Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Gaur egun.

Pediatrarik ez Britis bai (gobernu hau!)

pello 19/11/2008 @ 17:27

2008ko Azaroaren 19

Betidanik pentsatu dut Iruñetik (nafar gobernutik, oraingoak eta lehenagokoak) , euskal zonalde hauek (ez bakarrik Baztan) pixkanaka, pixkanak gure euskaltasun hau  desagertu edo "navarrizatu" egin nahi dutela, ez dago industriarik, jende asko lana Iruñan lan eta bizi, ez dago inbersiorik (beno karreteretan bai, larunbata hona etortzeko, gaztanbera dastatzeko, eguna pasatzeko eta errateko !que bonito es esta parte de Navarra), berek deitzen dioten "la montaña" (hau, eta nafar pirineo ekialdea zaku berrberan sartezen digute, "los de la montaña") utsten hari da edo ari dira.

Irakurri gehiago »

Kalian gora kalian bera... III

pello 13/11/2008 @ 01:35

 Benetan preokupatzen asi naiz, ea gai hontaz tematzen ari naizen. Egia da beipin Elizondoko zati bat hankaz gora dagola, orain bertan,hiru lan batera daude eta ez oso urrun bat bertzea gandik eta honek arazo txiki batzuk sortzen ditu, adibidez:

Irakurri gehiago »

Iruñan "kotxe-bonba" eta nik Clinica Universitarian.

pello 02/11/2008 @ 01:32

Gaur goizian, Iruñako Clinica Universitarioan,  7 solairuan nengoen, (kotxe bomba jarri duten lekutik urbil) proba batzuk in behar zidaten 11tan, eta benetan gauz bitxia ikus-entzun dugu.

Irakurri gehiago »

Kalian gora kalian bera... II

pello 08/10/2008 @ 23:44

Atzoko gaiarekin segituz, argazki batzuk igo dut, ikusteko benetan gauza pixket subrealista dela. Nola Joaquin Iriarte kaleko lanak haur eskola aurrian, eta haurrak barruan ain normal.

Irakurri gehiago »

Kalian gora kalian bera...

pello 06/10/2008 @ 22:09

Baztango udaletxeak bere biltegian hainbertze kilo mordo pintura izan behar du eta gastatu beharra, bertzenaz ez dut ulertzen nola egun batetik bestera Elizondoko kale batzuk kolorez aldatzen diren, lehenago marrak txuriak zirenak zona azulan bihurtu dira. gero jendea kexatu berriro txuri, bertze batzuk txuriak  horiak bihurtu dira...

Irakurri gehiago »

Udazkena

pello 27/09/2008 @ 22:32

Udazkena iritsi da, goizak freskoak dira baita ere arratsaldeak, laister ere hostoak eroriko dira eta pixkanaka-pixkanak paisajia kolore marroiez eta okrez jantziko da, gau batzutan zerua oskorri egongo da eta haizegoa bueltatuko  da.

Irakurri gehiago »

Bi gauz motz

pello 20/09/2008 @ 00:05

Gaur iruñera joan naiz, hemendik (errotatik) Nafarroko iriburura gutxi gora behera 60 km izango dira. Atera bezain laster Laurentx inguruan foruzainak geldituta zeukaten kotxe bat eta ixuna jartzen ari ziren. Mugairen N-121Btik N-121Ara sartzen zarenean guardia zuibilak (trafikokoak) bertze kotxe bat gelditurik zeukaten. Pixket geroxago Zozaia aldera kamioiak pisatzen duten lekuan, foral kotxe bat pres zegoen, harrapakariak bezala "al acecho" , Sorauren recta horretan ez bazen foruzain kotxe ba,t baizik bi, argiak piztuta eta bertze bi kotxe partikular geldituta eta foruzainak libretakin ixunak jarzen. Ekialdeko erondan, Mendillorri altueran foruzain kotxe bat argiak piztuta geldituerazi dio bertze kotxe bati. Nik, lehen Sadar deizen zen futbolzelaian gelditu naiz eta ixkinan egiten duen ostatuan ardo xuri bat edaten ari nintzela, egunkaria ireki eta nafarroko gobernuak foruzain bati ixuna jarrri diola ixun gutti jartzen zituelako irakurri dut. Orduan konturatu naiz bidaian ikusi dudanaz, eta gaur, ikasgaia ikasita, atera diela lanera foruzainak konklusiora iritxi naiz.

Bertze gauz motza, behi mekanikoko artikuluarekin dauka buru. Han kexatzen nintzen Pedro Axular kalea zona azula bihurtu zutela, ba atzo hortik paseatzen ari nintzela konturatu nintzen kolore urdiña desagertu eta berriz txuriz margotuta zeudela aparkatzeko tokiak eta behi mekanikokoak (makina aparkatzeko bi toki okupatzen zutela eta toki hoiek txuriak zirela eta) horiz margotuta ikusterakoan kriston poza sartu zizaidan gorputzan eta nere barrutik erran nuen: "zu mutil udaletxean zure bloga irakurtzen dute!" gero poza hozten zen bitartean, pensatu nun: "nola irakurri behar dute, seguraski koinzidentzi bat izango da"... Azkenean ezta irakurri ezta koinzidentzia, baizik "sentido komun" (sen ona) ezarri dutela izan da.

Zoriontzen dizuet. lana ongi egiteagatik eta behi mekaniko tranpatxo hori (makina patuta, marrak zurriak marrak orietan bihurtzea) barkatzen dizuet.

Irudietan ikusiko ahal duzue behi mekanikoko marren kontu hau.

Horrela izan, eta ez bazan sar dadila kalabazan!

Kapiski!i

pello 16/09/2008 @ 23:43

Bi aldiz erran behar izan dut kapiski hitza gaur. Lagun batek behi mekanikoaKapiski, ulertu diot, gauz motzak eta interesgarriak.
Beno, saiatuko gara, bigarren aldiz eta hau pixket mindu nau, medikura joan naizenean izan da. Goizean medikura deitzean,ordua eskatzerako,-"Egunon Arizkungo konsultorioa, bai..." Pakitaren ahotsean enzun beharrean, enzun dudana izan da;-"Buenos dias consultorio medico de Arizkun, digame",
Geroago medikura joan naiz, sarzerakoan egunon erran, eta Pakita exeritzen den lekuan gizon bizardun eta potolo bat zegoen "buenos dias" eranzuten. Arizkungo medikua erdalduna da, urte asko darama hemen eta mediku jatorra eta ona da, hori da balio duena ez? (hemen ez naiz kexazen) baina sarrerako telefonista-administatibo-rezeta banazaile-informazio emanailea....(eztakit nola deitzen den postu hori, barkatu)
beti hemengo bat izan da eta euskalduna, eta Arizkungo herrian % 92,34 euskaldunak gara. (Datu hau Jaime Viguriaren www.valledebaztan.com web horritik atera dut, webgune oso ona eta polita baztan buruz eta bistatzea gomendazen dudana)
Pakita oporretan dago,eta bere ordez bizardun hau jarri dute, oso kopetente bere lanan eta gizon ona seguraski. Exeri nahiz eta segidan zerbait faltan somatu dut , musika zegoen, abesti bat eta gero beetze bat eta bertze bat...baina hemen ez zegoen patuta bet Xorroxin irratia! (Hemengo irratia eta euskaraz) hala, hau bizardunaren gauza izan behar da! pensatu dut.
Medikua deitu nahu eta analis batzuk egiteko eta Jose Mariri (horrela uste dut deitzen dela bizardunak) eskatzeko ordua.
Agurtzen dut medikuari, mostradorean jartzen nahi eta;
-Iepa, "orduak analisisak eiteko"
-"!QUE DICE¡"
ehhh? Zer?
KAPISKI. Ulertu dut, zuk hoitakoa zara, kanpotik etorria eta oldarkeriarekin "perdona que no se vascuence" erran beharrean, zuk oldartzen zara eta nik gaizki sentitzea lorzen duzu pensatzen dudalako, txarto bokalizatu dudala edo janariz ahoa beteta
hitz egin dudala edo subnormala utsa naizelako ez didazula ulertu, Que dice horrekin.
Azkenean ergel bat bezala "si me puedes dar hora para los analisis" eranzun dut eta momentu berberean burutik pastu zait,(barkato Pakita) ea noiz akitzen dituzu oporrak eta berehala zauden lanian.
Orain, Betikoa, bakarrik gelditzen zaigu kexatzea osasunbidean ea zergaitik ez dfute jartzen elebidunak....bla,bla,bala, ...beno baino hori beste histirio bat izango da.
Ere nahiko nuke kontatu zerbait Elizondoko liburutegia buruz baino luzatuko nintzenez eta nere lagunari motza egingo nuela erran bai nion, biharko utziko dugu.
Horrela izan, eta ez bazan sar dadila kalabazan.

Behi mekanikoa

pello 15/09/2008 @ 23:00

Uda hontan,Abuztuan Elizondoko herria telebistetan agertu da esne banazaile bat patu dutelako.Makina hau euskalherri osoan eta baita ere Ebro ibaitik hegoaldera bakarra omen da, Italian Alpes inguruko herrietan arrunta eta asko omen dira. Banatzen duen esnea, behi esne pasteurizatua, lau graduetan goxo-goxoa eta edateko pres ez da egosi behar. Herri hontan gehienek txikitan ginenean (aspaldi) behi esnea edan dugu eta horrekin ezi egin gara horregatik probazean erraten dute;Sos hau da esnia hau. Seguraski haurzaroko zaporez betetzen digu eta oroitapenak ekartzen digu nola lehen joaten ginen gure pitxerrarekin esne bila, nola haurrak ginenean saiatzen ginen, prastikozko pitxerrekin (metalexkoekin ezin zen egin) gure besoa zabalzea eta abudo-abudo mugitzea borobilak egiñez besoarekin eta lortzea esnea ez erorzea, hori zen "la hostia" eta erorzen bazen "la hostia" zen amarena.
Ba hori dena bapatean bueltatu da, pitxerra erosi dut,(plastikobehizkua) eta esne bila joaten nahiz, auzoko baserrira joan beharrean behi mekanikora
Asteko, jakingo zenuten, Baztan, turistez betetzen dela udan eta aurten turistek (horrela deitzen diegu txandalz, nortface, trekineko botakin paseatzen diren madrildarrak, Katalunyarrak, Valenziarrak, giputxak, iruñarrak..) hauek, urrekinegiña txokolatea erosigain argazkiak ateratzen dute (guztiok bezala, guk ere zulo hontatik ateratzen garenean turistak bihurtzen gara) Elizondoko elizari, udaletxeari, Arizkunenea jauregiari,Txokotoko zubian... Argazki hauek batera behi mekanikoari mila argazki atera diote,ez bakarrik makinari baizik alaba edo amatxiak txampoina sarzen, esne botila txorrotan jartzen, lagun talde osoa makina aurrean, esnea aterata eta botilari traguxka ematen...
Empresak kristo lana zeukan botila reponitzen handik pasatzen zen guztiak esnea aterazen zuen, gustokoa edo esnea gustokua ez zuena baita ere, botilak gastatzen zirenez, nola eramana esnea? nola atera argazkia errateko bulegoan edan dudala behi esnea? ba denetatik ikusi da, dendan ur botilak erosi, ura bota eta esnez bete eta hori bai botilarekin argazkia atera, hauetan bazen beti norbaitek erraten zuela: ba ez da ain merke.. Baziren bertze batzuk botila ez zenean eta esnea probatu nahi ahoa txorrotan jartzen zutela eta bi edo hiru artean esne litro edaten saiatzen zirenak, momentu hau ere argazki "inmortalizatzen" zuten.Baziren ere famili osoan oroizen zirenak, bat beraientzat, beste bat aitetxi Antoniorentzat, nere ahizparentzat bertze litro bat , eta bertze bat zure aitarentzt...
hauek madrilaldera bost edo sei esne litro eramangozuten"souvenir"
edo oroitagarri bezala; !leche de vaca de BAZTAN¡ errengo dute Ebro ibaiatik aratago. Bitxikeri hauek aparte utzita , hemengo jendea pixkanaka-pixkanaka egunero, zahar, heldu ta gazte bagoaz gure pitxarra edo botil erreziklatuarekin (lehenengo egunean erosia edo ur boilakoa...) esne bila gure behi mekanikora eta eskerrak eman Elizondoko herrian pensatzean jakinez hasierako ideia Iruñan jartzea izan zela baina udaletxea ez zuela baimenik eman.

Behi mekanikoa

behi mekaniko hitzarekin ezagutzen den esne  makina


Udaletxearekin topatu gara!, Elizondoko udaletxea baimaena eman eta makina patu eta non,libre dagoen aparkatzeko tokian (marra txuriak), makina hau txikia ez da , bi kotxe aparkatzeko tokia okupatzen du eta udaletxe aurrean dagoen aparkalekua eta Axular kalea zona azula biurtu ondoren, aparkatzeko tokikin sobran ez gaude eta honekin erran nahi dut, bestebaterako "talo makina" edo "gaztanbera makina" bat patu bear baldin badute ba kontuan izatea eta aparkatzeko lekua ez kentzea edo zona azulazko tokitan jarzea utsik dauedela,saiatzen garelakoz hor ez aparkatzea, diru gutxi izan arren min egiten digu herri hontan zona azula izatea.
Hau erran ondoren banoa eta horrela izana eta ez bazan sar dadila
goaz, ala patu diote izena makinari "behi mekanikoa", eta behi mekaniko honek bitxikeri eta gauz xelebreak ekarri digu Abuztu eta Iraila hasiera hontan.kalabazan¡