Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Festak eta ospakizunak

Gamioxarreko dolaretxeaz

pello 29/10/2009 @ 00:30

Hamargarren aldiz jo ala jo taldekoek kirikoketa besta ospatu zuten Urriaren 24an eta berriz ere Gamioxarreko dolarea martxan patu zuten sagardoa egiteko,orain dela 300 urte egiten zen bezalaxe.

baztangohaizegoarenargazkiak-20091026231729.jpgBaina besta honen atzean lan aunitz dago eta lehenengoa akaso Gamio xarreko dolarea konpontzea, txukuntzea eta berreskuratzea izan zen. Baztanen dolaretxe hau bezalakoa hainbertze baziren edo badira, batzutan eraikina mantentzen da, adibidez; Ordokiko Etxebertzeko dolarea, Elbeteko Uhartenea gibeleko aldean dolaretxea mantentzen da, Zigaurreko Jauregia..bertze batzutan etxearen izena erraten digu zela, Urrasungo Dolaretxea bezala eta haunitzetan bakarrik arrastoak eta hondareak gelditzen direnak;  Zigaurreko Etxeberriko dolarea (paretan ikus daiteke zurutarria), baita ere Elizondoko Txokoto auzoko Migeltonea...

Dolaretxe hauek, Gamioxarreko dolaretxeko dolarea bezala, dolare barrokoa  deitzen dutenetakoa ziren edo dira, XVII. eta XVIII. mende bitartekoak,eta Arizkungo Gamioxarreko dolarea, Euskal herrian eta seguraski mundu guztian funzionatzen duen dolare bakarra izanen da. Gipuzkun, Ezkio baserrian badago funtzionatzen duen bertze dolare bat, oraindik zaharrago eta gotiko izenaz ezagutzen denetakoa, baino xinpleagoak eta kanpoan (larrainean) erabiltzen zirenetakoak.

Gamioxarreko dolaretxea (goitiko argazkian) izena erraten dun bezala Gamioxarrea etxeren gibeleko aldian itsatsita dago, eta bi eraikin osatzen dute dolaretxea. Etxe eta dolaretxeko bi eraikinen artean larraina dago eta honen aurrean, harrizko etsi batez babestua, sagasti bat.

baztangohaizegoarenargazkiak-20091026223222.jpgDolaretxearen barruan, berriz, hiru sorailu edo hiru espazio desberdin dauede. Lehenegoa eta garranzitsuena, dolarea, hau, harri txaflaz egiñako "piszina" edo aska haundia izanen zen, eta honen inguruan dolaretxean altxatzen zen, goian berriz biltegia dago, hemen sagarrak gordetzen dira eta zulo batetik dolarera botako dira eta hirugarrena, azpiko aldean, Kupelategia.

Ederra eta ia magikoa izan zen ikaustea, nola iten zuten sagardoa 1700 urte aldera. Horretarako biharamunetik hasi ziren lanean peoiak, hauek dolarea sagarraz bete eta pisoiekin sagarra zanpatzen edo jotzen hasten ziren, sagarra zanpatzerakoan pats bihurtzen zen eta palakiekin, pats hau , dolareko bazter batean pilatzen zuten. Berriz dolarea sagarrez betetzen zen eta berriz, sagarra zanpatzia, horrela dolarea patsaz betetze artio.

Sagarra zanpatzia lan gogorra eta erritmikoa da, erritmikoa denez. harras aproposa da abesteko eta koplak ateratzeko, horrez gain kantatzia, lana baztangohaizegoarenargazkiak-20091024225325.jpgharinduko zuen. Erritmo hoiek, peoien arabera ezberdiña izango da. Bat baldin bazen "rau-rau" izanen zen, bi berriz "tiki-taka" eta hirukotea izatean "kirikoketa"...hortik dator ba  kanta ezagun hori,

kirikoketa, kirikoketa, kirikoketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela, sagarra jo dela, jo dela jo dela jo dela...

Dolarea patsaz beteta dagonian, estutze prozesua etorriko da. Tenore hontan hiru ardatzako prentsa mugimenduan jarriko da. Ardatzak, agailekin biratzen dira. Agailak, makil luze eta sendoak dira (hauek txalaparta jotzeko erabiltzen diren makilak dira) eta ardatzaren buruko azpikoaldean burdin harri batzuk patzen dira eta zapatu beharrako ohola (patsola) finkatzen da. Ohol zerrenda bakoitza bere egin beharra zeukan eta hori guztia patsa estutzen du eta zukua zurutarritik atratzen hasiko da. Txorrota hori egurrezko kanaltxo batetik kupelategira eramanen da eta han aska batean biltzen da. Hortik, kupeletara eta han lehenengo fermentazioa izanen du eta handik egun batzutara, kupela itxita, bigarren fermentazio bat izanen da eta horreri sagardoa deituko zaio.

gaia34102_02.jpgSagardoa egiterakoan edo egiten zuten bitartean , lanorduak akitzreakoan, pisoiak eta patsola baten bat artu eta larraineko etsietara igota, egunan zehar haritutako erritmoak eta improbisatzioak berriro iten zuten baina orduan lan moduan baizik besta moduan eta laneko tresnak halaberean soinu tresnak bihurtuz.

Gero urtekin, industralizazioarekin, katxarro berriekin, garaiko teknologia puntarekin... etxetara eta baserritarra matxaka izeneko tresna iritsiko da, gauz ttikia eta sagarrak sartzen zirela, burdiñezko bolantia biratuz , segidan  zukua ateratzea lortuzen zuna, Honek egin zun dolareak ez erabiltzea eta handik aurrera ez bakarrik dolareak galdu ziren baizik baita ere sagardoa modu horretan egiterakoan bere inguruan zegoen kultura  ere bai.

Baño eskerrak badirela jo ala jo kultura talde hauek bezala, kontu eta gauz zaharrak berreskuratzen dutela eta behipin urtean behin, berriro dolarea eta honen inguruan dagoen kultur guztia martxan jartzen dutela.


Bideoak

Sagarrak zanpatzeran prozesuko bideoa, Kirikoketa egunan.

 

 Baita ere argazki gehiago begihizkian, baztango haizegoaren argazki web horrian

 

 

Baztan oinez, oinez 82

pello 18/10/2009 @ 21:49

p181009_1151.JPGBertze Nafarroa oinez pastu dugu, ainitz ongi, ondo antolatua, elegantia, denbora ederrkin, jendetsua, arrakastatsua...hau da, urrengo urtian errepikatzeko gogokin bueltatu gara (urtero bezala). Eta bueltatzerakoan autobusaren bakartasunean, neketasunaren ondorioz eta postura ezin artuz, konturatu naiz, autobusan bueltatzen ginenak, Baztan Ikastolako ikaslen eta ikasle ohien gurasoak izanez gain , batzuk ikastolako ikasleak izan garela eta modu batean Nafarroko oinezekin batera, hazi garela. Ikasle ginenean gurasoekin etortzen ginen; Bera 83, iruña 84, Lizarra 85, gero gazterian. cuadrillan; Lesaka 88, Etxarri 89, Lizarra 90, Atarrabia 91, Viana 92, Altsatsun 94n (hujalotekin lokatzan saltoka) Beran (pilotak eskibatzen) urrengo urtetan formalki, neskalagunarekin edo bikotetan; tafalla 97, Zangotza 98, berriz Iruña 99 eta azken urte hauek seme alabekin Olazti-Ziordia 05, Bera 06, Biana07,Iruña 08 eta horrez gain Baztandarrak (ta sakanarrak ere) hasieratik bizi izan dugu oineza, zeren Baztango ikastolako ikasleak ginenean, gure ikastolak, izandako bigarren oineza antolatu zun, oraindela 27 urte.

oinezlogo.jpeg1982 urtea zen eta garai haietan Uztailan izaten zen. Oroizapen goxoak dakarkigu egun hori, nahiz eta haur bat izan (9 urte,) oroizen nahiz ibilbidean zehar (Pilarretik goiti Lekauz aldera joanten zena) egon ginela pegatinak saltzen edo borondateagatik ematen, eta ahazteziña ez  dena, pegatina haietan zeuden logotipoa zen. Logotipoaren egilea Martin Garde Lekauztarra izan zen, garai hartan ikastolako gurasoa eta gaur egun Baztango udalako kultur sailako zinegotzia. Logotipo horren bidez euskararen berreskurapena pausoz pauso, oinez lortuko dela adierazi nahi zuen. Logotipo horrek lortu zuena gure barrenean sartzea eta betirako ikono bat izatea izan zen (garai haietako baztandarrentzat) zeren urte aunitz ondoren segitzen genun eramaten kamiseta zuri hoiek logotipoarekin, zeren urte aunitz ondoren segitzen genun eramaten motxila-zaku hori (logotipoarekin) piszinara, toalla eramateko edo gosaria eramateko eta urte auniz ondoren, bestetan ikusten zen logotipo hori zeukan txano zuri hori eta  zihur nago,  gure aitak oraindikan daukala eta erabiltzen dula baratzean, haietako txano bat.

oinez1.jpegHaur baten oroizapenak alde batera utzita, erran behar egun inportantia izan zela baztandar guztiendako, eta hain zuzen Baztan Ikastola osatzen zuten guztiendako. Baztan ikastola orduan berrehun ta sei haur  eta bi egoitz zahar eta murritzak zitun, bata Elizondo eta bertzia Elbeten eta ikastolako hazkundea haundituz joaten zenez, egoitzak desegokiak zirenez eta institizioen laguntza ez zenik, behartuak izan ziren jai "berri" hau ospatzea. Lan haundia egin ondoren, dena ongi atera zen, antolaketa eta giroa apartekoa izan zen, eguraldi ederra eta harekin, hamabi mila lagun hurbildu ziren ziren Baztan aldera.  Euskal Herriko txoko guztietatik etorri ziren Elizondo eta Lekaroz artean prestatutako zirkuituan oinez egitera. Garai haieta ezi ziren gaur egun ezagutzen dugun bezalako guneak, baina musika, dantzak eta jai giroa,  bazter guztietan bazen.

oinezjend.jpegJende ezaguna agertu zen , Hori artean Karlos Garaikoetxea garai hartako Euskal Autonomia Erkideko lhendakaria zena , Txillardegi (Telesforo Monzonen alarguna), Jose Mari Satrustegi (apeza, etnologoa...) honek pregoi polemikoa bota zun...baina beti bezala (edo behipin askotan) etorri ez zirenak, Nafarroako Diputazioko ordezkariak izan ziren, muzi egin bai zuten.

Apaitzekoa da ere, mila lagun baino gehiago aritu zirela antolaketan eta laguntzatan. Batzuk zikiroa prestatzen, bertzeak bazkaria zerbizatzen... Zeren ekitaldi nagusia, herri bazkaria izan zen. Bazkarian mila bortzheun personek parte hartu zuten eta menu arras baztandarra dastazeko aukera izanez, baztanzopak, piperrada, zikiroa postria eta nola ez kafia ta kopa.

Oinez hori ez da gaur egungoekin konparatzen ahal, ez jende kopuruam, ekitaldietan... baina ttikiagoa eta xumeagoa izan arren 3,5 milloi pezeta biltzea lortu zen. Gaur egun ez da diru aunitz, baiño garai hartan diru nahikoa izan zen.

Ta garaiko prensan agertzen zen bezala "Baztan xerri buztan? ba bueltak eman ondoren uztan"

oinezxakilixutout.jpeg

Argazkiak eta datuak "Baztan ikastola 25 urteurrena 1970/1995" liburutik artuak daude.

Baita ere bitxikeri bezala picasaweb hau bisitatzen ahal da eta izan diren Nafarroa oinez guztietako logotipoak ikusten ahal dira.

Tukutukuen biltzarra

pello 21/07/2009 @ 00:17

Zugarramurdiko lagun batek beti deitu dio baztandarren biltzarrari, "baztandarren arrotasun eguna" eta bertze batzuk (Malerreka aldekoak) tukutukuen biltzarra deitzen dute. Hori entzun bai nuen 06baztangohaizegoarenargazkiak-20090720162323.jpgigande goiz goizean. Goizeko 8 etan Errotabereatik jautxi nintzen bazkariako mahiak paratzeko laguntzeko, kotxea gurasoen garaje parean utzi nun eta han ostatu berri bat ireki dute Lekuaberria izenekoa (Pello Zaldainena) eta ordu haietan gaupaseroz beteta zeguen ostatua eta kalea, kotxetik ateratzerakoan bi donoztebetar pixa iten ari zirela bat komentatzen zion bertzeari:- ikusiko duk gero hau tukutukuz beteko da eta denak kaxeroz jantzita, kar kar kar, eta guk tukutukuen biltzarran galduta ...erantzun zion bertzeak.

 Tukutukuak, bai horrela deitu digute baztandarrei betidanik gehienbat Doneztebekoak eta aspalditik izan arren lehenengo aldia izan da enzun dudala baztangoa ez den, bati erratea. Nire anaia berriz neskalaguna Donoztebetarra da eta bitxikeri hau komentatzian erran nau bere neskalagunaren aita zena, berarekin beti tukutuku hitza erabiltze zula, tukutuku geldituko zara jatera?, tukutuku nahi duzu gehiago?, tukutuku pastu ogia... Entzuna diot amatxiri baztandarrei ez zizaiela molestatzen tuku-tukuak deitzea baino bai Doneztebetarrek baztandarrei zirikatzeko eta izorratzeko  erabiltzen zuten izena zela

06baztanescudo.JPGEta zertaz  tuku-tuku? Badirudi baztango jendia otza dela, geldia  beti mantso, trankil dabilela,..Malerrekakoak berriz ipurdi beroak direla, ez direla geldirik egoten ahal, jenio fuertiago dutela...Baztandarren mantsotasun eta lasaitasun hortaik seguraski etorriko da  hain famatua den "baztango ordua " edo "hora Baztan" erranairua. Norbaitekin edo zerbaitetarako gelditzen zaren  ordu hori, eta jendea edo lagunak orduerdi bat geroxago (edo gehigo) agertzen den ordu hori "hora Baztan" deitzen zaio, adibidez, 8tarako gelditu bazara baztandarreneko barrakoian mahaiak prestatzeko, hora Baztanen, jendea 8:30 aldera agertuko da.

Arestian komentatu den lasaitasun horretaz ere ikusten ahal da erranairu zahar horretan erraten duna: Baztandarra tuku-tuku, gasna erre yale, sura jan ta batre gabe- hau da gazta urtzen patu eta gauza mantso egiten dugunez sua urtu dena eta gazta gabe gelditu.

500px-bandera_del_valle_de_baztan.jpgErrandugunez bezala  ez zaigu asko molestatzen kanpotik horrela deitzea edo iseka itea, zeren hortarako gure hartian, herri batetik bertzera iseka edo zirikatzeko pilaka erranairuak  ditugu bai euskeraz ta baita ere erdaraz.

ERRANAIRUAK eta ISEKA KANTAK

Herriz herriz basaburutik hasita  baztangoizaraino herri guztiak badauka bere iseka kanta

-Almandoz galtza motz - Almanandoz kiz koz, berroetarrak galtza motz, aniztarrak buru motz, zigarrak muturre zorrotz.

-Berroeta han badire hainbertze iratze meta.

-Aniz, hameka etxe,hameka labe ta hogeitabi zetabe, bat bertze behartu gabe - Aniz inbusteri haundiz.

-Irurita jo zazu txiribita , edo erdaratuta "toka la txiribita".

-Oronoz galtza motz, Arraioz leku oz, Lekaroz hor ere otz, Oieregi zerri begi , Narbarte  hemendik aparte...

-Gartzain hor badago hainbertzearzain - Gartzain zapela bete gaztain.

-Elizondo xinguli mango, arto gitti jango, ogiaren papurra, Elizondo zangamakurra - Elizondo zangili mango, arto gutti yan do.

-Elbete kukute apo bat yan dute - Elbete kukute zerri bat hil dute katilu bai ezin izanez xerri aspilean yan dute

-Arizkun Dominus obiskun (jauna zuekin erran nahi du) - Haundienak dira arizkundarrak, hori segitu nahiak erratzutarrak, xito salto salto Ziga burutarrak, galtzapurdi lazo arraioztarrak.

-Bozate deabru guztiak hor zate - Bozate kukute zerri bat hil dute katilu txar bat ezin izanez zerri aspilean (zerriak bazkatzeko tokia) yan dute

-Erratzu mile petatzu- Erratzu hamar mile petatzu.

-Azpilkueta, jo eta bota.

-Amaiur haurrek xatar ezin bihur - Maia Baztango zerritaia.

Baita ere badago Baztango neskei buruz abestitxoak

-Neska ederrak dira aniztarrak, dantzari ederrak arraioztarrak, beltxaran graziosoak zigatarrak, makilkari haundiak gartzaindarrak, arrikari haundiak iruritarrak eta gona luze denbil, elizondarrak

eta akitzeko kanpotarrentzat ere badago

-Española yan ta hotza, frantsa yan ta bero nahiz ta deus ez den gero

Erran behar erranairu batzuk gaur egun kalean erabiliak direla, bertze batzuk amatxi ta aitaxi ta bere hadiñekoei entzunak direla  eta baita ere batzuk gutti edo ia ahaaztuak belaunaldi berrientzat direla , baño denak eta gehigo ere aurkitzen ahal dira Mariano Izetaren " Baztango kontuak" izeneko liburuan.

San Juan gaua eta sorgiñak.

pello 22/06/2009 @ 23:41

Ekainan, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetea, 23an San Juan bezpera ospatzen da herri askotan, Arizkunen bestak  direnik, ezkil jotzearekin asten dira, suak piztu, bakoitzak  bere etxe aurrian, zelaietako belar moztuarekin, (orain garaia dela belarra mozteko) eta suak saltatu, komenigarria denez, eta antzerki 729285014_f266bfc7d1.jpgbatekin amaiera ematen zaie, garai batean lastozko sorgin bat erretzen zen.

Festa honetan, ospatzen dena ez da saindua baizik eguzkiaren aroaren etorrera, hau da udako solstizioa. Urteko egunik luzeena eguzkiari eskeintzen zaio eta suak eguzkiaren ikurra bihurtuz gaua argitzen du, gau majikoa izanez.(argazkia erauzetarena da eta flickrretik artuta dago)

Gizakia gizakia zenetik eta orain dela gutti arte nekazaria izan denez, lurratik eta naturatik bizi izan da. Lurra ezagutu eta bere zikloak edo aroak betidanik ospatu du, neguko soltizioa (eguberriak), udaberria... kristautasuna iritsi zen arte.

Kristautasua  indartuz eta zabalduz joan zen bitartartean, jentil ohiturak (paganismoa) bereganatuz eta trasformatuz joan zen, eta mantentzen segitzen ziren ohiturak, diabruaren eta sorgiñen gauza zela, elizgizonek erraten hasi ziren. Azkenian gau  hau sorgin eta gaueko izakiekin nahastu da.

Sorginak (sortu eta egin hitzetik datorren hitza)  belarrak ezagutzen zituen emakumeak... eta bertze herritar batzuk kristauak izanez gain aintzinako ohiturak mantentzen zituzten eta eguzkiaren egun hontan, suaren inguruan, foto32.jpgondo jana ta ondoa edanda, gaur egungo larunbat gaua bezala ta sikotropiko ordez  ontto batzuk (mongiak adibidez) edo komentatzen dutenez akerraren putza usainduz, aluzinogenoa dela (hemen izango genun akerra eta deabruaren parekotasuna, deabruari ipurdia muxukatzen zutela eta abar...) eta gaur egungo objetibo berberakin seguraski, ligatzea, larru jotzea... baina askatasun haundiagorekin  akituko ziren festa hauek. (argazkia Lola Sarratearen "sorgiñak akelarrearen bidea" arte lana).  Festa edo topaketa hauek akelarreak deitu edo deitzen diogu Hitz hau Zugarramurdin gertatutakoaren ondorioa da, zeren Euskal Herriko bertze herri askotan egiten ziren eta bertze izenekin ezagutzen ziren bilgune hoiek, Fikozelaia (Saran), akerlanda, (Arteagan), Petralanda, (Diman)... Zugarramurdiren kasuan,  pentsatzekoa da garai batean ongi ikusita eta normala zela eta festa leku ireki batean egiten zela , zelai batean hau da akerren larrean eta denborarekin, arestian kontatu dugunez bezala, leku itxi eta ezkutu batean egin beharko zuten, bertze  kristau eta herritarren begietatik urrun eta lezetara joanak izanen ziren eta izena mantendu.

Akelarre hitza gaur egun artio iritsi zaigu sorgiñen bilkurari deitzeko bai erdaraz bai eskaraz, hau da zeren azken "auto de fe" haundia egin zena, Zugarramurdiko afera izenarekin ezagutu izan zelako.

Afera honek, 1608ko Irailan asten da, Valle Alvarado inkisidorea Zugarramurdira iristen denean, Urdazubiko abateak eta Zugarramurdiko jaunak egindako sorgin salaketa  bat aztertzera. Hauek komentatzen dute Sarako neska gazte batek  Maria Ximeldegi erraten zula sorgiña zela eta deabrua agertzen den bilkura batzutara joana dela eta bilkura zugarramurdiko leze bazutan egiten direla eta bera badakiela nortzuk joaten dira harat. Herritarrek kriston presioa jasanez, galdeketak, mendekuak...azkenik Inkisidoreak, han biltzen direla herritar batzuk, deabrua adoratzeko eta sexu orgiak egiteko , erraten duen informe bat egingo du. Honekin batera 205 emakume eta 67 gizon (Zugarrmurdi eta Baztangoak gehienak) salatzen ditu, haurrak,agureak... Salatu guzti hoietatik Zugarramurdiko 31 Logroñora eramango ditu eta epaituak izango dira 1610ko Azaroan.

Epaiketa artan Euskal herriko bertze "sorgin eta aztiak" epaitu ziren, 5.000 mila Nafarr erraten dute epaitu zirela, haien artean Bargotako apaiza Johanes, Bianako agure itsua, Endregoto, Berako sei emakume. Lesakako hamabi, Etxalarkoak, Igantziko, Urdazubikoak...

Auto de fe hartan berrogeitahamairu izan ziren zigortuak eta berrogeitahamahiru hoietatik hamaika sutean hiltzea, hamaika hoiek Zugarramurdiko taldekoak ziren, hortaz izena Zugarramurdiko afera. Hogeitahamaika Zugarramurditarretik bakarrik hamabi bizirik bueltatzen dira, zortzi gehigo hilko ziren presoindegian epaiketa itxarotzen, zortzi hauek errugabeak izendatuko dute.

Hortik aurrera zugarramurdi  eta sorgiñak betiko lotukodira eta imgp5016.JPGsorginkeriaren herria eta erreferzia bihurtuko da. Zugarramurditarrek mendez mendez harrotasunarekin eraman duteeta ez dute iñoiz ahaztu bere  hogeitahamaika herritar hoiei gertatutakoa.  Aspaldin Zugarramurdin data hauetan San Joan gau ondoko larunbatan akelerre gaupasa iten zen, jende asko etortzen zela ta gaur egun sorginen eguna antolatzen da, merkatu ta sorgin feriakin, hitzaldiak, antzerkiak... dena sorginaren inguruan, baita ere omenzen dute epaiketa paratu zutenei .(aurtengo sorgina egunaren argazki batzuk)


Hil zituztenak

Sutean bizirik erretzea kondenatuak izan zirenak: 

Maria Arburua, 70 urtekoa, Maria Baztan Laborda 70 urtekoa ere, Graziana Xarra 66 urtekoa, Maria Etxaute 54 urtekoa, Domingo Subildegi 50 urtekoa eta Petri Juanjorena 36 urtekoa .

Presondegian hil zirenetakoak eta "errudunak" izan zirenei aurrekoekin batera bere gorpuak erre zituztenen izenak:

Juanes Etxegi 66 urtekoa, Maria Etxeleku 40 urtekoa, Estefania Petrisazena 37 urtekoa, Joanes Odia 68 urtekoa eta Maria Zozaia 80 urtekoa.

Hil zituzten guzti hauek, Maria Zozaia ezik, beti ukatu zuten sorgiñak eta aztiak zirela, eta ukapen hori izan zen hain zuzen sutan erretzeko kondena, gainerako auziperatu guztiei sorgiñak zirela aitortzeagatik bizia salbu izan zuten. (Maria Zozaia ezik, sorgiña zela aitortu baino erre zuten).

Handik urte batzutara, herio zigorrak siñatu zituen epailetako bat Alonso de Salazar y Frias epaiketarekin ados ez zegola Zugarranurdira eta Nafarroko eta Gipuzkuako bertze herritara bueltatu zen eta jende pila batekin hitz egin ondore, konklusio batera iritxi zen: Iñoiz ez zela gaueko hegaldirik izan, ezta zapo magikorik,ez eragindako ekaitzak, ez haur bahiturik... Akelarreak nekazal festak zirela eta jan, edan, kanta ta abesten aritzen ziren bilkura zela eta Euskal Herriko mendialdeko herritarrek oraindik kristautasunaren aurreko siñiskerietan siñisten jarraitzen zutela, siñiskeria hoiek kristau erlijioarekin nahasten zirela eta horrek ez zuela ezer ikusirik deabruarekin....


Erabilitako bibliografia

lib0006g_06_toti_mzd_lezea_sorginak_erein.jpg"Sorgiñak", Toti Martinez de Lezea, Erein 

 "Las brujas y su mundo"  Julio Caro Baroja, Alianza Editorial.

"Las brujas de Zugarramurdi y la inquisicion de Logroño" Los

Almandoz, ta bi historio motz

pello 14/06/2009 @ 23:41

Igande kanibal hontatik (kristoren gorputza har zazue eta abar...) eta Almandozko bestetako azken eguna denez, herri honetako egiazko bi gertakizun apaitu nahi genuke.

22391.jpgLehenengu "pasaje historikoa", arras ezaguna da, gehienbat Almandozko gazteak 2005an Baztandar Biltzarrako, orgen sari nagusie irabazi ondoren, gertakizun honen antzezpenakin. (argazkia Xabier Landarena da "la taverna del fotografo"koa eta www.gourmet-image.com webhorritik hartuta dago)

Kontatzen denez garai hartako Spainako erregea Alfontso XIII.na, Iruñan zegoen eta han zegola egun batian txoferrakin kotxea hartu ta buelta bat ematera joan ziren Belate aldera, eta han zeudela beitien ikusten zen bailara arras pollite iruditu zizaion (egia erreteko gauz normala), hain berdea...nahi izan zula behitiago joan, sakondu, exploratu. Han zebilen biak, paisaja ikusten bapatean asto bat karreteran atra zizaiela, frenatzeko denborik ez eta kristoneko kolpia asto gixagoren kontra, kolpia animalikoa izan zen kotxea irauli egin zula. Hau Almandoz inguruan izan zen eta segiden Almadoztar batzuk urbildu ziren laguntzera eta kuxkuxatzera, zeren kotxe gutti pasatzen bai ziren, ta ikustean deus miñ artu zutenik ostatura eraman zieten, han iñor ez zien ezagutzen bi kampotar haie nahiz eta batek Spainako erregea zela erraten zun behin eta berriz. Astoaren jabia agertu zen, Libus baserrikoa zena eta aserre aitu ziren astua hil ziotela edo ez...orduan apeza sartu zen eta baietz erregea zela, zautzen ziola eta honek ongi ordainduko zuela astoa erran zuenean astoaren jabia ixildu zen.

Historioa hau gezurrezkoa edo "subrealista" dirudien arren egizkoa da eta dokumentatua dago zeren ostatuan zegoen norbaitek gertatutako guztia idatzita utzi zuen kontribuzioneko paper bateren atzeko aldian.

Bigarren gertakizun historikoa zaharragoa da eta baita ere mingotsagoa, Belateko batalla izenarekin ezagutzen den gertakaria ren ondokoak.

1512ko Azaroaren 30an Nafarroako erregen (Labrit edo Albret) ejerzitoa Napartarrez, bearnendarrez eta gasconez osatua Iruñako sitioa altxatzen dute (erreinua errekupertzeko lehenengo saikarera izan zen Gaztelania inbaditu zuenetik) eta Baionarantz abiatzen dira Belate-Baztan bidetik.

18belate55-26.jpgAlba dukearen ejerzitoa (gaztelaniarra eta Iruña ta Nafarroa  konkistatu zuen buruzagia) bere atzetik doaz, franko-napar ejerzitoa oso ahul dago eta Belate elurrez pastu beharko dute. Han eta kondizio hoietan gertatuko da Belateko batalla ezagutzen dena. Hasteko ez zen izan batallarik ez deus ( denborarekin gertatutakoa haundituko dute, ohorea, autsarkeria, battalla mitikoa...) dirudi ejertzitoaren retaguardia ezin zebila garraiatu sitioan erabilitako artilleria , ahulak, hotztuek, gosetuak.. bai zeuden, eta ikusterakuan bere atzetik zebilela gaztelaniarrak, kasu hontan Diego Lopez Ayalaren kapitainaren soldaduak, hau da Gipuzkuarrak ( ez ahaztu gutti gora behera 1200tik gipuzkoako lu Naparrek, hauei ikusita artilleria han utziko zuten eta alde egiñez. Gipuzkuarrek, kañonak beregatuko dute (urte askotan Gipuzkoako armarrian agertu diren kañonak dira) eta kristonezko batalla baten ondoren lortu zutela irabaztea eta artilleria harrapatu zutela kontatuko digute hortik aurrera.

Kontatzen dutena gezurra da eta ez dutena kontatzen egia da, zeren egun hortatik aurrera (abenduak 7)  Belateko eta Almandozko eskualdea kriston basakeriak pairatu zuen gipuzkuarren eskutik. Belateko monastegia sakeatua izan zen, lapurtua, expoliatua, Almandoztarrei ganadua lapurtu zieten eta balorezko gauzak ere eraman...gaur egun oraindik "historia ofiziala" erraten du, sakeoaren egileak "frantsak" izan zirela nahiz eta exkomunioia aurkeztu zun Obispoak hilabete batzuk geroago egileen aurka, Lopez de Ayala eta bere soldaduei.

Denetatik pasatu da Baztango ate hontatik eta gertakizun errealaz gain baita ere Alamandoz baudaka bertze motatako historioak, "leyenda urbana" izanarekin izendatzen ahal dugunak, zeren hori uste dut dela (kondaira urbanua) erraten dutena Almandozko arrobiatik atera direla Moskuko metroaren marmolezko arlauzak eta baita ere Kremliñako plaza gorria egiña dagola almandozko harriarekin. Beti entzun dena baina iñoiz egiaztatua izan dena.

0imgp4875.JPGAkitzeko erran garai batean, ez aspaldi Almandozeri erribera ttikia deitzen ziotela,. Gure amatxi Zigatarra genun eta askotan entzun diogu hori eta galdetzerakoan zergatik deitzen zioten hola Almandozeri, erraten zun Baztango herri erdaldunena zelakoz, euskaraz jakin arren erdaraz hitz egiten zutela, gehienbat neskak ziren eta berak erraten zun bezala "gehiago" izateko egiten zuten. Baina hori garai haietan (1920-1970 gutti gora behera) ere Elizondo gertatzen zen, Elizondoko "señoritoak" erdaraz hitz egiten zuten eta baserrikoak jausten zirenean haietaz irritzen ziren erdaraz ez bai zekiten. Eskerrak hori aldatu dela eta gaur egun ia ia euskaraz hitz egiten dugunak irritzen gara, oriaindikan hemengoa izan arren ez dakiena edo ez duena jakin nahi haietaz. 

Maiatza, loreak, erregiñak eta baratza

pello 09/05/2009 @ 01:31

Maiatza edo Loraila deitua ere euskaraz, loreen hilabetea eta erraten den bezala  Maiatz lore, urre lore. Maiatza hitza, Maia erromatar jainkotsarengatik datorkigu .Maiak loreen  jainkotsa bai zen,

Maia jaikotsarekin, denboraren urrutian sustraia errotua  duen ospakizunak izanen dugu hilabete hontan Baztanaen, hain zuzen Arraiozen eta akaso naiatzako.jpgArizkunen. Festa hori Maiatzako erregiña (Arizkunen) eta Erregiñak eta saratsak (Arraiozen), bi bestak iduritsuak dira, herriko neskato batzuk erregiñaz, txuriz jantzita eta lorez apainduta. Arraiozen erregiñak (bi direlako) saratsen laguntzakin eta panderoz joka etxez etxez abesten eta urtatxa eskatzen doaz, Arraiozen beti danik ospatu da, hau da, ez dela iñoiz galdu eta populazio arazoegatik azken urteetan, herriko mutikoak ere parte artzen dute.

Arizkunen 80 hamarkadan berreskuratu zuten eta arazo bazuengatik  bi urte daramate egin gabe eta hunekin dirudi hiru izango direla. Arizkungo erregiñak (kasu hontan bat) aulki batea doa exerita eta bertz neskato batzuk beltzez jantzita aulki horieramaten dute soñetan eta txistuaren soñuarekin (hau dirudi dela arazoa, ttunttuneroa) herriko kale barne ibiltzen dira. Festa hauek Udaberria eta ama naturaren omenez dira, eskertuz  emandako loreak, ostoak, fruituak, zuhaizetakoak eta baratzekoak...

Brratzeak hilabete hontan  pres egonen dire d ia ia baratz guztiak (guk beti bezala berandu bagazi) dirudi  zozomikote egunak pastu direla (edo ez) Ortzegunean kazkarabarra izan zen eta baratz bat baino geiagotan, litxu landatu berriak pikutara joanak izango ziren. Egiazko zozomikoteak dira, egun hoiek, nahiz eta Udaberrian egon eta denbora epela izan arren bapatean dena aldatu eta bizpa hiru egunetan kazkarabarra, izoztu (hormatu) eta bazutan elurtea izaten denean, eta baratza eta erein dugun guztia hondatuz. Guk bagenun barride bat (auzokidea) Zuibiartekoa, etxe ondotik pasaiatzen zuna eta garai hauetan baratzean ikusten zigunean , beti, urtero-urtero berdin erraten ziguna:- Goiz zabiltzate!! Kasu zozomikoteak etortzen ahal dituk.

Berdin zen Apirilaren hasieran izatea edo Martxoko lehenengoa izatea eta ez takit nola, baino beti asmatzen zun eta bi egunetara dembora aldatu  eta ereindutakoa, kakazaharra! dena  hondatua.
Baratzatik orain artzen ahal dena litxuak dira , geroxago Uztaila aldera lekak, abuztu aldera tomatiak... beno tomatiak ateratzen baldin badiren, zertaz daramagu urte batzuk (behinpin guk) ez dugula deus artzen uda euritsu eta gris hoiekin, tomateko landaria, xartaxa artzen dula eta herdoiltzen dira. Joan den udan baratze gehienetan hori pastu zen Abuztuan tomatik ez zela apenas  eta Irailan eta Urrian hasi ziren artzen, udazkena epeldu bai zuen. Baziren tomate batzuk barazte batzutan Abuztu aldera, xartaxarik ez zutela artu eta ederrak zirudien nahiz eta landareak, kolore urdiña izan. Xartaxa borrokatzeko bazuk azufrea erabiltzen dute. 

09baztangohaizegoarenargazkiak-20090501001023.jpgArestian komentatu dugun bezala, baratzea ez dugu patu baino bi kristozko baratze mukuak daukagu, (ez takit zertarako ez bai dago jarik) seme-alabak  egindakoak, joan bai ziren Elizondon egin zen Baratze mukuen tailerrera. Apirilan 25 izan zen eta etxeko  jautzak erreziklatuz, txorimalo politak egin zituzten (mukuen argazki guztiak ikus)

Baztanen baratze mukuak egiten edo landa sorotatik txoriak usatzeko talakak egiten xarma ederra daukagu eta Baztango talaka bat Donostiako San Telmo museoan ikusten ahal dugu, Museoko "soinu eta ahots tresnak" atalean dago, bele-izugarri izena dauka eta Lekarozko Iturralde baserritik ekarria da 1916  urtian. Talaka hauek arta-sorotan patzen ziren eta gehienbat beleak uxatzeko erabiltzen ziren, egurrezkoak ziren eta lau hegalak (aspak) ditu eta sega bat egokituta, haizeak mugitutaz soinua iten zun eta han ez zen iñor eta ezer hurbiltzen.

Bazen garai bat arto-soroz beteta edo inguratuta zeudela herriak eta hilabete honi buruz erranairua dio bezala , Maitza, arto yale garratza guztia  edo Maiatza fardo, urte hontan arto ta ogi franko.

Nafarroa bat bakarra.

pello 28/04/2009 @ 23:20

Nafarroa bat eta bakarra, ez dut gustokoa Nafarro garaia eta Baxe Nafarroa edo Behe Nafarroa izenak , ez direlako bi, baizik bat, Nafarroa. Horrela kantatu zun Urepeleko bertsolari famatuak Xalbadorrek "Naparrori" abestian, -... Goi eta beherik ez da enetzat, Naparro bat da bakarra... . Baita ere norbaitek erran zun Nafarroa denon ama dela eta bere zañetan dagon odola, euskara, eta hori usaindu, arnastu izan ahal zen Igande hontan (apirilak 26) Baigorriko karriketan , euria egin arren,  beheko bideoan ikusteen ahal den bezala. (bideoa "eskunabarrak" higotakoa youtuben)

Lehenengo Nafarroaren egunak,Franko il ondoren hasi ziren. Mugaren bi aldeetako herriak euren arteko arremanak sortzeko. Baigorri eta Tafalla herriak senidetu ziren, lenbiziko Nafarroaren besta hori udalak antolatu zuten eta nugaren bi aldeetako Nafarroak elkartzea zuen elburu.

Geroago, egoera politikoarengattik, besta ez zuen segidarik izan erakunde aldetik. Baino bai Baigorriko herritarren aldetik eta zenbait gazte erabaki zuten  ospakizunarekin aurrera egitea. Gaur egun Baigorriko Basaizea elkarteak antolatzen du Nafarroaren eguna (30 urte daramate) , ekitaldi  jendetsua eta ezaguna bilakatu dute besta eta aldarikapenak bat eginez.

Basaizea Elkarteak aurten 30 urte bete ditu, 30 urte hauek eskuz-eskuz, belaunaldi baelaunaldiz eramanak izan dira, bidean kide batzuk,  betiko agurra ere emanez. Basaizea ez du bakarrik egun hau antolatze eta punto baizik hilabete oso bat Kultur ekimenaz beteta eta Baigorriko kulturaldia izena daramana eta Nafarroaren Eguna kulturaldiaren azken ekitaldia izanez.

09baigorriimgp4190.JPGAurten Kulturaldi hortan barna Elizondon Nafarroari Kantaldia antolatu zuten, espektakulo xumea baiana ederra , Hainbertze artista agertu ziren (lur aretoko edozein lekutik) Erramun Martikorena, Ansa ahizpak, Fermin Balenzia, Xendarineko ahizpak...hainbertze taldr , Bankarrak, Orbaizetakoak,Tafallakoak, Baigorrikoak, eta baita ere baztandarrak, Amaiurko gaztelu taldea Baztango hainbertze herritako herritarrez osatua eta Erantsungo taldea. Baita ere bertsolariak Pierre Erramouspe 82 urtekin eta Alexandro Bordagarai, joteroak Marta Moreno bezala eta abar....

Antolatutako ekitaldirik ederrena (niretzat) Nafarroaren bezperan egiten den musikaldia da , Baigorriko eliza zoragarri hortan eta aurten gozatu dugu Tolosako et incarnauts ganbara orkestrarekin, Eltzegor taldearekin eta Baigorri & Iruñako gaiteroekin.Musikaz gozatuz gain baita ere gozatzen duzu lekuarekin, Elizako egurrezko graderioarekin, bertze garai bazutara (irudimenez) bidaiatzen dizu eta edozein momentuan dirudi William Shakespearen antzelan bat ikusi behar duzula edo beraren buruzko pelikula batean zaudela.09-baigorriimgp4229.JPG

Shakespearrek  izan zen erran zuna  "munduaren mirespena,  Nafarroa izango zela" hau 1594 idatzita utzi zun bere lan batetan, urte hartan Nafarroaren zati bat (Pirineotik hegoaldera) gaztelaniarren eskutan zegoen 1512 ko inbasioatik baina Nafarroa Europako estatu aske bat segitzen zen izaten Baigorritik Bidaxuneraino, hau da, gaur egun Baxe Nabarra izenarekin ezagutzen dugun lurraldea eta garai hartan ultrapuerto deitzen zena. Estatu Libre horren Erregiña Albreeteko Juana III zen eta bere kortea humanistaz , renazentistaz, reformistaz beteta zegoen eta jakindura eta kultura bulzatuz....Hori dena burura etorri zizaidan egurrezkoaulki zahar hoietan exerita nengoela.

Gora Nafarroa!!!

Txontxongiloen dantza...haizegoaren norantza.

pello 26/04/2009 @ 02:09

Joan de ateburuan eta hontan, Baztango mugarritik haratago ikuskizun eta festa politak izan dira, Joan den asteburuan Zugarramurdin Eskual titiriteroen 7. topaketa antolatu zuten o9zug.jpgKisulabe elkarteko gazteak, Estefa eta Mikelen oroimenez, Mikel eta Estefa Euskal Telebistako "txokolatex" saio mitikoaren, txontxongiloen egileak ziren eta bere tailerra, lana eta lagunak Zugarramurdi zeukaten. 1996an antolatu zen lehenengo aldiz, hil berria zen Mikel Diaz titiriteroa omentzeko asmoz, eta Euskal Herriko taldeei agertoki bat eskaintzeko xedez. Handik bi urtera Mikel Diazen bikotekide eta lankide izandako Estefa Erro zendu zen, eta ordutik bien omenez antolatzen da, normalki bi urtez bi urtetan antolatzen dute. Zugarramurdiko lagun batek komentatzen zidan titiritero taldeak gogoki eta pozik etortzen direla asteburu bat elkar pasatzera eta jakinez etortzen den jendea dohainik daukala ikusteko gauzak eta antolatzailea ez dutela sarrerik kobratzen, taldeak musutruk etortzen dira, zerbait ordaitzen diete saldutako kamiseten diruarekin eta talde bati eso besteari 100, 50 akaso 200 € ematen diete, honek bihurtu du festa erdi alternatiboa (laguntza ofiziala gabe) eta polit batean, festa bat lekua dagona denentzat , haurrentzat, ez hai haurrentzat , helduentzat, haurren gurasoentzat...bertakoentzat eta kanpokoentzat nahiz eta baztandarrentzat.

Azken hau, erraten dut erdi brometan, zertaz arestian komentatu dudan lagunarekin,  askotan Baztan eta Zugarramurdi buruz hitz egin dugu eta nik beti erran diot, guk Baztandarrak, (gehienak behinpin) pentsatzen dugula Zugarramurdi eta Urdazubi (bertze mugan gertatuko zen berdiña Oieregirekin) Baztan dela edo akaso Baztangoo9zuga2.jpg auzoak edo auzotxoak, bai han urrun, Otsondoren bertze magalean, baina azkenian ia ia Baztangoak direla . Berak (arrazoi guztiarekin) ezez, inola ez eta nik errre ke erre baiez, guretzat direla, Baztango fransak edo alako zerbait...Azkeniam beti ateratzen zidan berberarekin, erranairu famatu horrekin "Zugarramurdiko tuntunena, Baztanen alkate" eta txarrena da,egia omen zela. Elizalde izan zen, izan dugun alkate txarrena eta gainera lapurra, Berak lapurtu zun Elizondon Baztango udaletxean zegoen erdi aroko harrizko armario zaharra (apalak harrizkoak ziren), harriak artu eta bere Zugarramurdiko etxera eraman zitun eta harri hoiek, barbakoa batean bihurtu ziren. Munduko lehendabiziko erdi aroko barbakoa izanen da.

Baita ere ateratzen zuen, nola orain dela 10, 12 urte, Baztango, gutxi gora bera 60 bat baserri sortu zuten mugimendu hortaz, nola Baztanetik (adminstratibotik) atera nahi ziren eta Zugarramurdin sartu, hau da Zugarramurditarrak izan. Lagunak, hori zerbaitengatik izango zela erraten zidan, guk beti gure haundikeriekin;    -Euskal Herriko ibarra haundiena dela, berdeena gure armarriaz (gudan irabazitakoa), hidalgoak garela eta bla, bla eta bla...  eta azkenian baztandar batzuk Baztanetik atera nahi.

09zuga1.jpgHau ez da aspaldiko kontuak oraindik horrela gabiltza, adibidez asteburu hontan gertatutakoa, Zugarramurdira iritxi bezain laster, laguna  ikusterakoan eta  -"iepa|| zer moduz" erran baino lehen eta zerua goibeldu zenez erran zidan: -Baztandarrak etorri eta beraiekin denbora txarra ekarri.

Edo gauean gertatutakoa, afaria ordaintzerakoan, norbaitek ohikatu zun ostatuko naagusiei: -Baztandarrak dira, kobraezau el doble, dirua daukatela,

guk dirua? erran genun eta berriz "azti seme" horrek: - Dirua akaso ez baino haudikerie, sobrante.

Gauz hauek aparte, asteburu ederra pasatu ginun eta egia erranez hain urbil egon arren desberdiñak gara, haiek mugaldekoak direlako akaso, nahasketa horregatik erdi hegoaldekoak erdi iparraldekoak, guri mila buelta ematen digute, herri txiki bat izane, gazte talde txiki bat izenez kapaz dira zerbait egitea ( denbora batian zeukaten lezetako gaupasa , antolatzea uztea behartuak izan ziren herria jendez betetzen zelako, ez zen kabitzen hNaerrian etortzen zen jendea) guk berriz gure haundikeriarekin , ez dugu ezer egiten edo kanpotik etortzen zaigu Igandean bezalaxe Nafarroari Kantaldia Baigorrikoak antolatuta  edo  udaletxeak eta gobernuak  dirukin emanaz. Beno bai, kapaz gara zerbait polita eta ederra antolatzea, nire lagun Zugarramurditarra esta eder horri "el dia del orgullo baztandarra" deitzen dio festa eder hori , gure  "Baztandarren biltzarra" da.

zne.jpg

Mugarritik haratago ere izanen dugu Apirilan 26an, Izpegiren bertze aldean, Baigorrin, Nafarroaren eguna. Hauek ere, Basaize elkartea, berak bakarrik (lagunza ofiziali gabe) antolatzen dute eta  ez bakarrik Nafar guztien egun hau, baizik baita ere, bezperako musikaldia eta bertze ekitaldi kulturalak ere, adibidez Elizondon Apirilak 19an egin zena .

Otsa-ila

pello 11/02/2009 @ 00:07

Otsaila, Baradiaranek eta bertze batzuk errana, Otsaila "otsoen hilabeta" eran nahi du edo hortik datorrela, eta nik aspaldi aspaldi komentatzen nuenean gure amatxirekin hilabeten esanaiak, berak erraten zidan, baiez, Uztailak uzta biltzen den hilabeta, ekaina, eguzkiarena (eki), Iraila iratza moztu eta metetan paratzen zen ilabetea... baiana Otsaila erraten zuen ezez, garai batean otsoak hilabete guztietan zeudela eta Otsaila "otsa" (asotsa)ren hilabeta zela. Gure amatxik Zigan sortu, bizi eta Elizondo hil, ez  zen Baztandik atera (beno bai denboraldi bat Baigorrin bizi izan ziren), gure amatxik ez zen ez etnologoa ezta seguraski ez zen aita Barandiarain bezalako jakintsua, bainoa bere "teoria" hortan, nire ustez, pixket arrazoia zeukan

.

Otsaila, festa-egunez beteta dago edo zegoen garai batean; kandelaria, San Blas, Santa Agueda bezpera, orakunde, gizakunde, emakunde eta nola ez iñautiak. Festa hauetako batzuk zerikusia daukate zaratekin edo otsarekin,eta denak lurra edo naturaren zikloarekin. Orain dela Hilabete terdi bat ospatu dugula neguko solstizioaren besta, neguaren bukaeraren hasiera da., egun hortatik (kristauentzat Jesus jaio zen eguna) aurrera eguzkiak pixkanaka-pixkanaka minutuak irabazten dio iluntasunari, baina negua oraindikan gogorra eta luze (aurten bezala) da eta Udaberria ez da iristen, esnatu eta irizarri beharko da ama naturari?, lagunduko diogu esnatzera?...


Otsailako lehenego festa eguna Kandelaria izan da, argizariak eta argizolak bedeinkatzen dira ,argiaren eguna, gure arbasoentzat beharrezkoa zena nahiz eta udaberritik urbil egon oraindikan argia behar zuten, etxerako, berotzeko...

Baita ere, Luistxo Fernandez-ek Sustatun  bere (gaztelerazko blogean)kontatzen duen bezala:

- Egun honta (otsailak 1) Hartza bere lozorrotik esnatu, leizetik burua atera eta zerura begiratzen du, Ilargi eta izarrak begiratuta erabakitzen du neguari gutxi geratzen zaion, eta beraz, leizetik atera eta inauteriei hasiera emango dien, ala, oraindik denbora duen lo jarraitzeko eta beraz zulora itzuliko ote den. Europako kultura tradizizionalean Hartza da kandelaria eguneko iragarpen horiek egiten dituena, baina Estatu Batuetan marmotaren eguna da. (denek ikusi dugun pelikula "marmotaren eguna", Bil Murray antzestutakoa.)

Gero san Blas izan dugu bere opilekin eta 4an, Santa ageda bezpera, (Santa Aguedan Txula eta zingerra) makilan eskuan eta etxez etxez kanta. Festa hau Baztanen gutxi ospatzen da, Elizondon, Baztango ikastolaren eskuz (urte asko daramate), haurrak ezagutzen dute ohitura zahar hau eta bertze herritan herriko eskolengandik. Festa hau erlijio kristaua jabetu baino lehen, bere jatorria edo esanahia, arestian komentatu duguna zen, makilekin lurran jo ta jo ea esnatzen den intentzioarekin eta udaberria laister iris dezala zen, gero kristautasuna besta asimilatu eta ama lurrarentzat abesten ziren kantak, Catanian eta III mendean bizi eta titiak moztu zioten martirrari eskeini ziren

Iñauteriak baino lehen, Baztanen berze besta zaratasuak dugu, behipin Errazun eta  Arizkun (urte batzuk daramete ia) gizakundea berreskuratu zutela, bi herri hauek batera ospatzen dute. aurten Otsaila 7 an izan da.Gizakunde         

       Gizakundea Errazun argazkia www.ttipi-ttapa.nirudia.com fotoblogatik artuta dago

Arizkunen mozorrotu,ondotik sagardantza desberdiñak dantzatu karriketan barna eta Errazuko bidea hartu zuten ttunttuneroak, mozorro txuriek, beltzek...Erratzun herri barna etxez etxe ibili ondoren , plazan Jantzilo epaitu zuten eta azkenean urtero bezala erre zioten.

Gizakundearen parekoa Emakundea daukago  nik behipin eztakit "ofizialki" ospatu den baina bai andre eta neska kuadrila batzuk biltzen direla eta bere afaria iten dutela.

Akitzeko triolojia hau, iñauteak baino lehen , denen besta eta denborarekin haurren besta bihurtu dena dago Orakundea. , kalejira, jokoak, bazkaria eta arratsaldean oilarra arrapatzera, ezpata arraro hoiekin (musulmanen cimitarra bezalakoak) xingola eta zintaz hornituta, txuri , gorri eta berdez gehien bat. (zenbat ezpata autxi dugun borrokatzen, ikatolakoek eta konzentrazionekoen aurka) eta  eguna akitzeko , guk zinea genun baina gaur egun musika dute. OrakundeEz da kuriosoa orakundean garrantzi haundia duena, oilarrra izatea, kultur guztietan oilarra eguzkiaren sinboloa  izan da ,eguzkiarekin oilarra kanta asten delako eta aintzinetik pentsatzen zen Oilarra zela eguzkiari esnatzen ziola eta oilarrarik gabe ez zegola egunarik, (besta honen jatorria ere lurraren zikloarekin ere parekatua dago).

Orakunde ondoren, urrengo Astelehen eta Asteartea Inauteriak izango dira, otsez beteta, espiritu txarrak uxatu behar dira... hortarako mozorrotu (espirituak ez ezagutzeko) zarata sortu, joarekin,,,Bai, bai joareak eta hori ezagunenak Itiuren, Zubieta eta Aurtizko joaldunak dira eta bai bere iñauteak ez dira beti Otsailan, batzutan Urtarrilan dira (Urtarrilako azken Igandearen ondoren ) baino hau bertze kontu bat da, haurreratuak izan ziren eta ohitura hori segitzen dute. Euskal Herriko herri askotan iñauteak lehenago dira, hau da, bazelakoz garai bat (denboran ez oso urrun) iñauteako festa paganoa eta ongi ikusiak ez zirela eta ospatzeko baimena eskatu behar zen autoritateari, baimena bidaltzen zen eta bidali bezain pronto herrian ospatzen zuten porsiaka, baimena ezekoa baldin ba zen, hori egiten zen herri askotan festa eguna aurreratzea eta gaur egun ere, eguna aldatu da herri askotan, aurten Elizondon bezala Astearteko egunan ia iñor ateratzen zelako, gazteria eta jende asko herritik kampo lan egiten bai du  eta ez delakoz leku haietan jai egunik ematen.Arizkungo hartza Bertze Heri askotan beti bezala segituko du , adibidez Arizkun bezala bere harza (arestian komentatutakoa hartzarena) eta hartzarzainarekin...

Arizkugo iñauteriko hartza. argazki hau eta orakundekoa kazeta web horriadetik artuta daude

Seguraski ez dela urtean zehar Otsaila bezalako hilabete bat hainbertze bestekin eta denak aspaldiko bizizarekin lotutak (gizakian beti ibili da lurrarekin eskutik artuta) gero Martxoa edo  Apirilan Udaberiaren iristea ospatuko dugu bainio besta hori kristatatsuna arras bereganatu zun eta jai alaia (Erroma garaiako data hoietan udaberriko besta alaitsuak ospatzen ziren) zirenak jai triste bazutan bihurtu zuen erranez egun hoietan Kristo hil zela eta hirugarren egunean berpiztu zela eta berpizte hori ospatzen da, aste sainduan, kurioso da erromatarrek ere berpiztea ospatzen zutela , lurraren berpiztea, negu luze baten ondoren, natura berpizten da, ostoak ateratzen dira, loreak, animaliak...

Nafarroa bizirik, Amaiurren

pello 04/02/2009 @ 19:39

1512-2012

 Otsaila 1.  Amaiur.

 1512-2012 Nafarroa bizirik ekimenaren aurkezpena izan da Amaiurko herrian, ekimen hau, Nafarroa estatu independiente bat zela eta 1512 gaztelak inbaditu eta konkistatu izan zuela Nafarroa ezagutu eta zabaldu nahi du eta 2012an ez dagola  zer ospatzea. Gezurretan oinarritutako bertsioak zabaldu badira ere, 1512koa ez zen Nafarroak nahita bilatutako inkorporazioa, ezta ituna ere, konkista baizik. 1512koa eraso bortitza izan zen, gerla eta heriotza aunitz erakarri zituena. Ez dago, beraz, zer txalo  

Goiz goizetik atera giñen, Iruñako lagun batzuk etorri bai ziren eta Arizkundik atera Urtsuako jauregiko bidea artu ,eta menditik Amaiurrera joan ginen, iritsi bezain pronto konturatu ginen, defensazaile ezezagunaren omenez, Pello Iraitzozek egindako menirran, "dios patria cristo rey" patuta zegoela eta mindu zigun eta gaztelura iristean eta bertze pintadak ikusterakoan baita ere aserreratu, jende gutti zegoen oraindik eta jende haien artian   Julian Rekalde Amaiurko alkate juradoa zegoen pintada hoiek garbitu nahi eta sahiatzen, guk tenore hartan  pentsatzen genun denbora zeramatela egiñak baino   erratian  bartgaun egiñak izan direla ,orduan ulertu genuen, egun hontarako espezialki egiñak zirela, izorratzeko eta probokatzeko. (erraten dute, orain dela hilabete batzuk. Donozteben islamaren aurka agertutako  pintaden egile berberak izango direla).

nafarroa bizirik

Jendea iristen ziren bitartean harritzen ziren baita ere birau edo hijoputas batzuk entzuten ziren baina pixkanaka pixkanaka , gero eta jende gehio, giro ederrarekin, denak ezagunak, ikurrak airean...Lore eskaintzan ia iñork ez zen oroitzen pintadaz. nafarroa bizirik IEgia errateko han  sentitzen dena (nik behipin)  edo errepresentatzen duena , monolito baino haundiago da, azkenian monolitoa harri batzuk dira eta han dagoen mendi kaxko hori, bere haizea, usaina, eta han gertatutakoa da bene benetan gurea eta hori ez dago pintadarik  ezta sprairik , zikindu, izorratu ezta apurtu ahal duenik. (eskuineko zutabean ,bigarren bideoan "nafarroan" pintadak ikus daiteke).

Hamaikatarako jendez bete zen ,mila inguru , (kotxeak Arizkungo Ordoki auzoan utzi izan behar zuten batzuk ta). Amaiurko alkate oiak, Miguel Mari Ariztia ongi etorria eta defenditu zutenen orizapena egin ondoren aurreskua dantzatu eta lore sorta eskeine zen eta hori akituta ttipi-ttapa giro ederrean herriko plazara jeitxi zen,1512-2012 Nafarroa bizirik ekimena aurkeztera. Herriko plaza txikia gelditu zen, hasteko Petti abeslari beratarrak Lauxetaren  "Amaiurko gaztelu betza " poemen kanta abestu zuen eta Bittor Elizagoien eta Manolo Arozarena bertsolariek bertsoa ederrak bota ondoren politikoak igo ziren, ekimena atxikitu diren udaletxeen ordekariak  oltza gaiñetik hitz egin zuten zergatik atxikitu ziren komentatzera. Lizarraldeko Villatuertako alkatea (hau izan zen atxikitu zen lehenengo udaletxea) , Baztango alkatesa, Gernikakoa, Baxe Nabarrako Lekunberriko alkatea Pascal Ourthiangue, honek bere euskara goxo horrekin, historia eta gaurkotasuna parekatuz solastu zun, nola orain bela 500 Fernando Katolikoaren armada Nafarroan sartu zela  Donibane Garazi eta nafarroabizirik IIIaratago ere eta nola Ainhize- Mongelos herria gaztelaniarrek erre zuten, urte batzuk geroxago Labriteko Enrike Zangotzarrak  Ultrapuertoak izeneko lurralde horiek berreskuratu eta Naparra ttipi hori urtez segitu zuen libre eta independientea, Frantziako  errevoluzioiartio bere politika centralistan sartu zion gauregun arte  eta Ahinize-Mongelosen herri txiki hortan gaur egun euskal gudariak segitzen dute euskal herriaren interesak babesten, herri hortan dagolako orain epaitzen ari diren Laborantza gambararen bulegoak (txalo zaparrada batekin akitu zuen) . Baita ere hitz egin zuen Nabarraldeko idazkaria Gaizka Aranguren erranez Euskal herriko 50 udaletze atxikitu direla ekimenari  eta ekimenaren partaide den Mikel Lizaso komentatu zuen 2012 ez dagola ezer ospatzeko, indarkeriaz saru zuten nafarroa ,ez zen egon inkorporazio  aske bat baizik konkista gogor baten ondorioz eta hori ezagutzeko lan egin behar da jende asko siñesten duelako gezurrezko bersio ofiziala, erraten duna, erreinu lagun hoiek elkartu eta Espaina sortu zutela (espainako armarria).

Besta, txistularekin, gaiteroak eta  larraindantza batekin akitu zen. Benetan festa egun ederra izan zen eta hasi baldin bazuen sentimendu gazi horrekin (pintadagatik)  bazkalostean sentimendu gozo batekin bueltatu giñen Amaiurtik.

Eskerrak eman nahi dut Ricardo Arzari argazkiak uzteagatik, nereak, eztakit ze hostia in nuen kamaratik desagertzeko (argazki politak baziren fotoblogarentzako) eta ea Filipek (baztan informatika) lortzen du berreskuratzea.

Beitin dagon bideoan monolitoaren inguruan goizeko ongi etorriaren irudiak ikusten ahal dira eta Unamaren haize abestia enzun.