Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Historiako gertakizun ttipiak

Atzoko ta gaurko feriak

pello 02/11/2009 @ 00:05

Udazkenako feria, pastu berria denez eta dirudienez azken urte hauekin konparatuz gorunz joan denez, bai hazienda kopurua ( 200 abere) merkatuko feria-elizondo-1_1.jpgplazan, eta baita ere karrika barrenetan postu (300) kopuruekin, badirudi aintzinetarako ferietara bueltatu garela, behipin 70-80 hamarkadako garaietan, 75-85 urte hoien bitartean postu kopuruz eta salerosketa haundienetako feriak   izanen ziren, zeren oraindik bai, ganadua eta nekazaritza, bizia zegoen etxe ta baserri gehienetan eta baita, urrun gelditzen zen, Iruña edo Donosti arropa, mantak, izarak, hemengo elikagaiak ez zirenak, baratxuriak...erosteko, eta baztandarrak ferietan, negua pasatzeko faltatzen zen guztia egun hauetan erosten bai zuten. Baina garai hauetara bueltatuta, noiznahi Iruñan garela  eta krisia dela edo ez dela salerosketa murrizak izan direla aipatzen zuten, bai abeltzainak ta bai "postulariak" .(azken urtetan bezala).

Euskal herri osoan, herri askotan azoka ta merkatuak egiteko gune izan dira XX. mendearen hasiera arte. Erran behar, merkatua eta azoka egunerokoak astekoak, hamabortzero edo hilabetero izan daiteke,  baina feriak (latinezko festivo datorrena) bi ziren, udazkenekoa eta udaberrikoa. Elizondo (Donoztebe ta Lesaka ere ) herri hoietako bat izan da iraganetik. Gure ferien jatorria, ganadu eta nekazaritzan dago eta honen inguruan, elikagaiak, etxeko gauzak.. salerosketako merkatua sortuz. Hau nabaritzen da oraindik, bi feria egun hauetan, Ortzirala gizonen eguna izanez, ganadu feria merkatuzelain eta larunbatan atso-ferie izanez, etxekoandren eguna.

p4010082.JPGGaur egun gauz aunitz, tradizio edo ohitura bezala erosten dugu, baratxuriak, galtzerdiak, guardasola..., nahiz eta benetako tradizioa zerbait feriatzea den. Arestian komentatu den bezala ganadu feriaren iguruan, sortutako merkataritza horretan elikagai eta ohial salerosketa jarranzitsu bat bazen. Elikagaietan nabarmentzen ahal da, baratxuriak eta turroiak.

1950 aldera postuen kokapena foru plazan era abastoko plaza zen, postu haietan, ohial desberdiñak,neguko mantak, barratxuriek,roskillak,turroiak, girlatxea...hau da, hemen ez zeuden produktuak, nagusiak ziren. Baratxuriak adibidez, ristretan erosten zen, urte osorako,   baita ere ,gaur egun baino gehiago erabiltzen zelakoz bai sukaldaritzan ta baita ere, hilabete batzuk geroago (sanmartinak aintzin)  matatxerria eginterakoan.

Berdin gertatzen zen girlatxa eta turroi "royo"rekin (kalitate guttiko turroia) aunitz erosten zela eguberriak urbil zeudela ta eta nola ez mahatsa beltza ere.

Mahatsei buruz, gure amatxi izandakoari beti entzun nion, txikitan, Zigatik Elizondora ferietan jausten zirenean (1920 aldera) iritsi bezail laster mahats beltza erosten zuten eta elizako atriora jatera joaten ziren. Egun hartarako pezeta batekin jausten ziren ( diru aunitz iduritzen zait garai haietarako), eta mahatsaz gain urtero ere  , urrezko zerbait; lepokoa, eskumuturrekoa... erosten zuten eta urtero ere, arratsean etxera bueltatzerakoan, lehenengo gauz egiten zutena zen, supazterreko errautsak artu eta "urrezko" bitxi horretan igurtzen zuten jakiteko, kolorez ez baldin batzuen aldatze, benetakoa izango zela. Erran behar beti kolorez aldatzen zela eta "urretasun" horren azpian bere burdin edo latoi kolorea agertzen zela. Ta horrela urtero, urtez-urtez ea urte batian benetako urrezko lepokoa  erosiko zuten.

Hau, burura ekartzen nahu,  ez bakarrik saltzaile "onak" etortzen zirela , zeren garai batean "trilleroak" eta "txarlatanak" ere ikusten ziren. Oroitzen naiz mutil koxkorrak ginenean Elizondoko arteka batian, nola agure batek, milako billeteak galtzen zituen bata bestearen atzetik deus egin gabe, baita ere, amak beti kontatu du bere anairai, ti-ta batean eta konturatu gabe "trilleroa"  diru guztia kendu ziola eta urte hartan  galzerdi zahar eta petatzatuekin negua igaro behar izan zun.

Garai batean bezala, gaur egun ere galtzerdiak erostea normala da eta eztakit zerikusirik daukaten trillero hoiekin edo amatxiri urrezko bitxiak saltzen zioten hoiekin zerbait. Zeren gaur egun erosten duzun galzerdiak (behipin negu osoa irauntzeko ideiarekin) gehienbat eta suerte izanik, eguberritarako ia ia zulatuta daude, likra dela ta...

out3.jpegBaita ere entzundakoa da, kasu hontan iatatxiri, (Lekauzkoa) bera gaztetan bere aitarekin Ortziralan jausten zela. Baserri txikikoak zirenez, urtero abere bat erosten zuten, batzutan behi bat, (normakli bi izaten zuten etxean) asto bat (lanerako)...Garai hoietan tratantiak blusa beltzez joango ziren eta denek tripa zorro haundia izango zuten. Bai tratanteak eta bertze herrikoe ta baserrikoak tripa betetzeko, egun hartan Elizondon jaten zuten eta normalki garbantzuak azakin, merluza ta uxoa zen garai haietako, egun hontako bazkarie. Gaur egun oraindikan Elizondoko jatetxe batzuk menu hori berbera daukate Ortziraleko, kartetan.

Nahiz eta tradizioz, urtez urtez, gauz berdiñak erosten dugu erosteagatik (baratxuriak, dendan daukagu urtean zehar, arropa berriz, mota desberinak bada, bai hemen edo Iruñan), feriak eboluzionatzen eta aldatzen doa, sozietatea aldatzen duen bitartean, eta gero eta presentzia guttiago  segitzen baldin badu izaten abeltzaintza eta nekazariak, eta gero eta kalitate guttiago baldin badaukate, saltzen duten produktoak, udazkeneko feriak, udaberriko feriak bezala akitzen ahal dute, zenzurik ez duen festa batean. Baina denborarekin, zenzua hartzen ahal duen festa edo eguna, izaten ahal da, azken urtetan ospatzen de stock feria da, zeren herritar asko egun hartan, " txollo" bat erostea  (ona ta merkea) edo aurkitzea espero dugu, garai batean gure arbasoak, ferietan esperatzen zuten bezala..

Dena aldatzen eta  moldatzen doa, ohiturak, tradizioak, dantzak...dantzak!.  baita ere, baino hori bertze post bat izango zen.

Falanje y tradicion, 36ko reketeak?

pello 12/10/2009 @ 03:21

 Antifaxista izan da azken asteburu luze hau, Igande 11an, Iruñan izan zen antifaxismoaren eguna eta astelenian, baita ere Iruñan, "antifaxismoaxismoari stop" manifestaldiarekin batera, gehitu behar  da Donezteben, urte hontan zehar izan diren 04490741.jpgeraso faxiste aurka, egindako manifestazioa, jende mordoxka dezente bilduz . Gure eskualdean eta Euskalherri osoan izan diren eraso hoien egileak "falanje y tradicion" taldea izan da, eta hain zuzen talde honen lehenengo ekintza Donozteben izan zen eta Islamaren buruzko erakusketa baten aurka pintadak in zuten. Gero pixkanaka pixkanaka Euskalherria osora zabaldu ziren bere ekintzak eta meatxuak,Bilbon, Irunen, Tolosan.. gehienbat Nafarroan Tutera, Orkoien (pasionariako kalearen aurka), Iruñan, Arbizun, Lesakan, Beran ta baita ere baztanen: Amaiurren monolitoaren aurka, Arraiozen eta Iruritan alkate juradoen aurka, Elizondon eta Pitzamarren (Artesiagan) oroitagarri berriaren aurka eta baztandar batzuk mehatxatuz, falanje Baztan siñatuz.

Joanden aste hontan zehar, Falanje y tradicioan taldearen informazioa  bilatzen egon naiz  interneten deus aurkitu gabe (web horririk), aurkitzen ahal dena da, hainbertze falanje desberdiñen web horriak; falanje auntentica, falanje española, la falanje, falanje de la jons...eta hoietako iñork ez zuten ezagutzen falanje y tradicion elkarte edo alderdi bezala.

110774132.jpgTalde honek mugimendu espainiar patriota bezala definitu dute bere burua , eta  Espainiako Estatuan "benetako erregimen kristaua eta nazionala" ezarri nahi dutela adierazi dute. Bere ideiak eta behinpin Baztanen izandako erasoetan erabilitako hizkuntza, zonaldeko euskalkia, adibidez Artesiagan frankismoaren esklabuak omenzeko oroitagarrian agertutako "irebazi giñun eta irebazikou",  burura ekartzen nau zerikusi haundia edo antzeko parezido daukatela falanjea baino gehiago, 36an izandako napar erreketeekin. Napar hoien artean batzuk Baztandarrak izan ziren, gehienak derrigortuta, baino baita ere boluntarioak.

Reketeak, Spainako gerra zibilako gudari karliastak ziren, spainaren batasuna (errepublik garaian kolokan zeguen, auntonomia..) kristatasuna defenditzen zuten, hau da: dios, patria y rey eta ia 1931  bere ideiak zaintzeko hasi ziren biltzen eta antolatzen eta Mola jenerala altxatu zenean Nafarroan, 10.000 rekete napar, bat eginez.

0oficial.jpgBaztanen (blogeko bertze post batean ikusten ahal denez) garrantzi haundi izan zuen karlistadetan eta garai hoietan oraindik nabaritzen zen zeren jauntxo aunitz karlista izaten segitzen bai zuten eta errepublika garaiko udaletarako bi auteskundetan eskuindar- karlistak irabatzi zuten . Altxamenduaren egun guttitara baztanen agertu ziren erreketeak eta hauekin batera Heriok ere ,zeren abertzale, errepublikar, ezkertiar eta ateo zen guztia fusilatzeko gogokin etorri ziren, aunitz muga igaro zuten zeren komentatzen da ia Hainbertze baztandar osatutako lista bat ekarri zutela baino azkenian, ez zuten iñor fusilatu, bat ezik. Fusilatua Franciso Mula Oronozko karabineroa ( Diputazioko "celador de caminos") zen Karabineroak errepublikako gobernuari leialak izan ziren eta hortaz eta emakume batzuk salatu ziotelakoz, mezetara ez zela joaten, preso artu eta Iruñara eraman zuten bidean Lantzko bidegurutzean errepide ondoan dagoen pinadian erahila izan zen zonaldeko bertze presoekin batera. Francisco Mula 25 urte zeukan eta hiru seme, Maiatzako 16an Artesiagan, aukera izan nun haietako seme batekin solastea, Ricardo izenekoa Elizondon jaioa eta bera erahil zutenean 3 urte zeukana. (goiko argazkian erreketen ofizial baten irudia)

Badirudi bertze baztandar fusilatua bat izan zela , Maite Lacar eta Ana Telletxearen  "baztan solasian" liburuan agertzen den bezala, Berruetako abertzale bat (ez da izena aipatzen) Iruñako presondegira eraman zutela, San kristobalera eta han fusilatua izan zela, bitxikeri bezala erran behar, berak zeukan ikurriña Etxeberria etxean urte auniz tabike falso batian altxatu zutela eta gaur egun zahar-zahartue Elkartetxean gordetuta dagona.

0voluntariosnavarros.jpgErran dugunez Erreketeak indar haundia izan zen (argazkian errekete boluntarioak Iruñan) eta gerra jarrantzi haundia ere, nazionalen ejerzitoan IV.Brigada Navarra  izeneko ejerzitoa Euzkadiko frentean borrokatu zuten , Irunen hasiz, Bilbo "askatuz" eta baita ere Ebroko batallan. IV. Brigada hori denak ez ziren Naparrak baian bai aunitz, brigadako 10 terzio naparrak ziren eta hoietako bat " el tercio de Elizondo" zen, (badirudi ez zela Baztandarrez osatua ezta Elizondon iñoiz egonak, baino bai Mugairen egon zirela eta izena hori artu zutela, 1834 Zumalakarregi eta Don Carlos Elizondon idatzitako manifestuagatik). Baino bai Brigada hauetan baztandar haunitz egon zirela, zeren erreketeak, kintoak mobilizatu zuten frentera joateko, batzuk boluntario bezala joanez, ta bertze batzuk, gehienak behartuak eraman zuten baita ere gutti batzuk muga pasatu zuten. Joan zirenetakoak aunitz frentian hil ziren eta bere izenak urte askotan, Iruritako plazan bazegoen iturri edo monumento batean zintzelatuak egon ziren (eskerrak orain dela urte 12  edo 13 urte kendu zutela).

0reglamento.jpgEz da aztu behar ere, erreketeak Baztanen egindako lehenengoetako ekintza, Txokoton zegoen Elizondoko ikastola (Nafarro osoan bakarrik hiru euskal eskola baziren, Iruñan, Lizarran eta Elizondon) ixtea izan zela. liburuak eta mahiak erre ondoren "cuartel de pelayos" bihurtu zuten. Pelayosak erreketen gazteria zen eta gerra ondoren Elizondar gazte aunitz pelayoak izan ziren, errekete bezalal jazten ziren, txapela gorrie eta desfilatzera eta kanta karlistak ikasten zuten.

Urteekin erreketeak eta falanjeak batuko ditu frankok eta nahastuko dira bia taldeak indar haundia ez izateko eta Frankori izala ez egiteko.

Gaur egungo Falanje y tradicion talde faxista eta ultra katoliko honek hauetako napar erreketen asko dauka eta hauetako errekete zahar batek bere " bilobekin" talde honen atzean egotea ez zait arraroa egiten zeren "irebazi giñun eta irebazikou" esaldi hori ez da urrunekoa.

 

Aldapeko sagarraren sagastiaren sagardoa.

pello 27/09/2009 @ 19:47

sagarrakk.jpgUrrian sagardo egiteko garaia denez, Irailan zehar sagarrak bildu dira edo garai batean ala izaten zen, sagarrekin, bertze gautz batzuez gain sagardoa iten da eta  sagardoa gauz preziatua eta garranzitsua izan da lurralde hauetan.

Aspalditik sagardoa ekoizten da eta sagastiak garai batean zabalgune haundiak hartzen zuten eta sagardoari buruz aurkitu den lehen aipamena, 1014ko apirilaren 17k.ekoa da. Data honetan, Nafarroako Santxo Handia Erregeak diploma bat eskaintzen dio Leireko Monasterioari; bertan irakur daitezke sagar eta sagardoari buruzko erreferentziak. Baina sagardoa eta sagarrak izan duten jarrantzin haundia, gaur egun  baserri deitzen diegun eraikinetan, ikusten ahal da , Baserri zaharrenak 500en bat urte izanen dute (Euskal herrian), Nafarroko zaharrenak Baztanen daude, harrizko horma, zurezko egitura itzela ta barruan behi ikuilu zabala, ta dolarea. Dolarea, sagardoa egiteko tokia da. Baztanen gelditzen zaigu batzuk, adibidez Amaiurko Apezaren baztangohaizegoarenargazkiak-20090815212512.jpgetxean berritu dutena eta ikusteko dagona (argazkian) , Arizkunen  badira batzuk ere baina garrantzisuena Gamioxarreako izanen da zeren Jo ala jo kultur taldearen bidez, zarberritu zuten eta bere prentsa barrokoa (XVII. mendekoa) berriro urte aunitz geldituta egon arren , 2006k0 Urrian martxan patu eta1.500 kilo sagar sartuz ( Aritzakun, Azpilkueta, Arizkun eta Erratzuko sagarrodoetatik) berriro sagar zukua atera zen dolarian. Aipatzekoa da Jo a la jo taldeak egin duen la ederra sagarraren inguruan dagoen kultura berreskuratzen eta erakusten, ez bakarrik dolaria zarberritzen baizik baita ere Kirikoketa jotzea bezala eta hainbat baztango sagardantzak (azkena  Amaiurkoa) berreskuratzen.

Etxe guztiak dolarea ez izan arren , baserri eta etxe gehienetan orain dela gutti arte sagartegia (sagarrak gordetzeko tokia) mantendu dute, sabaiako txoko batian, (lurrean zabalduta sagar pila, izara baten gainean). Seguraski baserri bakoitzak (etxe sakabanatua) garai batean bere sagardoa eginen zuten negu luzia obe pasteko eta berriz, herritan ,etxe zaharrenak izanen zuten dolarea, eta egindako sagardoa barridei eta herritarrei salduko zuten.

sagap6010109.JPGSaltzen zela eta nola saltzen zela, badakigu, Pedro Mari Esarte baztandar historiatzaileari esker,zeren berak ikertutako, 1544 data duen "Elizondoko ordenantzetan" (Batzango ordenantzak baino zaharragoak) argi ta garbi azaltzen da nola zen saltzeko prozesua, eta baita, nola sagardoari prezio patzen zizaion.. Dirudi mandatariak, alkate jauna, kargodunak (akaso Baztangoa edo Herrietako alkate-juradoak) ziren lehenengoak sagardoa dastatzen zutenak eta hauek egiaztatzen zuten ona baldin batzen edo ureztatua zegoenik ala ez, goxoa ala samiñe baldin bazen, kolorea zein zuen... Sagardoaren kalitatea zehazten zenian ,orduan prezioa ezartzen zen kupela bakoitzeko sargardoari, sahiatuz , beti ahal zen prezio merkenan.

Ordenantzetan, baita bertze arau batzuk aipatzen dira eta bete beharrezkoak zirenak, adibidez ez dela saltzen ahal kanpoko sagardoa Baztangoa ez baldin bada akitu, baita ere ixunak egonen dira ezarritako prezioa baino garestiagoan saltzen baldin bazen, prezioa ezarritako kupeleko sagardoa bakarrik saltzen ahal zen, ta beharrezkoa zen, izatea "pintak, pinteroiak eta pintalaurdenak". Gañera harras garrantzitsua zen arau hauek betezea  zeren  sagardoa ez zen edari arrunt bat, baitzik ia ia elikagai bat eta garai hartako osasunarako harras garranzitsua eta beharrezkoa. Bitxikeri bezala erraten da, euskal marinelen fama, marinel finak, langileak eta osasuntsuak sagardoari esker zela, zeren sagardoz betetzen zuten itxasontziak (lapurdiko produkzio guztia itsatsontzietarako zen) bidai luzetarako, Terranobara, bakailua eta baleak arrantzatzera, sagardoa edateari esker ez zuten antrax, eskorbuto eta alakorik gaixotasunik artzen.

Gauz guzti hauek nabarmentzen digu zein preziatua zen sagardoa eta horren ondorioz baita ere sagarrak, sagarrondoak eta sagastiak eta ia erdiarotik arau idatziak daude sagastiak babesteko. Lehenengoetako bat 1189 ko udazkenekoa da Lapurdin eta Rikardo (lehoi biozkoa) emandakoa da, erranez- "debekatua dagola animaliak sartzea sagastitan eta zigortuko zela sagarrak lapurtzera sartzen zena" baita ere Lapurdin ematen da lehenengo epaiketa, behi batzuk sagasti batean sartu direlakoz,..1457an gipuzkun heriotz zigorra ezartzen da behinpin bortz sagarrondo moztu edo xehatzen duenari, 1587an Hernanin 24 marabediko ixuna jartzen zien ahuntzen artzaiei, (ahutz bakoitzagatik) sartzen baldin baziren sagastietan... eta horrelakoak,haunitz dokumentatuak dude.

Baina pixkanaka pixkanaka sagastiak desagertzen joango ziren, gehien bat artoarekin, zeren artoarekin iraultza txiki bat izan zen (ez zen gendea aberastu baini bai famili asko ez zuten gose gehiagorik jasango, taloak, artopilek. oiloendako...erabiliko bai da). XVII. mendetik aurrera sagastiak ordez lur horietan artoa landatzen da. Honek eta gero ta gehiago asten dela kontsumitzen Arabak eta Nafarro erdialdeko ardoa, egin zun ia ia sagardoa eta sagastiak desagertzea. XIX. mendearen bukaeran Araba izanen da, ehenego herrialdea sagastiak galtzen duna, kasu hontan mahatshondoagatik eta patatagatik, gero Lapurdin, arratza flota ia ez da hain haundia ta bertze pattarral edaten dira (wiskia..), ta baita ere ia, ia Nafarro guzian

sagip7628751.jpgBertzealdetik ardoa sagardoa baino iraunkorragoa eta sendoagoa zen gehienbat garraiatzerakoan, ez zen oxidatzen... honek iten du ekonomikoki eta komertzioarako, ardoarekin konparatuz ez izatea hai aproposa eta  hortik aurrera soilik etxerako egitenen da, ta ia XX. mendean bakarrik sagastiak gelditzea dira etxearen (baserria) inguruan edo etxeko baratzetan.

1917an Nafarroan  bakarrik Bera aldean ekoitzten  da(e gin ta saldu)  sagardoa. Gipuzkoan berriz garai haietan, oraindik 30. milloi litro egiten da baina urte batzuk geroxago 1967an 1.250.000 litro bakarrik ekoiztuko du.

Gaur egun 12 milloi litro ekoizten da, baztanen Larraldeako sagardotegia bakarra izanik, sagardoa ekologikoa eta nahiz eta sagasti propioak izan eta zonaldeldeko baserrietako sagarrondotik artu eta jaoan den urtea harras ona izan zela sagarrentzat, kanpotik ekarri behar dira, Galizia, Asturias, Francia... 200.000 litro ekoizteko.

Karlistadak

pello 13/09/2009 @ 23:14

dscf9359.JPGKonturatu naiz merkatuko plazan Karlisten bidea izena daraman panel berri bat patu dutela orain dela gutti. Hormaiduria, Nafarroako gobernuarena da eta karlismoaren ibilbidea izeneko ekimen turistikoa proposatzen du. Bisitariari gune haietan gertatutako bataila eta gertakari historikoak gogoraratzeko edo jakiteko ideiarekin eta gerra karlistetan Nafarroan izaniko batailarik garrantzitsuenak gertatu ziren lekutan  hormairudiak eta panelak jarri dute, Lizarran, Altsasun, Orokieta-Erbiti, Etxaurin, Gares... Beran, Etxalarn, Zugarramurdni eta Elizondon nahiz eta paneletan informazio gutti azaldu.

Elizondo bakarrik ez baizik baztan osoa (baita ere bortziriak) garrantzi haundia izan zun XIX.mendeko gerra karlistetan, zeren muga ondoan dagonez arras preziatua zen zertaz eremu hau kontrolatzen zuna, Frantziatik etortzen ziren armak eta laguntzak kontrolatzen zitun,eta horretaz Baztan Lehenengo karlistadan, Karlisten "retaguardia" izan zen Liberalak bi alditan saiatu ziren ( ta lortu ere) Elizondo berreskuratzea.

LEHENENGO GERRA KARLISTA 1833-1840

Karlistadak Spainako arazo dinastikoen ondorioz direla aipatzen da baino benetan arazoak politikoa izan ziren. Felipe VII.naren azken urtetan liberalak boterean zeuden eta hauek idei  berriak ,aldaketa eta askatasuna aldarrikatzen dute. Aldaketa hoirtako bat aduanak aldatzea da, Ebrotik, Bidasoara, eta hori ondorioz Euskal herrian hain eskasa den gariaren preziozioak igo araziz, honek aserre eragiñez eta erlijiozko sinismenak arriskuan ikusten direla liberalen poloitikarekin, Spainako arazo dinastikoa eztanda egiten duenean ( Fernando VII.na hiltzean, ez dauka semerik, baizik bi alaba eta  "Ley salica" zegoenez) eta errege zenduaren anaiak Carlos absolutista zela eta gauzak lehen zeuden bezala bueltatuko zela jakinez, euskaldun gehienak bere alde jartzen dira. Bertze aldetik, erregearen alarguna Maria kristina bere alabaren eskubideak defendatuko du eta liberala ez izan arren hauen laguntza beharrezkoa du. Honen ondorioz liberalak estatuko kontrola izango dute.

zumalacarregui2.JPGGiro honetan, Baztan, Euskal herria osoa bezala (hiriburuak ezik) karlista da. Elizondo, berriz Liberalen menpe dago baina garai hontan Baztango alkatea Martin Luis Etxebarria Berroetarra da eta alkateaz gain Etxebarriak brigadier karlista da eta segidan Elizondo bereganatzen du, Baztan osoa  bere menpe izanez, Karlisten erretaguardia bihurtzen da. Gerran dizdira haundiko kapitaina izango da Martinek eta komentatzen da Espoz y Mina general liberalak bere ama atxilotu zula eta 14.000 dukadu eskatu ziola erreskate gisa, kapitain baztandarrak ezetz erranez Espoz y Mina gerra bukatzean anrea gaixo askatu zuen (hau ez da izango general liberalaren zerrikeri bakarra). Karlistak seguru sentitzen dira Baztanen eta  1834am Karlisten buruzagie Don Carlos eta bere jeneral ospetsuena Tomas Zumalakarregi  Elizondon elkartu ziren  bien artean, gerora Elizondoko manifestu bezala ezagutu izan zen textua idatzi eta irakurri zuten. ( irudian Zumalakarregi).  Agintariak eta kuartel de mando Arizkunenean patuko dute eta soldaduen kuartela, gaur egun Ikastolako parkea dena, egonen dira.

1835an Espoz y Mina general liberalak Elizondo askatzen du,eta askatu bezain laster alde egiten du Zumalakarregi bila, baina karlistak oraindik indartsuak daude eta Baztango herri gehienak kontrolatzen dute eta Sagastibeltza general Karlista famatua Elizondo sitiatuko du bere kañonekin, plaza hori artu nairik, karlistak, Bordazuri gañetik tiroz zirikatzen eta karlisten soldaduek kalte haundi eraginez, egun batzuk egongo dira. Berriro  liberalak Espoz y Mina bidaltzen dutebigarren aldizElizondo askatzeko eta genioz ta aserrez Iruña utzi eta Baztan aldera doa, Zumalakarregi bere atzetik eta Elio jeneral karlista Belate itxarozen. Espoz y Mina  azeri zaharra izanez Belatetik ezkerretarago dagoen menditik Larremiar eta Zazpi-iturrieta lepoetatik igarotzen iritsi zen Baztanera. Elizondo sitiatzen zuten karlistak bere kañonak artu eta ondoko mendietan gordetu zuten.

zcarlismo-iii-guerra-canon-en-vizcaya.jpgGeneral liberalak Elizondon sartu bezain laster, bere lehenengo lana izan zena Sagastibeltza general karlista kerabili izan zituen kañon piezak harrapatzea izan zen eta ongi aski zekien Lekauzen inguruan egongo zirela ezkutatuak. (argazkian artillero karlista bat)

1935lo Martxoaren 14an, Espoz y Mina Lekautzera igo eta ea non ezkutatuta zeuden kañon pieza hoiek hasi zen galdezka (lehenik erdaraz ta gero euskaraz euskalduna bai zen), Lekauztarrek ez zuten ezer erran, muttu gelditu ziren, honek ez zion ezer gustatu generalari eta alkatea eta bertze sei herritar  plazan hil zitun ( bere hil zorian bakarrik 3 zirela eerran zun). Honek ere ez zitun lekauztarrei mingaina atera eta haserre bizian agindu zun herri  guztia erretzea , herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen. Minak bere izena betiko zikindu zuen gogorkeri orrekin. (gero ere, Cabrera general karlistare ama fusilatu zun).

Ekainan Zumalakarregi Bilbon zauritua izanen da eta egun batzuk gerora, 24an Zegaman hilko da.

Heriotza honen ostean, liberalak pixkanaka-pixkanaka gerran iniziatiba hartzen hasi ziren, baina ezin izan zuten gerrilla karlista menperatu. Gauzak horrela, gerra amaitzeko formulak bilatzen hasi ziren batez ere herrialdeetako handikiak, Baionan bilduta. Hauek Muñagorriren bandera eta leloa (Bakea eta foruak )bultzatu zuten. Militarki eraginik izan ez bazuen ere, eragin handia izango zuen gero, 1839an Rafael Maroto eta  Esparteroren arteko Bergarako besarkadaren testuan. Bertan, militar karlisten graduak mantentzen ziren baina foruak ez ziren erabat berresten, ordea, euskaldunek beren foruak mantentzeko eskubidea, hautsi egin ziren eta euskal karlistak traizionatuak izan ziren estatuarengatik zeinak foruak ezabatzeaz gain, jende ugari gartzeleratu zuen.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foruen murrizketa izan zen. 1841ko lege batek, halaber, Nafarroako foruak desegin zituen, autonomia handia izaten jarraitu bazuen ere.

BIGARREN GERRA KARLISTA 1846-1849

Bigarren altxaera karlista, Baztanen eta Euskalherrian ez zen sumatu zeren gertuegi zegoenez gerraren esperientzia, euskaldunak ez ziren  altzatu. Altxamendua Kataluñan indarra izan zun eta bigarren gerra karlista bezala ezaguzen da, guretzat berriz, bigarrena hirugarrena zanen da.

HIRUGARREN GERRA KARLISTA 1872-1876

Hirugarren Gerra Karlista 1872ko apirilean hasi zen, Karlos VII.ak (argazkian) Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean.Don zcarlosvii.jpgKarlos hau, karlisten erregegairik ospetsua eta maitatuena izan zen, zeren karlistekmila milaka argazki atera zuten bere irudiarekin eta ohikoa bihurtu zen euskal baserrietako sukaldetan, ama birginaren estanparen alboan, seguraski.

1873ko urtarrilean Karlistek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa,Nafarroa eta Katalunian erasoa jo zuten gerrillen taktikaren bidez. Euskal lurraldeak karlisten esku geratu ziren, hiriburuak izan ezik. Une berean, gorteek Errepublika aldarrikatu zuten eta Karlos VII.aren jarraitzaileei bultzada ideologikoa eman zieten ( lehenengo errepublikak estatu laikoa izan zan eta euskaldunek katolikoak izanez tradizionalismoan murgildu ziren).

Dena ongi doanean karlisteentza (hegoeuskalherriko lau probintzietan gobernatzen dute) 1873ko Uztailaren 16an, Karlos VII.na Zugarramurditik sartzen da bigarren aldiz ( 1872an Beratik sartu zen lehen aldiz baino frantziara bueltatuz) eta Baztan igarotzean, baztandarren harrera sutsua jasozen du eta Atxurira  (peña plata, Baztan eta Etxalar tartean) igotzen da, han bai daude karlisten kuartela eta Nafarroako iparraldea handik kontrolatzen dute.

Gerra honta ere Baztan ere garrantzi haundia izan zun muga hondoan zegolakoz eta hasieratik karlisten mempe egon zen, eta karlisten mugimendua asko sumatu zen,baita ere inguruan, bidasoa aldean santa Krux apaizaren taldeaEndarlatzan, Santa Kruz apaiza karlista ospetsua ibiltzen da, (argazkian bere gerrilar taldea) honek arazoak izango ditu bere karlista kidekin bere sarrakiegatik eta 1873ko udan erbesteratuko dute

1874 frentea estankatzen da eta 1875 errepublikaren porrota ostean monarkia ezarriko da berriz espainian Alfontso XII.a tronuan exertzen da eta hemendik aurrera pixkanak pixkanak gauzak gaizki joanen zaio karlistei eta ia ia hirugarren gerra karlista arestian komentatu dugun Atxuri mendiako (Etxalar-Baztan) batailan akitzen da zeren zazpi horduz borrokatu ondoren karlistak ihes egiten dute eta liberalak zonalde guztien jaun ta jabe izanen dira, Alfontsinoen generala Miguel Martinez Campos izan zen eta denborarekin Alfontso XII.nak Baztango markesaren titulua emanen dio hain zuzen batalla honengatik. Aspaldi irakurri nuen Lander Santa Mariaren artikulo bat, badela Arjentinan tipo bat honen deszendientia dela eta Baztango markesaren tituloa berreskuratu edo erabili nahi duela.

Bertzaldetik batalla honen ondorioz Don Karlos VII.nak "ausarta, elegante eta dotorena" iparraldera jo zun eta "volvere" erranez muga pastu zuen.

Berak ez da berriro bueltatuko, baino urte dezente bazuk geroxago baztanera bueltatuko dira karlistak (tradizionalistak, fatxa-fatxak) 1936an, reketeen itxuran eta odola ekarriko dute berriro, baina hori bertze historioa da.

Gazteluaren ondareak

pello 06/09/2009 @ 21:37

Uda hontan, laugarren aldiz Aranzadi Zientzia Elkartekoak, indusketa arkeologikoekin  segitu dute eta joan den urtean erdi Aroko gazteluaren harresia aztertzen ibili bai ziren, aurten, berriz, barnealdean aritu dira Aranzadikoak, gauz interesgarriak agertuz. Egunerokoan XIV eta XV. mendeen artean erabili ziren hainbat objektu topatu dituzte: animalia batzuen hezur arrastoak, ontzi eta bertzelako tresnak, ezpata bat, gezi punteen dscf9055.JPGarrastoak eta urrezko txanpoin bat ere. Negu hontan, aurkitutako gauzak laborategian aztertu, sailkatu... ondoren hurrengo urtian bueltatuko dira Amaiurrera lanak segitzeko asmoarekin.

Abuztuko egun goxo batian, Bozatetik, bide zaharretik Amaiurrera joan ginen indusketak espreski ikustera eta sorpresa haundia eta ona eman ginen han aurkitutakoaz, zeren argi eta idei garbi bat inten ahal zara nolakoa izan zen gaztelua, ondareak ikusten, baita ere sorpresa. jendea pentsatzen zuen baino haundiagoa zelakoz (gaztelua, gaztelua) zeren betidanik entzun dut, haundia ez zela izango, akaso dorretxe bat, harrizko etsi bat inguratzen ( jendea monolitoa okupatzen duen lur eremu horretan bakarrik zegola pentsatzen zun edu genun) baina gaztelua hor zegoen, lur azpian, lur zati dexente batean zabaltzen zen, eta bai, dorretxe bat,  gazteluetako dorretxea torre de homenaje deitzen dena  eta etsi batez inguratua baina harretsi bat, dorrekin (argazkian dorre baten ondareak, eta indusketen argazki gehigo ikusteko, baztango haizegoaren picasa albunean) ta guzti, sei uste da bazirela eta gero kubo berriak gehituz urtez urte...Baina hortaz, (nolakoa zen, nola eta noiz joan zitzaion zatiak gehituaz, noiztik dokumentuta azaltzen da eta abar...) jakiteko , Iñaki Sagredoren azken liburuan "El castillo de Amauir a traves de la historia de Navarra" argi ta garbi eta  arras ondo dena azaltzen da.

Pamielak argitaratutako liburu honek, Nafarroako konkistaren ikuspegi ezberdina eskaintzen digu, 1522ko Amaiurko bataila gertakizun nagusiaz baliatuz. Obrak Goi Erdi Arotik XIX. mendean gaztelua desagertu bitarte izandako gertakizun nabarmenenak biltzen ditu, baita monolitoa eraikitzea eta ondoren XXI. mendean egindako berreskuratze arkeologikoa ere.

1gaztelua1.jpeg

Alde batetik indusketak nola joan dira, agertutako ondaren bidez nolako izanen zen, zer agertu diren..kontatzen digu ( argazkia, El castillo de Amaiur liburutik eskaneatua).Nola 1516an "kubo nagusia2izeneko zatia gehitu zen, 1517an "kubo berria" eta azkenian gaztelaniarrek erreforzatu zuten.

Bertze zati bat historian murgiltzen digu, Nafarroko historian, Gaztelu beltzatik abiatuz. Gazteluaren lehenego aipamena 1192 daukagu, tenente bezala Orizko Gartzia agertzen da. Amaiurren (dokumentutan Mayer edo Maya bezala agertzen da) peajea ordaindu behar zen, hau da, merkantzien krontrol iten zen, erresuman zer sartzen zen eta zer ateratzen zen kontua eramaten zen (tabla), Amaiurko gaztelutik peaje hori kontrolatzen zen. Liburuan baita ere gazteluko alkaide edo tenenten zerrenda guzia aurkitzen da eta baita Nafarroko konkista nola izan zen argi eta ulertzeko errex azaltzen da. Zati hontan arras interesgarria iruditu zaidana eta nabarmendu nahi dudana, konkista ondoko kronologia  (zeren azkenia urte hoietan gazteluarekin gertatutakoa ulertu eta jakin izan dut).

1512ko Uztailaren 21a, Gaztelaniako ejerzitoa Albako dukearen eskutik Nafarroan sartzen daSakanatik barna.

Uztailaren  24an Iruña kapitulatzen du eta Nafarroko kortea Ortezera pasten da.

1512ko Urriaren 18an Erresuma berreskuratzeko lehenego saio izanen da, Naparrak gaztelua berreskuratzen dute,

Azaroaren 1an Amaiurren dagoen Napar ejerzitoaren zati bat, Iruña berreskuratzeko asedioan laguntzeko abiatzen da, ejerzito horren buruzagia Ezpeletako Juan izanez.

Azaroaren 30an neguagatik Iruñako asedioa utzi eta atzera iten dute naparrek. Amaiurren Ezpeletako Xelen aurkitzen da eta gaztelaniarren asedioa eusten saiatuko da.

Abenduaren 19an Amaiurko gaztelua errenditzen da eta Fernando Katolikoak Anton Alguacil izeneko gaztelaniarra tenente bezala jartzen du gazteluan.

1gaztelua.jpeg1516 Berreskuratzeko bigarren saiakera, baina Nafarroko Pedro mariskala preso artzen dute. Urrengo urteetan 1517-1520, gaztelaniarrek obrak eginen dute gotorlekua gogortzeko, jakinez naparrek saiatuko direla erresuma berreskuratzen eta Amauieko gaztelua garranzitsua izanen da naparrek gelditzeko.

(marrazkia Juan Luis Landarena da eta Berriako Nora aldizkaritik eskaneatua dago). 1521ko Maiatzaren 10an Naparrak berreskuratzeko hirugarren saiakera iten dute. Iruña askatzen dute eta gaztelaniarrek ihes egiñez alde egiten dute.

Ekainaren 30an Noaingo batalla izanen da eta Naparrak galdu ondoren iparralderako bidea artuko dute.

1521ko Irailaren 29an Napar tropak Amaiurko gaztelua asdiatzen dute.

Urriaren 3an Gaztelaniarrek errenditzen dira. Naparrek Baztan-Bidasoa berreskuratuko dute Nafar erresumarako (Hondarrabiako gaotorlekua barne)

1522ko Uztailaren 15an Gaztelaniarrek gateluaren aurrian akanpatzen dute.

Uztailaren 19an Mina bat jarri ondoren zulo bat erekitzen dute.

Uztailaren 20an gaztelua gaztelaniarren esku geratuko da.

Abuztuaren 12an minak batzuk jartzen dute gaztelua suntsitzeko ideiarekin eta alde iten dute.

Gaztelua ez zen benetan suntsitua izan zeren 1536ko Abuztuaren 11an bertze saiakera bat izanen da Naparrengandik.

1582an lapurtu eta saltzen da gazteluko harria eta Amaiurko eliza berria egiteko erabiltzen da.

1617 an gaztelua suntsitua dagoenez harria saltzen da.

1gazteluazaharra.jpeg1641an espainolak gelditzen diren gazteluaren ondareak suntsituko dute.

1922ko Ekainaren 30an monumentua inaguratzen da. Monolitoa Martin Zabaleta Berroetarra egin zun eta harria Almandozko  marmol zuria zen, eta altura 7,75 metro zituen.

1931ko Abuztuaren 26an dinamitaz lehertuko dute monolitoa, ez zuen iñork erreibindikatuko baiño zihurraski Nafarroko eskuintzaleak izan ziren.

1975an komisio bat sortzen da oroitagarria berriro berreraikitzeko, Nafarroko diputazio foralatik baimena eta subentzioa lortuz.

1982an oroitagarria berriro altxatuko da Amaiurko herri osoa inplikatuz, oritagarri berri honentzan, atentatuaren ondoren gelditu eta erabiltzen ahal ziren harriak berreskuratu ziren.

Honegatik eta bertze gauz anitzagatik liburua arras interesgarria da eta gainera Amaiur eta Baztani buruz  bitxikeri asko aurkitzen ahal da eta indusketa segituko direnez berri gehiago jakiteko pres itxarotzen egonen gara.

Betiko argia .

Lekauzko kolegioa

pello 22/08/2009 @ 02:19

Gaur egun. sortu zenetik 121 urte geroago "aholku onaren" lekauzko kolegioa garai batean zenaren fantasma triste eta penagarri (baita ere beldurgarria dscf9082.JPGbarruan sartzerakoan) bat da . Azken arnatsa artzen eta erraustea  itxarotzen ari den  eraikuntza  da, zeren hori da jabearen (Nafarroko gobernua) erabakia.

Ez dute dena botako, eliza,sarrerako ataria eta kolegioaren ikurra dena, kaustroko magnolio zaharra mantenduko dute. Kaputxinoak 2003. urtetik alde egin zutenik pauso haunditan,  utzikeriagatik irudi lotsagarri hontara iritsi da, sarrera debekatua dago eta "erortzeko arriskua", kartela ipinita, baita ere urte hauetan baliozko gautzak  eramanak izan dira, azkenak elizako ezkilak eta erlojua izan ziren (2007) ezkilak Lizarrara eta erlojua... norbaitek jakinen du. Lehenago bibliotekako liburuak, museoko eta laborategiako gauzak, elizako irudiak eta retabloa eraman zuten baita ere  José María Llevaneras, kolegioaren sortzailearen omenez Oteizak egindako eskultura. Gauz gehienak, eskultura bezala, Zangotzako kaputxinoen monastegira eramanak izan dira, bertzeak, adibidez liburuak, Iruñako San Antonio (karlos III) libururegira.

Baina beti ez da horrela izan, ondar hauen atzetik, garai bateko instituzio haundi eta kultural bat dago eta Lekaroz eta Baztan arana kulturaz ornituz gain bi hitz hoiek ezagun eta ospea izatea lortu bai zuen, handik atera bai ziren euskal kulturaren (ta arlo haundiagotan) maixu haundiak izan diren batzuk. Adibidez, Jose Antonio Zulaika  Aita Donosti izenarekin ezagunagoa, konpositorea, musikari ospetsua eta folklorista eta Lekauzko frailea izan zena. Folklorista bezala Baztango etnologia.JPGeta Euskal Herriko herri eta bazter guztiatik ibili zen abesti zaharrak billatzen, apuntantzen eta herriko zaharrenei galdetzen, horren ondorio izan zen "Gure Abendaren Ereserkia" (499 abesti eta 24 melodi biltzen ditu),  eta bere lanagatik ez baldin bazen  gaur egun euskara daukan kantu asko galduta egonen ziren. (argazkian aita Donostia kantu bat errekopilatzen, argazkia www.saretik.net artuta dago). Baita ere aipatzekoa, Jorge Riezu aita, bere ikaslea izan zena eta bere lanak aita Donostia hil ondoren editatu zituna, ta Patxi Ondarra (aita Ondarra), Lekarozen eman zituen 12 urte irakasten eta Baztango historiarreko,  monumento megalitikoak ikertu eta katalogatu zituna...Ikasle bezala Jorge Oteiza eskultorea   ere ibili zen bertze hainbertzekin batera zeren 1890 tik 1990ra (ikasketak ematea utzi zituztela), 6.500 ikasle pastu ziren eta 40 hamarkadatik baztandar batzuk (alumnos externos) joanen dira.

Lekarozko kolegio 1888 sortzen da Joaquin Maria Llavaneras eskutik, baina 1890 arte ez dira kaputxinoak etorriko 87 ikasleekin (kantabriatik). Urte bat geroxago 1891an eliza ereikitzen da, urtez urtez haunditzen doa eta 1897 elektizitatea iristen da ( hortarako Baztan ibaian uharka bat eginen dute eta orain dela gutti bota dutena, Lekauzko bideguruzean). Kolegioa hasieratik lekarozleizaola-agachado.jpgautonomoa izan nahi du eta 1915tan Bidasoako trena inaguratzen denean , kaputxinoak Iruritaraino doan errepidea iten dute, Iruritan geltokia egonen bai zen. 1931 haunditzeko lanak asten dira baino gelditu behar dute espainako gerra zibila hasi delakoz, kolegioa hospitalean bihurtzen da eta gerra ondoren aita Donostia eta bertze batzuk hies egiten dute, urte hauek artio Lekauzko kolegioan euskal abertzaletasun kultural haundia dauka, gero diktaduraren garaian, honi buelta emanen diote eta justu alderanzizko kutsua izanen du. Aita Donostia 1941 bueltatuko da eta urte hortan zonaldeko ikasleak artuko dute lehen aldiz eta 60 hamarkadan 100 kaputxino eta 400 ikasle izanen ditu. Txikia gelditzen dela eta sute batek  zati bat  suntsiti duela (ez da iñoiz konponduko) 1967an eraikin berri eta modernua egiten da, eraikin horretan 1975an natur zientziako museoa irekiko da, museoan edoitzen animali mota (disekatuak) aurkituko dira, artzak, oreinak, tximinoak..baita ere naturako bitxikeri aunitz, zazpi hankako bildotsak, bi aurpegiko aratxea, hiru zangoko ahatak... denak zonaldeko baserrietan jaioetakoak. 1980 polikiroldegia eraikiko da eta 8 urte geroago kolegioaren 100 urte ospatuko dute. Azkenik 1990-91 ikasturtea, azkena izanen da, 12 urte geroago kaputxinoak joanez.

    colegio_lekaroz.jpg


112 urte ondoren erran behar, ondare kultural haundiak utzi dula kaputxinoen ikastetxe hau Baztanen, baina konbetuaren ondare haundiena, behipin adiñetan sartuak daudenetzat beti izanen da Lekauzko konbentuko tortille!. Ala komentatzen bai omen du Mariano Izetak bere Baztango kontuak liburuen..."Yanari arronta balin bada ere, aski ona ta gustagarri, Lekauzko tortillaren fama alde guztietan hedatua dago eta denek laudatzen dute..." Liburuan komentatzen du Lekauzko tortille ikastetxeko lehenengo urtatatik iten zela eta  fama haundikoa zela, espeziala, eta ia ia formula sekretua zeukala. Baita ere oso preziatua zela eta Baztandarren Biltzarretan eguerdiko otorduan emanten zela, eta ala izanen zen.

Kontu zaharrak (eta ez horregatik aspergarriak baizik interesgarriak) alde batera utzita gaur egun ikastetxea egoera penagarria dago nahiz eta aurtengo Martxoan Lekarozko Ikasle Ohien Elkarteak, Udalak eta Nafarroako Gobernuak akordioa sinatu izan arren, egoitzaren etorkizuna erabakitzeko. Apirilaren 6an, berriz, proiektua nondik jo jakiteko SPRIN erakundea kontratatzeko erabakia hartu zuen Kolegioaren inguruan eratutako batzordeak. Ideien lehiaketa egin eta egokiena dena egitea izanen da hemendik aitzinerako pausoa.

Zezenketak

pello 02/08/2009 @ 23:12

Baztandarren biltzarrako, Belatzak kuadrillaren orga irabazlea  (1951 Elizondon egindako zezenketa) eta Elizondoko bestak pastu berriak elkartuz eta atzera begiratuz, arrarua dirudi arren (baita lotsagarria, behipin zezenketak gustokoa ez dugunentzat) zezenketak Elizondon (festetan) gauz normala eta jarraitua izan dela adieratzi beharko zen.

                    out1.jpg

Egindako azken zezenketa  (txekorrak ziren) 1973an izan zen, gezurra dirudin arren. Plaza mobila, aurten Xorroxingo behikaka.com zozketa egin zen belai hortan patu zen eta urte hortik atzera sarmanki izan ziren.

05zezena1236.jpg XX.mende osoan izan dira "espektakulo" hauek, adibidez argazkian ikusten ahal den bezalaxe, 1931ko zezenketen kartelan (Xabier Landa artxibo fotografikotik aterata dagona eta gourmet-image web horritik artuta dagona) ez bakarrik baziren zezenketak baizik, baita ere gaur egun dauden edo deitzen diren torero bonbero espektakulo txar hoiek ere, edo Gabriel Imbuluzqueta baztandar kazetariak, Elizondoko bestako ekitaldien liburuxka batean kontatzen dun bezala, hau da,1907ko Uztailaren 25ko zezenketako kritika, garai artako Diario de Navarrako korresponsalak egindakoa. Eguna euritsua izan zela azaltzen du eta toreruak nortzuk ziren ere: Toribio Gil "Txikorro", Manuel Borroi "el Aragones" eta Manuel Martinez "el Varita", baita ere  plaza portatila joanden urtekoa baino haundiago zela zeren jende asko etorri zen, Iparraldetik, Biarrtztik hain zuzen, kanpotar asko bazirela eta haien artean Nafarroako Diputazioko presidentea  Manuel Albistur (ikusten denez Nafarroko presidenteak  bakarrik etortzen dira zezenak ikustera edo komisaldegiak inaguratzera) ta ikusleak pozik gelditu zirela, ...Hau dena orain dela 102 urte Elizondon

Elizondoko  "Tauromaquia"  ez da bakarrik gelditzen zezenkata hauekin, baizik baita ere, 30. hamarkadan garai haietako "figura maestra der toreo" bat bizi izan zela denboralditxo batez Elizondon eta "figura maestra" hori Marcial Lalanda izan zen. Marcial 13 urtekin hasi zen toreatzen eta "entedituak" erraten dutenez, historian izandako onenetako bat izan da, horrez gain aktorea izan zen eta bere omenez pasodoble bat egin zen eta 1203013143788litridn.jpgguztiz "Marcial eres el mas grande!". Marzial Lalanda honek 1936ko udan, Iparraldean, Baionan eta Franzia aldean Nimes,  Toulouse, Dax..toreatzen zegoenean Nazionalak altxatu ziren (uztailak 18an) Espainako errepublika aurka eta horren ondorioz Espainako gerra zibila hasi zen, hasieran Franzian gelditu zen baino geroxago konturatu zen edo erran omen zioten Nafarroko bailara hontan gerrarik ez zela somatu eta ez zela somatuko, (Nafarroan Mola altxatu zen eta lehenego egunetan errepublikako lealak fusilatuta, probinzi osoa nazionala izan zen) bere famila Elizondora ekartzea lortu zun eta emaztea ta bi seme txiki hemen gelditu ziren bizitzen, hilabete batzuk, Mendinueta kaleko 1º zenbakian (ikastola parean dagoen etxean eta gaur egun behitin botika bat dagona). Erraten dute hilabete hoietan barridekin eta Elizondarrekin arras ondo moldatu eta gustora egon zirela eta ikusgarria zela , bere emazteak, kapote garbiak idortzeko lehiotik zinzilikatzen zuenean, ikuskizun apartekoa, iñoiz ikusitakoa, oihal paregabeak bai ziren. .

out.jpgErran behar ere garai haietan Baztanen bazirela antitaurinoak ere (behipin bat) eta jauntxoa gañera, Bertizko jauntxoa, Pedro Ziga. Honek liburu edo panfleto batzuk idatzi eta argitaratu zitun zezenketen aurka eta animalien babesen alde eta denbora aunitz zezenketak debekatzea saiatu zen hori bai seudonimoak erabiliz. Pedro Zigak landaren eta animalien babeslea izan zen eta Gipuzkoako "sociedad protectora de plantas y animales"-en kide, gaur egun P.E.T.A.koa izango zen.

Akitzeko eta simil taurinoak erabiliz, bi belarriak ta buztana Xabier Torres alkateari ta bere kargodun taldeari Elizondoko besta ederrak, herrikoiak eta denendako antolatzeagatik.

Ondo izan  ta bertze bat arte!...manolete!

Gigantiak eta agota

pello 26/07/2009 @ 02:40

Elizondoko festa eder eta herrikoi hauetan, aspalditik  (edo iñoiz, behipin guk) ez dugula bizi   aurtengo bezalako festa alaik, jendetsuak, herrikoiak, ekitaldiz beteta eta adin guztitarako..eta hori posible izan da Xabier Torres alkatea eta bere kargodun taldeari esker, jakin dutelakoz herriko jendea mugitu (gehienbat gazteak) antolatu eta denen artean Elizondok merezi zun festak izatia.

p250709_130501.JPG

Ekitaldi hoietatik bat Santio egunian izan da , eskualdeko erraldoien topaketa, Lesakako, Donoztebeko eta Etxalarko gigantiak etorri dira gaurkoz Elizondoko errege pareari laguntzera. Giganteena (buruhandiekin junto) ekitalde xumea da baina xarma haundikoa behinpin Elizondon, txikien harridura ta poza sortzen duen ekitaldia , gaurko haurrei eta atzokoei ere bai, zeren Elizondoko errege-erregiña, 50 urte gora daukate (konparsako lagun bati galdetu diot zenbat urte daukan eta ez dakiela, baino asko bai, erantzun nau, honek ere informatzen ahal zen pixkat!!!). Gigante parea, originalak dira, hau da Juanito Eraso alkatea izan zen garaian 1947-1948 erositakoak, hori bai zaharberrize asko izan dute, urte askotan Maria Cruz Amorena jostunak arropa berritu die  eta azken zaharberritzea, orain dela urte gutti egin zen eta Iruñeko Aitor Calleja artisau gazteak kriston lana egin zun, berri berriak ta dotore utziz, margotu eta arropa berriak egin zien.

ondi14.jpgErran dugunez bezala Juanito Eraso alkateak ekarri zitun bere lehenengo urtean mandatari bezala zegoenian, bere hasierako nahia, erraldoi "vascoak" ( baserritarrak, txapelakin) ekartzea izan zen, baño presaka egin zenez, giganteak egiten zuen enpresak bere katalogoan bakarrik "los reyes catolicos" (Fernando eta Isabel) zeukan. Gure lurraldean errotzeko erran edo komentatu zen katolikoak izanez ere, izaten ahal zirela Antso azkarra VII.na eta bere emaztea Touluseko Caonstanza, zeren hauek bai zerikusia zeukaten Baztanekin ta baztandarrekin, zertaz kondaira erraten dun bezala Baztandarrak zeuden Antso VII.narekin Navas de Tolosan, honek baztandarren laguntzarekin Miramolin musulmandiarren buruzagiaren kateak autxi zuenean. Baiña horrela izan edo ez izan egia errateko ez "katolikoa" ezta ere Antso VII.na bezala ezagutzen dira, baizik izengabeko  errege-erregiña bezala, Baino jatorrian bai daukate zerikusirik baztanekin 750139114_6893b7d621.jpgzeren erdiaroko edo "medieval" errege itxura daukaten gigante guztiak Iruñekoe errege europeoan daude oinharrituak eta Iruñeko Europar erregeak ta bertze 6ak, Baztandar artisau-artista baten eskutik sortu eta atera ziren, hain zuzen Bozatiar agote artisau baten eskutik. (Argazkian Joshemiguelerico Iruñako europear erregia)

Dirudienez  VIII. mendean Iruñean baziren erraldoiak, Karlos III.ak ekitaldi erlijiosoetan erraldoiak dantzatzea debekatu zuenez, erraldoiak Katedralarenak izan arren. Horren ondorioz, erraldoiak urtetan egon ziren katedralean abandonatuak, baño 1860 Tadeo Amorenak Arizkundarra (bozatekoa) berreskuratzea proposatu zuen arte. Are gehiago, zortzi figura berri diseinatu zituen, Munduko erregeen ordezkari izanen zirenak, kontinente bakoitzetik bi: Ameriketako errege-erreginak, Afrikakoak, Europakoak eta Asiakoak (antza denez, Ozeaniaz ahaztu zen). Tadeo imgp5812.JPGAmorenari 9.600 errealeko dirulaguntza eman zioten eta diru horrekin egungo erraldoiak egin zituen 1860. urtean . Tadeo Amorena Iruñan bizi izan arren jatorriz Bozatekoa zen Amonea etxekoa hain zuzen. (argazkian  Elizondoko erregia)

Agotak izanez eta garai hartan gañera denetatik jasan izan behar zuten bera eta bere familia, madarikatuak zeudela, leprosoak baiño txarragoa zirela, buztana zeukatela... baino azkenian Amorenatarrek Bozatetik alde egitea lortu zuten eta bere semea (agotak eskulanetarako arras honak ziren, zurgiñak, argiñak, ebanistak...) mundu guztian ezagunak diren giganteak diseñatu eta egin zitun.

Bada liburu bat Mikel Telleria Tapiarena "El tesoro de los agotes" izenekoa, fikzioa izan arren baino egietan ohinarrituta dagona , kontatzen duna, nola egin zituen erraldoiak, bere lana, bere ideiak...nola hitz egiten zun bertze agotekin erranez (ixilika iñork ez jakiteko) egiten ari zen erregeak ez zirela munduko erregeak baizik agoten erregeak edo errege agoteak.

Historio hori egia baldin bada, erraten ahal dugu, agotiak jasan zuten errepresioaren, madarikazioaren, eta zigorren mendekua lortu zula Tadeok, zeren jende asko gaur egun  txundituta gelditzen da Agoteen erregen aurrian.

Baztandar nabigatzaileak.

pello 28/06/2009 @ 23:33

24f402db91d7c9a9617f092d0357d3e1.jpgElizondoko Pedro Esarte historiatzaile  baztandarra liburu berri bat atera du eta kasu honetan ere Baztan eta baztandarren buruz  doa. Lan interesgarria eta bitxia aurkezten diguna  "Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV" izeneko  eta nabarralde argitaratutako liburu hontan.

Artxibategietan egindako ikerketen ondorioz atera den lana da eta  barruko jendea bai Baztandarrak eta Baxenabarrek ultamarrera, Ameriketara, Napolesera, Tunezera.. egindako bidaiak, biografiak eta historioak kontatzen ditu aurkitutako dokumentuekin. Dokumentuak, gehienak herentziak jasotzeko dokumentuak dira, zeren garai haietako emigrante  hoietako asko, hil ziren, bai  bidaian,gerretan... adibidez 1555ko neguan Baztandar talde bat, infanteriako soldau bezala alistatuak zeudela, bueltatzerakoan bere itxasontzia urperatu eta hil ziren kasua bezalakoa.  Kasu hontan gertakizun hau jakiten ahal da, dagoelakoz baztandar hoien familiak eskatu zuten azken soldata  kobratzeko, dokumentua. Hau bezalako hainbertze bitxikeriak aurkitzen ahal dugu mende haieko baztandarren buruz.

Bitxikeri hoietako bat, Pedro de Gorostapolo eta Pedro Mendibil Erratzutarren historioa da. Bi Errazutar hauek, Gorostapolokoak biak, Baztango lehenengo "intsumisoak" edo spainako (garai hartan Gaztela) armadako, lehenengo baztandar desertoreak direla erraten ahal da, behinpin dokumentatuta.

Nafarroa konkistatu zutenetik, napar asko, erregearen armadan behartuak eta indarrezk alistatuak izan ziren, hoien artean bertze asko batzuk bezala bi baztandar hauek behartuak joatea deituak izan ziren, Portugal aurka guduratzeko. Baino bi lagun hauek, seguraski ez zekitelako ze hostia ai ziren bere herritik hain urrun eta beren gerra ez den batean borrokatzen, ihes egin zuten, Portugal utzi eta Erratzura bueltatu ziren.

Eta beren aurka dagoen dokumentuan irakurtzen ahal denez, 1587ko Ekainaren 30an (San Pedro ondoren) Baztango alkateak Sancho Iturbidek , Luis Carrillo "visorreyren tenentearen " aginduz Pedro Gorostapolo hargiña atxilotu zuen, erranez su majestadeko armada bertan utzi zuelako lizenziri gabe ezta bere generalaren baimenik gabe. Horregatik 500 dukadosko ixuna patzen diote eta ez duenez diru hori etxtea, lurrak eta bere gauz guztiek enbargatzen diote. Bertze egun batzuk geroxago bertze agindu bat iristen da, kasu hontan Pedro Mendibilen aurka, baino kasu hontan Mendibil ez da agertzen, akaso Izpegi pastu eta iparraldera alde egin zuen?  lehenego intsimisoa eta baita ere lehenego hieslaria izanen da?

Hau bezalako bitxikeriak eta egiazko bertze historioak irakurtzen ahal da liburu berri hontan eta eskertzekoa da Pedro Mari Esarteri gure historia artxibategitik ateratzean eta denon eskura zabaltzea.

Bi Erratzutar hauek aipatu dugunez ta San Pedro bezperan gaudenez ( Erratzuko bestak), erraten ahal da Baztadar ezagun, famatu edo ospetsu asko Erratzuko semeak izan direla, Lorenzo Irigoyen Dutari Iruñeko obispoa izandakoa, Jose Apeztegi "Baztango erraldoia", Blas Fagoaga idazle eta euskaltzaina izan zena...eta Ricardo Zabalza Elorga politiko-sindikalaria, eta Baztandarra izateko kasu berezia ere.

Rikardo Zabalza Erratzu sortu zen 1898ko Urtarrilaren 29an, 15urtekin Arjentinara emigratu zuen eta irakasle izan gabe irakasle bezala lan zabalza01.jpgegin zun urte askotan, 32 urtekin bueltatu zen peninsulara eta U.G.T.en sartu zen, sindikatoko nekazaritza eta lurraren sailaren zuzendaria izan zen eta sindikatuaren komunismo aldeko partaidea zenez Urriko iraultzaren (revoluciń de Octubre) prestakuntzan parte artu zuen. Gerra zibilan  parte aktiboa izan zun, batallonak sotuz, Valenziatik errepubkikar eskapatzeko planak antolatuz... Akenian 1939ko Martxoan Alakanten atxilotu zuten nazionalak eta 1940ko Otsailaren 24an hilarazi zioten Madrilgo Porlier prisondegian. Orain dela gutti bere biziza kontatzen den liburu bat  atera da "la generación del sacrificio" Emilio Majuelo idatzita eta Txalaparta argitaratuta eta irakurri ez dugunez  ezer gutti erraten ahal dugu, ea Baztango liburutegiara ekartzen duten,  hori bitartean  wikipiwdian  bere biografia interesgarria irakurtzen ahal da.

San Juan gaua eta sorgiñak.

pello 22/06/2009 @ 23:41

Ekainan, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetea, 23an San Juan bezpera ospatzen da herri askotan, Arizkunen bestak  direnik, ezkil jotzearekin asten dira, suak piztu, bakoitzak  bere etxe aurrian, zelaietako belar moztuarekin, (orain garaia dela belarra mozteko) eta suak saltatu, komenigarria denez, eta antzerki 729285014_f266bfc7d1.jpgbatekin amaiera ematen zaie, garai batean lastozko sorgin bat erretzen zen.

Festa honetan, ospatzen dena ez da saindua baizik eguzkiaren aroaren etorrera, hau da udako solstizioa. Urteko egunik luzeena eguzkiari eskeintzen zaio eta suak eguzkiaren ikurra bihurtuz gaua argitzen du, gau majikoa izanez.(argazkia erauzetarena da eta flickrretik artuta dago)

Gizakia gizakia zenetik eta orain dela gutti arte nekazaria izan denez, lurratik eta naturatik bizi izan da. Lurra ezagutu eta bere zikloak edo aroak betidanik ospatu du, neguko soltizioa (eguberriak), udaberria... kristautasuna iritsi zen arte.

Kristautasua  indartuz eta zabalduz joan zen bitartartean, jentil ohiturak (paganismoa) bereganatuz eta trasformatuz joan zen, eta mantentzen segitzen ziren ohiturak, diabruaren eta sorgiñen gauza zela, elizgizonek erraten hasi ziren. Azkenian gau  hau sorgin eta gaueko izakiekin nahastu da.

Sorginak (sortu eta egin hitzetik datorren hitza)  belarrak ezagutzen zituen emakumeak... eta bertze herritar batzuk kristauak izanez gain aintzinako ohiturak mantentzen zituzten eta eguzkiaren egun hontan, suaren inguruan, foto32.jpgondo jana ta ondoa edanda, gaur egungo larunbat gaua bezala ta sikotropiko ordez  ontto batzuk (mongiak adibidez) edo komentatzen dutenez akerraren putza usainduz, aluzinogenoa dela (hemen izango genun akerra eta deabruaren parekotasuna, deabruari ipurdia muxukatzen zutela eta abar...) eta gaur egungo objetibo berberakin seguraski, ligatzea, larru jotzea... baina askatasun haundiagorekin  akituko ziren festa hauek. (argazkia Lola Sarratearen "sorgiñak akelarrearen bidea" arte lana).  Festa edo topaketa hauek akelarreak deitu edo deitzen diogu Hitz hau Zugarramurdin gertatutakoaren ondorioa da, zeren Euskal Herriko bertze herri askotan egiten ziren eta bertze izenekin ezagutzen ziren bilgune hoiek, Fikozelaia (Saran), akerlanda, (Arteagan), Petralanda, (Diman)... Zugarramurdiren kasuan,  pentsatzekoa da garai batean ongi ikusita eta normala zela eta festa leku ireki batean egiten zela , zelai batean hau da akerren larrean eta denborarekin, arestian kontatu dugunez bezala, leku itxi eta ezkutu batean egin beharko zuten, bertze  kristau eta herritarren begietatik urrun eta lezetara joanak izanen ziren eta izena mantendu.

Akelarre hitza gaur egun artio iritsi zaigu sorgiñen bilkurari deitzeko bai erdaraz bai eskaraz, hau da zeren azken "auto de fe" haundia egin zena, Zugarramurdiko afera izenarekin ezagutu izan zelako.

Afera honek, 1608ko Irailan asten da, Valle Alvarado inkisidorea Zugarramurdira iristen denean, Urdazubiko abateak eta Zugarramurdiko jaunak egindako sorgin salaketa  bat aztertzera. Hauek komentatzen dute Sarako neska gazte batek  Maria Ximeldegi erraten zula sorgiña zela eta deabrua agertzen den bilkura batzutara joana dela eta bilkura zugarramurdiko leze bazutan egiten direla eta bera badakiela nortzuk joaten dira harat. Herritarrek kriston presioa jasanez, galdeketak, mendekuak...azkenik Inkisidoreak, han biltzen direla herritar batzuk, deabrua adoratzeko eta sexu orgiak egiteko , erraten duen informe bat egingo du. Honekin batera 205 emakume eta 67 gizon (Zugarrmurdi eta Baztangoak gehienak) salatzen ditu, haurrak,agureak... Salatu guzti hoietatik Zugarramurdiko 31 Logroñora eramango ditu eta epaituak izango dira 1610ko Azaroan.

Epaiketa artan Euskal herriko bertze "sorgin eta aztiak" epaitu ziren, 5.000 mila Nafarr erraten dute epaitu zirela, haien artean Bargotako apaiza Johanes, Bianako agure itsua, Endregoto, Berako sei emakume. Lesakako hamabi, Etxalarkoak, Igantziko, Urdazubikoak...

Auto de fe hartan berrogeitahamairu izan ziren zigortuak eta berrogeitahamahiru hoietatik hamaika sutean hiltzea, hamaika hoiek Zugarramurdiko taldekoak ziren, hortaz izena Zugarramurdiko afera. Hogeitahamaika Zugarramurditarretik bakarrik hamabi bizirik bueltatzen dira, zortzi gehigo hilko ziren presoindegian epaiketa itxarotzen, zortzi hauek errugabeak izendatuko dute.

Hortik aurrera zugarramurdi  eta sorgiñak betiko lotukodira eta imgp5016.JPGsorginkeriaren herria eta erreferzia bihurtuko da. Zugarramurditarrek mendez mendez harrotasunarekin eraman duteeta ez dute iñoiz ahaztu bere  hogeitahamaika herritar hoiei gertatutakoa.  Aspaldin Zugarramurdin data hauetan San Joan gau ondoko larunbatan akelerre gaupasa iten zen, jende asko etortzen zela ta gaur egun sorginen eguna antolatzen da, merkatu ta sorgin feriakin, hitzaldiak, antzerkiak... dena sorginaren inguruan, baita ere omenzen dute epaiketa paratu zutenei .(aurtengo sorgina egunaren argazki batzuk)


Hil zituztenak

Sutean bizirik erretzea kondenatuak izan zirenak: 

Maria Arburua, 70 urtekoa, Maria Baztan Laborda 70 urtekoa ere, Graziana Xarra 66 urtekoa, Maria Etxaute 54 urtekoa, Domingo Subildegi 50 urtekoa eta Petri Juanjorena 36 urtekoa .

Presondegian hil zirenetakoak eta "errudunak" izan zirenei aurrekoekin batera bere gorpuak erre zituztenen izenak:

Juanes Etxegi 66 urtekoa, Maria Etxeleku 40 urtekoa, Estefania Petrisazena 37 urtekoa, Joanes Odia 68 urtekoa eta Maria Zozaia 80 urtekoa.

Hil zituzten guzti hauek, Maria Zozaia ezik, beti ukatu zuten sorgiñak eta aztiak zirela, eta ukapen hori izan zen hain zuzen sutan erretzeko kondena, gainerako auziperatu guztiei sorgiñak zirela aitortzeagatik bizia salbu izan zuten. (Maria Zozaia ezik, sorgiña zela aitortu baino erre zuten).

Handik urte batzutara, herio zigorrak siñatu zituen epailetako bat Alonso de Salazar y Frias epaiketarekin ados ez zegola Zugarranurdira eta Nafarroko eta Gipuzkuako bertze herritara bueltatu zen eta jende pila batekin hitz egin ondore, konklusio batera iritxi zen: Iñoiz ez zela gaueko hegaldirik izan, ezta zapo magikorik,ez eragindako ekaitzak, ez haur bahiturik... Akelarreak nekazal festak zirela eta jan, edan, kanta ta abesten aritzen ziren bilkura zela eta Euskal Herriko mendialdeko herritarrek oraindik kristautasunaren aurreko siñiskerietan siñisten jarraitzen zutela, siñiskeria hoiek kristau erlijioarekin nahasten zirela eta horrek ez zuela ezer ikusirik deabruarekin....


Erabilitako bibliografia

lib0006g_06_toti_mzd_lezea_sorginak_erein.jpg"Sorgiñak", Toti Martinez de Lezea, Erein 

 "Las brujas y su mundo"  Julio Caro Baroja, Alianza Editorial.

"Las brujas de Zugarramurdi y la inquisicion de Logroño" Los