Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Ipuinak

Zaparrada

pello 14/05/2009 @ 23:37

Atzo arratsaldean ( Maiatzak 13 ) bapatean euri zaparrada bota zun eta gutxi iraungo zuela zirudien baino ez zuen gelditu eta segidan menditik uharrak atera imgp4355.JPGeta ibaia billatuz, errepidea zeharkatu beharraz, tita batean errepidea estali zun ura. Errepideak kanal bat  zirudien Arizkungo San Blas auzoan, Laurentx eta Errotaberea tarte hortan behipin. Kotxeak  hasieran mantxo mantxo pasatzen ahal zuten baina baita ere zenbait gelditu eta bulkatzea tokatu zizaigun. Bulkatzen ari giñela barridea imgp4354.JPGagetu zen Erratzutik zetorrela eta han kriston zaparrada bota zuka eta menditik ura jausten zela ederki.

Erratzu, menditik?, Auza?. Orduan kontu zharrak eta koindairak diotenez bezala, Marik Anboto utzi eta Auzara abiatuko zen Sugarrekin egoteko, hori erraten omen dute gertatzen dela hauek biek juntatzean eta sexu jokotara ematen direnean, Auzako kaxkoa goibeldu , ortotsak, tximistak eta azkenik kriston zaparrada sortzen dute.  Hontan, hauek biek izara azpian denbora  auserki egon ziren, zeren ortotsak, eurie eta mendiko uharrak gaua artio mantendu ziren

Sugar aipatu dugunez, Lola Sarrateak, Arraiozko artistak,Sugar buruzko ipuin bat bidali zidan, marrazki eta guztikin (akuarelako artelan bat) Lola Sarrateak Arraiozko Kanakonean  dauka bere  etxe-tailerra eta sarean blogarte blog ederra eta interesgarria kudeatzen du, Blog hontan bere arte lanak, margoak, eskulturak ikusteaz eta gozazeaz gain, ere   Baztango eta bertze lekuko historioak kontatzen ditu.

SUGAR ETA  HAURRA

sugar.jpgBehi mutikoa oihanera sartu zen, lelo larilelo kantari,eta oihan ilun hartan ba zegoen sugaar bat, muruuuuuhhh ahotik sua zeriola agertu zitzaion mutikoari bidera., sua fu fu jarautiz eta jan eginen zaitut erranez, aspaldian ez dut eta zurea lako txitxia xamurrik haginkatu, ja ja ja, txtxia xamurra ja ja ja, haurra ikaratu nahian, baino umea ez zen beldurtu. Desesperantza apur batekin _kendu hortik !erantzun zion haurrak dragoiari, eta ez bota gehiago ke gogaikarri hori mamorro horrek, lotsatu beharko zenuke hain handia izanda horrela irtenda ni bezalako haur ttikia beldurtzen._Aida! Aida! Joan zaitez paleontologia museora, zimpi zampa eginen zaitut bestela, eta dragoia erori zen zipli kanka tunk identitate krisi sakonera, eta arras deprimiturik, gan izan behar zuen laster dingili dangala psikoanalistarengana…



J. S. ren ipui batetik hartua.

Otsailakin buelta eta azken otsoa.

pello 16/02/2009 @ 23:57

Gibeleko postan komentatzen nuenean , nire amatxiren teoria buruz, (otsoak bertze hilabetetan ere bazirela etabar...)  lagun batek hori erakurri eta segidan erran zidan; nire amatxik iñolaz ez zuela ikusi otsorik eta bere garaian, Baztanen ez zirela  otsorik gelditzen, Otsoa(denak akabatuta zeuden), nire amatxik 85 urtekin hil zela eta gutxi gora bera ehun urte atzera hitz egiten ari ginela erraten nion eta berak ezez, otsoak beipin XIX hasieran desagertu zirela Baztandik, errepikatzen zidan. Gai hontaz ezerrez nakiela eta seguraski bera arrazoia zeukala, horrela  gelditu zen gauza, baina ia etxean oroitu nintzen, noizbein zerbait irakurri niola Mariano Izetari otsoen buruz Baztanen, eta bai, bere "Baztango kontuak"ren liburuaren  artikuluan batean, otsoak Baztanen izena daukana, kontatzen du, seguraski izango dena Baztanen harrapatu  izan zen azken otsoaren kontakizuna edo geratakaria. Mariano Izetak komentatzen du aspaldiko kontu bat dela, Berroetan gertatua baino ez dakitela noiz baina ehun urte bai seurik. Honek nire lagunarekin neukan arazoa  ez du argizen ,liburua 1999 argitartua denez , ehun urte azera gutxi gora-bera nire amatxi jaio zen urtetik urbilago dago (1911) berak erraten zuen datarengandik, baiño liburua, urtentan emandako berrien bilduma denez akaso urte batzuk lehenago idaziko zuen eta hori gertakizunaren data atzeratezen digu, nere lagunaren datara urbiltzen. Ez argitu edo bai argitu ,kontakizuna ederra eta xelebrea da.

BerroetaErran dugunez Berroetan gertatutakoa, eta Berrotakoa zen Juan Tomas Inda artzai eta bere artaldea Uzterketako Lepoan zeukan, Denbora hortan bai omen ziren otsoak eta Uzterketako lepoa otsoen pasabidea omen zen. Otsoek sarraski izigarriak egiten omen zuten eta ardi aunitz galtzen ziren.

Juan Tomas artzaia izanez gain, pilotaria ere zen eta Ibañetan dagoen Pilota soro zelaian, laxoan jokatzen zuen bertze artzaiekin. Egun batez Urri aldera, bazen desafiozko partide bat Berroetan, lau berrotar bertze lau baztandar kontra (bertze herrietatik oberenak bilduz). Juan Tomas larunbatean etorri zen etxera biharaminean partide jokatzeko. etorri baino lehen Uzterketan otso-artea (tranpa) patu zuen. Larunbata arratsean otso bat erori zen hartan eta igande goizean artzai lagun batek otsoa ikusita artean arrapatuta, bizkor jeitxi zen Berruetara Juan Tomaseri kontatzera. Partide jokatzen ari zen eta akitu bezain pronto, otsoarena kontatu zion. Lagun batzuk bildu ondoren eta sataiak eskuan harturik abiatu ziren Uzterketa aldera eta han aurkitu zuten otsoa hanka batekin harrapatuta eta atxikike hasia zen bernalzaña moztu nahian. Gizonak hori ikusita, satai ukaldika, indar guztiaz eta zanpaka aritu ziren, otsoa hil zuten arte.

Otso hura izanen zen, hain segur, Baztanen  harrapatutatako azken otsoa edo behinpin ezaguzen duguna , Juan Tomas pilotari famatua bai zen bere garaian eta Baztan osoan kontatu zen xelbrekeri eta "trebetasun" hori. Famatua zenez. erran behar bere izenian bazirela bertsoak eta denbora hartako bertso batek horrela dio:

Berroetako Iturralde

galtza-purdi lazo

Balkarlosen sakiak

botatzen ditu paso.

 

Baztango kontuak

 

 

 

Historia hontaz gehigo jakiteko eta baztango bertze kontuz bazutaz ere, Mariano Izetaren "Baztango kontuak"(1999) liburuan aurkitzen ahal duzu eta bere literatura goxotaz gozatu ere.

Ursuako ermita

pello 26/01/2009 @ 23:04

Urtarrilako 25ren Igande gauan.

Asteburu haizetsu hontan ia ez dut  denborik izan post berria igotzeko, hainbertze adarrak kendu behar izan dut larrainetik eta  teilatuko hainbat teila berriro patu izan behar dut haizea eraman zituelako.

Asteburu hau, joan den astekoarekin konparatuta arras desberdiña izan da, (behintzat meterologikoki), bertzia egun ederra in zun, neguko egun goxo eta eguzkitsua atera zen eta alabarekin Arizkungo inguruan ibili giñen argazkiak ateratzen fotoblogarentzako, Ordoki, Lamiarrita, Bozate eta azkenian Urtsuako jauregi zaharran egon giñen.Urtsuako Santa Ana ermita Ermita zaharrari argazkia atera eta fotoblogan zinzilikatu genun eta aste hontan zehar, bizkaiko lagun batek (Mikel) mezu bat uzi zun erranez hori izan bazen kanta herrikoia kontatzen  zuen gertakizunaren tokia eta ea zer banakien gehigo kondaira hori buruz.

Ba bai ermita hontan gertatu zen gertatutakoa eta dokumentatua ez egon arren , egitakoa izango zen eta ahoz ahoz eta abestiarekin, belaunaldiz belaunaldiz garai hauetaraino iritsi zaigu. Kuriotsoa egiten zait ipuinan erraten dela (nere amatxi horrela kontatzen zidan) Urtsutarrak, Nafarroko famil haundienetako bat zirela eta Nafarroko erregearen ondokoak edo urbilak zirela, datu honek erraten digu behinpin 1512. urtea baino lehenago izango zela (gaztelaniarren konkistaren urtea) ia ke ta urte bazuk geroago, Urtsako Martin bat egingo zun gaztelaniarrekin eta Amaiur sitiatuko du eta bere "lan onagatik" gazteluko atearekin ordainduko diote eta bere dorretxean patuko du. Hemendik aurrera urtsutarrek, Carlos V eta Espainako urbilak eta morroiak izango dira. Dokumentatua ez egotea ere izaten ahal da urte hontako  dokumentuak falta direlako Nafarroko artxibategian (dokumentu gutxi badira konkista garaikoak, urte batzuk lehenago urte batzuk geroxago). Gai hontaz asko dakiena Elizondoko, Pedro Esarte historatzailea da.

Baztango ipuinakHistoriako kontuak alde batera utzita, kondaira, ahoz ahoz trasmititu da eta Euskal herian ezgu ezna baldin bada Mikel Laboak egin zun kantaren bertsioarengatik izanen da, eta orain dela bi urte, Xorroxin irratiak eta Dindaia fundazioak, "Baztango ipuinak" izeneko liburutxua argitaratu zuten eta bertze ipuin batzuk artean "Urtsuako ermitan " ipuina agertzen da, baztaneraz idatzita eta argi eta garbi kontatzen du han gertatutakoa.

Arizkungo Urtsua jauregi zaharran:

Urtsuako jaun batek ezkondu behar zen Iparraldeko neska batekin,  bere anaiak, apaiza zela, konturatu zen bere arrebak haurdun zegola eta gurasoen jauregian eduki izan nahi zun baina arrebak ezpata batekin agindu zion bere anaiari, afera hontaz ixiltzeko eta berak famili haundiko batekin ezkonduko zela . Azkenian ezkondu ziren eta andregaiak ezkontzarako ehunka zikiro, urrezko koilaraz horniturik eta guzti ekarri zitun

Urtsuako jauregi zaharraSenarrak berehala jakin edo sumatu zun bere emaztea haurdun zegola eta goizian, jeki bezain pronto, exeko mutiko bati agindu zion, zaldia ermitaren ondoan pres zezala baino lenago, zaldiaren ferrak aldatu dezala, hau da aintzinekoak gibelaruntz patzea.

Gau hortan oheratzerakoan, senarrak galdetu zion emazteari ea ez bazun ikusi behar etxeko ermita, zerbaiten errezatzeko badere.

Biok joan ziren ermitara eta iristerakoan zizta batez, senarrak emaztea hil zun eta in nomine patri batean zaldian igo eta lauringoan alde egin zun Franziaruntz eta zaldiaren oinatzak alderantziko norabidean ihes egin zula markatzen zuten.

Bertze aldetik,abestiak kontazen duna da , neskak ez duela nahi joan Urtsuara triste bai dago (dirudi) haur dun dagolako. Baino hobe izango da ikustea eta irakurtzea (karaoke moduan dagonez) bideo hontan, http://es.youtube.com/watch?v=r38xqw0nF3U  (eskerrak Mikel bilatzeagatik)

 

Akitzeko komentatu nahiko nuke , bloga "banda sonora" daukala, eskuinean, azken zutabean aurkituko duzue "jamendoko" widget-a bat, sakatzerakoan entzunten dena Unama taldea da, Ziburutarrak, euskal folk, celta, soinu melankolikoak... iten dutenak eta azken aldi hontako post-ak aspaldiko kontuak eta kontu zaharrak direnez (gehienak) iruditu zait ongi geldituko zela.