Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Behi mekanikoa

pello @ 23:00 Tagak:

Uda hontan,Abuztuan Elizondoko herria telebistetan agertu da esne banazaile bat patu dutelako.Makina hau euskalherri osoan eta baita ere Ebro ibaitik hegoaldera bakarra omen da, Italian Alpes inguruko herrietan arrunta eta asko omen dira. Banatzen duen esnea, behi esne pasteurizatua, lau graduetan goxo-goxoa eta edateko pres ez da egosi behar. Herri hontan gehienek txikitan ginenean (aspaldi) behi esnea edan dugu eta horrekin ezi egin gara horregatik probazean erraten dute;Sos hau da esnia hau. Seguraski haurzaroko zaporez betetzen digu eta oroitapenak ekartzen digu nola lehen joaten ginen gure pitxerrarekin esne bila, nola haurrak ginenean saiatzen ginen, prastikozko pitxerrekin (metalexkoekin ezin zen egin) gure besoa zabalzea eta abudo-abudo mugitzea borobilak egiñez besoarekin eta lortzea esnea ez erorzea, hori zen "la hostia" eta erorzen bazen "la hostia" zen amarena.
Ba hori dena bapatean bueltatu da, pitxerra erosi dut,(plastikobehizkua) eta esne bila joaten nahiz, auzoko baserrira joan beharrean behi mekanikora
Asteko, jakingo zenuten, Baztan, turistez betetzen dela udan eta aurten turistek (horrela deitzen diegu txandalz, nortface, trekineko botakin paseatzen diren madrildarrak, Katalunyarrak, Valenziarrak, giputxak, iruñarrak..) hauek, urrekinegiña txokolatea erosigain argazkiak ateratzen dute (guztiok bezala, guk ere zulo hontatik ateratzen garenean turistak bihurtzen gara) Elizondoko elizari, udaletxeari, Arizkunenea jauregiari,Txokotoko zubian... Argazki hauek batera behi mekanikoari mila argazki atera diote,ez bakarrik makinari baizik alaba edo amatxiak txampoina sarzen, esne botila txorrotan jartzen, lagun talde osoa makina aurrean, esnea aterata eta botilari traguxka ematen...
Empresak kristo lana zeukan botila reponitzen handik pasatzen zen guztiak esnea aterazen zuen, gustokoa edo esnea gustokua ez zuena baita ere, botilak gastatzen zirenez, nola eramana esnea? nola atera argazkia errateko bulegoan edan dudala behi esnea? ba denetatik ikusi da, dendan ur botilak erosi, ura bota eta esnez bete eta hori bai botilarekin argazkia atera, hauetan bazen beti norbaitek erraten zuela: ba ez da ain merke.. Baziren bertze batzuk botila ez zenean eta esnea probatu nahi ahoa txorrotan jartzen zutela eta bi edo hiru artean esne litro edaten saiatzen zirenak, momentu hau ere argazki "inmortalizatzen" zuten.Baziren ere famili osoan oroizen zirenak, bat beraientzat, beste bat aitetxi Antoniorentzat, nere ahizparentzat bertze litro bat , eta bertze bat zure aitarentzt...
hauek madrilaldera bost edo sei esne litro eramangozuten"souvenir"
edo oroitagarri bezala; !leche de vaca de BAZTAN¡ errengo dute Ebro ibaiatik aratago. Bitxikeri hauek aparte utzita , hemengo jendea pixkanaka-pixkanaka egunero, zahar, heldu ta gazte bagoaz gure pitxarra edo botil erreziklatuarekin (lehenengo egunean erosia edo ur boilakoa...) esne bila gure behi mekanikora eta eskerrak eman Elizondoko herrian pensatzean jakinez hasierako ideia Iruñan jartzea izan zela baina udaletxea ez zuela baimenik eman.

Behi mekanikoa

behi mekaniko hitzarekin ezagutzen den esne  makina


Udaletxearekin topatu gara!, Elizondoko udaletxea baimaena eman eta makina patu eta non,libre dagoen aparkatzeko tokian (marra txuriak), makina hau txikia ez da , bi kotxe aparkatzeko tokia okupatzen du eta udaletxe aurrean dagoen aparkalekua eta Axular kalea zona azula biurtu ondoren, aparkatzeko tokikin sobran ez gaude eta honekin erran nahi dut, bestebaterako "talo makina" edo "gaztanbera makina" bat patu bear baldin badute ba kontuan izatea eta aparkatzeko lekua ez kentzea edo zona azulazko tokitan jarzea utsik dauedela,saiatzen garelakoz hor ez aparkatzea, diru gutxi izan arren min egiten digu herri hontan zona azula izatea.
Hau erran ondoren banoa eta horrela izana eta ez bazan sar dadila
goaz, ala patu diote izena makinari "behi mekanikoa", eta behi mekaniko honek bitxikeri eta gauz xelebreak ekarri digu Abuztu eta Iraila hasiera hontan.kalabazan¡

Erantzun bat »

  1. Barkatu mantsoxko banabil, baina ez nago ados "behi mekaniko" deitura horrekin. Tramankulu hori "behi mekanikoa" bada, zein ote du "aratxe mekanikoa" edo "behizale mekanikoa"? Elizondoko bestetan errebotean "zezen mekanikoa" ekartzean ikusi beharko. "Laranja mekanikoa" hutsaren hurrengoa izanen da, "esne mekanikoaren" ondoan. Edo errobotek "ardi mekanikoekin" amesten dute?...

    Iperra — 2008-10-08 - 13:24:14 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>