Bi gauz motz
Gaur iruñera joan naiz, hemendik (errotatik) Nafarroko iriburura gutxi gora behera 60 km izango dira. Atera bezain laster Laurentx inguruan foruzainak geldituta zeukaten kotxe bat eta ixuna jartzen ari ziren. Mugairen N-121Btik N-121Ara sartzen zarenean guardia zuibilak (trafikokoak) bertze kotxe bat gelditurik zeukaten. Pixket geroxago Zozaia aldera kamioiak pisatzen duten lekuan, foral kotxe bat pres zegoen, harrapakariak bezala "al acecho" , Sorauren recta horretan ez bazen foruzain kotxe ba,t baizik bi, argiak piztuta eta bertze bi kotxe partikular geldituta eta foruzainak libretakin ixunak jarzen. Ekialdeko erondan, Mendillorri altueran foruzain kotxe bat argiak piztuta geldituerazi dio bertze kotxe bati. Nik, lehen Sadar deizen zen futbolzelaian gelditu naiz eta ixkinan egiten duen ostatuan ardo xuri bat edaten ari nintzela, egunkaria ireki eta nafarroko gobernuak foruzain bati ixuna jarrri diola ixun gutti jartzen zituelako irakurri dut. Orduan konturatu naiz bidaian ikusi dudanaz, eta gaur, ikasgaia ikasita, atera diela lanera foruzainak konklusiora iritxi naiz.
Bertze gauz motza, behi mekanikoko artikuluarekin dauka buru. Han kexatzen nintzen Pedro Axular kalea zona azula bihurtu zutela, ba atzo hortik paseatzen ari nintzela konturatu nintzen kolore urdiña desagertu eta berriz txuriz margotuta zeudela aparkatzeko tokiak eta behi mekanikokoak (makina aparkatzeko bi toki okupatzen zutela eta toki hoiek txuriak zirela eta) horiz margotuta ikusterakoan kriston poza sartu zizaidan gorputzan eta nere barrutik erran nuen: "zu mutil udaletxean zure bloga irakurtzen dute!" gero poza hozten zen bitartean, pensatu nun: "nola irakurri behar dute, seguraski koinzidentzi bat izango da"... Azkenean ezta irakurri ezta koinzidentzia, baizik "sentido komun" (sen ona) ezarri dutela izan da.
Zoriontzen dizuet. lana ongi egiteagatik eta behi mekaniko tranpatxo hori (makina patuta, marrak zurriak marrak orietan bihurtzea) barkatzen dizuet.
Irudietan ikusiko ahal duzue behi mekanikoko marren kontu hau.
Horrela izan, eta ez bazan sar dadila kalabazan!


Zabaldu
del.icio.us












