziatuetako bat da ,Basiano, Asarta, Lasterra, Muñoz Sola, Zubirikin batera

Javier CigSeguraski nago  (zaharrak eta heldu baztuk kenduta) gehienak gauz gutxi jakingo dugula Zigaren buruz, gehienei izena  familiarra egingo zaio (belaunaldi berriei) Elizondoko plaza bat ,berari eskainita eta bere oroimenez bere izena daramalako, beste batzuk (adiñetan sartuta) Ziga izenarekin lotzen dugu, osasun etxean, itxarotzeko gelan, zegoen mediku baten retratu kuadro batekin.

Javier Ziga Iruñean sortu zen (1877-1960) Aitatxi eta amatxik baztandarrak ziren eta baita ere bere emaztea, baztango lotura es zen bakarrik sentimentala izan baitzik ere profesionala, baztan eta baztani buruz asko margotu bai zuen .XIX. mendearen amaieran, errealismo eta post erromantzismoaren artean mugitzen zen eta pintura etnografikoa egin zuen, margo etnografikoekin (jendearen izaera islatu zuen) eta erretratoekin lortu zuen osperik haundiena. Margo hoietako bat "Elizondoko  merkatua" da (gaur egun Iruñako udaletxean dago), Parisen margotu zuen 1914an eta  benetan arrakasta itzela lortuz,urte hotan Udaberriko saloia famatua eta elitistan sartua izan zena.

Munduko lehenengo gerratearen hasieran Nafarrora bueltatzen da, garai hontan nafarroko pertsonai ezagunen erretratoak egingo ditu,Elizondoko merkatua Estanislao de Aranzadi, Arturo Campion...eta baita ere seguituko du bere margo etnografikoeki, espezialiki baztango bailarakoak.

Javier Zigak E.A.J. alderdiko kidea izan zen eta bi alditan Iruñako zinegotzia  atera zen autatuta  (1920-1923) eta (1930-1931). Bere idei politikoak, gerra zibilan ondoren arazoak ekarri zioten, 1938ko Apirilan preso artu zioten, espetxeratu eta tortura ezagutu zuen (geroxago errango zuen garai hoietan gizakiaren ankertasuna eta gaiztakeria ikusi zuela). Azkenian libre geratu zen garaiko 2.500 pezetaz ordainduz, ixuna ez zuen diruz ordainduz baizik kuadro batekin, gaur egun "el cristo de la sancíon" izenarekin ezagutzen dena. Honek asko markatu eta aldatu zion, margotzen segituko zuen  baina hemendik aurrera margotuko  duen gehiena kopiak izango dira, alde batera uzten sormena eta gauz berriak.

1960 hil zen eta uste da 384 lan utzi zituela baina ziur aski gehiago izango direla pensatzen da. 1986an, familiak 20 kuadro doain eta bertze 20 prezio simboliko eman zituen Nafarroko museoari, gaur egun kuadro hoietatik, bakarrik bederatzi ikusten ahal dira (Baztango museo etnografikora ekarri dutenak), bertzeak museoaren biltegi batean daude, zulo batean sartuta.

Erraten ahal da, bere  euskaltasuna  ez zuela bakarrik gerra zibilan ordaindu, baizik bere bizitza guztian eta gaur egun, oraindik ordaintzen ari dela. Hau erran  ondoren, horrela izan, eta ez bazan sar dadila kalabazan.

Javier Ziga. Ah! ahazten zizaidan, Elizondoko Jorge Oteiza museoan ikusten ahal diren kuadroak hauek dira;

Madrilen ikasten egon zen garaikoak:

Artzaina (1910-11) - Mohamed Ben El Peli Makurra (1910-11) - Estudio (1912-13).

Parisen egon zen garaikoak:

Combinacíon de la ruleta (1912-14) - Batzarre bajo el árbol de Jaureizar (1914) - Proclamacíon del primer rey de Navarra (1914) - Sokadantza (1914).

Paristik itzuli eta Iruñan egon zen garaikoak:

Mezatik (1914) - Musa jokatzen (1940-60).

.

Trinidad Urtasun

pello 12/09/2008 @ 23:24

2005ko irailaren Nabarraldeko Harian, Ekaitz Santazilia idazitako "bazen behin Perpetua Saragueta" artikuluan irakurri eta ezagutu nuen baztandar xelebre honi.
0trini50008701.jpgTrinidad Urtasun Iruritan jaio zen 1894ko apirilan 24ean. Iruritar bersolari gaztea eta ogi banatzaile honek, Perpetua (bere emaztea) ezagutu zuen Bozate auzoan. Trinidad abertzalea zenez bere biziza osoan arazoak izan zituen guardia zibilak eta soldaduekin,askotan kolpatua, ia San Cristobalera eramana eta baita ere fusilatzekotan egon zen, azken momentuan herriko apaiza lortu zuen paretatik kentzea kristau hona erranez, ala bai zen ta.
Baian ere izan zituen autoridadekin esperienzi barregarriak, bat adibidez Erratzu inguruan zebilen ogia banatzen eta Izpegiko karabinero batek Elizondora eramateko agindu zion,autoan igo eta Erratzura iristean, gizon bat bere zerrikumekin bide erdian agertzen zaie, gizona ez harrapatzeko bolantazua eta bide bazterrera erori ziren Trini eta karabineroa, kristala autxi eta karabineroa zauritu zen.Momentuan Elizondoko guardia zibila buru bertatik pasa eta istripua ikusita atestadua egin zuen. Guardia zibilak zerrikumetaz ohartu ez zirenez eta Trini zerrizainari salatu ez zuenez nahi, istripu bat izan zutela erran zuen.Atestadua siñazerakoan karabineroa Felix de Hierro izena zuela ikusita Trinidad de Bronce siñatu zuen erranez; "de Hierro" dena zauritu dela eta "de Bronce"koa ez..
Ikusten ahal denez Bertsolari baztandarra honek oso azkarra zen, bertze batean medikuak egun batian erran zion adinarengatik hanka bat gaizki zuela, eta hala erantzun zion:"Ez jauna, bi hankak adin berekoak dira".Beste batian bi banabarra (babarruna baztaneraz) zinzilikatu zuen eta ea zer erran nahi zuen hori galdetzerakoan erantzuten zuen:"Irakur zazu! ba, Biba Nabarra!"
Holatakoak asko izan zituen baztandar,bersolari eta ogi banazaile honek eta berak erraten zuen bezala "¿que tal? bastante petral" nik "agur eta bertze bat arte, bonaparte" errango dut.