Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Historiako gertakizun ttipiak

Larremearko batalla.

pello 15/03/2010 @ 00:04

Martxoak 14, egun beltza izandakoa da Baztango historioan, aste hontan pastu dugun egun hori berbera, baño orain dela 175 urte, gizon baten gorroto, amorrua, galtzaileen lotsa ta koldarkeriagandik herri oso bat erre zen. Herri hori Lekaroz zen eta gizon ankerra, Francisco Espoz y Mina general Cristinianoa edo liberala.

Erran dugunez gorroto eta amorru haundikin bueltatu zen Baztanera, amorru hori bi egun lehenago Martxoak 12, Ultzama, Malerreka (Urroz eta Donamaria) ta Baztan artean, Larremear (Historia militarrean "batalla de Larremiar") izenarekin ezagutzen den izeneko eremuan, Tomas Zumalakarregi aurka izan zuen batailaren ondorioa zen.

larremear.jpg

(Larremear ingurua, argazkia el Buho-rena da eta escapadas 2008 webgunetik atraia dago).

Baña historioa hilabete batzuk lenago hasten da. Garai haietan nahiz eta Baztan,  ideologikoki karlista den, 1835an Elizondo Liberalen eskutan dago. Zumalakarregi egun hoietan bi arazo ditu gehien bat, Gipuzkualdean  Jauregi "Artzai " eta bere txapelgorriak eta bertzea, Baztan da. General Karlistak, kristiniarrez garbitu nahi du arana eta horrekin, berriro bereganatu muga karlistentzat, eta 1835ko Otsailan karlistak Irurita, Lekaroz eta Elbeteraño iristen dira Elizondoz inguratuz, Zumalakarregik Gipuzkoako "arazoa" konpondu ondoren, buru gogor sartuko da Baztan memperatzea, hortarako bidaliko du bere artilleria nagusia eta Sagastibeltza generalak, Otsailako 5an, Elizondoko sedioa hasten du. Horren aurka, Minak bere laguntzaile honenetako bat Baztan aldera bidaltzen du, Ocaña generala, baña honek Ziga inguruan Baztandar karlisten enboskada jasan ondoren, Zigako herrian babesten da (Otsailak 6). Zumalakarregik berbera urbiltzen da Zigara eta sitiatzen dute, liberalak herri barruan daudela, baño 06025301.jpgazkenik negua dela eta Baztan zuri-zuri dagola elurragatik eta Mina iritsi behar dela jakinda, Zumalakarregi alde iten du Otsailak 12an eta ez dira aurpekgiak ikusiko, oraingoz! bi general nagusi hauek. Baña hilabete bat geroxago, bi jenaralak eta bi ejerzitoak topo egiten dute Larremear inguruan, Ultzama, Urroz eta Donamaria tarte hortan borrokoa gogor baten ondoren karlitak haise irabazi zuten eta Espoz y Minak, guttigatik lortzen du hies egitea eta preso ez hartzea. Koldar bat bezala hies egin ondoren (batzuk Iruñera joan zela ta bertze batzuk Elizondora zuzen) Martxoak 14an Elizondora iristen da karlisten sedio autxiz, artilleria karlistak liberalak irisi baño lehen atzeratu eta herrietan bildu ziren ta kañonak Lekauze inguruan ezkutatuz.

Elizondora iritsi bezain laster, Lekauzera genioz bizia ta batalla galtzeagatik lotsaraztuta, hasertuta eta  bekoztuta, joan zen , han herritarrei plazan bilduz; ea non ezkutatuta zeuden kañon pieza hoiek hasi zen galdezka (lehenik erdaraz ta gero euskaraz euskalduna bai zen), Lekauztarrek ez zuten ezer erran, muttu gelditzen diren, honek ez zion ezer gustatu generalari eta ikusita gizon gehienak agureak eta haurrak zirela (gazteak karlistekin zeuden), alkatea ta bertze lau herritar (batzuk zapi zirela bertze batzuk berriz hiru) han bertan fusilatu zien. Honek ere ez zitun lekauztarrei mingaina atera eta haserre bizian agindu zun herri guztia erretzea , herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen eta hiru egunez ta bere hiru gaukin baztango zerua sut hori argitu ondoren, eliza eta hiru etxe soilik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra salbatu ziren.

Ekintza honek militarki ez zun ezertarako balio, zeren Larremearko batalla ondoren, karlista nagusitu ziren eta "plaza" garrazisuak berriro bereganatuz, Maeztu, Alsasua, Elizondo, Santesteban, Urdax... Horren ondorion hilabete bat geroxago Espoz y Mina, liberalen Iparraldeko egerzitoaren general nagusuia zena dimitituko zun eta 1836ko Abenduaren 14an Barzelonan hilko da. 

Baztandarrak ordaindutako ezkuntza.

pello 21/02/2010 @ 03:09

9es533d1e999af9b5e51bbc0a1255687b11.gifNabarraldeko 26. haria iritxi bezain laster, irakurtzera patu naiz. Hilabete hontako gai orokorra anitz interesgarria sortatu zait, erran daiteke "monografiko" bezala, euskal matriarkatuaz solastu edo idatzi, in dutela. Hasieratik buekaeraraino euskal matriarkadoaren inguruan, gogoetak, idatziak, azalpenak...agertzen dira; matriarkado mitologikoaz, nola erromatar garietan, aipatzen den lehen aldiz, eukal matriarkadoa,  erdi aroko emakumen presentzia bai biziza publikoan eta zibilan, erlijiotik jasandatako erasoa edo pertsekuzioa, Nafarroako erreinuko humanismoa eta bere hiru erregiñak; Nafarroko Margarita, Albreteko Joana eta Valoisko Margarita edo Angulemakoa...ba, artikulo eder ta iteresgarri hoien artean, bada bat Baztani buruz solasten dena, eta gañera, bitxia.

Artikulua "la enseñanza mixta costeada por vecinos en el valle de Baztan" izena darama, eta titulua erraten duen bezalaxe, herritarrek, ordaintzen zuten ezkuntza eta gañera ( hau izanen zen bitxikeria), ezkuntza hori mixtoa zela, aipatzen du, zeren 1607ko Azaroaren 5an datatutako dokumentu bati esker, hori alaxe zela jakiten ahal dugu.

Dokumentua, XVII. mendearen hasiera, Irurita ta Elizondoko herrien artian izandako auzia aipatzen du eta auzi honi esker jakiten ahal da, ezkuntza, behipin Baztanen mixtoa zela, neskak eta mutilak nahastuak ikasten zutela ta gañera musutruk, zeren herriak, ordaitzen bai zuen. Auzia hasten da, 09escudo.JPGElizondoko juradoa Joanes Biramunde kereilatzen denean, Joanes Iriart Iruritarra ta gañera maixua zenarekin, zertaz honek ez zuen, firmatutakoa bete. Firmatutako hori, Iruritarrak sei urtez Elizondoko neske-mutikoen ("escuela de muchachos y muchachas", erderaz agerzen den bezala) eskolaz, ardura artuko zula. Siñatutako egun berberean Elizondoko juradoa,  4 gizon aukeratu zun, maixuaren soldata ordaintzeko, soldata, garaiko 40 dukatuak ziren. Egun hortan beherbera Elizondarrak, aurrerapen bezala 10 dukado eman zioten, klaseak asteko. Baina dirudi (dirudi ez, baizik hala izan zen Notario idatzi bai zun) Iruritarrak, Joanes Iriart, solastutako kontratu bat zeukala Iruritako herriarekin, eta erranez, Iruritako haurrekin akitu ondoren Elizondoko haurrekin (beti aipatzen da neska-mutilak) hasiko zela eta 10 dukado hoiek ukatuko du eta bueltan Elizondora joanen dira.

Elizondotarrak 1607ko Martxoaren 4an, erreinuko Korte Nagusietara auzia eramanen dute, Iriartek bere hitza ez duelako bete (Iruritako haurrei klaseak segitzen du ematen). Iriarte kortetan  ere agertuko da (bere prokuradorekin) Elizondotarretaz babesteko. Urte berberako, Abuztuaren 3an epai irmoa iritsi zen Korte Nagusiatik (Corte Mayor). Epai errango zun, Joanes Iriart maixua, joan dezala lehen bailen Elizondora bere lanbidea itera 6 urtez eta Elizondoko juradoak, firmatutakoa bete dezala, hau da bere soldata ematea. Iruritarrak epairekin konten ez zeudenez, errekursoa egin zuten. Errekurtsoa aurrera joan zen edo ez eta zer gertatu zen ez dakigu, baña bai badakigu, urte haietan, Baztanen garrantzi haundia ematen zela herriko haurrak ikastea, idaztea eta irakurtzea jakitea eta ez zizaiela ezer inport neska edo mutilak izatea eta denak batera ikastea. Mende batzuk geroxago hori ezinezkoa izanen da. 

Baztango bandera

pello 15/02/2010 @ 00:45

Aste hontan notizia izan da, baztango bandera hiru urte kanpoan, zarberritze lanetan egon ondoren gurera bueltatu delako, sorpresa ta guztikin bueltatu zaigu, zeren Navas de Tolosako, jatorrizko bandera bezala zela joan zen eta XVII. mendeko bandera bat bezala etorri da.

bandera-baztan-3_1.jpgZaharberrize prozesu honetan konturatu dira zati zaharrena atzekoaldekoa zela, hau da urte aunitz udaletxean paretan zinzilikatua egon denez, ba atzeko hori, pareta kontrakoa, zati zarrena zen, zeren aurrekoa mendez mendez, apurtzen zelako, ohialezko "retalak" isatsi edo josi zaizkio, eta gañera erretalak hoiek jatorrizko diseinua zerbait aldatu zun (erdizko x-an, hau da san Andresko gurutzean, gurutzearen "adarrak" agertu bai zaio) azkeneian datatzerakoan, zati zaharrena 1650 inguruko dela aipatu dute Patrimonio Kulturaleko Institutukoak, oso urrun 1212tik, Navas de Tolsako batailatik. Bandera ez zela garai hoietakoa, beti erran zun Pedro Esartek, Elizondiko Historatzailea, zeren hamaika alditan goiti-behera nahastu ta behitu ondoren udaletxeko dokumentu zaharrak, iñoiz ez zuen aurkitu horrelakorik erraten zuena, 1212 irabazitakoa zela edo horrekin baztandarrak joan zirela. mahiz eta zaharberritzeko desmontatzerakoan , bitrinan agertutako textoa ala erraten duen; " bandera del noble valle del Baztan que contiene la primitiva que figuró en la batalla de las Navas de tolosa", hau da, norbaitik, kriterio historiko ja gabe, mende hauetan, erraten edo uste zena, ala ustea izan nahi zena,  idatzi zun.   Gauz guztiak kontuan artuz, dena dirudi, Navas de Tolosan, erabilitako bandera dela ,"leyenda urbana" bat zela. (argazkia J.M Ondikolena da eta diario de noticias webgunetik artuta dago.

Nonbait irakurri dut bandera hau zela  Navas de tolosa batallan irabazitakoa, beno, batalla hortan, egia baldin bada, irabazi zutena, baztandarrak, xakedun armarria izan zen, "egia baldin bada" erraten dugun zeren batalla hartan gertatutakoa, ondorengo mendetan zenbait haunditu zen. Asteko erran Naparreko erregea, Antso VII. azkarra, behartuta joan zela guda hortara, aitasandua kruzada bezala izendatu zuen guda hori eta ez baldin bazen joaten eskomulgatuko zion, navas-de-tolosa1.jpgNaparrak ez zuen ezer jakin nahi Gaztelaniarrez eta Argaoitarrez zeren urte batzuk lehenago, Aragoiko Pedro II.ak eta Gaztelako Alfontso VIII.ak Nafarroa arpilatzea adostu zuten, Gaztelako Alfontso VIII.ak Gasteiz sitiatu zuen (1199 - VII - 5); gero, Araba eta Gipuzkoan sartuz, Nafarroa betirako lur hoiek galduz. Hortaz Nafarroko Antso VII.na guda artara eraman zuen indarra edo ejerzitoa, ttikia eta testigantza hustsezko ekintza izan zen, eta  Nafarroako armarriko kateak bataila hartan lortuak direla esaten denez: itxuraz, Miramamolin , kalifaren denda inguruko hesien kateak hautsi eta kalifarenganaino iritsi ziren nafar soldaduak haien artean baztandarrak. Dirudienez, Nafarroako armarrian azaltzen diren kateak bataila horren oroigarri dira; hala ere, dokumentu aunitz bada Nafarroako gurutz-biduna  eta itxia (kate antzera) bataila horren aurretik.

Baiana gure banderara joanez, jakinez, zaila dela ohial zati bat 800 urte baino gehiago irautea,  eta jakinta ia zientifikoki gure bandera 300 urte inguru daukala, pentsatzeko da, honek ez dula ezeztatzen, bandera honek, lehenagoko baten kopia izatea, eta hori, lehenagoko bertze batetik kopia...eta horrela, hau bezalako bat, baztandarrak eramatea gudu hartan. Ba dirudi ezez!!, ez da bazterrak hastin du nahi dudala, baño... diseñua aztertzean, hala dirudi eta gure bandera "maitia " gutti dauka Nafarroko erresumatik eta bai aunitz, Nafarroa inbaditua eta bertze probintzi bat bihurtu zeneko garaietakoa dela.

Neurriz, haundie da, 190 x 210 zm,  XVIII.mendeko militar bandera  bezalakoak, gañera erran dugun bezalaxe, jositako ohial puska hoiek kendu ondoren, jatorrizko diseñua agertu da, gutti gora behera berdiña baina ezberdintasun puta ttiki batekin, baina garranzitsua ez hain "maitea" izateko (ba kondaira polit hori zakurrenpurdira 750px-flag_of_new_spainsvg.pngbidaltzen dulako). Argazkian ikusten ahal denez, erdiko ixa, karlistak erabiltzen duten gurutze itxura dauka, heraldikan gurutze hori, San Andresko gurutze bezala ezagutzen da edo baita ere "Borgoñako aspa" izenarekin. San Andresko gurutzea da, zertaz horrela izeneko sanduari guruz makur hortan (x) gurutzatu zuten. Guruz hori irudikatzen zaio "adartxo" batzukin, egurraren adarren "koropiloak" izan baliz bezala (jatorrizko diseinuan agertu direnak). Borgoñandarrak, 100 urteko gerratean (1337-1453), San Andres bai zen bere patroia, irudi hori artu zuten  ikur bezala, gero ikur hau, Felipe el hemoso, Gaztelako Felipe I (Gaztelaniako "Juana la loka"ren senarra izan bai zen) Borgoñako dukea zen eta Gaztelako erreinura eraman zun ikur bezala, urte batzuk geroxago haien semea Karlos I edo Karlos Vren (segun nongoa) ejerzitoa, hispano-germanoa zela gehienbat, ikur bezala erabili zuen eta Imperioko (Gaztelania, Aragon, urte batzuk lehenago indarrez inbaditutako Nafarroa, Flandes, eta Germaniako lurrak) ejerzitoearen ikurra rendicion.jpgbihurtu zen, eta handik aurrera erabili zen  XVI XVII eta XVIII.  mendetan "los tercios" izeneko ejerzitotan eta  Velazkeko "la rendizion de Breda" izenako kuadroan hoietako bandera bat ikus daiteke eskuin aldean . Kontuan artuz gauz hauek; garai haietan erabiltzen zen ikur militarra, neurria... gure bandera, bandera militarra da, zihuraski garai haietako junta generaleko bandera izanen zen, eta bailarako "kapitan de armas" eramanen zuen (blog hontan aipatu genun gartzaigo Migeuel Iturbideren historioa, garai haietako bailarako "capitan de Armas" zena eta Flandesen  gudeatzen egon zena). Adibide bezala terzio eta bertze herri batzuen banderak (mende hoietakoak) gurearekin harras iduritsuak dira, adibidez Hueskako hirikoa, Tercios viejosen bandera...kasualitatea?

                        rect3436.jpg

Historia halakoa da, gauaz bat, betidanik zurea dela pentsatzen duzunean, zapa!! hostikoa ematen dizu, min gehiago ematen dizun tokian, baño azkenian ikurr edo zapi bat bakarrik da eta behipin niretzat, beti izanen da, nere aitatxik kontatzen zidan historio polit hartako bandera, udalatxean paretan zintzilikatuta zegoen banderaren historioa eta beti txikitan udaletxera joaten nintzenean bandera ikusten nun eta  aitatxik kontatzen  zidan: aspaldiko garai batean, baztandarrak joan ginen andaluzia aldera, moroen kontra eta gure arbasoak bandera honen atzetik joaten ziren....

Errazuriztarrak

pello 01/02/2010 @ 00:08

fentrevista-sebastian-pinera.jpgOrain dela aste gutti, itsaso haraxago eta hegoaldean, hain zuzen Txilen, berri izan genun, errepublika hortako presidente berria, Sebastian Piñera Echeniquek jatorriz baztandarra dela, badirudi baztandartasun hori bere amaren aldetik datorrela,  Magdalena Echenique Rozas, eta honek berriz, Iñarbilgo (Errazu) Etxenike jauregiko  seme izan zenaren Pedro Gregorio Etxenike Etxenike odolekoa edo ondorengoa izanez (batzuk Arizkungo Latadia etxekoa zela diote). Pedro Gregorio Etxenikek 1718ko Uztailaren 13an bataiatua izan zen Erratzuko San Pedro elizan eta gazte zela alde egin zun, lendabizik Afrikaldera ta gero Txilera, han, Santiagon, 1798an zenduz.

Baña erran behar, Piñero Etxenike honek, ez dela Txileko errepublika izan duen Lehenengo presidente "baztandarra" baizik berze lau izan dira eta denok famili berberakoa, Errazuriz-tarrak.

Errazuriz abizena,  betidanik Txileko "elitean" edo boterearen inguruan egon da, bertze "baztandar" abizen bazuekin batera, Etxenike eta Lecaros...adibidez. Errazuriz famili katoliko ta konserbadore hontatik ez dira bakarrik, presidenteak atra, baita ere politikako kargo ttallako aulkitan exeri direnak, senadoreak, gobernadoreak...baita merkataritzan, industrigintzako gizonak eta nola ez, erlijio munduan,  hoien hartean, Francisco Javier Errazuriz Ossa Kardenala eta Santiagoko arzobispoa dena. Bai, bai, kardenal honek Pinochet "gixagoa"  gaixo zegonian bere alde otoiza egitera animatzen zuena ta Pinocheten hiletan, Jangoikoari eskatzen ziona Pinochetek egindako gauz "onetaz" oroitzeaz, kardenal  berbera.

Nahiz eta Txilera joan zen lehenengo Errazuriz-tarra Arantzakoa izan Francisco  Xavier Errazuriz Larrain (1711), bere aitatxi, Pedro Errazuriz Iriberri  baztandarrra zen, Arizkungo Pertalats auzoko Errazuri etxekoa eta 1660 jaiotakoa. Francisco Xavier Errazurizek diru aunitz egin zun merkatari bezala ta 32 urtekin Maria Loreto Madariaga Lekuna-Jauregiarekin ezkondu zen, Maria Loreto, Txilen , Spainako erreinuko "casa reales-en" tesorero nagusiaren alaba zen eta ezkontza honek Txileko boteraren inguruan urbilduko dio eta hortik aurrera Errazuriz familiak inguru horretatik ez da urrunduko.

federico_errazuriz_zanartu.jpgBere ondorengoak, urte batzuk geroago, Txile Spainatik independizatzen denean, 1810raren aldera, independentisten alde eginen dute (criollo jauntxo guztiek bezala). Errazuriztarrak, Bernardo O'Higgins genralaren ingurukoak ziren eta hortik aurrera Errazurriz abizena, Txileko errepublikako sortzailetako bat  bezala agertuko da .1831an kasualitatez edo gertakizuna batzuengatik Fernando Errazuriz Aldunate, urte batez Txileko gobernatzaile edo presidentea izanen da. Urte bazuk geroxago, bigarren Txileko presidente "Errazuriztarra"  Federico Errazuriz Zañartu izan zen 1871tik 1876ra izan zen ta hirugarrena, honen semea, Federico Errazuriz Echaurren 1896-1901 urtetan zehar eta azkenik, laugarna, hauen hiloba ta lehengusua, German Riesco Errazuriz, 1901tik 1906 urtera presidentea izanez. Famili hau "clan" itxi bat bezala funzionatzen zuen, bere artean ezkondu, kargu politikoak haien artean banatu...(wikipedian ikusten ahal den bezala). Argazkian Errazuriz Zañartu presidentea.

Baina famili honen personai interesgarriena edo bitxiena, Elena Errazuri Echenique da, 1877 sortua eta Errazurriz Echaurren presidentearen alaba izan zen. Agure ultrakatoliko honek, aberatsandako auzoak sortuz gain, bere senarra, Belgikako enbajadorea zen eta 15 urtez Parisen bizi izanez , urte haietako udak Hendaian pastu zitun eta uda haietan Baztan aldera etortzen zen, bere arbasoen lurrak eta etxeak azagutzera, Errazun  Etxenike jauregia ezagutu zun eta Pertalatsen, Errazuriz baserria. Baserri hontatik, etxeko armarria artu eta Txilen zeukan El Huique haziendan patu zuen. Hazienda hau bere etxebizitza zen eta "presidenten etxea" izena erabiltzen zun hazienda hori adieratzi nahi zuenean,  bitxia da hazienda hori bere amaren partetik heredatu zula,  hau da Etxenike aldetik eta az Errazauri partetik, orduan ez zen izango "presidenten etxea", beno, gaur egun, lehendakari berriarekin (Etxenike) bai izaten ahal du izen hori, baño gaur egun baztango xakedun armarria duen hazienda hori Txileko ejerzitoaren museoa da zeren fmuseo-el-huique-1.jpgElenaren familia, Pinochet lagunari (ejerzitora) 1975 eman zien. Erran behar ez dela armarri bakarra hegoaldean dagola ta gañera museo batean, zeren Errazuriz baserriko bertze xakedun armarri bat Buenos Aireskomuseo de arte decorativo-ko" egongela nagusian dago, zertaz, museoko eraikina  Errazuriztar baten jauregia izan zen. Badirudi Arizkungo Errazuriz baserria, behinpin hiru armarri zula, berzenaz ezin izan.

Zaharretxea.

pello 17/01/2010 @ 23:54

Urtarrilaren erdian San Anton daukagu,  Baztanen egun hau, gaur egun, oraindik ospatzen da, nahiz eta  (bertze bestekin pasatzen den bezala) jatorria galdu edo ahaztu den. San Anton, etxaldeko edo baserriko laneko animalien zaintzailea da, edo zen, zeren gaur egun zama eramateko asto gutti, eta lera garraiatzeko, idirik ja!. Eztakit San Anton honek, birziklatu beharko zen eta traktoren, enpakatadoren...zaizintzailea  izan behar.

Komentatzen da, baserriko laneko animaliak egun hontan beraientzat festa eguna zela ea bazka doblia izaten zutela eta ez aspald, mezatara jausten zuten eta eliza atarian bedeinkatzen zieten, urtean zehar gaixoasunik eta out11.jpegheritasunek ez izateko. Baño hau baino ohitura zaharrago eta ez aspaldi artio baserri bazutan iten zena  eta animalien onura berdiña billatzen zen errito zaharrean, animalie, enbor erre baten gañetik pasatzerazten zuten, enbor hori, apaizen bendizioaren bezala, onuragarria zen, enbor hori egun batzuk lehenago, baserriko  sukaldeko suan erretako enborra zen, hain zuzen Abendua 24ko gauan, enbor hori Olentzero zen, baina hau aspaldik galdutako kontuak dira,

Gaur egungo Baztandar gehienentzat (behinpin Elizondarrentzat), San Anton eguna, aratxearen zozketarekin lotzen dugu, beno gaur egun aratzea, orain dela urte bazuk, goiz-goiazetik Elizondoko karriketa barna pasaiatzen zuten behia, eta hasieran, zerria zenaren zozketa. Zozketa hau bailaran egiten den zozketa zaharrena da, bere ehun urte pasakin, etan urte guzi hauetan zozketatik bildutako dirua, "xahar-etxearentzat"  izan da.

Baztango zaharretxea, izenez,  Francisco Joaquin Iriarte erresidentzia, deizen da, gehienak zahar-etxe izenakin ezagutzen dugun arren,  urte aunitzetan "la Misericordia"  hitz erdalduna, erabili izan den, Hori izan bai zen hasieratik, leku edo toki bat,  bailarako edo kanpoko behartsuentzat, etxez etxez "limosna" eskatzen zutenentzat. Gaur egun denok ezagutzen dugun Francisco Joaquin Iriarte zaharretxea ez da, izan den erresidentzia bakarra edo obe errana, lehenengua,  zeren honek lehenago bazen baten ondorioa da.

Bartolome Iturralde, XVIII. mendeko Zigatar batek, bailaran "escuela de latinidad" (gaur egungo institutoa bezalakoak ziren, elizgizonak eramana) bat egiteko 2.000 peso eman zuen, erranez eskola hori egitea ez baldin bazen posible, diru hori onura publiko baterako erabili behar zela. Azkenian erreinu zaharrearen legeengatik eskola ez zen egiten ahal eta ballarako junta generalak erabaki zun diru horrekin, Elizondoko kaputxinoen hospizioaren eraikina erostea; hau da, Kuartelekozelaiko eraikiña, (gaur egungo parkeko Ikastola dena, bitxia eraikin honen historioa, hospizioa, miserikordia, carlisten kuartela, gero liberalena, eskola nazionala eta orain ikastola izan da). Ideia zen, Kuartelekozelaian, bailaran etxez-etxe eta elizen atarian limosna eskatzen zutenentzat (garai haietan aunitz bazela dirudi) toki bat txukuntzea. Honek egin zun, jende aunitzek, gehienbat Ameriketan zeudenak edo han dirua egin zutenak, diru dexentea ematea afera horretarako.  1787ko Otsailaren 27an arautegia onartzen da, erranez "casa de beneficiencia" horren izena San Francisco Javier izanen dela, jabetza Baztandar guztiena izango zela eta eklesiastikoak eta sekularrak kudeatuko zutela.

Urte batzuk funzionatzen ari zela, 1793 Napoleonen soldaduak zonaldea okupatuko zuten, urte haietan limosna eta karitate publikoaren  falta, lehenengo zaharretxe hori itsiko dute. Independenzia gerratea izenarekin ezagutzen den gerrate ondoren, berriz bueltatu zen jendeen diru eskaintza eta urte batzuk segitu zun, bertze gerrate bat artio, kasu hontan Lehenengo Karlistada, 1833 aldera.

9zaharetxea.jpgHortik aurrera ez zen berriro irekiko, baño XIX.mendearen erdialdean berriz idei hori piztu zen eta horren bultzatzailea Francisco Joaquin Iriarte elizondarra ta eligizonak (presbiteroa) izan zen eta berak emandako diruarekin, 1857an eraikin berri bat egin zen (gaur egungoa), horrez gain, bertze eraikin bat despensa, siloa, eta labeak izanen dula ereikiko dute ta baita ere baratzia izanen  du. Honen guztiren prezioa, 575.000 realak izango da, eta benefizenzia etxe berri honen kudaketa, apaiza eta bortz karitateko monja eramanen dute, baita ere erran,  "beneficencia" berri hontan, bakarrik baztango 14 herriko (urte haietan Amaiur, Baztanik kanpo zegoen, 1667tik 1969artio) behartsu, umezurtz eta babesgabetuk hartuko direla.

Zahar etxe hau, bertzea bezalatxe, zeukan sosen iturburu haundiena, jendearen borondate onez emandako karitatea zen, eta modu horretan, aurrera egin zun,  baño ia 1885an, gastuak ,emandako dirua baño haundiagoa zenez, udaletxeak, faltatzen ziren 4.750 pezetak, ordainduko zitun, ta hori horrelakoak ez gertatzeko (urte haietako udaletxeari, kudaketaren pribatizazioa ez zizaien bururatu) eta sosa iturri berri bat bezala, zerri baten zozketa egiten zutela, eta gaur egun artio, zozketa hori mantendu da, hain zuzen 133 urte.

                          9zaharetxea2.jpg

Urte hontako zozketa, eta azken urte hauetan bezala nire ustez jende falta, aurten falta faltagatik, baztanzopak falta ziren, ze zurriak!!! 

Urtarrila, ura eta urrea

pello 10/01/2010 @ 02:49

Sola-jolas edo hitz joku bat erabili dugu aste hontako post hon izenburu bezala, baño izenburu honi, akaso elurra hitza sartu beharko genion zeren orain bertan zuri zuri patu da Baztan, nahiz eta Eukal herria osoa  goiz goizetik egon, berriz,  zulo hau,  bere mikrokima horregatik, otza, baño elurrik gabe segitzen zun.

Elur hitzatik elurte sortzen den bezala, ur hitzatik urte, urtaro,urtarrile..sortzen dira. Urtarrilako lehenego egunean bazen ohitura bat (Elizondon aspaldi galduta, akaso Baztango bertze herri batian, mantentzen da) haurrak etxez etxe urtetxa eskatzen zutela, eskaria kantuz iten zen:

Urte berri, berri, zer dakazu berri? uraren gaiñean, bakia ta osasuna, urtetx urtetx urtetxa nahi dugu!

Abesti hontan ura, garrantzia haundia dauka, hau da, abesti honek erreferentzia iten duelako, aspalditik (hau baita ere) galdutako ohitura edo errito zahar bati, Uraren erritoa. Ur berriaren erritoa, Urtearen lehenengoan iten zen, iturru batetik ura hartzen zen eta etxez etxe ur berri hori  edatera ematen zen, zorionak eta osauna ematen zuen edo behinpin pentsatzen omen zuten.

Ura preziatua eta baliotsua da, eta zen, zerbaiten eskasia, euskaraz, urria da, eta zerbait eskasa eta baliotsua...urrea da. Ta urrea gure bailaran izan dugu eta ez urria, baizik garai batean auserki, edo hori behipin dirudi.

out4.jpegAritzakunen bada toki bat Minetako zokoa izenarekin ezagutzen dena, eremu hontan gizonak egindako eta harriz  osatutako muinoak aurkitzen dira, harrizko muino hauek, urrea bilatzearen ondorioko zaborra da. Handik ez urrun, Etxebertzea inguruan "ruina montiun" bat arkitzen da, hau erromatarrek meategietan erabiltzen zituzten tekinka baten bidez eragiña da, Teknika honek, mendiari hainbat zulo iten zizaioan eta azkenik mendiko zati hori edo zati haundi bat erortzen zen, gero eroritako legarra eta harriak garbitzen ziren kanal batzuen bidez (han dagoen Minetako zoko iturrie bidez) eta urrea bereizten zen, berriz harri garbi hoiek muino hoietan pilatzen zen, hau dena agertzen da Plinio Zaharraren idatzitako "Naturalis Historia" liburuan.

Bada bertze idatzi bat Aritzakungo bertze toki batez, nabarmentzen dena urrea aurkitu zela erranez. Idatzia 1543koa da baina 1518 urtean gertatakoa erreferntzia iten du  (gaztelaniarrak inbaditu dute Nafar osoa,  gaurko Behe Nafarroa barne) eta han aipatzen da, Amaiurko gotorlekutik ez urrun badela putzu bat, iturri bat ateratzen dela putzutik eta ia  Joan Labriten Nafarroko erregearen garaian urrea aurkitzen zela errekako legarrak mugitzerakoan eta ez bakarrik urrea baizik garai zaharretako txanponak ere bai. Horren ondorioz inguru hartara zonaldeko (Baztan, Bidarrai..) jendea urbildu  zen urrea bildu nahian eta batzuk hamar mila dukado biltzea lortu zuten, eta azkenian inbidiaz eta nik ez baldin ba nahiz aberasten ahal, orduan bertze iñorrek ez... putzua haitz haundiekin estaliko zuten.

Hau dena garaiko empedoreari iritsi zen (Spainako Karlos I.a eta Alemaniako Karlos V.a, edo alderantziz,  jo! hau ez dut iñoiz ikasiko, wikipedian beitu beharko dut), honek baimena eman zion Herrera izeneko alkateari, putzu hori kudeatzeko eta Baztanen sartzerakoan, Baztandarrek (jauntxoak) aurka agertu zitzaien erranez, Baztanen aurkitzen diren meategiak eta urrea Baztandarrena (jauntxo aritzakun-pa-vender-075.jpgBaztandarrenak supotsatzen da) direla. Azkenian negoziatu zuten (1543an aldera) aukera emanez putzua irekitzeko eta jauntxoei aurkitutako zerbait ematea, honekin, guztiak ados egon ziren , Zozaiako jauntxoa ezik. Erran behar zenbait urre atera zela baina gehiago izan ziren gastuak irabaizak baño.

Ziuraunitz putzu hori izanen da, Arraxka edo Maribeltzeko borda inguruan baden iturri baten  azpian dagoen putzua, zeren putzu hori gaur egun  Urreputzu izenarekin ezagutzen da. (Argazkian ez da Urreputzu, baizik iturri artatik ateratzen den ura, badaien erreka, Aritzakun erreka).

Eta nola ez den apezik ez izandako , obispue, hirugarren dokumentu bat badugu ere. Dokumentua, 1942an, ingeniru frants batek, Georges Vié izenekoa "Sociéte des sciences, lettres et arts de Bayonne"an idatzitakoa da. Han, Bidarraitik pasten den errekaren sorlekuan (Aritzakun), inguru hartan eta kontutan hartuz dauden aztarnak (harrizko muinoak) eta bertze azalpen batzukin emanez, (nola garbitu, non aurkitu, norbaitek aurkitu dula urrezko pepita baten bat...) akitzen du artikulua erranez, datuk hoiekin jendea anima dezala urrea billatzera joatea. Eztakik jende aunitz joan izanen zen, baina egia da II.gerra mudialatik ondoren noizbeinka urre biltzatzaileak ibili izan direla eta hoien artean Kaliforniatik etorritako bat eta guztiz.

10232465.jpgUrrebiltztzaile hoietako baten batek, urrea arkituko zun, zeren orain dela  urte bat eBay enkatetako web horrian, enkatean, patu zuten urre puxke bat eta han agertzen zen bezala, 1940an Baztanen aurkitutako "rarissime pepite d'or massif du Pays Basque" 24 kilatezkoa  "harrikoxkor" bat "dans le secteur d'Arizkun (Arizakun) dans la Vallée de Baztan (Pays Basque)". Bortz egun iraun zuen enkatean eta 32 eskaintza ondoren norbaitek eraman omen zuen Baztango azken urre pepita, 152 euro ordez.

Bidasoaldeko trena.

pello 02/01/2010 @ 04:30

Urte berri beri, zer dakarzu berri...halaxe kantatzen da Urtarrilako batan urtetxa eskazerakoan, zer ekarko berri? hauskalo, baina berri ekarri diguna  urteko azken eguna izan da, behinpin Elizondora, lehenengo Sansilbestre herri krosa ospatu bai zen urteko azken egunean, Abenduaren 31an. Data honetako "lehenengua" hau baldin bada, baita ere bada, data honetako "azkena", eta hori izanen zen 1956ko abenduaren 31, zeren egun hartan, Bidasoako ferrokarrilaren azken bidaia izan bai zen. Egun hotz hartako arratsaldean, trena atra zen  Elizondoko geltokitik bertze alditan bezalaxe eta Irunera irtsisiz ordu batzuk gerora, baiña hontan ez zen iñoiz gehiago atrako hortik.

00trena-inagurazio45.jpgTrena 40 urte egon zen  Baztan-Bidasoa ibaiko eskualdeak zeharkatzen goitik ta behera, jendea eta merkantziak eramaten, zeren trenaren lehen bidaia edo inagurazioa 1916ko Otsaialren 1izan zen, Irunen hasi eta Donezteben akitu zen bidaia, han koheteak, musika banda eta ereinotz arku bat itxarotzen zien lehenengo bidaiariei eta Mourges jaunari, "Compañía de los Ferrocarriles el Bidasoa"ko nagusia eta trenaren bultzazailea izan zenari. Baina hau ez zen izan Inagurazio bakarra zertaz, Maiatzako 28an, trenbide guztia akituta zela (Elizondoraino) trenbide osoren inagurazioa egin zen Elizondon, solemnitate guztiarekin, eta  Iruñako artzapezpikuak bedeikatuz trenbidea, trena, lokomotora, bagonak, bidaiariak eta han pasatzen zen guzti guztiei.

Trenaren bukaera Elizondo izatea ez zen kasualitate eta ez zen ere asmentako idea, zeren tren honen jatorria lehenagotik bazegoen bertze trenan dago, tren txikito izenarekin ezaguzen zen trenan, eta Irun-Endarlatza bidea iten zuna nahiz eta Irunen aldean ibilbide berri honek (Irun-Elizondo ) egingo zun trenari, ere tren txikito deitzen, segituko diote . Tren txikito honek bere 14km-tan Berako eta Lesakako mehategeitatik atratzen zuten minerala Irunera eramaten zuten, Kostorbera, hau erromatar garietatik egiten omen bai zen eta garai haietan Endarlazan bilzen zen inguruko minerala ta Oiassora (erromatarren Irun) ibaiz erramaten zuten.

Ba, tren txikitoko kudatzaileak "minas de Irun y Lesaka y Ferrocarril del Bidasoa" enpresak, 1912 saltzen dute trena, lehen aipatutako Mourges jaunaren "Ferrocarriles de Bidasoa" empresari. Morges jauna hasieratik ados egin zun aspalditik bazen proiekto haundi  batekin, proiekto hori Irun eta Iruña lotu nahi  zun Donoztebetik barna eta hemendik bertze "ramal" bat atrako zen Elizondoraino. Iruñaraino eramatea segidan baztertu zen (garestia, zalla...) baina berriz, Elizondora eramatea emankorra izaten ahal zen; Irungo merkataritza zabaltzea, muga inguru inportantea bai zen... 1912an baimena lortu zen eta lau urtez lan gogorra egin ondoren, zortiz tunel eta bortz zubi egin omen bai ziren, Elizondora, arestian aipatutako datan iritsi zen.

0trn18-vagones-de-carga-y-break-para-viajeros.JPGTrenbide berria 51,499km izatera pasatu zen eta km auniz ez izanez, arraroa da hainbertze geltoki eta "apeaderoak"  izatea: Gaurko "topo"ren geltokitik hasten zen, Irun – Bidasoa edo Mendibil, geltoki zentrala, Kostorbe; Arteaga ; Hirugurutzeta; Behobia (Ap.); San Miguel (Ap.),(hau dena zaharra); Endarlaza (Ap.); Zalaín (Ap.); Alkaiaga-Bera; Lesaka-Etxalar; Iganzi-Aranaz;
Espelosin (Ap.); Sumbilla; Doneztebe-Elgorriaga; Legasa (Ap.); Narbarte (Ap.); Reparazea (Ap.); Oronoz-Mugaire; Arraioz (Ap.); Irurita-Lekaroz eta Elizondo. Honek egin zun, bidea motelzea eta azkenian 50km hoiek 2 ordu eta 10 minututan egitea. (argazkian Elizondoko geltokia).

Moteltasun hori ez zen konpontzen ahal, nahiz eta enpresak garai haietako makina eta lokomotorik onenak izan, lau zitun eta Nafarroa, Bizcaya, Guipuzcoa eta Alava izenak zeukaten, eta bitxikarei bezala erran, Europako Lehenego gerra hasi baino lehen erosi zutela Alemanian eta ekartzeko (gerra hasia omen bai zen) Afrikako iparraldetik eta Iberiar peninsula zeharkatu izan behar zuten. Lau lokomotora hauez gain bertze ttiki batzuk zeukaten (tren txikitorenak) Zarauz eta Amezola izenekoak, bidaiarien bagoiak, lehenego klasekoentzat behipin, kalefazioa, argi elektrikoa, aulki zabalak, mahai ttxikiak eta errezailendako tokia ere zeukaten. 1930 lokomotorak berritu ziren eta gasolinako bat erosiz, honek 50km/h  abiadura arzen ahal zun eta 1932tik aurrera lurrin makinak bakarrik merkantziarako erabiliko dira.

billete.jpgBaino berritasun eta teknologia punta hauek ez zuten moteltasuna konpondu (hainbertze geltokiagatik) eta honi batera, zonaldeko merkataritza eta industria uste zuten bezala ez funzionatzea (nahiz eta aberatsa izan zonaldea, artoa, egurra, abereak, ikatz begetala, burdiña...kopuruak ez ziren haundikoa) eta denborakin, errepideak obetuz joanen dira, ta obekuntza haukin furgonetak eta kamio ttikiak iritsiko dira errepidetara eta honek merkanziak garraiatzeko merkatua murriztuko du eta honez gain, jende kopurua haundia garraiazea ez zen iñoiz lortu, eta hori, trena alokatzen zela, Baztanera turismoa egiteko, garaiko jauntxoentzat ta baita ere alokatzen zuen Lekauzko kolegioa bere ikasleak ekartzeko eta E.A.J. bezalako alderdi politikoak, zonaldean kanpaña eta mitinak egiteko, han ibili zen Juan Antonio Aguirre izeneko abokatu bat Elizondora eta Berruetara joateko, mitinak emateko eta urte baztzuk geroxago Euzkadiko lehendakaria izatera iritsiko zena.  Garai haietan ere, lehenengo autobus enpresak sortzen dira , Beran la Bidasotarraara (1925) eta Elizondon La Aurrera ta La Baztanesa biak 1929an eta trena bidaiatzen zen jende kopuru hori gehiago murrizten da.

00trenablindado19362kq0.jpgGauz guzti hauek egiten dute trenaren afera hau negozio ona ez izatea eta bakarrik 1918-1925 urte bizkitartean irabaziak izatea lortuko dute, gero gañera errepublikako hasierako garaian, haibertze langilen grebak izan zieren Bera aldean, Funbera adibidez 3 hilabete greban egon zen eta hilabete hoietan trena geldiririk egonez, baita ere urte batzuk gerora,  gerra garaian errepublikako gobernuak lokomotora eta bagoi batzuk artu ta blindatu zun nazionalen aintzinatzea gelditzeko asmoz...ezin lortuz, nahiz eta Bidasoa aldean gerra bakarrik hilabete batzuk iraun arren, gerran pairatutako miña, bai makinetan eta trenbidean, berriro lehen bezala bueltatzea, ezinezkoa izanen zen.

Badira urte batzuk 1941-46 berriro konpañiak irabaziak izaten ditula baino hau bakarrik da, urte hoietan Frankoko gobernuak zonaldean hainbertze buker ttikiak egiten dulako eta trena, legarra, hormigoia, ferraia...garraiatzeko erabiltzen delako, baina trena ia hilik dago eta garai hauetan berriro alokatzera  bueltatzearren; orain karlistak dira alokatzen dutenak mitinak emateko, Lekauztarrak segitzen dute erabiltzen eta militarrak baita ere, bunkerrak egiteko, lanbideko batallonekoa garraiatzeko... baño militarrak %40ko deskontua izaten dute. Gañera 1953 urtean an kristoneko erauntsia  izanen da eta trenbideko 400 metro eramango ditu  sortutako uholdeak, bitxikeri bezala kontatzen da uholde horren ondorioz ibaiko ertzetako zelaiak izokiñez beteta gelditu ziren eta  trenbidea konpontzen zuten lagilei, jateko egunero izokin hoiek ematen zioten, hauek nazkatuta izokiñaz jateaz greba eta guztiz eginen zuten.

00trenelizondo07.jpgAzkenik zorraz beteta eta langilen soldatak ordaintzera apenas ez dela iristen, Frankoren gobernua erabakitzen du Ferrocarriles del Bidasoa konpañiak "deficitaria" dela irun-Elizondo tren linea itsiko da, azken bidaia izanez 1956ko abenduaren 31ko arratsalde hotz hortakoa. (argazkian Elizondo)

Trenbidea itsi zenetik bi urtera zonaldean "Laminaciones de Lesaka"ko siderurgia industri erraldoia sortuko da, eta sorkuntza honekin galdera bat etorriko da, Industria honek berriro altxatuko zun trena?. Akaso bai? baina zihuraski  gaur egunera ez zen iritsiko, laurogehieko amarkadara ezta ere baina hori berze historio bat da.


Dantxarineako, muga postua.

pello 07/12/2009 @ 04:10

dantxariana4.jpgJoan den astian, larunbatan hain zuzen (azaroak 28an) Dantxarinean egon ginen euskal kantu zaharren eguna zela ta, sorpresa artu genun errepide berriarekin, (urrengo igandean inaguratu behar zuten) hainbertze rotonda ta zubi berri batekin ta guzti, iparraldera joateko. Errepidea badirudi beharrezkoa zela zeren toki hortatik egunero 9.000 kotxe inguru pasatzen dira, horrez gain oinezkoak aunitz dira benta batetik bertzera joaten direnak eta espaloik ez zegoenez arriskusua zen.

Errepide berri honek albo batean utzi du betiko muga edo mugako postua edo "check pointa" (modaz dago izen hau, Berlin ekialdeko check point Charly, Palestinako check pointak...) Lapitxuri ibai gainean dagona eta ia ia eskualdeko lehenengo muga "ofiziala", (Spania eta Franzia estatuen artean) zeren muga postu hori 1856an ireki zen "ofizialki". Muga Ahinoa eta Urdazubiko Dantxarinea auzoa zatitzen du, hau da Lapitxuri ibaiko alde bat ta bertzea, bata Dantxaria, Ahinoako zatia ta Urdazubikoa berriz Dantxarinea izena duna, nahiz eta toponimiaren izena, Dantzarinea izan, zeren kondairak erraten dun bezalaxe, aspaldiko dantzari batek eremu hontan bere etxea egin zun eta hortik Dantzari-enea etorriko zen.

Muga postu honenetatik, denetatik pastu, gertatu eta ikusi da, historiako gertaikizun garraznzisuak, personai ezagunak, xelabreak ta baita bitxikeri aunitz. Handik pastu direnetakoak, enperadoreak badira, Napoleon IIIna, erregeak... ta baita ere errege izatea sahiatu direnak.  Hoietako lehenengoa Borboiko Carlos VII.a 1876an hirugarren guda Karlista galdu ondoren, Iparraldera ihes egin zun eta erraten da Dantxarineako muga zeharkatzen ari zenean, atzera begiratu zula eta arrokeria galantakin "¡volvere!" erranez Lapitxuriko bertze ibarrera pastu zen. Erregea nahi eta ez izan hoietako bertze bat Borboiko Juan izan zen ( gaur egun Spainako erregea den, aita). 1936ko Uztailaren 28an gertatu zen, Spainia guda zibilan zegoen, Borbonaren kuñatu bat, Frankoren ejerzitoan alistatu eta guduratzera joan zen, honek ez zen gutxiago izan behar eta erakusteko nazionalei, monarkia beraikin zegoela,  berdin egin nahi izan zun, Egun dantxarinea11790293_1.jpghartan Muga postu honetako aldean Nafar monarkikozale batzuk esperoan zeudela, pastu eta Iruñera ereman zioten, hotel La Perlan atsedena artu ondoren  eta segidan Karlistekin arazoak izan bai zun ( txapela  gorrie patu bai zen eta hauek ikusita, adorea ez zuela ikur hori eramateko ,erreniega eginez) zitu bizian Iruña utzi eta Burgosera abiatu zen, han arazoak izanez ere, atzera bueltatu eta Abuztuaren 2an berriro Dantxarineako muga pasatu zun, aldi hontan La Perla Hoteleko buzu urdin batekin, hoteleko langile bat bezala eta Juan Lopez izanarekin. Baita ere garai hauetan "artzaren" gertakizuna izan zen. Orain dela urte batzuk oraindik kontatzen zuten lekuko zaharrak, nola muga ondoan zenbait denbora luzez artz bat izan omen zen, eta Denisse Marcket Elso (Dantxariako Tanburienea etxekoa) bere liburuan "muga, kontrabandua eta bentak" aipatzen duen bezala, artz hori, zirkoko gizon bat utzi zuen, gerra zibilatik hiesi nahian eta estatu Franziarran sartu nahi eta artza ez ziotenez uzten pasatzia, muga postuaren ondoan utzi zuen kaiola batean sartua, artzari Denissen aita bazkaria ematen zion egunero eta jende dexente etortzen zen artza ikustera, inguruko baserritarrak, soldadu nazionalak, guardiak, erreketeak...azkenian giro hortaz inguratua zegoenez artza oldakorra ta erasotzailea bihurtu zen.   

Guda zibilaren ondoren II. gerrate mundiala etorriko da eta Ahinoako zati hori Alemaniarrez beteko da, Wermachtteeko soldaduz, bere panzer eta guztikin, hauek muga zainduko zuten eta ez bakarrik kontrabandoa kontrolatuko dute baizik haien lan garranzitsuena informazioa eta zenbait jende ez pasatzea (submarinoen planoak, RAFko pilotoak..) izan zen.

Guda Mundiala bukatuta, Aliatuak aginduta, Frankoren Spaina, blokeatua izan zen, Mugak itxi ziren eta halaxe egonez, 1949ko Uztailaren 4arte berriro ireki zirela. Lehenagotik mugalariaren irudia zegoen, XIX.mendetik, kontrabandora lotua edo guduen eskasiaz sortuta (karlistadak eta abar...) baina urte haueta mugalariaren irudia sendotzen eta garrantzia artzen du. Spaina diktadura batean  dago eta erbesteko Errepublikako  Gobernuak eta baita ere Euzkadiko Gobernuak mugalariz hornituko dute eskualde guzti hau, makiak pasatzeko, klandestinitatean dauden taldeak kontaktuan egoteko, eusko nahia, C.N.T... , informazioak, espiak atra eta sartzeko, erbestean dauden politikariak spainan sartuz insurjenzia pizteko, harriskuan dauden nazionalistak  ateratzeko...Mugalari hoiek ez dira edozein, harras  ongi prestatuak daude, gehienak amerikandarregatik gudarako teknikak ikasi dute ta baita ere tekinika berri batzuk judo ta jiu-jitsu bezalakoak.

Hoietako mugalari bat Jaurrietako Franzisko Perez Luzarreta izanen da, 1922 jaio eta gerra zibila hasi bezain laster,  bere familiarekin erbesteratu ziren eta gerra bukatu ondoren bueltatu zen , 1942 "milia" egiten ari zela desertatu zun eta erbestean zeuden bertze euskaldunekin Franziako "Legion Extranjeran" sartu zen Gernika batallonan eta hauekin Paris askatuko zuen. Historial horrekin Amerikanoak  Rothschild gaztelura eraman zioten eta arestian komentatu dugun teknikak irakasi zioten. Horduz geroztik, erbestean zeoen Euzkadiko Gobernurako lan egin zun mugalari bezala. 3urte egon zen mugako alde batetik bertzera jendea ta informazio pasatzen 50 person baino gehiago pasatu zun, gehienetan Bidasoa aldetik, baina baita ere Baztandik eta hoietako batean harrapatu zioten hain justu Dantxarineako muga postu aurre aurretik pasatzea sahiatu zenean. Aldi hortan bi emakume pastu beharra, ama ta alaba, menditik gaizki ibiltzeko adiñagatik eta gañera harras kontrolatua zegoenez mendiko bideak, beren aurpegi haurrean pasatzea sahiatu zen, segidan guardia zibilak zerbait arraroa somatu eta pasaportea falsua zela egiaztatzean artu eta Urdazubiko kuartelera eraman behar zutela, lehenango pixa egin nahi zula erranez, benta batean sartu eta arazorik gabe eskapo egin zun Ainhoa aldera,... hau arrapatu zioten lehen aldiz izanen zen gero bertze bat etorriko zen baño hori bertze historioa bat da. Muga berriro irekitzerakoan USAFko soldaduak bere "willy"ekin etorriko  eta pastuko ziren hainbat aldiz, Gorramenditik Hendaiara edo Irunera.  Amerikanoekin batera Orson Welles iritsiko da Ahinoako Arantzazuko baselizaren kaperako besta filmatzeko eta Dantxarineako benta ta taberna guztiak ezagutu zun...

Gero 60 hamarkadan ETAko komandoak ta etakideak firin faran pasatuko dira eta aktibitate haundia izango da... eta ia 1983ko Abenduaren 4an Segundo Mareyko bahiketa zikiña, muga  hontan emanen zen. Segundo Marey Hendaiako, bere etxetik ateratzen zela bahitu zioten, Spainiara eraman nahi zioten eta hortarako Dantxarineako postua pasatzea pentsatu zuten, 10etan isten zen eta 8ak geroztik bentak itxitak daudela, han iñor ez dagoenez leku aproposa zen. Postua pasatzerakoan bi bahitzale eta bahitua oinez pastu zuten bazter batetik eta ia bertze aldean zeudela bertze bahikide bat itxaron behar zien kotxe batekin, honek ez agertu eta bertze biak bahituarekin ez zekitela zer egin, Dantxarineako Polizia Nazionalen komisaldegira joan ziren, paper bat erakutsi eta telefono dei batzuk ondoren, (Luis Roldan, Rafael Vera, Luis Roldan , goizeko ordu batetan Jose Amedo agertu zen, Segundo Marey artu eta jakinez konfunditu zirela eta etakidea ez zela, berriro Verari deituko zion, honek San Cristobaleri eta Azkenik Barrionuevori (barneko ministrua) erabakiz, bahiktarekin segitzea, eta Santanderrera eraman zuten, han hamar egun egon ondoren, lo egin gabe ia ia ja jan gabe, torturatua, kolpatua.. izanez Abenduaren 13an aske uztea erabakitzen dute, eta hortarako berriro Dantxarineatik pastu ( iñor ez zun gelditu kotxea, ezta gendarmeak ere) eta Ahinoako Xara izeneko tokian utziko diote, hori bai bere sakelean paper bat sartuz G.A.L. siñadura zeukana.

Pasabide hontatik urte  batzuk geroago 1986ko Urtarrilaren 1 muga desagertuko da, bertzealdean gendarmeak Franziako bandera ondoan Europako bandera urdiña ta izarraduna altxatuko dute, honek erran nahiko du Spainia garai hartako "Union European" sartu izan zela eta honekin mugak desagertzen zirela.

                     dantxarinea1.jpg

Argazkian frantsai gustatzen zaien ekitaldi pomposo hoietako batean Dantxarian

Xabierren bidea

pello 02/12/2009 @ 04:04

Abenduaren 3an,  egutegietako santutegietan San Francisco de Javier patzen duenez eta santu honek, Nafarroko patroia denez, Nafarroaren eguna ospatzen da, nahiz eta santua izan baño lehen, Franzisko Jatsu-Azpilkueta deitu eta 1506ko Apirilaren 7an sortu izana ( 1552ko Abenduaren 3an zendu zen).

san_francisco_javier__apostol_de_las_indias.jpg2006an Nafarroako gobernua  Santuak 500 urte jaio zenetik ospatu zuten, Xabierreko gaztelua zaharberritu, eta kriston inagurazioa egiñez besta hasi zuten. Inagurazio hartan (nolakoa den historia), Franzisko Jatsu  sortu zen garaian existitzen ez zen nazio baten erregea (Spainia) zegoen eta baita ere bere familia menperatu, persegitu, lurrak kendu...(Nafarroko errregeari, Joanes Albret, leialak izateagatik) eta erreinu bat mendez mendez probintzia bihurtu zutenen ordezkaria, Miguel Sanz. eta benetan egon behar zena (Portugalko errepublikako lehendakaria) ,ezta gonbidatu. Zeren Frantziskok, santua bihurtu baldin bazen, Asiako zati bat ebangelizazegatik (haunitz ez ziren izan) izan zen eta ebangelizazio hortan, bidaia  Portugaldarrekin egin zun. Parisera ikasketak egitera joan zenetik (1525an 19 urtekin) Nafarrora ez da itzuliko, bakarrik Portugalera joateko eta hango erregearen zerbitzuan jartzeko eta bidai hortan Iruñetik ez da pastuko, baino bai zihur Baztandik.

Hori apartez, Ignagurazioaren tokia ez du garrantzi haundia santuaretzat zertaz badakigu Franziskok, Xabierreko  gazteluan ez zuela hauniz urtez bizi, behipin konkista ondoren 1512 edo bere aitaren eriotzaren ondoren, 1515an, zeren bere familiako gaztelua,  1516an Cisneros apezpikuaren aginduz, botako dute, ta  bere lurrak okupatu, eta gainera urte aietan Frantziskoren anai nagusia, Miguel, 21 urtekin Nafartarrek, Nafarroa askatzeko bigarren sahiakeran parte hartzen du.

Misterio bat da non pastu zun Franzisko bere gazteria, akaso Baztanen?, akaso Garazi aldean?, toki hauetan familia bai zuen. Non egongo zen 16 urtekin (1522)  bere anaiak Amaiurren burrukatzen zuten bitartean?.

500 urteurrenaren ospakizun hartan, Gazteluan zentratu ziren, liburu batzuk atera eta deus ja, Baztanen ez zen ezer ailegatu nahiz eta talde batzuk proposatu, (Nafarroko parlamentua debatitu zen), amak zonaldekoa bai zenez, baina azkenia U.P.N eta C.D.Nko botoekin atzera bota zuten eta Begoña Sanzberrok (U.P.Nkoa eta Baztandarra) erranez; "ez dagola argi Maria Azpilkueta Baztanen jaio izana".

Akaso hortan egia izango du, ez dagola argi Maria Azpilkueta Baztanen jaio izana, baina baita ere egia da Baztanen, Franzisko Xabierren inguruan, aztarnak, oroitzapenak eta  kutsu haundi badela eta hori argi ikusten ahal da ibilbide txiki batean,  bloga hontan "Xabierko bidea" deitu duguna.

2.JPGBidea Azpilkuetako Apaioan hasiko zen,  San Franzisko Xabierren baselitzatik eta arraroa diruri duen arren, baseliza hau Nafar osoan bakarra da sainduaren omenez altxatuta dagona. Baseliza 1697koa da eta 1999 zaharberritu zuten, barruan XVIII. mendeko retablo bat dauka eta garai hartako sainduaren eskultura bat ere bai. Hortik Lapitzeko zelaia zeharkatuz (aintzinako  galzada bat dagoenez) Azpilkuetara iritsi bezain laster Dorreberria aurkituko dugu. Nahiz eta erran Franziskoren ama han sortutakoa dela, egia da garbi ez dagola, zeren izena erraten dun bezala dorrea berria da, hain zuzen 1441koa eta horrez gain Mariaren aita, Martin Azpilkueta, Azpilkuetan sortu arren bizi gehiena kanpuan in zun, zeren erregearen Baztango zerga biltzailea izan ondoren, erregearen kamarlegoa izan zen eta Elo-ko (Monreal) jauna baita ere, azkenik Juana Aznarekin ezkondu zen (Xabierreko jaunaren alaba), eta pentsatzeko  da haien alaba, Maria, Xabierren sortua izana ...Etxearen izena hartuz, pentsatzen ahal da ere, lehenago bertze dorre zahar bat egonen zela eta suntsitua izan baldin bazen, denborarekin (mende batzuk geroxago) berri bat alxatuko zutela.

Baina badirudi Azpilkuetarren gotorlekua eta Cisneros kardenala botatzea agindu zuna eta akaso  Maria hor jaio izana,  Azpilkuetako San Andresko eliza dagoen tokia haurkitzen zen eraikina izanen zela. Elizan, oraindik nabariak dira paretan garai bateko gotorleku edo dorre baten aztarnak (saeterak, olioa botatzeko zirrikituak..) Batzuk erraten dute hau ezinezkoa dela bain, jakina da,eliza 1597 egin zela, nahiz eta urte haietarako eliza txiki bat egon (gotorlekuaren kapilla?) eta jakina ere da eliza bakarra Urrasunen zegola, San Andreseri eskainia (gaur egun Santiagoren baseliza) eta zihuraunitz herria gotorlekuaren inguruan aspalditik sortua izan zela. Dena dirudi Cisneros kardenalak Azpilkuetan suntsitutako dorrea hemen zegola.

amaiurarraztoa003145.jpgBaina ez da bakarraik Jatsu-Azpilkuetarrek daukaten dorre, palazio bakarra inguruan, zeren eliza ondoan dagoen bidexka hartuz, Urrasuneko auzoara iristxiz, eta auzo hortako, baño hortik ia ia Amaiurren dagoen Arraztoa jauregia, 1511an Jatsuko Juan (sainduaren aita) erotsiko du, bere emazteko lurretan eraikin propio bat izan dezatela, baina honek ere, suntsitua eta errea izango da, zeren 1513an, 30 gizon Azpilkuetako dorretxean (Elizakoa edo Dorrezaharrea?) bildu eta erresistitu zuten gaztelaniarren aurka hauek jakinez Arraztoa palazioa Jatsu-Azpilkuetarrena zela, sua eman zioten.

Xabierren inguruaren ibiladia akitzeko, Amaiurko monolitoa aproposa da, zeren han eraikitzen zen  gaztelu beltzan, 1522 urteko inguruan, sainduaren bi anahiak Migel eta Juan zeuden, gaztelaniarren aurka borrokatzen.

Ibilaldia 6km inguru izango ditu eta 1:10 iraungo du, ez da haunitz baino,  Franzisko Jatsu-Azpilkueta Baztanen sentitzeko, ez dugula behar Nafarroko gobernuko ospakizunik, balio du.

Trepako Oroigarria

pello 27/11/2009 @ 00:36

Joan den asteburuan (larunbata 21), Baztango mendigotzaileak antolatutako, Erdiz bizizirik izenan zeukan ateraldia izan zen eta,  Erdizagatik buelta ematen zuna..

Udazkeneko egun goxo bat atra zen ena Negusaroien kotxea utzi ondoren Trepa aldera bideratuz, Trepako hizilari postuak eta Trepako lepoa pastuta ondoren, hitz egin zidaten inguru hortan (Trepako bizkarran) baden oriogarri batez.

Oroigarria, mendiaren haunditasunan eta bakarkadearen erdian  dago, oroigarri txiki eta xumea da, burdinezko gurutz bat eta harrizko xafla batez osatua eta alambrezko etsi batez babestua, eta xafla hortako hitz zinzelatuak, historio triste bat aipatzen dute.

baztangohaizegoarenargazkiak-20091125225414.jpg

Oroigarria Marcelino Tiburcio Apezetxea omenez altxatuta dago, zeren 1945. urteko Urriaren 18an toki hontan hilik aurkitu zioten. Histrio tristea baino tristeago oraindik jakitea Marcelinok inguru hoietako (Iruritako errekako) baserri bateko, haur bat zela eta galdu ondoren (lainoagatik akaso) eta gaueko hotzatz hil zen.

Marcelino 2 urte zeukan eta gurasoek, beraiekin ardi bile eramane zioten eta bertze aldiz haunitzetan bezala leku seguru batean utziko zioten, ardiak bilatzen zuten bizkatartean, eta akaso Urriko egun hartan Marcelino txikiak, altxatu eta ttipi-ttapa gurasoen bila edo zerbaiten atzetik joanen zen. Gurasoak etortzerakoan semea falts zela bere bila hasi ziren, egunez eta gauez, ezker eta eskuin, goiti ta behiti...ezin aurkituz, eta egun batzuk geroxago, zoritxarrez, ia-ia Trepako kaskoan aurkitu zuten hilik gixajoari.

Xaflan idatzitakoa, irakurri ondoren eta argazki batzuk atera ondoren bidea segitu genun, handik, Korora, han, Erdizko bazkatokien ikuspena zoragarria, Zagua, manesitaren disdirak bideko harritan... eta gosaldu ondoren buelta Negusaroiera. Etxera bueltatzerakoan, etxekoei bista ederrak aipatzeaz gain Marzelinoren oroigarriaz komentatu nien, eta konturatu nintzen historio hortaz, ez  zekien iñorrek ja!. Ta hori berbera izan da, animatu zaidana Marcelino Tiburzio Apezetxearen haurraren historioa kontatzea, norbait gehiago jakiteko, bere izena ez ahazteko, bere memoria bizitzeko, zeren idei hori izan zuten bere gurasoak oroigarri hau altxatzerakoan.

Ibilaldia hanitz polita izan zen, paisaje ederraka Baztango bazter horietakoa, baina neretzat ederrena ,ezagutzen ez nuen halako historiaz jakitea izan zen eta egun hartaz ikasitakoaz (historia, bidea, mendien izenak, bitxikriak...)  eskerrak eman nahi nun Mari Joxe Menari eta bere amari Mª  Josefa, ibilbide zoragarri horretako gida hain onak izateagatik.