Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Gaur egun.

Berri txarrak

pello 06/05/2009 @ 22:36

Berri txarrark taldearen abesti batek honela erreten zun  "haien berri onak, gure berri txarrak dira.." eta hoiek auzo ondoko erkidegotik datozte eta ezdakigu zer aldatuko dute, hezkuntzan eta euskararen inguruan, seguraski onik ezerrez, Jauralizak emanten duen laguntza hainbat euskara jorratzen duteen elkartei (adibidez ttipi-ttapak) bere muga administratibotik kanpo, kolokan geldituko  dira?

09prentsa2handi.jpgHoni lotuta eta krisiaren aizakiaz, Nafarroko gobernuak ere, euskarazko komunikabideei bere laguntza murriztu die, ia ia %100, Xorroxin irratiari bezala eta hauek diru iturri berri bat lortzeko, idei original bat izan dute behikaka.com izena duna eta  behikaka.com web horrian azaltzen dutena. Erraten da arazorik badenean kaxkoa mugitzen dela eta xorroxingoak, burutik ez daude maigu. Zozketa bat ingo dute, baina zenbakiak aterako duen esku inozente hori, kasu hontan, hiru behien kaka izango da. Zorte on denei!!!

Berri txarrekin segituz, Beratik etortzen zaigu, hain zuzen Funbera lantegitik. Gaur ( Maiatzak 6 ), Funberako langileek Burdin martxa hasi dute, Beratik Iruñera oinez joango bai dira, Lehenengo etapa hontan Baztanen sartuko dira eta Almandozko tunelean geldituz, bihar berriz Almandoztik hasi eta Iruñaraino, ta, azkenik etzi Iruñeko karriketan ibili ondoren, parlamentura joango dira eta enpresak eskatutako E.R.E.aren aurkako elegitea eskatuko dute.

Ez da Lehenengo E.R.E.a zertaz Azarotik daude E.R.E.kin eta orain gaiñera enpresak E.R.E. berria eskatu du urte osorako, eta horrekin hilabeteetan sei egun lan egingo dute bakarrik, soldatak murriztuko dira, lehendik murriztuak izanak izanarren. (komentatzen dute hilabete hontan 600€ inguru kobratuko dutela).


Ta akitzeko "berri txarrekin", Mexikotik datorrena, gripe A ezagun horretaz, ez, ez, ez da iritsi Baztanera, baino bai errotuta dagonez  Mexikon. D,F.en Maitzak batan ospatzekoa zen den, Baztango eguna euskal etxean urtero bezala, baino aurten gripea A dela edo ez dela, ez ospatu. Baztanzopa eta txuritabetzi gabe gelditu dira aurten hango baztandarrek. beno urrengo urtian izango da, ez baldin bada bertze gripe berririk ateratzen, zaldien gripea, ardiena, untxiena, jirafena, fokeena, gamusinoenak....

Bideoa 2007k0 Baztango egunarena da rta festa honen buruz, bideo gehigo ikusteko klikratu hemen.

Aintzineko izokiñak

pello 05/04/2009 @ 01:19

Apirile biribile zerria urdaindegian hile edo erran beharko genun Apirile biribile  hilabete hontan izokiña hile, Apirile batean hasi omen zen izokiña arrantzatzeko demboraldia (bigarren urtez amuarrainak ez direla arrantzatzen ahal Baztan-Bidasoan)izokina2343321295_53171a3ac1.jpg beno bakarrik arrantzatzen ahal da 60 izokin eta Endarlatzatik eta Donoztebeko tartean eta ea nor den "lehendabizikoa"  artuko duna, artzen baldin bada! ez bai da ibai hau lehenago bezalakoa, amuarrainez eta izokiñez beteta zegola, eta Mariano Izetak komentatzen zun bezala, bazen garai bat (ez ain hurrunekoa) izokiñak Elizondo pastu eta Amaiurreraino igotzen omen  zirena. Orain berriz  gure ibaia presaz eta urjauziz beteta dago,nahiz eta leku batzutan, adibidez Elizondon, negu hotan konpondu duten  Txokotoko presa, albo batean dagoen urbidea, arrainak goiko aldera pasatzeko

Izokiñaren eskasia dago bai kopuruan, batai tamainan ere, azken urtean arrapatzen direnak gutti gora behera 20 tik 40ra izokin dira,  gehienbat  65zm.koak  eta 3,5 kilokoak, oso ttikiak konparatzen baldin bada 1906an dokumentatuaizokinafoto_historica_puente_endarlaza_gran_salmon.gif dagoen 19 kiloko izokiñarekin edo argazki zahar honetako bezalakoa (behipin hiru negu itxatsoan pastu duen izokiña eta ez gaur egungoak, gehienak bakarrik negu bat igaro dute itxasoan,). Argazkiakoa Endarlazan arranzatuta izan zen  eta (www.riosconvida.es web horritik artuta dago). Berriz kopuruaren eskasia erraten dute 1982 urtean nabaritu zela ,zertaz urte hortan ez bai zen izokin batere arrantzatu eta bitxikeri bezala , Lander Santamaria Elizondar gazetariak kontatu zun "el salmon ya no es el rey del rio" artikuluan ( "Las cuatro estaciones del valle de Baztan"  liburuan agertzen da) urte hartan ezkondu zirela La Pantoja eta Pakirrin eta menuan nabarmanzen zen Bidasoako izokiña , gauz arraroa ez bai zen ezta  batere arrantzatu denboraldi hortan. Urrun ere gelditzen da historio hori, uholde baten ondorioz eta ura bere ubidera bueltatu zenian ibarretako bazterrak izokinez beteta zegoenez, Elizondo-Donosti trenaren trenbidea iten hari ziren langileok egun hartatik aurrera izokiña izan zuten jateko egunero, eta langile gixajoak kokotaraino akitu zuten izokiñez.

Baino Baztanen ez da izan, Baztan ibaiak, izokinak gora joan den ibai edo erreka bakarra , baizik baita ere Urrizaten dagoen Izokin errekan ere .

izokina2008033102494673_375.jpgBere izena erraten dun bezalaxe (izena duna existitzen du) aspaldi aspaldi izokinak uneraño igotzen ziren. Izokin erreka  hau Urrizaten sortu eta Urbakuran (mugan) Aritzakungo errekakin batu eta Bidarraiera joanez (hemen Baztan erreka deitzen diote) eta hortik Errobi ibaiera eta Baionatik itxasora. Ikusten denez Euskal Herri osoko ibaietan izokiña igotzen zen Bidasoa ibaian, Errobian, Urumean... Baina gaur egun bakarriki Baztan-Bidasoa ibaia dugu izokin ibaia dena eta bakarrik Endarlatzako eremuan.

Bertze gauza bazuk bezala hemen ere zerbait gaizki egin dugu , uharkak, ibarretako zuhaitzak moztu, gehigi arrantzatu...eta pixkanaka  pixkanak izokiña ere Errobi ibaia bezalaxe desagertuko da betirako.

Ondo izan eta ondo jan eta garizuman, arrain. Izokiña? bai seguraski Norbegiakoa izanen dela.

Aio korrika

pello 31/03/2009 @ 23:34

0kor-mugair3401674965_5ace1cec11.jpgDi-da batean pastu zaigu korrika, 4 ordu gutti gora bera ibili da Baztan zehar Korrika , eta 4 ordu hauetan Baztandarrak aupatu dute lekukoa eta gogoz eta pozez erran dute hau euskaraz bizi naidugun herria dela. Jende guztia kalera eta korrika egitera atera da, herrietan, errepidetan, malda goran, malda beiti...

4terdiak aldera Oronoztik sartu da Baztanen, han ongi etorri emateko Oronoztarrak zeuden, haurrak, gurasoak adiñekoak eta abar, Arraiozko herria 2 km zeukan, Irurita ere plaza, jendez beteta zegoen korrika itxarotzen, gehienbat haurrak bere gurasoekin eta handik Elizondora, han kriston giroa, Baztango ikastolako parkean, ikastolako haurrak, xorroxin entzuten altabozez, merendatzen guraso elkartekoei esker, han zeuden urdurik ea noiz iristen zen, eta haratago, plazan San Franziko Xabier ikastetxekoak eta Elizondo buelta emanez berriro Iruritara, basaburua aldera. Zigaurre, Ziga, Aniz, Berrueta, Almandoz herri guztiek bere kmekin, etxex etxez eskatutako sosekin erosita eta Xorroxin irratiak erraten zuenez kriston0kor-irurita3402534718_379aef3e8f.jpg jendea zegoen eta hori dena, malda gora zela.

Xorroxin irratia aipatu dugunez, nabarmendu nahi genun, egindako lana korrikaren segimenduan, goizetik Beran sartu zenetik ia ia gaua arte egon dira, giroa sortzen, erraten momentu guztian korrika non zegoen, korrikalarien deikin, bere elkarrizketekin,  han zegoen Fermintxo egun guztia korrika ikusi gabe , korrikaren aurrean elarrizketak iten lekukoa hartu behar zutenei galdetzen nortzuk ziren , nongoak eta abar . Aipazekoa da ere Fernando eta Josetxo esatariek egin zuten korrika , Fernandok Beratik Elizondoraino in suen korrikako segimendua txirrindulez, esku  batian manillarra eta bertzean telefonoa eta gainera korrikalariei elkarrizketatuz, berak segituko zun gustora baino Elizondon Josetxok txandatu eta basaburua igo esku batez eta baita ere Belate puska bat komentatuz nola zijoan korrika zonalde hortatik

0korbela3401902425_0072a4ab9c.jpgBelate aldean zeudenak asko ziren Baztangoiza aldekoak, (aurten handik ez bai da pastu), han km erosia zeukaten, Erratzuko gaztiak, Amaiurko herriak, Arizkungo Elkartasun elkartea...Haiez gain ere  zeuden Baztango mendigozaileak, Xaruta pilota elkartea, Baztandar biltzarrakoak, gaztetxekoek...eta Baztango lurretan egindako azken kman Elizondoko Erlategi elkartekoak, elkarte honetako Igorrek  hartu zun lekukoa eta kman zehar lekukoa pastuz kideen artian eta 8terdiak aldera lekukoa Ultzamatarrei emanez agurokorimgp3693.JPG erran zioten Korrikari Baztandar guztien partez.

Azken argazki hontan Fermintxok (Xorroxingo esatariak) elkarrizketa iten Erlategi elkarteko kideari.

Bertze argazkiak Korrika.org webhorritik hartuta daude eta Baztanen aterako argazkiak hemen ikusten ahal dira.

Ongietorriak

pello 22/03/2009 @ 01:54

Ongitorria udaberria, garaia zen, negu luze hau ondoren, gereziondoak lilitan daude, edo beipin egon behar ziren, etxekoak ezta ostorik atera dute oraindik, egun eguzkitsuak izan dugun arren, freskoak segitzen dute izaten eta erranairu zahar hori erraten dun bezala Martxoan laño noraino, apirilean elurra haraiño, eta ez dakit non edo nori entzun dut oraindik bertze elurtea gelditzen dela.

0silveirahandia_4730.jpgOngi etorria ere Nafarroako txapeldun "berriari" ,Larunbatan izandako final eder horretan, (desenpate ta guzti izan zen), seigarren aldiz irabazi dun Xabier Silveirari. Errexa ez zuen izan hor bai zegoen Julio Soto gaztia, betso saio polita in zuna eta urrengo urtetan, zapela irabazteko aukera haundiak daukana, gogo berdiñakin bueltako zela erranez, jendearen txalo zaparrada haundia jaso eta bertze bat, bertze bat eskatu zioten. Silveirak aurten (etxean akaso ez zaielako txapelik gehiago kabitzen) jendeari eskeini eta txapela  bota zien,  Lur aretoko ikusentzuleek  txapeldunak ere bertze bertso bat botatzia behartu zuten. (Argazkia bertsotzale elkarteko weeb horritik artuta dago)

korrika.jpgEta ongi etorria ere, hori bai da bere leloa KORRIKAri.  Haurten korrika 16a Baztanera iritsiko da Astelehen 30an Oronoztik sartuz Elizondoraiño, han buelta eta berriz Iruritara eta handik, Ziga, Aniz eta Berroetatik Almandozera. Badator badator korrika!!!.

Hain zuzen hau izango da ibilbidea eta ordutegia.

KILOMETROA

HERRIA DATA EGUNA ORDU
980 ORONOZ 09/03/30 astelehena 16:32:33
983 ARRAIOZ 09/03/30 astelehena 16:52:03
986 IRURITA 09/03/30 astelehena 17:11:33
988 GARTZAIN 09/03/30 astelehena 17:24:33
989 ELIZONDO 09/03/30 astelehena 17:30:24
993 IRURITA 09/03/30 astelehena 17:55:06
997 ZIGA 09/03/30 astelehena 18:22:24
1000 ANIZ 09/03/30 astelehena 18:41:54
1002 BERROETA 09/03/30 astelehena 18:54:54
1004 ALMANDOZ 09/03/30 astelehena 19:07:54

Gehiago jakiteko bisitatu ezazue korrika 16 web horria.

016korrika.jpg

Bideoa eta audioa euskaltubetik artuta dago, bideoa "Bideolarik" igotakoa eta audio ere euskaltubetik jeisten ahal da.

Korrika 30an helduko da, baino lehenago Elizondon, Korrika kulturalaren0atxikistan.jpg ekitaldi bat izan zen , txikiei zuzendua eta herri ezezagun bati buruz zijoan , Atxikistan izeneko herria, eta nola iritsi behar zuten Atxikistanera Kanpanoluo orkresta ospetsua kontatzen zuen antzerkia.

Baina dena ez da ongietorriak baita ere agurrak eta hilabete hontan agurra erran diogu Oronoz-Mugairiko kontsultategian zegoen larrialdietarako puntuari. Honek baztandarren haserrea bertzerik ez digu piztu.

01236861040.jpgHerrietako alkateen lehenengo ekimena, prentsaurrekoa izan zen, (otsailaren 11an argazkian. argazkia ttipi--ttapatik hartuta dago, larrialdi zerbitzua ez desagertzeko eskaria egin zuten) eta Batzar Nagusiaren bilkura berezia etorri zen gero. Orain, herriz herri, bertze aukera dago: baztandar guztiek bere kexa aurkez dezakete Nafarroako Arartekoaren aitzinean, posta elektroniko edo arruntaren bidez.

Oharrarekin batera, erabil daitekeen gutun eredua ageri da: «Osasunbideak gaueko 10etatik aitzinera Oronozko mediku-erizain lantaldea ezabatzeko erabakia hartu du. Bidegabea izateaz gain, ausarkeria galanta iruditzen zaigu. Hau delaeta zuregana jotzen dugu arazo honen aitzinean esku har dezazun».

Gutun eredu hau kopiatzen ahal da eta Nafarroko Arartekoren web horriko kexen atalera joan itsatsi eta formularioa bete zure datukin

Etxean kexa bidali genun (euskaraz eta bertze bat erdaraz) eta berehala email batekin erantzun ziguten (erdaraz),kexa estudiatuko zutela baino nabarmendu zuten Gobernuko erabakietan ez duela gauz haundirik (ezerrz) egiten ahal.

Ba gauz hauetan bakarrik kexatzea gelditzen bai zaigueta forma errexa bai dugunez, ba kexatu gaitetzen .

Udaberria benetan etortzea esperantzakin uzten dizuegu, bertze bat arte.

Ondo izan !!!

Baztan bertso saio

pello 15/03/2009 @ 02:43

nbt09-irudiaweb.gifHeldu den Larunbatan, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala (azken urte hauek bezala) Elizondoko Lur aretoan izango da. Finalera iritsi diren 8 bertsolarietatik , Elizondar bat izango da .Jon Barberena, azken bi urte hauetan txapeldunordea izan dena, ea erraten den bezala hirugarrenian heldu den garaipena.

Irabazten baldin badu, (errexa izango ez dena hor ere egongo direlako Silveira bere bortz txapelekin eta orain arte txapela eramaten duna ,Julen Zelaieta), ez da izango irabazten dun lehenengo bertsolari baztandarra , zertaz 1994an eta 1999an Bittor Elizagoien Arraioztarra  txapelaren nagusi egin bai zen

bszelaitxapel.jpg    bsbittortajonhandia_3576.jpg

Julen Zelaieta iazko finala      Bittor eta Jon 2007ko finalan

Baztan , ain zuzen Elizondo, garranzi haundia dauka Nafarroko txapelketan, lehenengoa 1936 urtean Elizondon egin bai zen, Antxitoneako trinketian. Nafarroako Bertsolaritzaren aro berri baten hasiera izan zen, Baztan, Bortziriak, Malerreka, Baigorriko... Eskualde horiek guztiak ordezkatu zituen Elizondon izan zen txapelketa hartan. Ez zeuden Nafarroako eskualde guztiak ez eta bertsolari guztiak ere, baina lehen urratsa emana zen jada, eta orduan, txapela eskuratu zuna Juan Felix Iriarte "Bersinato" izan zen, Sunbillan sortutakoa baina BankanBersantino, Juan Felix Iriarte bizi zen bertsolaria. Garaipen hau baloi izan zion 1936an Donostian egindako "II bertsolari gudan" (garai hartako txapelketa nagusie) lehiatzeko.

Gero gerra helduko da eta honen ondorioz ez da urte dexenta bazutan Txapelketarik izango.Txapelketa honen segimendua egiten eta baita ere antolamendua, 21 urteko Elizondar bat egondo da, Mariano Izeta

Geroz etorri zen Txapelketaren bigarren aldia. Príncipe de Viana erakundeko "Euskararen aldeko saila" izan zen Nafarroako bertsolaritzari piztu aldia eman ziona. Bere itzalean ospatu ziren 1960tik 1966ra Nafarroako Txapelketaren 6 edizio. Nafarroa Beherean Xalbador aski ezaguna zen ordurako eta baita Mattin lapurtarra ere. Nafarroa Garaiko bertsolariak beren burua ezagutarazteko aukera ederra izan zen txapelketaren bigarren aldi hau. Eta zer esanik ez bertsozaletasuna hedatzeko. Baztan-Bidasoa  bazterrak utzi eta Larraun, Basaburua, Sakana, Iruñerria... hainbat eskualdetara zabaldu zituen bertsoak bere doinuak. Garai hauetan Mariano Izetak  txapelketako eta bertso saion kronikak iegiten zitun  Príncipe de Viana erakundearen aldizkariarako eta baita ere erakunde honen bidez bertso saio dexente antolatu zitun Baztanen (Elizondon, Errazun, Arizkunen...) berak eta Klemente Ezkurdia Gorritirekin, abeltzaina, bertsotzale eta baztandar bertsolariaren laguntzarekin eta Garai hartako oberenak etortzen ziren; Uztapide, Mattin, Xalbador...Azken honek  askotan erraten zun;- Nitaz berhartzen bazarete, Auzako kaskotik ohiu bat egin eta etorriko naiz  (auza erdian dagoenez, alde batetik Urepel eta bertzetik Baztan) eta saio hoetaik bueltan Izpegiko bentan, erraten dute han bai entzuten zela paregabeko bertsoak eta bertsoen benetako giroan.

1979an berriro bueltatuko da txapelketa eta hauek bai (gauregun arte) Nafarroako bertso txapelketa izena eramango dute, finala urte hartan Lesakan jokatuko da eta Joxe Miguel Arguiñarena eskuratuko du txapela eta  txanda hontan gure Marianok 1986artio egongo da epailanetan. Urteak pastu ondoren 2006an Elizondo hartuko du berriro finala, lehenengo txapelketa hortatik, 60 urte gerorago.

Marrazki hontan ikus daiteke Silveira eta Barberena, Zelaietaren txapela konbenzitu nahi beraiekin joateko.

bertso.jpg

 

Eskolez eskol.

pello 08/03/2009 @ 20:07
Laster lan, kaka lan , hori erraten zun gure aitetxik lan bat prisaka iten zenian, eta hori ez dugu erraten ahal, aste hontan azkenian, ereki den Baztango haur eskola buruz. Kostatu zaie, baino hilabete hontatik, Baztan, behar duen haur eskola dauka, eraikin berria, zabala, argitsua... beharrezkoa zena.
Azarorako eman zuten lehenengo data, haurrak haur eskola berrira pasatu behar zirela, baino gremioekin arazo batzuk izan ondoren, Martxoan izan da. imgp1.jpgEz bakarrik haurrek nabari dute aldaketa eta poz pozik daude baizik baita ere irakaslegoa, arron kontent, daude ta, beraiek egin bai zuten barruko espazioko banaketa eta diseinua. Proiektua aurkeztu zietenean, eraikiña oso ederra eta polita zen, lotaregi ta guztikin...baina andereñoak segidan konturatu ziren bai oso polita zela baina praktikoa ja. Argitasuna beharrezkoa zela (lehio haundiak) eta bere lana (rutina) kondizio onetan egiteko gelak edo espazioak konetatuta egon behar zirela ...Idei hoien ondorioz eraikuntza liniala, modernua eta irekia (argitasun sensazioarengatik) daukagu, Hiru bloke ditu eta bloke bakoitzak, adiñe desberdiñentzako aretoa eta behar duen guztia dauka, jolasteko lekua, komuna, logelak,jangela,txoko desberdiñak...independienteak dira. Gero atari edo sarrera zabal eta luze bat dauka eta estalpeko larrain bezala erabiltzen dutena denbora txarra izatean, baita ere sukaldea, taillerrak lantzeko aretoa....
barrutik1                imgp3.jpg
Argazkitan nabaritzen ahal den bezala, lehio eta kristalezko atea argitasun eta trasparentzia sensazioa ematen du. Dekorazio aldetik pixket IKEA dirudi altzairiak linealak, zura argikoak, kolore planoak...baina ez, altzari gehienak Italiatik ekarrita eta sikomotrizitatea eta bertze gauzak lantzeko punta puntazkoak, irakaslegoa askatasun osoa izan du altzariak eta materialak aukeratzeko.
imgp6.jpg
Argazki hauetan ikusten denez zabaltasun haundia dago eta ikusten da leku aproposa dela eta garaia zela benetako haur eskola (eraikiña) izatea. 
Eskerrak eman nahiko nuke Kristinari haur eskolako zuzendariari, argazkiak zteratzea uzteagatik eta azalpenengatik eta argazki hauek eta geigo ikusteko hemen klikeatu.
 Bertze aldetik matrikulazio epea iritsiko da heldu den astean eta Baztanen hiru aukera badira, Herri eskolak, San Franzisko Xabier ikastetxea eta Baztan ikastola, Ikastoletatik D modeloan haurrak apuntatzera animatzen dute, eta horretarako abesti bat atera dute Pirritx eta Porrotx pailazoekin batera," gora gure ikastola" izena daramana.
Berriz San Franzisco xabier eskolan eskeintza berria dago , euskera eta inglesa eredua eta aurkezpenako bileran guraso batzuk kontent atera ziren, erran ta azaldu bai zuten euskara mantenduz, ingelesa indartzeko eredua dela eta ez  Nafarroako Gobernuaren bertze pauso bat dela euskara murrizteko. Nik honekin, barkatu, baino nire kezkak ditut, british eredua orain dela urte gutxi Txantrean patu zuten, han Patxi Larrainza ikastetxea D ereduan bakarra zonalde hortan gero eta matrikula gehiago izaten zun eta txikia gelditu zen eta haunditu beharrean ikastetxe berri bat  egin (Ezkaba) eta eredu berriarentzat eta hemen bai erraten ahal da hasierako erreanairua laster lan kaka lan, komentatu zidanez lagun bateko emaztea ingleseko andereñoa dena British eredua porrot egitera bideratua dagola , ez dagolako eta ez dutelako prestatu irakaslegoa eta bere kezka zeukan zen kalitatea emango zuten ingleseko irakasleak bertze materietan edo bertze materiako irakasleak, ze ingles kalitatean? Hori berbera entzun nuen ingles filologiai ikasi zun Elizondar bateri eta gauz berbera galdetzen ze: Nondik atera behar dute behar den (ainbertze) irakasle?...Ba hori zerbait makurkerie badela usaintzen da.
Eta ezkuntza monografiko hau akitzeko, Lekauzko eskola zaharreko eraikinen eta instalazioen egoera txarra dagonez, Lekauzko kolegio zaharraosorik botako dira, eliza-kapera izan ezik eta bere ordez Nafarroko gobernuak Lekauzen goi mailako kultura, hezkuntza eta ekonomia ekimenen arlo berria garatuko dute, eztakit hitz hoiek sakonki zer esan nahi du baina zurrumurruak iritsi da hitz hoien atzean foruzaingoaren praktika edo akademia zerbait bezalakoa beipin izanen dela, bertze gauzekin batera.
 

Eliwood

pello 01/03/2009 @ 03:04

Atzean utzi dugun aste hontan ziniaren festa izan da, oskar sariak eman bai dira ta, eta honek burura ekarri nau, lagun zinefilo batek, nola kontatzen zigun aurkitutzen zuenea  konexio bat Baztan eta zinea, gehienbat bitxikeri hoiek Elizondo buruz  izan ziren.

Bitxikeri hoiek ez ziren Baztanen egindako pelikulak, gañera asko izan dira ta. hasita la conquista de Albania, escorpion... vacas... la sombra de nadie eta akituz, orain dela bi uda filmatu den azkenarekin escalofrios , baita  ere hoietako batzuk seri b deitzen direnak. Bere bitxikeriak gehienbat izango zieren "elizondo" hitza agertzen den pelikulak.

Dena hasi zen orain dela urte asko, Saioa ostauan bideoak jartzen zuten garaian (lehenego videoclub Baztanetik alokatuak eta  Baztango lehenegoetako  bideoerreproduzgailuan emanak) ba arratsalde batian han giñen pelikula ikusten, Prety woman zen eta hasi bezaion laster elizondooo!!!.. hitza irakurri ginuen eta Saioan giñen guztiok, ovni bat ikusi bagenu bezala, ahoa irekita, denei begiratuz aho zabal eta liluratuta komentatu genun;-Elizondo?

Gero jakin genun, denborarekin Elizondo hori, Hector Elizondoren izena zela kredituetan, Elizondo actorea, hoteleko direktorean papera anzezten zuen prety woman-en eta denborarekin ezagunago egin zen jatorriz Puerto Ricokoa baina aita euskalduna duen aktorea. 990pwm_laura_san_giaco_005.jpg1936 sortua New Yorken eta arbasoak euskaldunak zituenez bere abizena daukan herria , ezagutzera etorri zen uda batian eta  probetxatuz hemen zegola urte artako "el pais del Bidasoako "kortometraien zertamena inaguratu zun (uste dut bigarna izan zela 1999an).

Baina benetako bitxikeria da, "blues brothers 2000" izeneko pelikula agertzen dena, Pelikula hau dos granujas a todo ritmo pelikula mitikoaren "secuela" da. Aldi hontan kartzelatik ateratzen dena Elwood blus (Dan Aykroyd) da eta Belusi hil zenenez (benetan) Elizondo lotinantbere anaia ordezkatuko duen Jhon Goodman topatuko du eta berriro blues brothers taldea bilduko dute eta horrekin batera berriro arazoetan sartuko dira eta lehen pelikula bezala, poliziek hasiko dira arrapatuz nahi baiano kasu hontan neska polizi bat izango da eta maiz bere izena erraten da "la teniente Elizondo" . Lotinant honek Mia Peeples aktore amerikandarra (jatorriz latinoa) anzezten du

Bertzekasu bat izanen da "Idiocracy" pelikulan agertzen dena, Sipnosia da etorkizuna 2500 urtean, mundu guztia ergela izanen da (hasieran azalzen da zergatik) eta hoietako ergeletatik ergel gutxiena dena, Estatu Batuetako lehendakatia da eta kasu hontan mandataria beltza (fikzioa zen) boxealari hoia da eta bere izena ..."El presidente Elizondo". Egia esteko bersio originalan Camacho izena dauka baino gaztelerara doblazerakoanElizondo presidentea Elizondo abizena jarri diote. Beltza izan arren latino puntua dauka.

Konturatzan algara, Elizondo hitza abizen latino bat dela,  izanez gehienbat  Mexiko aldean, adibide bezala,telebista batean  ematen zuten "Pasion de gavilanes" serian,  protagonista femeninoak, Elizondo ahizpak ziren  eta baita ere Elizondo da  2005. urtean  miss Mexiko izendatutakoa, Laura Elizondo.

 

Itsasoko albo hontara bueltatuz, ere aurkitzen ahal dugu Elizondo hitza kasu hontan izengoiti bezala, Jose de Elizondo, etakidea eta Carmelo Gomezen larrua daukana Imanol Uriberen "Dias contados" pelikulan. Bertze Jose de Elizondo zen, aspaldiko "Carmen" pelikulan Sara Montielerekin Carmen paperean, agerzen den kaboa eta gizonezko protagonista. Pelikula hortan esaldi bat badago euskaraz, militarrak "demonioak" erraten du Carmen ijitoak, ur zikiña bere ondora botatzen duenean eta hori enzutean eranzuten dio;

-zu bai demonioa

Militarrak harrituta nongoa den galdetzen dio eta nola dakien euskaraz ere, Carmen txikitan urte asko Etxalarren ubizi izan dela azaltzen dio eta han zerbait euskaraz ikasi zula ere . 1875_carmen_poster.jpgMilitarrak  Jose de Elizondo izenarekin aurkezten da eta hemen hasiko da bien gorroto-amodiozko harremana. Carmen nobelak, Prosper Merimme historiazaile eta arkeologo frantsak idatiz zuen, beraz ez da kasualitatea protagonistak eskualde hontakoak izatea. Prosper Merimme lanagatik Andaluzian egon zen aldiz askotan eta Franziara bueltatzerakoan Baztandik pasatzen zuen eta lekua ezaguna zeukan eta ez zeukan arazorik Jose de Elizondo "cabo del Regimiento de Dragones de Alcalá" personaia sortzeko, edo akaso batzuk erraten duten bezala, Jose ezagutzea, egizkoa izango bai zen.

 


Baztan errea

pello 23/02/2009 @ 00:12

Iñaute luze ( 5 egun ofizialki) eta arrakatsua , behinpin hori dirudi jendea izan delako gauan eta baita ere eguneian zehar eta hori poztekoa da, nik izan arren  hoietako bat erraten zuela iñauteak iñautetan, hau da astelena eta asteazkenian eta ez asteburuan, ba hoiek pastu lehenago, albiste txarra izan genun zoko hontan.

Berriz ere Baserri bat erre da Baztanen, Hontan  "Arizkungo" Arrokia baserria izan da,  (Arizkun komantxotan jartzen dut, orain jakin dudalako, Eskiz harrobia inguruan egon arren eta Azpilkuetako Apaioa auzoa ondoan izanez, ez zela Azpilkueta baizik Arizkun). aRROKIA Notizi benetan txarra da. Baserria errez gain, baserriko nagusia hospitalizatua izan zen eta oraindik segitzen du, hemendik animo guztia aurrera ateratzeko eta baita ere baserria altxazeko edo berriro ereikitzeko, lehen auzolanez egiten zena gaur egun kontu korrotea ireki eta herritaren borondatez  ea lortzen den. Animo emateko, egun hauetan ikusten ahal dugu, orain dela bi urte, erretako Elbeteko Leku Eder etxaldea, berriro zutik dagola eta bere izena erraten duen bezala, lehen bezala edo gehiago ederrago dago.

Honek burura ekarri nau Baztanen denetatik erre dela, baserriak, basoak, lantegiak (Zaldubi sute batez suntsitua izan zen orain dela urte batzuk) baita ere Elizondon orain dela urte asko Eskisaroi jatetxea eta eraikin guztia erretzen ikusi genun, eta 2003.neko udan bezala, Gorramendi  magalea su artu zuen, beno, kea, beroa eta errautsak baziren. surik, ordea, ez. Ez begi bistan, behintzat, zorupeko sutea izan zen. Sute hauez gain herri oso bat kiskali da Baztanen, Lekaroz 1835eko Martxoaren 10an, Espoz y Mina general liberalaren eskutik.

Baztan,  lehenengo gerra karlistan garrantzi haundia izan zun, muga ondoan zegolako eta bi alderdiak eskuratu izan nahi zuten. Hasieran, Kristinondarren mempe egon zen baina segidan Karlistak bereganatu zuten eta karlisten erretagaurdia bihurtu zen.Elizondoko manifestua Haien buruzagie Don Carlos Elizondora etorri zen eta Arizkuneneako jauregian hospedatu zioten. 1834. urtean zehar Zumalakarregui generala urbildu eta bien artean, gerora Elizondoko manifestu bezala ezagutu izan zen textua idatzi eta irakurri zuten eta hasten zena; Españoles: mostraos dóciles a la voz de la razón y de la justicia. Economicemos la sangre española... bla bla, bla eta bla, bla bla, eztaki zer ,badakizer..el éxito no es dudoso; un solo esfuerzo y España es libre...

Larremir mendi aldean, Zumalakarregi eta Minaren gudarosteak borrokaldi ikaragarria izan zuten, liberalak garaipena lortuz eta Baztan bidea artuz Elizondon sartu ziren eta karlisak ihes eginez. Karlistak ez zuten amorerik eman eta Elizondo galdu arren Irurita, gartzain, Elbete eta Lekaroz bere esku zeuden, Elizondo inguratuta gerlariz eta kañonez, kristinondarrak laguntza eskatu zuten eta Berriro Espoz y Mina generala bidali zuten Elizondo askatzera. Ejerzitoa arazorik gabe sartu zen Baztanen eta hori ikustean karlistek mendira iges egin zuten kañon ta guzi, eta hauek mendi zokoetan ezkutatu zuten,

General liberalak Elizondon sartu bezain laster, bere lehenengo lana izan zena Sagastibeltza general karlistakerabili izan zituen kañon piezak harrapatzea izan zen eta ongi aski zekien Lekauzen inguruan egongo zirela ezkutatuakEzpoz y Mina

Espoz y Mina Lekautzera igo eta ea non ezkutatuta zeuden kañon pieza hoiek hasi zen galdezka (lehenik erdaraz ta gero euskaraz euskalduna bai zen), Lekauztarrek ez zuten ezer erran, muttu gelditu ziren, honek ez zion ezer gustatu generalari eta alkatea eta bertze sei herritar  plazan hil zitun ( hau ez zen izan bere lehenengo basakerie, hauetara ohituratuta zegoen eta). Honek ere ez zitun lekauztarrei mingaina atera eta haserre bizian agindu zun herri  guztia erretzea , herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen.

inzendio000678.jpg  Lamina hau, "incendio de Lekaroz" izena du eta 1878a, argitaratutako liburu batena da gehiago jakiteko  www.siglo19mendea.net web aurkitzen ahal da.

Hiru egun iraun omen zuen suak,bere hiru gauekin Baztango zeruaargitzen zuela.

Ehun urte geroago, espainiako gerra zibilan errekete talde (terzio) batek el tercio de Elizondo izena zeukan. Baztanera bizizera etorri den Felix izeneko Bizkaitar lagun batek komentatu zidan kalean ikusten duen Elizondar atsoak, bere txapela eta guztikin burura etortzen zaiola nola bere aitite (guretzat aitetxi) kontatzen zion napar erreketeak sartzen zirela herrietan "a deguello". Hori jakinda eta erreketen terzio bat Elizondo izena zeukala, euskaldun bezala, gaizki sentiaratu nintzan, gero nere kontzientzia lasai gelditu zitzaidan jakitean terzio hori es zela iñoiz Elizondo egon eta ez zegola Elizondarrez osatuta baizik arestian komentatu duguna Manifestoarengandik hartu zun izena.

Lekaroz errautsetik berpiztu zen bezala ea  Aizkorri baserri berri bat altxazen den errauts hoietatik eta eskerrak emanez ttipi-ttapari argazkia eta eskuineko zutabeko "slider"-a gatik, bertze post bat arte, bonaparte.

Agur Olentzero

pello 28/12/2008 @ 02:37

Olentzero etor zenetik egun batzuk pastu dira eta ardoa (beltza, gorrie eta zurie) txampana, turroiak eta bildotxa alde batera utzita (gabon zarraarte) eta sabela eta burua berriro berreskuratu ondoren, pentsatzen hasi naiz ea ikazkin zahar honek zer uztzi digun bailara hontarako.

Egun batzuk lehenago, eguberriko aintzineko igandian baztango 15 herriko alkate-juradoak aukeratu dira, beno Elbetekoa ezik ,inork ez delako aurkeztu eta errege egunerartio itxaron beharko dute ea norbaitek agertzen den edo bertzenaz azken 2 urte  hauek bezalaxe segituko dute alkate-jurado gabe eta ezta ere Amaiurren, Arraiozen, Gartzainen eta Oronoz Mugairen, herri hauetan ere ez zen iñork aurkeztu.

Iñor ez aurkeztea normala da, arraroa dena Elizondon eta Almandozen gertatu dena,bi hautagai izatea, Elizondon Xabier Torres 27 urtekoa eta Rafael Olaizola 51 urtekoa (orain dela 20 urte ez zen olakorik ikusi, bi hautagai izatea)  erraten dute presio pixka bat izan zela eta jende mordoxka joan zela bozkatzera ,gehienbat gazte asko, Jendea, (adiñan sartuak) komentatu du gazteria Bi hautagaiakmobilizatu dela, eta hori ez dela normala normalki gauz hortaz pasatzen dutela, beno, jakinez azken bozkaketa orain dela 20 urte egin zela, normala ez joatea? edo hori erraten duena orain dela 20 urte (akaso gaztia izango zen) eta ez zen orduan bozkatzera joan?

Argazkia www.diario de navarra.es web horritik artuta dago eta argazkiaren

egilea Asier Vidondo da.

Azkenian gaztea irabazi zuen boto kopuru txikiz, 381-339 (42 botoz) . Eskerrak! gazteria mugitu zela? zertaz bimila ta piko biztanlez, 720 botu, benetan jende gutti agertu zen herriko etxean bozkatzera.

Almandozen berriz, orainarte alkate jurado izan dena  Luis Roldan Astiz eta Mª del Koro Migeltorena aurkeztu ziren, hiz egin ondoren akordio batera iritsi zen herria, Igande 28 an egingo zela bozkaketa. Anizen Asier Martikorena izango da, Arizkunen Juan Kruz Iriarte Bañez, Azpilkuetan segituko du Jon Alkasena Irungarai eta baita ere Arantxa Zelaia Txokarro Berroetan, Juanjo Vidart Oskariz alkate jurado berria izango da Erratzun eta berriro errepikatuko dute Peio Orbegozo Iruritan, Francisco Javier Elizalde Lekautzen eta Pablo Zenoz Zigan

Herriko alkate aukeraketak albo batian utzita, Olentzerok , Baztango udalari idei bat ekarri dio (krisia uzten baldin badu) idei hori, Foru plazaren itxuraberritzeko ideien lehiaketa bat da . Lehiaketa hau aterako da eta idei hoien artean arau hauek bete behar dira:

-Erabilera anitzeko egoitza bat izan behar du, Turismo bulegoa, komunak, zuhaiztia, haurrentzako eremua...bertze gauz batzuek gain.

olentzero-foruplazaimgp2846.jpgHau egiteko ondoan dagoen aparkalekua erabili behar dute eta foru plazan integratu edo foru plaza bihurtu, baño parkiña ukituz 44 aparkatzeko toki galtzen dira ( eta sobran ez daude, jo! gai hau blogaren gai nausia da, azkenean atera da berriro!) eta honekin batera  ia ahaztuta genuen arazo bat agertzen da berriro, elizako parkeko zelaiak parkiña bihurtu, Aspaldi agertu zen talde bat siñadurak billatuz parkin  edo proiekto hori ez egiteko 380 siñadura bildu zuten  eta ez zen gehiago entzun parkin horren buruz, proiekto horrek, haurren parkeko ondoan dagoen berdegune hori, parkiñan bihurtzen zuen, baina proiekto berriak hori eta haurren parkea ere asfaltatuko du eta parkea (txirrista eta ziburuak) "zirkuitua" edo "bederatzia"dagoen lekuan patuko dute.

Espero dut , Olentzerok udaletxe honeri lasaitasun pixkat eta gauz egiteko gogo pixkat bat gutxiago (bai bai gutxiago) ea ekarri die, herritarrek denbora txiki batean ainbertze obrak jasan ditugu, futbolzelai artifiziala, Joakin Iriarteko Karrikaren lanak (haurtzaindegia eta osasun etxean sartzeko arazokin) Jaime Urrutiako peatonalizazioa (erdi purdi) kotxeak segituko dira  pasatzen ,zertaz udaletxeak egin duelako erdi-peatonala. kendu ditu espaloiak eta orain kale erditik ibiltzen dira oinezkoak eta kotxeak. Lan berria hasi beharrean ea akitzen duten aspalditik hasitakoak, haureskola berria bezalakoa, Urriaren 9 irekia egongo zela erran bai zuten.

Beno, akaso krisiarekin subentzioak gutxiagoak izango dira eta dirurik gabe ea lasaitasun pixka bat artzen dugun.

Akitzeko eskerrak eman nahi nuen Baztango Ikastolako guraso elkarteari Olentzerok Elizodora etortzeko laguntzeagatik ez bai nakien zuek bakarrik egiten duzuela eta ez daukazuela udaletxearen laguntza ezta ekonomikoki ezta antolakuntzan (errege kabalgatarako bai uzten dute udaletxeko arkupeak eta kale nagusia isten dute, kotxeak ez pasatzeko) eskerrak eman ondoren ere erran nahi nizuen aurten ez zaidala deus gustatu, kalejiara (ikastolatik Xaharetxearaiño) abiadura bizian egin zen (kriston prisa izango zeukan olentzerok opariak banatzeko) eta ez zen gelditu momentu baterez abesteko Olentzerori (abestien  papera banatu zenuten) baina ez zen denborik, gelditzeko bidean zehar, Olentzerori abesteko?

Urrengo urte artio, agur  Olentzero

Baztan globala

pello 17/12/2008 @ 01:52

Baztango fisonomia edo gizartea (euskalherriko bertze lekuetan ere ) aldatu da urte gutti batzuk hona.Orain dela hamabortz urte ona  arraroa egiten zizaigun, adibidez beltza bat eta herri guztia goitik behera begiratuko zion, gaur egun gure haurrekin eskolara joaten dira eta euskaraz aritzea afrikarra bat edo hego amerrikara bat ez digu harritzen.

baztan globala Bertzealdetik (kuriosoa eta pixket iribarresua egiten zait) nola taberna edo ostatu batzutan ikusten ahal dugun, barraren bi aldetan, bi mundu desberdin, alde batetik bertako baztandar muxu gorri, txotxa ahoan eta gaztelera erdi purdi batekin solas nahian eta bertze aldean karibeña "eder" (batzutan) bat. Karibeña honek ,colombiana dominikana cubatarra..(euskal herriko herri guztietan ematen da kasu hau) normalki herritar batek ekarritako bikotea edo nahusiarena eta goxo-goxo egon ondoren dembora batez, lanean paratzen diote.

Gizarte "globalizazio" hontan, gaur pauso bat gehiago eman da Baztanen, konkretuki Elizondon  "Txino"  bat (benetazko txinoa txinatar eta guztiekin) ireki dute, "bazar oriental" jartzen du sarreran eta bertze elizondar batzuk bezala (uste dut morbo pixkat batekin, hauek izango badira baztanen, lehenengo asiatarrak) egon naiz , ateratzean erran diot emazteari ez nahi zela berriro sartuko eta ezBaztango lehenengo txinatar komerzioa   dudala berriro  deuts han erosiko, ez diot erran hau, figura itxus batzuk eta españa hitza jartzen zuena saltzen dutelako ezta ere haurrentzako  guardia zibilen kotxea saltzen zutelako, ez,ez horregatik ez, baizik gaizki sentitu naizelako eta ez naiz bakarra izan, gaizki sentitu izan naiz txinatar bat zegoelako alde batetik bertzera, bezeroei segika, begiratzen... ea lapurtzen zuten edo ez ikusten , egia errateko errexa da zerbait lapurtzeko, baina mesedez konfianza pixka bat herritarrei, behinpin lehenego egunetan eta lapurretak iza ten baldin badira ba bai, jartzen duzu txinatar bat bijilatzen baino ez lehenego egunean eta hain deskaratua, ez zait ja gustatu. Bertze aldetik jende hau edo negozio hauek herrian ez dira integrazen bere mundua bizi dira, dirua haien artean prestatzen dira lokalak alokatzeko,erosteko eta negozioa asteko...eta beraintzat, saltzen duten produktoagatik (españa hitza eramaten duten figuragatik errate ndut) berdina Elizondo herria edo Extremadurako herri bat (hau da, ez dutela "estudio de merkado" bat egiten)

Seguraski post hau politikoki inkorrekto dizango da baina benetan bihotzetik atera zait. Hau herri txikia segitzen du izaten eta denak ezagutzen gera eta kanpotik etorriko txinatar hauen deskonfianza ez zait  ongi iruditu.

Ah! nola hostia ez dute lapurtu behar, ea zenbat irauten dute figura itxus hoiek, nire ustez larunbata hontaik ez da pasatzen, gazte talde bat sartzerakoan eta hori ikustean ahi, ahi ahi,