San Juan gaua eta sorgiñak.
Ekainan, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetea, 23an San Juan bezpera ospatzen da herri askotan, Arizkunen bestak direnik, ezkil jotzearekin asten dira, suak piztu, bakoitzak bere etxe aurrian, zelaietako belar moztuarekin, (orain garaia dela belarra mozteko) eta suak saltatu, komenigarria denez, eta antzerki
batekin amaiera ematen zaie, garai batean lastozko sorgin bat erretzen zen.
Festa honetan, ospatzen dena ez da saindua baizik eguzkiaren aroaren etorrera, hau da udako solstizioa. Urteko egunik luzeena eguzkiari eskeintzen zaio eta suak eguzkiaren ikurra bihurtuz gaua argitzen du, gau majikoa izanez.(argazkia erauzetarena da eta flickrretik artuta dago)
Gizakia gizakia zenetik eta orain dela gutti arte nekazaria izan denez, lurratik eta naturatik bizi izan da. Lurra ezagutu eta bere zikloak edo aroak betidanik ospatu du, neguko soltizioa (eguberriak), udaberria... kristautasuna iritsi zen arte.
Kristautasua indartuz eta zabalduz joan zen bitartartean, jentil ohiturak (paganismoa) bereganatuz eta trasformatuz joan zen, eta mantentzen segitzen ziren ohiturak, diabruaren eta sorgiñen gauza zela, elizgizonek erraten hasi ziren. Azkenian gau hau sorgin eta gaueko izakiekin nahastu da.
Sorginak (sortu eta egin hitzetik datorren hitza) belarrak ezagutzen zituen emakumeak... eta bertze herritar batzuk kristauak izanez gain aintzinako ohiturak mantentzen zituzten eta eguzkiaren egun hontan, suaren inguruan,
ondo jana ta ondoa edanda, gaur egungo larunbat gaua bezala ta sikotropiko ordez ontto batzuk (mongiak adibidez) edo komentatzen dutenez akerraren putza usainduz, aluzinogenoa dela (hemen izango genun akerra eta deabruaren parekotasuna, deabruari ipurdia muxukatzen zutela eta abar...) eta gaur egungo objetibo berberakin seguraski, ligatzea, larru jotzea... baina askatasun haundiagorekin akituko ziren festa hauek. (argazkia Lola Sarratearen "sorgiñak akelarrearen bidea" arte lana). Festa edo topaketa hauek akelarreak deitu edo deitzen diogu Hitz hau Zugarramurdin gertatutakoaren ondorioa da, zeren Euskal Herriko bertze herri askotan egiten ziren eta bertze izenekin ezagutzen ziren bilgune hoiek, Fikozelaia (Saran), akerlanda, (Arteagan), Petralanda, (Diman)... Zugarramurdiren kasuan, pentsatzekoa da garai batean ongi ikusita eta normala zela eta festa leku ireki batean egiten zela , zelai batean hau da akerren larrean eta denborarekin, arestian kontatu dugunez bezala, leku itxi eta ezkutu batean egin beharko zuten, bertze kristau eta herritarren begietatik urrun eta lezetara joanak izanen ziren eta izena mantendu.
Akelarre hitza gaur egun artio iritsi zaigu sorgiñen bilkurari deitzeko bai erdaraz bai eskaraz, hau da zeren azken "auto de fe" haundia egin zena, Zugarramurdiko afera izenarekin ezagutu izan zelako.
Afera honek, 1608ko Irailan asten da, Valle Alvarado inkisidorea Zugarramurdira iristen denean, Urdazubiko abateak eta Zugarramurdiko jaunak egindako sorgin salaketa bat aztertzera. Hauek komentatzen dute Sarako neska gazte batek Maria Ximeldegi erraten zula sorgiña zela eta deabrua agertzen den bilkura batzutara joana dela eta bilkura zugarramurdiko leze bazutan egiten direla eta bera badakiela nortzuk joaten dira harat. Herritarrek kriston presioa jasanez, galdeketak, mendekuak...azkenik Inkisidoreak, han biltzen direla herritar batzuk, deabrua adoratzeko eta sexu orgiak egiteko , erraten duen informe bat egingo du. Honekin batera 205 emakume eta 67 gizon (Zugarrmurdi eta Baztangoak gehienak) salatzen ditu, haurrak,agureak... Salatu guzti hoietatik Zugarramurdiko 31 Logroñora eramango ditu eta epaituak izango dira 1610ko Azaroan.
Epaiketa artan Euskal herriko bertze "sorgin eta aztiak" epaitu ziren, 5.000 mila Nafarr erraten dute epaitu zirela, haien artean Bargotako apaiza Johanes, Bianako agure itsua, Endregoto, Berako sei emakume. Lesakako hamabi, Etxalarkoak, Igantziko, Urdazubikoak...
Auto de fe hartan berrogeitahamairu izan ziren zigortuak eta berrogeitahamahiru hoietatik hamaika sutean hiltzea, hamaika hoiek Zugarramurdiko taldekoak ziren, hortaz izena Zugarramurdiko afera. Hogeitahamaika Zugarramurditarretik bakarrik hamabi bizirik bueltatzen dira, zortzi gehigo hilko ziren presoindegian epaiketa itxarotzen, zortzi hauek errugabeak izendatuko dute.
Hortik aurrera zugarramurdi eta sorgiñak betiko lotukodira eta sorginkeriaren herria eta erreferzia bihurtuko da. Zugarramurditarrek mendez mendez harrotasunarekin eraman duteeta ez dute iñoiz ahaztu bere hogeitahamaika herritar hoiei gertatutakoa. Aspaldin Zugarramurdin data hauetan San Joan gau ondoko larunbatan akelerre gaupasa iten zen, jende asko etortzen zela ta gaur egun sorginen eguna antolatzen da, merkatu ta sorgin feriakin, hitzaldiak, antzerkiak... dena sorginaren inguruan, baita ere omenzen dute epaiketa paratu zutenei .(aurtengo sorgina egunaren argazki batzuk)
Hil zituztenak
Sutean bizirik erretzea kondenatuak izan zirenak:
Maria Arburua, 70 urtekoa, Maria Baztan Laborda 70 urtekoa ere, Graziana Xarra 66 urtekoa, Maria Etxaute 54 urtekoa, Domingo Subildegi 50 urtekoa eta Petri Juanjorena 36 urtekoa .
Presondegian hil zirenetakoak eta "errudunak" izan zirenei aurrekoekin batera bere gorpuak erre zituztenen izenak:
Juanes Etxegi 66 urtekoa, Maria Etxeleku 40 urtekoa, Estefania Petrisazena 37 urtekoa, Joanes Odia 68 urtekoa eta Maria Zozaia 80 urtekoa.
Hil zituzten guzti hauek, Maria Zozaia ezik, beti ukatu zuten sorgiñak eta aztiak zirela, eta ukapen hori izan zen hain zuzen sutan erretzeko kondena, gainerako auziperatu guztiei sorgiñak zirela aitortzeagatik bizia salbu izan zuten. (Maria Zozaia ezik, sorgiña zela aitortu baino erre zuten).
Handik urte batzutara, herio zigorrak siñatu zituen epailetako bat Alonso de Salazar y Frias epaiketarekin ados ez zegola Zugarranurdira eta Nafarroko eta Gipuzkuako bertze herritara bueltatu zen eta jende pila batekin hitz egin ondore, konklusio batera iritxi zen: Iñoiz ez zela gaueko hegaldirik izan, ezta zapo magikorik,ez eragindako ekaitzak, ez haur bahiturik... Akelarreak nekazal festak zirela eta jan, edan, kanta ta abesten aritzen ziren bilkura zela eta Euskal Herriko mendialdeko herritarrek oraindik kristautasunaren aurreko siñiskerietan siñisten jarraitzen zutela, siñiskeria hoiek kristau erlijioarekin nahasten zirela eta horrek ez zuela ezer ikusirik deabruarekin....
Erabilitako bibliografia
"Sorgiñak", Toti Martinez de Lezea, Erein
"Las brujas y su mundo" Julio Caro Baroja, Alianza Editorial.
"Las brujas de Zugarramurdi y la inquisicion de Logroño" Los


Zabaldu
del.icio.us
Lehenengu "pasaje historikoa", arras ezaguna da, gehienbat Almandozko gazteak 2005an Baztandar Biltzarrako, orgen sari nagusie irabazi ondoren, gertakizun honen antzezpenakin. (argazkia Xabier Landarena da "la taverna del fotografo"koa eta
Alba dukearen ejerzitoa (gaztelaniarra eta Iruña ta Nafarroa konkistatu zuen buruzagia) bere atzetik doaz, franko-napar ejerzitoa oso ahul dago eta Belate elurrez pastu beharko dute. Han eta kondizio hoietan gertatuko da Belateko batalla ezagutzen dena. Hasteko ez zen izan batallarik ez deus ( denborarekin gertatutakoa haundituko dute, ohorea, autsarkeria, battalla mitikoa...) dirudi ejertzitoaren retaguardia ezin zebila garraiatu sitioan erabilitako artilleria , ahulak, hotztuek, gosetuak.. bai zeuden, eta ikusterakuan bere atzetik zebilela gaztelaniarrak, kasu hontan Diego Lopez Ayalaren kapitainaren soldaduak, hau da Gipuzkuarrak ( ez ahaztu gutti gora behera 1200tik gipuzkoako lu Naparrek, hauei ikusita artilleria han utziko zuten eta alde egiñez. Gipuzkuarrek, kañonak beregatuko dute (urte askotan Gipuzkoako armarrian agertu diren kañonak dira) eta kristonezko batalla baten ondoren lortu zutela irabaztea eta artilleria harrapatu zutela kontatuko digute hortik aurrera.

Baiño nola agertu zen? (aurkitu, ba bilatzen hari bai ziren) osto batzuen azpitik gordetuta, Erratzuko zoko artan Aralarko San Migelaren irudia.
postumo dela ( 90 urte dauka eta burua argi), Pako Barrena bizkaitarra ere honek eta umorez kontatu du nolakoa zen bizitza eta jasatzen zuten zigorrak, nola harriak mazetaz hautsi behar ziren, sorbaldan eramanez harriz betetako zakua eta alanbrez lotuta...nola goseagatik janten zuten edoizein gauza (animaliak) hilik aurkitzen zutena eta ez zutela pentsatzen zembat bembora hillk egongo zenik... eta nola "sariz" bezala akitu zuen Afrikan "batallon disciplinario" batean, baita ere omendua izan da Pedro Aranguena bizkaitarra ere eta aske gelditu zenean Iruritan ezkondu eta Iruritan bizitzen gelditu zena eta Galar familiakoek bere aita ordezkatzen, Galar Erronkarikoa zen. Azkenik hitz egin zun Ricardo Mula Katalandarra,. Ricerdo 1933 jaio zen Elizondon eta bere aitak Franciso Mula Oronozko karabineroa ( Diputazioko "celador de caminos) zen, Faxistak altxatu ziren egun bazutara, Iruñatik iritsitako falangistak preso hartu eta Lantzen erail egin zuten , fusilatuz.(


euskal jatorria zeukaten. Hasiz hilatik, Cesar Augusto Pinochet Ugarte (bere amaren aita Naparra), bere emaztea Lucia Maria Hiriart Rodrigez ( bere aitetxi Baigorrikoa) baita ere han zegoen Oscar Izurieta jenerala.... eta seguraski baita ere egongo zen norbait Baztandar jatorria izango zuna, Errazukoa hain zuzen.

haundia hil zun , bigarrenarekin atzean zeuden basurdekumiak, biak hil eta haien atzean konturatzean bertze bat zegola, eskopeta kargatu eta pentsatu gabe tiro bota eta hau ere akautu zun. Berria segidan Baztan osoan eta haratago zabaldu zen eta denak komentatzen zuten "alkateak hiru tiroz lau basurde hil zuela", (argazkian ikusten ahal denez ez da hainbertzerako, kumiak bai dira eta gaur egungo jende gehienarentzat hori kristoneko sarraskerie izango zen, baina bertze garaiak ziren).
jolasten zen Mugairen (azpiko argazkian ikusten den bezala) edo Elizondon. Elizondon oraindik, udaletxe ondoan harrizko botarria aurkitzen da eta handik ateratzen zen pilota eta Paularena etxerantz abiatzen zen, geroxago egingo zen errebote plaza, hasieran belarrezkoa izanez eta denborarekin breazkoa.
Partida hasi eta segidan Alduindarrek aintzinaldia hartu zuten eta errex ateratzen ari zuten partida, Maipitzik berriz hori ikusita izaldura hezurretaraiño sartu eta deldurraz dardarka, handik ihes egin zun muga aldera. Bidean zigoala entzuten zun Aldiudesko plazatik heldu ziren txaloak eta esku-zartak, ikaratuta eta jakinez ere Erratzura iristen baldin batzen ere bere bizia arriskuan izango zela, han, to geldi-geldirik gelditu zen. Handik ordu terdi batera gizon bat pastu omen zen eta Maipitzek ea nola zijoan partidua galdetu zion, gizonak erran zion hasieran Alduindarrek abantaila artu izan arren Baztandarrak berdindu, aurreratu eta azkenian nausitu zirela, hori entzutian, pozez eta zorriz piztu bezala herriranz abiatu zen , bere bolseroari dirua eskatu, berak bolsero bezala pilotariei sosak eman eta diru mordo batekin poltsikotan Erratzura poz-pozik joan zitzaigun gure Maipitzek.
beno bakarrik arrantzatzen ahal da 60 izokin eta Endarlatzatik eta Donoztebeko tartean eta ea nor den "lehendabizikoa" artuko duna, artzen baldin bada! ez bai da ibai hau lehenago bezalakoa, amuarrainez eta izokiñez beteta zegola, eta Mariano Izetak komentatzen zun bezala, bazen garai bat (ez ain hurrunekoa) izokiñak Elizondo pastu eta Amaiurreraino igotzen omen zirena. Orain berriz gure ibaia presaz eta urjauziz beteta dago,nahiz eta leku batzutan, adibidez Elizondon, negu hotan konpondu duten Txokotoko presa, albo batean dagoen urbidea, arrainak goiko aldera pasatzeko
Bere izena erraten dun bezalaxe (izena duna existitzen du) aspaldi aspaldi izokinak uneraño igotzen ziren. Izokin erreka hau Urrizaten sortu eta Urbakuran (mugan) Aritzakungo errekakin batu eta Bidarraiera joanez (hemen Baztan erreka deitzen diote) eta hortik Errobi ibaiera eta Baionatik itxasora. Ikusten denez Euskal Herri osoko ibaietan izokiña igotzen zen Bidasoa ibaian, Errobian, Urumean... Baina gaur egun bakarriki Baztan-Bidasoa ibaia dugu izokin ibaia dena eta bakarrik Endarlatzako eremuan.



















