Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Leku kuttunak

Auza, han baduk gauza

pello 29/03/2009 @ 02:52

auzaimgp3632.JPGBarride bati ortzilarean entzun nion aspaldiko erranairua , " Auzako kaskoan bertza, bihar egun beltza" ,eguna freskua zen baini eguzkitsua eta Auza kaskoa beitu eta odei, laino beltz bat inguratzen zion, hau da goibeltzen ari zitzaion tontorra.

Hori erran ta hori izan, Larunbatian berriz egun euritsua hotza eta ekaitzaren ondorioz arratsaldeko azken orduak beltzak izan genun, iluntasunean pastu genun argia joan zizaigulako  bi ordu paretan, behinpin zoko hontan.

Orduan bururu etorri zizaidan bertze erranairu bat "kasu! Auzan baduk gauza, baina nehork ezin har" . Baztango mendi honek bere 1.305 metrokin bailarako bigarren mendi altuena da Saioaren atzetik baina Baztango mendirik misteriosuna edo magikoa da. Baztango herri eta leku askotatik ikusten edo nabari agertzen da, sendotasunez altxatzen bai da, bere albo batean aspalditako graziar batek utzitako arrastroa ere dauka, Jana deitzen diote zoko hori.

Auza majikoa da hasierako denboretatik bere  inguruan harrespilak eta bertze eraikun megalitikoak aurkitzen ahal ditugu eta bere inguruan hainbertze kontu eta kondairak iritsi zaigu.

Kontatzen da orain dela 100 urte baino gehiago , sekukako idorte baten ondoren Auzak su artu zun, baino ez zen sute normal bat baizik sugarrik gabeko sute bat bakarrik kea eta kea ikusten zen. Ke hori  egun aunitz igaro omen zun (sumendi bat zirudien) eta Baztango jendia komentatu zun egun hoietan sorgiñak, deabruak, Mari eta bertze ispirutuak batzarrtu eta bere parrandetan zebiltzatela. Pentsatzen ahal da sute hori lurprko dutea izango zela, orain dela bi uda Gorramendin gertatutakoa bezalaxe, beroarengatik belar idorra, ostoak pixkanaka pixkanak erretzen dira eta arras zaila da itzaltzeko.

Auza

argazkiaren egilea inaxio da eta euskal-herria.org webgunetik artuta dago

Auzako kaskoan paraje ikusgarria eta du, Pirineoak eta itxasoa ikusten dira, bere kaskoan ere Arrigorria haizak daude ikusteko politak eta baita ere ikusten dena zilo bat da eta zilo honek bere historioa dauka. Erraten dute Erratzuko baserri bateko jaunak in zula, gizon honek egunero igozen bai zen bere aizur, pala, piko ta guzti kaskora , eta egunero mendia zilotzen zuen urrea aurkitu nahiez eta hau ez zen agertzen , egunero ta egunero hola, baserritar honek baizekien urrea baizela kondaira zahar batek hori erraten bai du. Kondaira dionez , akerbeltz.jpgAuzan leitze bat ba omen da eta leitze hortan urre auniz, Aker beltz bat eta sugetzar batek zaintzen dute sarrera. Erraten dutenez Alduidesko apaiz batek igo zela urre hori artzera, urrea  hori behar zuen eta eliza konpontzeko eta bertze gauz batzuetarako. Han iritsi zen eta  leize pare parean gelditu zen, akerrak apaiza ikusi bezain laster deitu zion sugetzarrari , honek agert eta sarrera guztia okupatzen zun, apaiza ezin sartuz, errezatzen asi zun apaizak eta errezuen ondorioz sugiak mehatzen eta argaltzen hasi zen, baina harengana hurbildu bezala berriz loditu egiten zen, alako batean sugezaharrak apaiza atakatu zion eta eskerrak bularran ostia saindua bat eramaten zula ba hori babestu bai zion sugetzarraren bazkaria izateaz.Hortik etoriko da, "Kasu auzan! han baduk gauza, baina nehork ezin har"

Sugetzar hori ez zen edozein sugetzar baizik Sugaar zen Mariren maitalea eta senarra (euskal mitologian Mariren parekoa baino Sugargizontasuna adierazten duena eta bertze izenakin ezagutzen dena Sugoi, Maju...).Batzuta Mari bisitatzen dio Auzan eta bere amodiotasuna bizitzen dute eta hau gertatzen denean bere sexu txinpartak tximistetan , ortosetan ekaitzan.. bihurtzen dira, hori erraten bai da ( Mari eta Maju junto daudela) Auza gainean goibel beltza. eta kriston ekaitza sortzen denean.

Eta bi jeinu hauen azken aldiz  bere sexu plazerretan murgildu ziren eguna 1913k0 ekainaren 2an izan zen.  Egun hartan Auzako kaskoan  goibel ikaragarri bat lehertu zen eta kriston ur hori erdia Banka aldera joan zen eta bertze eria Baztanen ixuri zen  kalte haundiak sortuz.  Uholdeak, bete betean harrapatu zun Erratzu, zenbait etxe eta zubi botaz eta sekulako kalteak bazter guztitan. Gero uberroak Elizondo eta Elbete ere harrapatu zitun eta bi herri hauek desegin zitun, bi pertson ito ziren eta etxe, zubi , komertzioak desegin, Jaime Urrutia karrikan ura 4 metrotara igo zen, hondakinez eta zaborrez bete zuen herri guzia.

inundaziones7620433.jpg Garai hartako mundo grafico gazetaren erreportajia. Argazkiak Felix Menak in zitun (garai artako Felix Menak) eta  uholdeko argazki asko ikusten ahal dira www.gourmet-image.com/ elbidean

Eta akitzeko bideo erreportaje eder hau Saray Bartolome Muru,Lourdes elizegi eta Esti Etxeberiiak egindakoa

1913 ko uholdei buruz eta Satxu blogan aurkitzen ahal dena.

Sugarren marrazkia "Mitologika" liburutik artuta dago eta marrazkiaren egilea Ricardo del Rio da.

Auzaren buruz zerbait gehigo jakiteko Mariano Izetaren "Baztanngo kontuak" liburuan aurkitzen ahal da

1913ko UHOLDEAK BAZTANEN

Erantzunak ikusi/idatzi (1) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Nafarroa bizirik, Amaiurren

pello 04/02/2009 @ 19:39

1512-2012

 Otsaila 1.  Amaiur.

 1512-2012 Nafarroa bizirik ekimenaren aurkezpena izan da Amaiurko herrian, ekimen hau, Nafarroa estatu independiente bat zela eta 1512 gaztelak inbaditu eta konkistatu izan zuela Nafarroa ezagutu eta zabaldu nahi du eta 2012an ez dagola  zer ospatzea. Gezurretan oinarritutako bertsioak zabaldu badira ere, 1512koa ez zen Nafarroak nahita bilatutako inkorporazioa, ezta ituna ere, konkista baizik. 1512koa eraso bortitza izan zen, gerla eta heriotza aunitz erakarri zituena. Ez dago, beraz, zer txalo  

Goiz goizetik atera giñen, Iruñako lagun batzuk etorri bai ziren eta Arizkundik atera Urtsuako jauregiko bidea artu ,eta menditik Amaiurrera joan ginen, iritsi bezain pronto konturatu ginen, defensazaile ezezagunaren omenez, Pello Iraitzozek egindako menirran, "dios patria cristo rey" patuta zegoela eta mindu zigun eta gaztelura iristean eta bertze pintadak ikusterakoan baita ere aserreratu, jende gutti zegoen oraindik eta jende haien artian   Julian Rekalde Amaiurko alkate juradoa zegoen pintada hoiek garbitu nahi eta sahiatzen, guk tenore hartan  pentsatzen genun denbora zeramatela egiñak baino   erratian  bartgaun egiñak izan direla ,orduan ulertu genuen, egun hontarako espezialki egiñak zirela, izorratzeko eta probokatzeko. (erraten dute, orain dela hilabete batzuk. Donozteben islamaren aurka agertutako  pintaden egile berberak izango direla).

nafarroa bizirik

Jendea iristen ziren bitartean harritzen ziren baita ere birau edo hijoputas batzuk entzuten ziren baina pixkanaka pixkanaka , gero eta jende gehio, giro ederrarekin, denak ezagunak, ikurrak airean...Lore eskaintzan ia iñork ez zen oroitzen pintadaz. nafarroa bizirik IEgia errateko han  sentitzen dena (nik behipin)  edo errepresentatzen duena , monolito baino haundiago da, azkenian monolitoa harri batzuk dira eta han dagoen mendi kaxko hori, bere haizea, usaina, eta han gertatutakoa da bene benetan gurea eta hori ez dago pintadarik  ezta sprairik , zikindu, izorratu ezta apurtu ahal duenik. (eskuineko zutabean ,bigarren bideoan "nafarroan" pintadak ikus daiteke).

Hamaikatarako jendez bete zen ,mila inguru , (kotxeak Arizkungo Ordoki auzoan utzi izan behar zuten batzuk ta). Amaiurko alkate oiak, Miguel Mari Ariztia ongi etorria eta defenditu zutenen orizapena egin ondoren aurreskua dantzatu eta lore sorta eskeine zen eta hori akituta ttipi-ttapa giro ederrean herriko plazara jeitxi zen,1512-2012 Nafarroa bizirik ekimena aurkeztera. Herriko plaza txikia gelditu zen, hasteko Petti abeslari beratarrak Lauxetaren  "Amaiurko gaztelu betza " poemen kanta abestu zuen eta Bittor Elizagoien eta Manolo Arozarena bertsolariek bertsoa ederrak bota ondoren politikoak igo ziren, ekimena atxikitu diren udaletxeen ordekariak  oltza gaiñetik hitz egin zuten zergatik atxikitu ziren komentatzera. Lizarraldeko Villatuertako alkatea (hau izan zen atxikitu zen lehenengo udaletxea) , Baztango alkatesa, Gernikakoa, Baxe Nabarrako Lekunberriko alkatea Pascal Ourthiangue, honek bere euskara goxo horrekin, historia eta gaurkotasuna parekatuz solastu zun, nola orain bela 500 Fernando Katolikoaren armada Nafarroan sartu zela  Donibane Garazi eta nafarroabizirik IIIaratago ere eta nola Ainhize- Mongelos herria gaztelaniarrek erre zuten, urte batzuk geroxago Labriteko Enrike Zangotzarrak  Ultrapuertoak izeneko lurralde horiek berreskuratu eta Naparra ttipi hori urtez segitu zuen libre eta independientea, Frantziako  errevoluzioiartio bere politika centralistan sartu zion gauregun arte  eta Ahinize-Mongelosen herri txiki hortan gaur egun euskal gudariak segitzen dute euskal herriaren interesak babesten, herri hortan dagolako orain epaitzen ari diren Laborantza gambararen bulegoak (txalo zaparrada batekin akitu zuen) . Baita ere hitz egin zuen Nabarraldeko idazkaria Gaizka Aranguren erranez Euskal herriko 50 udaletze atxikitu direla ekimenari  eta ekimenaren partaide den Mikel Lizaso komentatu zuen 2012 ez dagola ezer ospatzeko, indarkeriaz saru zuten nafarroa ,ez zen egon inkorporazio  aske bat baizik konkista gogor baten ondorioz eta hori ezagutzeko lan egin behar da jende asko siñesten duelako gezurrezko bersio ofiziala, erraten duna, erreinu lagun hoiek elkartu eta Espaina sortu zutela (espainako armarria).

Besta, txistularekin, gaiteroak eta  larraindantza batekin akitu zen. Benetan festa egun ederra izan zen eta hasi baldin bazuen sentimendu gazi horrekin (pintadagatik)  bazkalostean sentimendu gozo batekin bueltatu giñen Amaiurtik.

Eskerrak eman nahi dut Ricardo Arzari argazkiak uzteagatik, nereak, eztakit ze hostia in nuen kamaratik desagertzeko (argazki politak baziren fotoblogarentzako) eta ea Filipek (baztan informatika) lortzen du berreskuratzea.

Beitin dagon bideoan monolitoaren inguruan goizeko ongi etorriaren irudiak ikusten ahal dira eta Unamaren haize abestia enzun.

                               

Amaiur biotzean

pello 02/01/2009 @ 00:46

Urteberri, berri, zer dakarzu berri

uraren gainean  osasuna ta bakea

urtetx, urtetx urtetxa nahi dugu,

Bestondoa ekarri du urtero bezala (urterzarra ondo pasatutako señalia) eta Baztanera, berri berri ez izan arren, Amaiurko monumentuko erakusketa ekarri du Amaiurko herrira . Amaiurko serorategian ikusten aldena, Nafarroko gobernuak antolatuta Amaiurko monumentuaren 25. urtea ospatzeko eta ia ia bi urte berandu iristen dena Amaiurko herrira.

Gazteluaren monolitoa

Erakusketa hau oraindela urte bat Iruñan ikusi nuen eta han ez da erraten ezta ikusten ere nola Amaiurko monolitoa bihurtu zen napar eta euskaldunen askatasun sinboloa ez ta ezerrez aipazen Julian Belaz Medranorena (de Medrano) eta bere 200 zaldun napar agramondarraz. Zerbait komentatzen  dena da nola egin zen 1922an eta baita ere ia ia 10 urte geroago  1931an monumentua sunsitu zela atentadu baten ondorioz, dinamita patu bai zuten napar askatasunaren ikurrari.

Erakusketa gehienbat ikusten da 25 azken urte hauek , nola amaiurko herriarengatik monumentua berraikitzen da  edo errekuperatzen da1982an. Monolitoaren sinbologia eta 200 napar  zaldunen gesta estaltzen da.

Gesta hori1521ko Irailan hasten da, Enrike II "zangotzarra"ren napar lealak Amaiurko gaztelua berreskuratzen dute Nafarrorako,  ez bakarrik gotorlekua baizik Baztan -Bidasoako "marka" eta Hondarrabiako gotorlekua ere. Amaiurko gazteluaren kapitaina Jaime Belaz da, eta Miguel Jatso (Xabier santuaren anaia) Elizondon finkatzen da, berriz Hondarrabian Nafarroko mariskalearen semea Nafarroko Pedro (izen berbera daukana) kapitan bezala gelditzen daamaiurinfanzon-eguna07-21.JPG.1522ko Ekainan Gaztelaniarrak Belatetik Donoztebera iristen dira eta borroka baten ondoren naparrak ihes egin behar dute Baztan aldera  (Donezteben Urtsuako Martin eta bertze batzuk, bat egiten dute gaztelaniarrekin), borrokako napar zaurituak Urdaxeko monastegira eramaten dute (Urdazubiko abadea Naparren kausarekin leala da). Uztailaren 15an gaztelaniarrak Amaiurko gaztelua sitiatzen dute eta lau egunez saiatzen dira 10.000 gaztelaniar (beno baziren nafar behamondarrak, baztandar batzuk Urtsutar batzuk ez denak, gipuzkuarrak eta alemaniar batzuk... )ezin lortuz gaztelua menperatzea, Azkenian leherriñe, nekatuek (lau egunez gau eta egun borrokatuz) janarik gabe errenditzen dira, geroxago eroriko da Hondarrabiako gotorlekua baino hemen gaztelaniarrak iritsi bezain pronto Nafarroko Pèdro (semea) errenditzen da, Amaiur ez da Naparren azken gotorlekua hego euskal herrian baino askatasunaren sinboloa bihurtezn da  azken momenturartio mantendu zirelako borrokatzen.

Napar menderatu hontan belaunaldiz belaunaldiz Amaiurren gertatutakoa oroitu edo odolan eraman dugu eta  1879an " La asociacion Euskara" hasten da pentsatzen han gertatutakoa eta borrokatu zutenen memorian zerbait egin behar zela.1920an "La comision de monumentos de Navarra" baimena ematen du, erranez han hil zirenak Nafarro askatuaren azken dedefendatzaileak izan zirela. Hitz hauek eta baimen hau kriston polemika ekarri zuen, nafar batzuentzat (español nazionalistentzat) han hil zirenak frantsak eta espaiñol traidoreak ziren. Hika mika hoien gain 1922ko baztan_amaiur1.jpgEkainaren 20an monolitoa inaguratzen da.euskal probintzien lau armarriekin eta  "Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonei " leloarekin.

www.argia.com webgunetik artutako arhazkia

Horrela joan zen dena, arazorik gabe baina 1931 Uztailaren 26 eztanda bat esnatu zuen amaiurtarrei, monolitua lehertu zuten dinamitez. Ez zen jakin nork izan zen baina  susmatzen zen Victor Praderaren (nazional españolista) ingurukoak zirela. Urteak iraun zuen monumentua horrela bere marmolezko harriek botaiak eta sakabanatuak baino 80ko hamarkadan  Amaiurko herria  (uste dut garai hortako gaztiak izan zirela) erabaki zuten eta lanean hasi ziren monumentu hori berreskuratzea eta baita ere defenditu zuten izenen ohorea eta 1982ko Urriaren 10an berriro zutik egon zen eta 26 urte ondoren segitzen du eta betirako zutik egongo da.

bideo hontan , monollitoak 25 urte bete zituen  ospakizunaren eguneko  momentu batzuk ikusten ahal dira.

Harrikulunka

pello 11/12/2008 @ 00:27

Aste  buru hontan bizkaiko lagun batzuk etorri zaizkit eta baztago txoko xamangarrienak ikusiz gain Elizondoko Jorge Oteiza museo etnografikoan egon ginen, eta sorpresa ikaragarria artu nun (ez nuelako lehenago ikusi ezta ezagutu ere).txampona288.jpgMuseoan, bertze gautzen artean txanpon bat erakusten da, han jartzen duen moduz txanpona K.a. lehenengo mendekoa da eta BARSKUNES hitza irakurtzen ahal da Iberiar alfabetuan (honek interes etnografiko eta historiko haundia izanen du , ezta?), txanpona harrikulunka inguruan aurkitua izan zen. (argazkia

Xabier Landa Goicoechearena da Copyright: © Xavier Landa/gourmet-image eta www.gourmet-image.com web horritik artuta dago)

Bizkaitar hoietako batek komentatu zuen;

- Ze demontre egongo zen iten txanpona galdu zuena, han goian, akaso  ia joaten ziren hararaino harria nola kulunkatzen den ikustera?
 

Egia errateko garai horretan eta lehenago ere, gizakia leku hoietatik ibiltzen eta bizi zen, zertaz harrikulunka ondoko parajian, Argibel, Albako Haitzan inguru horretan zutarriak, trikuharriak, harrespilak aurkitzen dira, Baztango mendi gehienetan bezala, megalito hauek gehienak eneolito garaikoak dira brontze eta burdin arokoak.

 Harrikulunka

    Argazki hau   http://www.panoramio.com/photo/9657511 elbidetik artuta dago

Seguraski harri hau garai haietan (k.a lehenengo mendean) gaur bezala leku magiko eta xarmangarria izango zen, eta gaur egun gendea joaten den bezala akaso lehen ere joango ziren. Toki magiko bat denez eta leku magiko guztiak bezala, harri hau ere dauka bere kondaira edo ipuintxoa:

Diotenez Auza mendian bizi zen jentila (batzuk erroldan izena ematen diote) egun batian Auzaren tontorretik ikusi zuen nola Iruñan eraikuntza haundi bat egiten ari zela eta konturatzean eraikuntza hori kristauen katedrala izango zela eta idei berri hori zabaltzen hari zenez eta beren kultura galtzeko bidean zegoenez, oso minduta, harri puska bat artu eta indar guztiarekin bota zuen, katedrala suntsitzeko asmorekin. Ikusten ahal dugunez harria ez zen iritsi eta Argibel eta Albako haizaren tartean erori zen bertze harri baten gainean eta gaur egun dagoen erara geldituz, eta haizeak,  harria mugitu eta  kulunkatzen du eta hortik bere izena Harrikulunka.

harrikulunka

Argazki hau pirineo 3000 web horritik artuta dago. Vigurik egindako argazkia

Leku magikoa hau, Elizondotik oso urrun ez dago oinez joaten ahal da lasai (txikitan ikastolarekin joaten giñen askotan) eta  pirineo 3000 web horrialdean Vigurik argi azaltzen du nola hiritsten ahal den.