Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Gaur egun.

Mutilen dantza.

pello 08/11/2009 @ 17:43

Orain dela egun batzuk, Urrian, Elizondoko txistulariak siñatutako gutun bat iritsi zizaidan . Hasieran ez nion inportantziarik eman, zeren Elizondoko bestetan, mutildatzen inguruan gertatutakoaren ondorioz, txistulariek artutako baztangohaizegoarenargazkiak-20090729203751.jpgerabakiaren azalpena adierazten bai zun gutun hori, eta hori ia ia orain dela hiru hilabete, gertatutako gauzak zirenez, ezta interes pittin, ez nion jarri . Baina, Urriko, azken ttip-ttapan, iritzitan, gutun honi buruz idatzi bat irakurri ondoren, konturatu nintzen gutuna ez zela zaharra baizik iritsi zitzaidan egun hoietakoa hain zuzen. Hori. gaurkotasuna eman bai zion, gutuna interes gehiagorekin berriro irakurtzeko balio izan zun eta horren ondorioz post hau idazteko.

Arestian komentatu den bezala, Santioetan, mutildatzetan gertatutako gauz konkretu batzuen ondorioz eta Xabi Torres, alkate juradoarekin eta kargodunekin hitz egin ondoren , Elizondoko txistulariek Elizondon jotzea, uzten dute.  Gutunan uzte horren zergaitiak azaltzen dute.

Dena 2007ko Elizondoko bestetako gaueko mutildantzetan hasten da emakume batzuk hilaran sartzen direnean, honek tentsioa sortzen dunez, zenbait bilerak ospatzen dute hainbat mutildatzariekin  eta mutildantza ulertu, sentitu egiten bai dute, belaunaldietan zehar trasmititu den moduan, hau da gizonezkoek dantzatuta, erabakia artzen dute, gauza beraz gertatuz gero, Elizondoko txistulari moduan bezala aritzea utziko zutela.

2008ko bestetan ez zen neskatikorik sartu baino bai aurtengo Uztaila 25an, gaueko mutildantzetan  bi neska sartzen dira hilaran eta segidan desegiñez berzerik bi mutil eta bi neskak geldituz. Lenagotik artutako erabakia baliatuz jotzeari utzi zuten. Gero alkate juradorekin eta kargodunekin solasaldiak etorriko ziren; proposamenak, dianak bakarrik jotzea pres egongo baldin baziren?, zer egingo zuten, eztakizer ta badakizer... baian herriko txistularien lana bere osotasunan (dianak, gaueko mutildantzak...) egitea ulertzen zutenez, Elizondoko txistulariak Elizondon jotzea utzi zuten

bnmutil.jpg

Gutuneko azalpenekin, (nahiz eta idei desberdiña izan nesken parteartzeaz mutildantzetan) hartu zuten erabakia ulertu  eta errespetatzen dut. Bertzealdetik aipatu, ez zitzaidana ezer gustatu behinpin neri, (Pello San Millan, izena aipatzen dut zeren anonimo baten atzean ezkutatzea ez zaidaloko aproposa iruditzen, iritzi pertsonala denenean) azken egunean, Elizondar batzuk eramaten zuten pegatinak, "nik Elizondoko txistulariak" edo halako zerbait, leloarekin (barkatu, baina memoriaz erraten dut). Ez gustazea baino, lotsagarria iduri zitzaidan, pegatina hoiek, bularretan ikustean, bai helduetan, (normala iruditzan zaidana, nahi duena eraman dezala nahi duna) baita ere  haurretan (helduak patuta) , polemika gehiago sortzea edo haunditzea iduritu zitzaidan, burura etorriz Irungo eta Hondarrabiko alardeeko irudiak. Herritar "fundamentalista" hoien irudiak, bere plastiko beltzakin edo guardasola beltzekin (ta urte batean disneyko karetekin, benetan "penosoa") izaltzen Jaizkibel konpañia mixtoaren desfilea, eta imaginazioa dudanez, idurikatu nun 2010ko santioko mutildantzak ikusten duten herritarrei , plastiko beltzezekin eskuetan, pres "desplegatzeko"  emakume baten batek  hilaran sartzeko asmoak agertzerakoan edo disneyko mozorroekin...zeren "taliban" hauetaz, ezer pentsa!

Talibanena erdi broman, errateko moduan erabiltzen dut, ohitura kontuan artuz, tradizioa eta "beti" horrela izan delako eta gauzak dauden bezala uzteko pentsamendua daukatenei adierazteko ( gauz zehatz baterako, kasu hontan, dantza soili baterako). Argi utzi nahi dut ez  naizela haienkin konparatzen hari.

berrueta.jpegNahiz eta txikitan mutildantzak ikasi Valentin Barraganekin (bat bakarra,  billantzikoa uste dut deitzen dela, jende gehienak badakiena) iñoiz ez nahiz atera plazara, lotsa dela eta ez dela, eta horrez gain gañera Elizondarra izanez baina azken hamar urte hauek Arizkun inguruan bizi eta erroldatua egonez, uste dut nire irizia ez dula ezer balio eta ez nahiz zela aproposena hontaz solasteko. Baina baztandarra bezala eta  sozietaea aldatuz doanez eta gauz batzuendako balio duena, bertze gauz batzutarako balio ez iztea, ez dudanez ulertzen, adibidez, iñauteak, kinto-bestak...kasutan bezala, zertaz bazen garai bat eta ez urruna, besta edo ospakizun hauetan emakumeak ere ez zutela parte hartzen ahal, bai debekua zela bai tradizio horrela zela edo "betidanik" horrela izan zelako, balioatuz.. eta gaur egun, hori ikusita gauz normala iduritzen zaigunez, niri iduritzen zait, neska batek dantza konkretu batean haritzea nahi baldin badu (errespetuarekin) eta  horrek iñorei miñik egiten ez baldin badio (behipin fisikoa, min morala badirudi iten dula) ba egin dezala eta kitto. Mundua aurrera doa, eboluzionatzen, moldatzen eta muga zaharrak eta tabuak erortzen...eta mundua ez da hor akitzen eta ezer pasatzen, zeren azkenean dantza soilik bat da.

Badakit dantza soil hori, Baztango eta kasu hontan Elizondoko ikur kultural haundienetako edo haundiena dela baina hau ere bere eboluzioa izan du (gauz guztiak bezala). Bere jatorria eta esanahia, deboraren hasieretan galtzen zaigu, pentsatzekoa da, jatorri hori ehizan eta guduetan eta zergatik ez, estaltze erritotan egongo zela (dantza haunitz bezala) eta hortaz mutilak, gazteak edo heldu-gazteak sasoi honekoak (ehizataria, gerlariak..) izango zirela eta ez haurrak ezta ere zaharrak. Eta horrela izan da haunitz urtez, zeren XIX. mendearen erdialderartio bakarrik mutil ezkongabeak dantzatzen ahal zuten, hortik aurrera pixkanaka pixkanaka, helduak, ezkonduak, zaharrak ta orain dela gutti (hamarkada batzuk) haurrak ere satu dira hilaretan eta zihur nago etorkizun ez urrun batean neskak ere zeren arestian erran dugun bezala, dena moldatzen da bizi garen garaietara, bizitzeko moduak, tradizioak ohiturak...

arizkunmutil.jpg

Bitxikeri bezala, aipatu nahi nuke, 2009ko Santio eguneko, eguerdiko mutildantzetan gizonezko hilara majoa ( zaharrak,adinetan sartutakoa, mutilak, mutikoak eta gaztetxoak) zela, nire atzean Elizondoko emakume talde bat zegola (erdi atso 60-7o urtekoak) ta kritikatzen hari ziren, ze respetu gutti zeukaten mutildantzari batzuk (gehienbat gazteak) ez zudelako beharden bezala jantzita mutildantzak dantzatzeko (pentsatu nahi dut erran nahi zutela, egun hartako mutildantzarako, Santio egunakoa) zertaz ez zuten eramaten jantzi "tradizionala", hau da, atorra zurie eta galtza urdiñe. Hau aipatzen dut, konturatu nahizelakoz, post hau apaintzen duten argazki zaharretan ikusi ondoren (goitikoa, Elizondoko merkatuzelaian, erdikoa, Berruetako bestetakoa eta hirugarrena Arizkunen) atorra zurie eramanez gain, mutildantzari guztiek txalekua eramaten dutela eta "jantzi" hori gaur egun (kolorezko lehenengo argazkian ikusten ahal denez) iñork ez dula eramaten. Honek galdera bat bururtzen zait, zenbat urteko tradizioa izanen du orduan, emakume hoiek aipatzen duten jantzi tradizionala?. Holako gauzak dira  nire ustez "puristen" arazoa (gauz guztietan, ez bakarrik mutildantzetan), zeren dena ez da hasieran sortutako bezala, baizik garaietara moldatua eta horren ondorioz aldakorra.

Azpimarratu nahi nuke, guzti hau nere iritzi personala dela eta errespetu haundia daukala aintzinako gauzak, ohiturak ta tradizoak berreskuratu, mantendu eta ezagutzera ematera lan egiten duten guztioi, kasu hontan Elizondoko txistulariei, mutildantzaile zaharrarei erakusten dutenei...baina baita ere errespetu berbera merezi dute Baztango bertze txistulari eta mutildantzari batzuk, txistuka eta dantzan segitzen dutela hilaran emakume bat sartzen baldin baden arren, zeren nire usted ez da garranzitsuena nork dantzatzen duen, baizik dantza berbera, da garrantzia daukana

Hau guztiz gain mutildantzetan gehiago sakondu eta irakurri nahi duenarentzat, Jaime Viguriaren www.valledebaztan web horrian aurkitzen ahal du, txistulariak, mutildantza motak, izandako irakasleak...merezi bai du.

Arestian erran dugun bezalaxe, mutildantzak Baztango ikurretako bat da, baina Baztanen daukagun betiko gauz bat eta beti egon dena, eta gure ikur garrantzitsuena dena, Euskara da eta euskarari gabe zihuraunitz ez genukela mutildantzarik, akaso igual, dantza de muchachos edo horrelako zerbait eta bai gai honetan, gustatuko lizateke, purista, taliban, eta aintzinako ohituren defendatzaile amorrutu gehiago izatea eta mutildantzetan agurtzen den bezala, aunitz urtez!

.

Atzoko ta gaurko feriak

pello 02/11/2009 @ 00:05

Udazkenako feria, pastu berria denez eta dirudienez azken urte hauekin konparatuz gorunz joan denez, bai hazienda kopurua ( 200 abere) merkatuko feria-elizondo-1_1.jpgplazan, eta baita ere karrika barrenetan postu (300) kopuruekin, badirudi aintzinetarako ferietara bueltatu garela, behipin 70-80 hamarkadako garaietan, 75-85 urte hoien bitartean postu kopuruz eta salerosketa haundienetako feriak   izanen ziren, zeren oraindik bai, ganadua eta nekazaritza, bizia zegoen etxe ta baserri gehienetan eta baita, urrun gelditzen zen, Iruña edo Donosti arropa, mantak, izarak, hemengo elikagaiak ez zirenak, baratxuriak...erosteko, eta baztandarrak ferietan, negua pasatzeko faltatzen zen guztia egun hauetan erosten bai zuten. Baina garai hauetara bueltatuta, noiznahi Iruñan garela  eta krisia dela edo ez dela salerosketa murrizak izan direla aipatzen zuten, bai abeltzainak ta bai "postulariak" .(azken urtetan bezala).

Euskal herri osoan, herri askotan azoka ta merkatuak egiteko gune izan dira XX. mendearen hasiera arte. Erran behar, merkatua eta azoka egunerokoak astekoak, hamabortzero edo hilabetero izan daiteke,  baina feriak (latinezko festivo datorrena) bi ziren, udazkenekoa eta udaberrikoa. Elizondo (Donoztebe ta Lesaka ere ) herri hoietako bat izan da iraganetik. Gure ferien jatorria, ganadu eta nekazaritzan dago eta honen inguruan, elikagaiak, etxeko gauzak.. salerosketako merkatua sortuz. Hau nabaritzen da oraindik, bi feria egun hauetan, Ortzirala gizonen eguna izanez, ganadu feria merkatuzelain eta larunbatan atso-ferie izanez, etxekoandren eguna.

p4010082.JPGGaur egun gauz aunitz, tradizio edo ohitura bezala erosten dugu, baratxuriak, galtzerdiak, guardasola..., nahiz eta benetako tradizioa zerbait feriatzea den. Arestian komentatu den bezala ganadu feriaren iguruan, sortutako merkataritza horretan elikagai eta ohial salerosketa jarranzitsu bat bazen. Elikagaietan nabarmentzen ahal da, baratxuriak eta turroiak.

1950 aldera postuen kokapena foru plazan era abastoko plaza zen, postu haietan, ohial desberdiñak,neguko mantak, barratxuriek,roskillak,turroiak, girlatxea...hau da, hemen ez zeuden produktuak, nagusiak ziren. Baratxuriak adibidez, ristretan erosten zen, urte osorako,   baita ere ,gaur egun baino gehiago erabiltzen zelakoz bai sukaldaritzan ta baita ere, hilabete batzuk geroago (sanmartinak aintzin)  matatxerria eginterakoan.

Berdin gertatzen zen girlatxa eta turroi "royo"rekin (kalitate guttiko turroia) aunitz erosten zela eguberriak urbil zeudela ta eta nola ez mahatsa beltza ere.

Mahatsei buruz, gure amatxi izandakoari beti entzun nion, txikitan, Zigatik Elizondora ferietan jausten zirenean (1920 aldera) iritsi bezail laster mahats beltza erosten zuten eta elizako atriora jatera joaten ziren. Egun hartarako pezeta batekin jausten ziren ( diru aunitz iduritzen zait garai haietarako), eta mahatsaz gain urtero ere  , urrezko zerbait; lepokoa, eskumuturrekoa... erosten zuten eta urtero ere, arratsean etxera bueltatzerakoan, lehenengo gauz egiten zutena zen, supazterreko errautsak artu eta "urrezko" bitxi horretan igurtzen zuten jakiteko, kolorez ez baldin batzuen aldatze, benetakoa izango zela. Erran behar beti kolorez aldatzen zela eta "urretasun" horren azpian bere burdin edo latoi kolorea agertzen zela. Ta horrela urtero, urtez-urtez ea urte batian benetako urrezko lepokoa  erosiko zuten.

Hau, burura ekartzen nahu,  ez bakarrik saltzaile "onak" etortzen zirela , zeren garai batean "trilleroak" eta "txarlatanak" ere ikusten ziren. Oroitzen naiz mutil koxkorrak ginenean Elizondoko arteka batian, nola agure batek, milako billeteak galtzen zituen bata bestearen atzetik deus egin gabe, baita ere, amak beti kontatu du bere anairai, ti-ta batean eta konturatu gabe "trilleroa"  diru guztia kendu ziola eta urte hartan  galzerdi zahar eta petatzatuekin negua igaro behar izan zun.

Garai batean bezala, gaur egun ere galtzerdiak erostea normala da eta eztakit zerikusirik daukaten trillero hoiekin edo amatxiri urrezko bitxiak saltzen zioten hoiekin zerbait. Zeren gaur egun erosten duzun galzerdiak (behipin negu osoa irauntzeko ideiarekin) gehienbat eta suerte izanik, eguberritarako ia ia zulatuta daude, likra dela ta...

out3.jpegBaita ere entzundakoa da, kasu hontan iatatxiri, (Lekauzkoa) bera gaztetan bere aitarekin Ortziralan jausten zela. Baserri txikikoak zirenez, urtero abere bat erosten zuten, batzutan behi bat, (normakli bi izaten zuten etxean) asto bat (lanerako)...Garai hoietan tratantiak blusa beltzez joango ziren eta denek tripa zorro haundia izango zuten. Bai tratanteak eta bertze herrikoe ta baserrikoak tripa betetzeko, egun hartan Elizondon jaten zuten eta normalki garbantzuak azakin, merluza ta uxoa zen garai haietako, egun hontako bazkarie. Gaur egun oraindikan Elizondoko jatetxe batzuk menu hori berbera daukate Ortziraleko, kartetan.

Nahiz eta tradizioz, urtez urtez, gauz berdiñak erosten dugu erosteagatik (baratxuriak, dendan daukagu urtean zehar, arropa berriz, mota desberinak bada, bai hemen edo Iruñan), feriak eboluzionatzen eta aldatzen doa, sozietatea aldatzen duen bitartean, eta gero eta presentzia guttiago  segitzen baldin badu izaten abeltzaintza eta nekazariak, eta gero eta kalitate guttiago baldin badaukate, saltzen duten produktoak, udazkeneko feriak, udaberriko feriak bezala akitzen ahal dute, zenzurik ez duen festa batean. Baina denborarekin, zenzua hartzen ahal duen festa edo eguna, izaten ahal da, azken urtetan ospatzen de stock feria da, zeren herritar asko egun hartan, " txollo" bat erostea  (ona ta merkea) edo aurkitzea espero dugu, garai batean gure arbasoak, ferietan esperatzen zuten bezala..

Dena aldatzen eta  moldatzen doa, ohiturak, tradizioak, dantzak...dantzak!.  baita ere, baino hori bertze post bat izango zen.

Joan zaigu uda

pello 20/09/2009 @ 23:31

Aste batetik bertzera joan zaigu uda, tita batean konturatu gabe, aste batean eguzkitan bero ta bertzian bero sutondoan. Freskua etorri, euria erori, goizetan kalefakzioa  kotxean, lanera joaterakoan eta zeru grisan, tximiniatik ateratzen den kea nahastuta, dira, udazken edo neguberri honen lurruinak.

Supazterreko arratsalde busti hauetan, goxo goxo egoteko, liburu baten laguntza nengoela , Josetxo Azkonaren azkena "arbola naiz eta zuhaitza" (Alberdania), egun hauetako aproposa (gainera baztango ikur bat dena), olerkia irakurri dut.

Xirimiri edanda.

Euria,

mila eta hamaika ttantta,

taupakaritan barreiaturik,

behe-lainoz jantzita zetorren

dotore, haritzpetik ikusita.

 

Bihotz kristaldun

opako baten antzera

ageri zen dizdizka,

oihal berde artetik astiro iragatzen.

 

Goraka behea nengoen ni:

zentzumenak laxaturik,

ahoa irekia, logikaz aratago.

Orduan,

nire baitara erori nintzen

ziplo, zeruz mozkorka.

 

tiburtzio1251798465_0.jpgJoan zaigu uda...eta uda hontan joan zaiguna (ez bakarra, baita bertze batzuk ere) Iruritar xelebre bat izan da Tiburtzio Almenar izenekoa, garai batian bandoa botatzen zuna, txistularia, barberoa ,etxeko tresna saltzailea, Iruritako club ciclista sortzailea, postaria, herriko hainbertze gauzen eta ekintzen bultzatzailea... denetarako eta denentzat lanetarako pres egoten zena, eta  "Un viaje al valle de Baztan" liburuan agertzen zena ,beretaz erranez, gizon haundia zela. Uda hontako abuztuan zendu zaiguna. Goian Bego, lagun. (argazkia ttipi-ttapa.net webhorritik artuta dago)

Joan zaigu uda...ta baita ere urte oso bat, zeren orain dela urte bat, eta bertze Iruritar xelebre batekin , Tinidad Urtasun bertsolariari buruz hain zuzen, hasi zen baztango haizegoa lau haizehara (sarean) zabaltzen, eta urte hontan zehar, astero astero saHiatu gara hor egotea, eskerrak eman nahi genun zuei, irakurle guztie, eta berexiki Philipi, hasierako laguntza, animoak, aholkuak (oberena LINUX-era pasatzia), emateagatik, Ieperra (Angel), lehenengoetako irakurtzailea izateagatik eta bere erantzunagatik (falta botatzen dugu), Mikel Romo mariano3.jpgargazkiblogaren lehenengo "garraitzailea", Lamizuriri (Pula) bere urbiltasunagatik nahiz eta urrun egon, katta edo kattalingorri, Ritxi kanterori, Trabisliztor, Josebe, xa2, JKe, oriotarra, nabarkideri eta Nereari, eta  kolorezko muxuak (argazkiblogan utzitako mezuagatik) baita ere Juleni, bere metzueagatik eta bere blogan esteka jartzeagatik, Jaime Viguriari arrazoi berberagatik, valledebaztan.com webhorri ederran aipatzeagaik, (hainbertze sarrera edo bisita etortzen zaigu zure web horritik) eskermile! egonen gara, baitaToribiori bere blog Arizkun agertzeagatik, nabarlur blogari (blog soberanista bezala agertzen garenez eta egia da, Nafarroko historia gaia jorratzen dugunean idei hori daukagu ta gaiñera nabarraldeko kideak izanez)...Pernan, Lola Sarratea, Mikel (berratarra), Mirian, Joseba... irakurtzeagatik..

Baita ere eskerrak eman nahi nuen, hasteko nire amatxiri ,(1911-1998) ,ipuin eta historio kontatzaile hain ona izateagatik (lastima gaztiak izatea eta konntatzen zuna arreta gutti jartzea, kontu zaharrak eta zaharren kontuak zirela pentsatzen genulakoz) gero Lander Santa Mariari, bere artikuloetatik eta "Las cuatro estaciones en el valle del Baztan" liburutik informazio aunitz atera bait dut, baita ere Agustin Otondo baztandar jatorrizko Txiletar idazlearen laneetatik, Maite Lakarren "baztan solasean" liburutik, ta Pello Salabururen "Baztango mintzoa gramatika eta hiztegia", Pedro Mari Esarteren liburu aunitzetatik "infazones", "navegantes del interior..."...Iñaki Sagredoren "castillo de Amaiur"...eta nola ez Mariano Izetarin ipuin, gertakizun eta bitxikeri aunitz "lapurtu dugu" bere liburuetatik, 2baztango kontuak", "negarrez sortu nintzan"...

Joan zaigu uda... tita batean urte oso hau bezala eta eta datorren bigarren urte hontan saiatuko gara astero-astero hitzak eta hizki batzuk astintzen eta urrengo urtebetetzerako hitz ematen dugu tarta izanen dela.

Ondo izan.

barnerhaundia.jpg

San Jil, ebaki trankil

pello 30/08/2009 @ 02:53

iratzeaimgp5186.jpgIratzea ez zen mozten ahal , Irailako (iratzearen hilabetea) lehenengoa iritsi artioa San Jil eguna, behinpin hori jartze du Bailarako ordenantzetan. Baserri eta etxe bakoitzak egokitua zeukan lur komunalatik irazelai (idezelai) bat belaunaldiz belaunaldiz trasmititzen zena. Gaur egun "iratzea itea"  iratzea moztea, iratze metetan patzea ia apenas egiten da, baino bazen garai bat iratzea oso garranzitsua zela. Iratzarekin, ongarri  iten zen, bai metazirietan edo "kamantza" bezala, kamantzak artzaien guaziak iratzez egiñakoak izanez gain baita ere aberenak dira eta kamantza hauek animalien gorotzakin nahastuta ongarria eta simaur bihurtzen zen, ongarri naturala eta primerazkoa izanez.

Iratzea moztea oso gogorra zen eta  ez bakarrik bere zurtoia gogorra delakoz eta sega, denbora guztian zorrozten egon behar zelako, baizik baita ere normalki iritzelaiak baserritik urrun zeudelakoz eta iratze moztua leretan ekarri behar zelako. Urtean behin mozten da eta oso garrantzisua zen Irailaraino itxarotxea, zertaz tenore hontan iratza "heldua" dago eta lehenago 0c8584ae250ad39688b079ba1d55fd0a.jpgmozten baldin bazen arriskua izanen zen urrengo urteetan ez zelakoz aterako. Baita ere garranzi haundia dauka bakoitzak egokitutako eremutik moztea, ezin zen eta debekatua zegoen bertze edozein lekutik moztea, baita ere garrantzi haundikoa da urtero moztea edo behipin ez egotea bi urte segidu moztu gabe, zeren irazelai bat abandonaturik harras txarra izanen zen mendirako, aproposa izanen  zelakoz suteak izateko.

Iratzearekin iratze-metak iten dira, eta han ustelduko da. Iratzea ez zaie ematen haziendari janari edo bazka bezala zeren ez da jangarria animaliendako, gañera arriskutsua izanen zen jango bazuten. Usteldua izan ondoren eta ongarrian bihurtuta, simurtuko dira  zelai eta belai guztiak, ziklo naturalaren urrats guztiak emanez. 

Garai hauetan ere, Udazkenaren ateetan gaudenz, egurra prestatzen da eta baita ere San Jil-endako, egurre loteak eskatuta egon  behar dira (Abuztuak 31 azken eguna). Hau ere eremu komunalatik egurra aprobetxatzen da ta horrela baita ere mendia eta basoak garbitzen dira, lote hauetan gehienbat etxeko supazterretarako edo sutondotarako da baina baita ere nekazal tresnak egiteko, egurra ematen da, meten metaziriak iteko, lerraferrak iteko (gaztañak gaztañondotik botatzeko makile)... Hemen ere bailarako ordenantzetan argi uzten du, egokitutako  lotea menditik ateratzeko eta etxera eramateko 9 hilabeta daudela, Irailatik Maiatzaartio eta ordenantza patuta ez egon arren harras gaizki ikusita dago honekin "negozioa" egitea, baino zoritxarrez egiten da, lehen egiten zen eta gauer egun baita ere.

Lehen negozio iten zutenak, 50. hamarkadan  hemen zeuden militarrak (ofizialak) ziren, hauek bai ziren, moztu, zer moztu ta nori moztu erabakitzen zutenak. Meakan zeukaten kuartelak eta han inguruan mozten zuten egurra, herritarrek, turnoko ofizialari erosten zioten. Egurra ordaindu eta etxera eramateko , soldadu dozena alokatzen zuten, Soldaduak artu eta herritarren etxeko atearaño eramaten zuten egurra. Normalki etxekoa, soldaduei bost duro eta gosari on bat ematen zieten baina batzutan ezta hori.

legurra0.jpgGaur egun berriz zerbait antzeko parezido egiten dela,  dirudi. Zeren  zerbait horrela gertatu zizaion Bilbotik Aritzakunera etorri ziren bikote ezagun bateri. Aritzakunen borda bat erosi eta konpondu ondoren, negua pasteko egur lotea eskatu zuten, lotea etxeraraino urbildu zutenean eta egurra prestatzen hari zela, barridea agertu eta ea egur guzti hori datorren negurako zen galdetu zien. Ezagunak baietz erranez,  Arizankundarrak ezez, inposible, ezinezkoa zela, zeren egur hori freskua zela eta zuhaitz mota hori (uste dut haritza zela) behipin urte bat egon behar zela idortzen. Lagunak, urbanita zelakoz edo Bilbotarra (akaso athletikakoa)  zelakoz, pentatzen zun iruzur egin ziotela edo behinpin sentsazio hori zeukan.

Urrengo urtean berriro lotea eskatu zun, egokitu zizaion loteak ikustera joan zen Baztango Udaletxeko  basozain batekin eta joaden urteko basozaina berebera zenez, joanden urtean gertatutakoa aserrez bizian azaldu zion. Basozainak lasai lasai horrela erantzun zion:- Egur ona nahi baldin baduzu, nik lortuko dizut,

Lagunak ez bai ezta ez erantzun zion, pentsatuko zuela eta gauza horrela gelditu zen. Handik haste batzutara, lanean zegola, basozainak deitu zion, egurra pres zeukala eta kamionan orain bertan eramango ziola, lagunak egun artan ezinezkoa zela erran zion, zeren emaztea Bilbon zegoen, berak, lanean eta lanetik atera bezain laster iruñara joan behar zen gauz jarrantzisu batera eta ea bertze egun baterako uzten ahal ba zun?.  Basozainak, modu txarrean, ohikatuz hori ezinezkoa zela, kamioia kargatuta zeukala eta bertzenaz porte hori kobratuko ziola eta garestiago aterako zizaiola. Orain harte diruaz ez zuten hitz egin, lagunak pentsatzen bai zun lotea izango zela, baino ez! basozainak kobratu nahi zuen eta gañera ez merke , hiru mila euro kobretu nahi izan zion (palaren gastua egurra ateratzeko, kamioaia eta  ganantziak) berak diru hori ez zuela ordaintzen ahal eta hijoputa hemendik eta hijoputa handik, telefonoa eskegitu zuten.

Eztakit basozain honen jokaera hau normala den eta hau bezalakoa aunitzetan iten duen edo lehen aldiz egin zun (negozioa ikusi zula, urbanitatzelakoz) baina benetan gauz itxusia da, zerbait komunala dena (denena) negozioa itea edo behinpin saiatzea eta ikusten denez gauz bazutan ez da aunitz aldatu gure zulo berde  honek, eta arestian errandakoa  bezala San Jil arrapà dena ta bil.

Gigantiak eta agota

pello 26/07/2009 @ 02:40

Elizondoko festa eder eta herrikoi hauetan, aspalditik  (edo iñoiz, behipin guk) ez dugula bizi   aurtengo bezalako festa alaik, jendetsuak, herrikoiak, ekitaldiz beteta eta adin guztitarako..eta hori posible izan da Xabier Torres alkatea eta bere kargodun taldeari esker, jakin dutelakoz herriko jendea mugitu (gehienbat gazteak) antolatu eta denen artean Elizondok merezi zun festak izatia.

p250709_130501.JPG

Ekitaldi hoietatik bat Santio egunian izan da , eskualdeko erraldoien topaketa, Lesakako, Donoztebeko eta Etxalarko gigantiak etorri dira gaurkoz Elizondoko errege pareari laguntzera. Giganteena (buruhandiekin junto) ekitalde xumea da baina xarma haundikoa behinpin Elizondon, txikien harridura ta poza sortzen duen ekitaldia , gaurko haurrei eta atzokoei ere bai, zeren Elizondoko errege-erregiña, 50 urte gora daukate (konparsako lagun bati galdetu diot zenbat urte daukan eta ez dakiela, baino asko bai, erantzun nau, honek ere informatzen ahal zen pixkat!!!). Gigante parea, originalak dira, hau da Juanito Eraso alkatea izan zen garaian 1947-1948 erositakoak, hori bai zaharberrize asko izan dute, urte askotan Maria Cruz Amorena jostunak arropa berritu die  eta azken zaharberritzea, orain dela urte gutti egin zen eta Iruñeko Aitor Calleja artisau gazteak kriston lana egin zun, berri berriak ta dotore utziz, margotu eta arropa berriak egin zien.

ondi14.jpgErran dugunez bezala Juanito Eraso alkateak ekarri zitun bere lehenengo urtean mandatari bezala zegoenian, bere hasierako nahia, erraldoi "vascoak" ( baserritarrak, txapelakin) ekartzea izan zen, baño presaka egin zenez, giganteak egiten zuen enpresak bere katalogoan bakarrik "los reyes catolicos" (Fernando eta Isabel) zeukan. Gure lurraldean errotzeko erran edo komentatu zen katolikoak izanez ere, izaten ahal zirela Antso azkarra VII.na eta bere emaztea Touluseko Caonstanza, zeren hauek bai zerikusia zeukaten Baztanekin ta baztandarrekin, zertaz kondaira erraten dun bezala Baztandarrak zeuden Antso VII.narekin Navas de Tolosan, honek baztandarren laguntzarekin Miramolin musulmandiarren buruzagiaren kateak autxi zuenean. Baiña horrela izan edo ez izan egia errateko ez "katolikoa" ezta ere Antso VII.na bezala ezagutzen dira, baizik izengabeko  errege-erregiña bezala, Baino jatorrian bai daukate zerikusirik baztanekin 750139114_6893b7d621.jpgzeren erdiaroko edo "medieval" errege itxura daukaten gigante guztiak Iruñekoe errege europeoan daude oinharrituak eta Iruñeko Europar erregeak ta bertze 6ak, Baztandar artisau-artista baten eskutik sortu eta atera ziren, hain zuzen Bozatiar agote artisau baten eskutik. (Argazkian Joshemiguelerico Iruñako europear erregia)

Dirudienez  VIII. mendean Iruñean baziren erraldoiak, Karlos III.ak ekitaldi erlijiosoetan erraldoiak dantzatzea debekatu zuenez, erraldoiak Katedralarenak izan arren. Horren ondorioz, erraldoiak urtetan egon ziren katedralean abandonatuak, baño 1860 Tadeo Amorenak Arizkundarra (bozatekoa) berreskuratzea proposatu zuen arte. Are gehiago, zortzi figura berri diseinatu zituen, Munduko erregeen ordezkari izanen zirenak, kontinente bakoitzetik bi: Ameriketako errege-erreginak, Afrikakoak, Europakoak eta Asiakoak (antza denez, Ozeaniaz ahaztu zen). Tadeo imgp5812.JPGAmorenari 9.600 errealeko dirulaguntza eman zioten eta diru horrekin egungo erraldoiak egin zituen 1860. urtean . Tadeo Amorena Iruñan bizi izan arren jatorriz Bozatekoa zen Amonea etxekoa hain zuzen. (argazkian  Elizondoko erregia)

Agotak izanez eta garai hartan gañera denetatik jasan izan behar zuten bera eta bere familia, madarikatuak zeudela, leprosoak baiño txarragoa zirela, buztana zeukatela... baino azkenian Amorenatarrek Bozatetik alde egitea lortu zuten eta bere semea (agotak eskulanetarako arras honak ziren, zurgiñak, argiñak, ebanistak...) mundu guztian ezagunak diren giganteak diseñatu eta egin zitun.

Bada liburu bat Mikel Telleria Tapiarena "El tesoro de los agotes" izenekoa, fikzioa izan arren baino egietan ohinarrituta dagona , kontatzen duna, nola egin zituen erraldoiak, bere lana, bere ideiak...nola hitz egiten zun bertze agotekin erranez (ixilika iñork ez jakiteko) egiten ari zen erregeak ez zirela munduko erregeak baizik agoten erregeak edo errege agoteak.

Historio hori egia baldin bada, erraten ahal dugu, agotiak jasan zuten errepresioaren, madarikazioaren, eta zigorren mendekua lortu zula Tadeok, zeren jende asko gaur egun  txundituta gelditzen da Agoteen erregen aurrian.

Oporrak eta herritar bidaiaria

pello 10/07/2009 @ 03:10

Opor garaian gaudenez (behintzat batzuk) eta oporrak oporrak direnez, aste batzutan haizegorik ez da izango.

Oporretan, gauz asko egiten denetatik bat bidaiatzea da eta Arizkunen bidiari amorratu ta bitxia dugu. Gaur egun jende aunitz bidaiatzen du eta leku askotan egon dira , baino "Manolok" benetan bidaiari xelebrea da.

Erranen dugu Arizkundar honek 50 urte gora izanen dula, muxugorri, hizkera itxia (kosta da askotan erraten duna ulertzea) hitz guttikoa eta jantzieraz beti berdin doana, praka urdin batzukin "bonbatxoak" ta karratudun alkandorakin, hau da,  Baztanetik atera ez dela ixzura osoa dauka,  gañera osasunez zerbait ukituta dago hernia batekin urte asko buelta darama (ez du nahi operatu) eta bizkarreko miña dauka, gauz guzti hauez gain oso gizon jatorra da.

baztangohaizegoarenargazkiak-20090624221422.jpgBerarekin egon nintzen azken egunian Arizkungo kontsultegiko egogelan izan zen, mediku esperoan giñela eta Arizkungo San Joanak asteko bi egun falta zirela. Tenore hortan derrigorrezko galdera egin nio;

Zer moduz dator festak? gogoz?

-Urte asko daramat herriko bestetan kampora ateratzen naizela, bihar Mallorkara noa,

Mallorkara? hondartza gustokoa?

-Ez "sin mas" berdin zait, hemendik aterata edozein lekua ona da. Ezagutzen naiz eta bestetan gelditzen ba naiz beti "la lio", ihaz Ibizan egon nintzen.

Ibizan ? Manolo Ibizan? , imaginazio haundikoa naiz, baino hori ez nuen irudikatzen ahal, Manolo zuriz jantzita, Patxan edo ibizako kaleen artean artesania erosten... Ezinezkoa egiten zitzaidan. Ondoan zegoen, bere bikotekideak holaxen komentatu zun -hemen "la lia", baiño han berdin berdiña iten du - bai, baina han ez naute ezagutzen!-

Ixilaldi ttiki baten ondorioz bere emaztea (eztakit ezkonduta dauden) azaldu zun orain dela urte batzuk erabaki zula, Manolo bakarrik joatea eta berak goxo goxo Arizkunen gelditzea eta Arizkungo bestaz gozatzeaz, Zeren lahabana.jpgkalapite bat dela, bere kabuz joatea gustatzen zaiolako eta azkenik ez dute ezer ezagutzen, Kuban bezala. Dirudienez Manolok Kuban 3 alditan egon da eta La Habanako kale bat bakarra soilik ezagutu du 3 bidai hoietan.-  Zertarako gehigo, kale hortan (ez daki ezta kalearen izena) denetarik dago ta!.- (argazkian La Habanala viejako kale bat, hau ez da izango ostaturik ez dagoenez akaso El Malekon izanen da) edo Holandan bezala, bidaia organizatua izan arren eta autobusan joaten zirela, gidak Holandako paisaja, errotak, tulipanak eta XVII. mendeko tulipanen krisia azalztzen zuen bitartean, gure Manolo zurrunka (eta nolako zurrunkak)egon zen irteera guztia, emakuma gixagoa lotsatuta bidai guztia barkamena eta gau txarra izan zula eta ez dula lo egin erranez, pasatu zen. -Loreak eta errotak ikusteko etxean gelditzen naiz-

Hori guztiagatik eta bertze bidaietan gertatutako xelebrekeriagatik emaztea erabaki zun berarekin gehiago ez joatea, Honen ondorioz eztabaida txiki batean sartu ziren, bat nahiago zula bidai organizatuak, behipin zerbait ikusten zutelako eta bertzeak alderantziz eta egon diren herrialde guztiak agerian geratu ziren eztabaida hortan eta bidai bakoitzan bitxikeria bat edo gertakizun xelebreak izan zirela nabarmendu nahi nuke.

Adibidez, Brasilen gertatutakoa bezalakoa. Rion zeudela, irteera bat egin zuten 200km dagoen hiri (ideikere hiriaren izena)  batera hango katedrala ikustek, berak  Arizkungo elizan txikitatik sartu ez denez are guttiao brasilgo katedral batean, aizakiarekin kanpoan gelditu ze,n han Iruñako bi gaztekin topatu zen eta pote batzuk hartzera joan ziren, Ordu txikitan zebilenean bi Iruñarrak berandu zela eta  hotelara joateko ordua zenez Manolo konturatzen da goizean Riotik atera eta hiri hortara joan zela. Taxi bat artu eta goizeko 7 agertzen da Rioko hotelean, han polizia, agentziako arduradunak...zeuden zeren bost ordu katedral ingurutan bilatzen egon ondoren, salaketa patu zuten desagertua edo bahitua izan zela pentsatu omen bai zuten. kristo bronka bronka bota zioten agentziakoak eta baita ere bertze bidairiak zren bere oporretako bost ordu bera billatzen pasatu zutelako.

Baita ere bertze bronka bat izan zun Dinamarkan, hontan autobusean hainbertze ordu zeramaten eta garagardo bat edateko gogokin zegola azkenian errepideko "auto servic" batean gelditu ziren, bizkor bizkor garagardoen hotzgailura  abiatu zen eta garagardoa ireki eta edan behar zuenean korbatadun bat hitzketan asten zaio aserre itxurakin - ez dizut ulertzen- erantzuten dio,  garagardoa ahora eramnan behar duenean ahotik kentzen dio- Eman nazazu hori arazoak ez baldin baduzu nahi- Daniarra ohiuka eta kopeta ilun arizkundarra asertzeko zorian -Man zazu eta herri puta hontatik banoa- . Azkenian gazteleraz zekien gizon bat urbiltzen zaio eta erraten dio alkohola edateko zerbait jan behar dela- Hori arazoa baldin bada "me como un caharro de estos" (sanwidtxa) ezez, jan behar dela plateran, zerbait sendo- "ke hostias ni ke puto plato " ohikatu ondoren garagardoa edatea lortu zuen baita ere zopa puta bat eta plastikozko aragi ta patata plater bat

horrelakoak hainbertze, Irlanda emazteak erraten zun harras polita zela, 10 egunak hango gaztelu eder batean egon zirela berak berriz, Irlanda aspergarria, eta baztan baino grixa eta euritsua zela erraten zun bakarrik Guinees garagardoen lantegia ikustea pena merezi zula baino arras zuhurrak zirela bakarrik ematen zutelako dastatzeko garragardo baso bat bakarra...

aeropuerto-de-praga.jpgVienara joaten zirela, abioia matxura izan zun eta  larrialdiko lurreratzea egin zun Pragako aireportuan,  eta han haietaz ahaztu eta bi gau igaro zuten aireportuan, leku batetik bertzera, azkenian Austriara joatea lortu zuten, kotxez. -ez naiz bueltatuko gehigo Pragara, puta kume hoiek han utzi ziguten eta nik chekiar jakin gabe- nik barrurako pentsatzen nun, ezta txekiar, ezta danieraz ezta portugesa ezta inglesa eta hain lasai eta pozik ibiltzen zara munduan zehar, zuk bai ausarta!

Belgikan, pixile arazoak zuela autobusa 10 minutoka gelditzen zun pixa egiteko, emaztea lotsatuta manta baten azpian bidaia egin zun. Horrela segitu zutendenbora batean, Londres, Maroko, Madril,Valentzia...medikuko ordua iritsi zidan artio gero nik atera eta beraiek sartu eta agurtu giñe. Nik harrituta eta txundituta atera nintzen arestian erran dudan bezala ez bai nuen imaginazen ahal gure Manolo jatorrak munduan zehar ibilitakoa zela.

Herriko bestatik eskapo doa baino Mallorkatik herriko bestako azken egunean etorri zen, gaueko 12tan iritsi zen eta festako azken orduak pasatu zitun,

Ondo izan Manolo! fenomeno bat bai zara.

Baztan googelatua.

pello 19/06/2009 @ 23:58

Gaur, ortziralak 19an Iruritan nengoela , kotxe beltz bat ikusi dut kotxearen gaina "mastil" bat zeraman kamaraz inguratuta, eta albotan google logotipoaren coche_camara_google.jpgpegatinak zeukana, Bai google kotxe Baztanen ibili da eta  kamara hoiek argazki panoramikoak ateratzen dute eta kotxea ibiltzen duen bitartean milaka argazkia ateratzen ditu erresoluzio haundiko argazkiak dira eta billatzaile greografiko programetan erabiliko dira bai Google Maps eta Google Earth . Eztakit argazki hauek ere izango dira Street Viewrako, hau da kaleak persoi baten begipuntutik ikusteko.

Kotxea hauek pasatzearekin batera sateliteko argazkiak berritzen dute eta etxera iritsi bezain laster Google Mapsean sartu naiz eta sorpresa eraman dut ikustean asko gehiago urbiltzen ahal zarela eta erresoluzio haundiagokin. Proba bezala Errotaberearen (gure etxea) gugelatu dut eta harriagarria! orain arte ez zena ikusten (urbiltzerakoan mezua "lo sentimos la imagen no se puede,,," agertzen zen) ikusten da, kasu hontan kotxea ongi nabaritzen da  eta ikusten denez argazkia berri berria da, zeren nabarizen da ere udetan jartzen dugun (joanden asteburuan jarritakoa) haurrendako plastikozko piscina.

Ikusi mapa haundiago

Galdetzen naiz ia, argazkiak ateratzen egon diren egun hauetan, ea agertu diren Estatu Batuetako eta Europako herri batzuetan bezala (komentatzen dutenez) argazki bitxiak edo konprometituak, emakumeak eguzkia artzen, Street Viewean gizon bat goxo goxo berea ez den emaztearekin...eta horrelakoak eta hori googleren leloa dela “Don´t be evil”, hau da ,ez izan ankerra.

Beno tonteriak  albo batean utzita, zorieonzeko da zeren honekin gure bailara asko hobeto ikusiko dugu ta baita ere gauzak asko hobeaurkituko ditugu, adibidez, bideak, errekak, baserriak...eta horrela izan edo ez bazan sar daila kalabaza ta atera dezan....googleleko mapan!

Arranoak eta marranoak

pello 18/06/2009 @ 23:45

Ez nekien nola izenburutu post hau, hola, azkenik gelditu den bezala edo "beltzez arranoa ta berdez marranoa".  Ttipi-ttapan irakurri berri dudan bezala,  orain dela bi aste Iruritako bestetako eszenatokia eta karpa kentzen ari zirenean, 25 bizi­lagun identifikatu zituen Guardia Zibilak eta Arrano Beltza legez kanpoko ikurra zela argudiatuz artu eta konfiskatu zuten, gañera bildutakoen kontra Auzitegi Nazionalean ikerketa bat martxan jarri zezakela jakinarazi zieten. Kriston ekintza hau iteko bortz patrol agertu ziren.

8arranobeltza.jpgOrduan arrano beltza ilegala dela? Spainia existitzen ez zenian ia erabiltzen zen ikur bat, ilegala? Ilegala zertaz? norbaitek erran duelako edo haien morroiak nahi izan dutelako? Zertaz abertzaleak erabiltzen duten ikur bat delakoz?

Arrano beltzaren jatorria, lotuta dago Nafarroako erreinuaren sormenatik orduan Iruñako erreinua ezagutzen zena, Lehenengo erregeen zigilua eta ikurra izan bai zen, Ximenotar baskoi dinastiarena. Iñigo Aristatik Antso VII (azkarra) arte erabali izan zuten eta haien tartean Antso III.na Garzets " Antso nagusia", Ximeno dinastiaren Iruñeko VIII. erregea1004 - 1035) eta Euskal Lurraldea batu zuen lehena, arabiar kronistek "Euskaldunen Jauna", "Rex Íberícus" eta "Rex Navarrae Híspaníarum" deitua. Euskaldunen jauna zelako eta berak erran zuen bezala (dokumentatua dago) "euskararen lurralde guztia batua dago nire erreinuan..." ,bere zigilua, arrano beltza (argazkian), Euskal Herriko ikurra bihurtu da eta bere hegaletan euskaldun guztiak aterpetzen ditu, ez dena gertatzen, bertze euskal ikur batzukin, adibidez ikurriñarekin,  Euskal Autonomia Erkidegoaren bandera bihurtu dena.

sancho.JPGAzken Ximenotar erabili zuna Antso  VII.na Azkarra izan zen (argazkian Tuteran dagoen eskulturan, armarrian ikusten ahal da arranoa). Errege honek izan zen (kondaira erraten duen bezala) kateak lortu zuna, Navas de Tolosako borrokaldian eta semerik ez zuenik bere biloba Teobald I (Xanpainako kontea, gaur egun Franzia) errege izango da eta bere familiako ikurrak patuko ditu.

Mende batzuk geroago,  Agramondarrak erabiliko zuten eta arrarrano beltzak Mauleko  gazteluan, eta baita ere bertze gaztelu batzutan haireatua izan zen Naxeran, Tuteran ...

Baita ere Arrano beltza Iruñako katedralian aurkitzen ahal dugu, txanponetan, esteletan...Hori guztiek ere konfiskatu behar dute ilegalak direlako? .

Bururatu zait ergelenetatik ergelenak direnez hasten ahal dira "atxilotzen" orain dela lau urte egin ginun (enkargatu ziguten, argiñak garenez ogibidez)  harrizko animaliko arrano beltz bat, Arbizuko plazan jartzeko zena, ta hori konfiskatu ondoren segitzeko bertzekin...

8obrak130gnot.jpg

Guardia zibil hoiei  aipatu beharko zizaion , oraindik Baztanen bertze arrano baten sinbologia aurkitzen ahal dela fatxada eta iturri batzutan, adibidez Iruritan dagoen aska baten gainean, burdinezko arrano faxista (eskematizatua dagon arren, arrano faxistaren irudia nabarmentzen da), baztangohaizegorenargazkiak fotoblogan ikusten ahal dena.

Eta honek ilegala izanez gain bere hegoak odolez bustiak ditu zeren iku hori erabili zutenak Nafarroan 3.000 pertson hil egin zuten.

Hemendik 25 Iruritarrei elkartatsuna adierazi eta eta egun ergelak tokatu zaigula bizitzea. (bertzenaz ez da ulertzen hain bertze ergelkerie)

Ekainan Hego haizerik ez.

pello 03/06/2009 @ 23:40

Horrela erraten du atsotiz batek, ez da izango hego haizerik baino baino bai aste guztetan bezala "haize hegoa" (euskal sarean bahinpin).

Ekiren (eguzkia) hilabete hasi berri hontan, eguzkia berberak ez digu falta eta gogor ta goxo (beharrezkua negu luze, heze, beltz, hotz... hau pasa ondoren) alboka-topaketa.jpgjo digu egun hauetan ta ea segitzen dun horrela asteburuartio, zeren ekitalde polit bat bada  larunbatan, 8. Alboka Topaketa ospatuko da Arizkunen, albokarien elkarteratzearekin kalegira inen dute herritik barna, haurrentzako jolasak, arratsaldean muxikoak eta mutildantzak...eguna pasteko plan ona.

Baita ere ekainan, baino urrengo astian hain zuzen ekainak 13an bertze kalegira bat izanen da baino hau Elizondon, " kalegira kexagarri" hau da manifestazioa Elizondo ereiki nahi den Forutzaigoaren komisaldegi berriaren aurka, Hau, Baztan berri auzoa-plazan in nahi dute eta auzokideak tita batean 669 firma bildu dute eraikin horren aurka . Herria ere bildu da eta haren aurka agertu da batzarrean eta baita ere aurka agertu dira Foruzaingoei ordezkatzen dituzten "central sindikal" gehinak, erranez han ez dela leku aproposena eta azalduz ez dela beharrezkoa ezta zuzenekoa gastu hain haundi horretan sartzea komisaldegi berri bat egonez, eta gaiñera honek ez daukanean ezta bi urte.

Pentsatzekoa da harrobikoak alde egitea, lortu  genuenez zertaz ez Foruzaingoak? Herria kalera ekainan 13an. Baztan batuta dena posible da.

 

2009051201485942_375.jpgBertzaldetik ezagutu dugu ia aurtengo baztandar biltzarreko kartela. Aaurten polemika txiki batekin etorri da zeren epaimaihak hasieran aukeratutako kartela gero atzera bota behar izan du zeren lehenagotik editatutako bertze kartel batekin zituen antzekotasunagatik eta bertatik eratorri daitezkeen ondorio legalatik, bigarrena gelditu zena aukeratu dute.

Porrusalda izenekoa  eta Begoña Durruty margolari arizkundarrarena dena. Urte ona darama Begoñak, baita ere aurten irabazi zuelako  Bertiz Partzuergoaren marrazki lehiaketa, zorioanak hemendik.

Azkenik ere jakin dugu ere itxasoaren bertze aldeko  baztandarrak mexikokoak azkenian ospatu izan ahal dutela Baztango eguna, hango Euskal etxean maiatzaren 22an, bi asteko atzerapenarekin A gripeak Mexikon sortutako arazoak direla eta. Horiek gaindituta, baztandarrak eta baztandarren lagunak bat egin zuten janari on, musika eta giro alaiaz gozatuz.. Bazkalostean jaiaren antolatzaileek urtero jaia image_preview.jpegprestatzen laguntza eskaintzen duten kideei eskerrak eman zizkioten eta bereziki aipatu zituztenen artean Elizondoko kazetaria Lander Santamaría eta Juantxo Viguria zeuden, 'internet bidez Baztan bailarekin zerikusia duten berriak emateagatik'.

Argazkia euskalkultura.com web-horritik artuta dago eta elbide hortan festako argazki gehiago ikusten ahal dira ( espero nuen baztandartarrei ikustea txapela ta maskarillakin, baina ez,ez badirudi dena bere lekura bueltatu dela), baita ere artikulo luze bat.

Bidegabekeria

pello 21/05/2009 @ 23:22

Kosta zait post hau idaztea, mingarria, lotsagarria izan dalako pastu dena "bidegabeko bidea" oroitagarriarekin eta puta kume hoien ekinzagatik. Gaur grebaren egunan goiz goiz joan naiz ikustera eskultura Pitzamarrera eta larunbatan poza, pakea, unkitasuna... somazen zena leku hartan, gaur berriz, amorrua, gorrotoa, nazka sentitu dut.

07imgp4368.JPGNazka eman dit pintada guzti hoiek siñatuak zeudela Falanje Baztan izenarekin ikustean, amorrua berriz mehatxu koldar hoiek, Frias historiazaile gazteari, Lander kazetariari.. .

Gauaren iluntasunaz baliatuz beren arratoi zulotik atera ziren, koldarrak bezala, eta ez zen izan oroitagarrikoa gau hortan  egin zuten ekintza bakarra, baita ere Arraiozen, Xoteroren aurka eta Iruritan ere. Hau  ez da izan bere lehenengo zerrikerie , Amaiurren (nafarroa bizirik ekitaldian) pintadak egin zutenen berberak dira, baita ere Donoztebeko pintada xenofoboak islam eta musulmandarren aurka "navarra es cristiana"... eta holakoak (bakarrik kultur etxean islamaren buruz bazelakoz erakusketa bat) eta Elizondon agertutako panfletoak falanje eta españa goratzen zutenak, baita ere Bidasoaldean pintadak agertu ziren herrietako alkateen aurka. Hasieran uste ginun , hemen destinatutako guardiazibil talde bat izango zela "barrabilak ukitzeko" atzean egongo zirela, baina  dirudi Baztan eta Baztandarrak  ongi ezagutzen dutela eta "hemengoak" izango zirela edo obe esana hemen hazita.07recovered_jpeg-digital-camera_190.jpg Kalean izen batzuk entzuten dira, nortzuk izan ahal direnen izena, hain zuzen hiru, motoristaren semea, potolo nazkante horrena... honek jakina da Cristo Reykoa dela, ba askotan ikusi diote Iruñan haien manifetan eta ateraldietan. Hoiek izan baldin badira Falanje Baztan, haien atzetik norbait egon behar da zeren hiru hoiek ergelenetatik ergelenak dira, akaso potolo nazkantearen anai nagusia? (ideologoa bezala).Ondoko argazkia, Amaiurko monolitoaren pintada bat.

Izan edo ez izan hauek, dirudina da 1936an hemen etorritako falangistak (gaztelatik, Burgos, Valladolid..), garai hartako Ikastolatik  haurrak atera eta ikastola hartako sarreran ipini zuten "cuartel de pelayos" falanjista hoiek, eta baita ere Francisco Mula Oronozko kabineroa fusilatu zuten berberak, ba falajista hoietako batzuk hemen geldituko ziren eta orain beren ilobak arratoi zulotik atera eta egun ilunetara baueltatu nahian daude. 

Zulo berde hontan denetatik dago eta izan eta izanen da baina orain konturatu gabe minbizi bat atera zaio eta gure eskutan dago minbizi puta hori ez zabaltzea. Zikinkeria daukatzunean etxean, egin behar dena, garbitzea da.

Azkenik hemendik, adiertzi nahiko nien nire elkartasuna mehatxatu guztiei eta uste dut (kalen enzuten denagatik) baztandar guztienak ere daukatela.

Ekintza koldar hau bazterrak astindu ditu eta  guztioi iruditu zaigu barrabaskeri eta zerrikeri haundie, espero dezagun holakoa berriz ez gertatzea eta hemen erraten den bezala gizon tallak, espantu haundiek.