Welcome euskal sheep camp
Ongiteorriak euskal ardi kampamentura, hori zen jartzen zuena Elizondoko merkatu plazako sarreran, gaur "ardi kanpoan" bihurtuta. Ameriketan arzai egon ziren "arzaiaren eguna" ospatu da Elizondon. Ardi kanpoan, ardiak eta bildotxak, zaldiak eta cawboiak, astoak kutxaz eta laneko tresnez kargatuta, tipi bat, erabiltzen zuten gurdien bi modelo desberdiñak eta arzaiak zeuden, benetako arzaiak , zapireun edo horrela bildu dira ,bazkaldu eta bere aspaldiko gauzez hitz egin izango dute.
Ohietako bat, nire osaba Antonio da, honek azkenetakoak izango zen1980 joana. 20 urte zeukan eta Elbeteako zapatilleran lan egiten zuen, zapatillera itxi, novia hemen utzi eta hala Ameriketara, "non lan? nik, harat joan" zerbait horrela pensatuko zuen. Azkenetakoa izan zenez ez zuen dirurik egin, baina bidalzen zuen sosekin aitatxi eta amatxi bizi, familiko etxea kompondu eta nere amaren haizpa txikiari pisuaa erosi zuten, lehenago joan zirenak ekarzen zuten diruarekin etxe berria egin eta errentatik bizitzen zutela beti entzun dut.
Oroitzen nahiz joan zenetik, hiru urtetara hilabete bat pasazera etorri zela, nik hamaika urte izango nitun eta etxera bueltatu zena ez zen nire osaba, etorri zena, pelikuletako benetako "vaquero" bat zen, alkandora karratuduna, kamperak, kristonezko larruzko gerrikoa, burdinezko arrano batekin eta ederrena benetako sombrero bakeroa. Baita ere Aznar bezalako azentu bat ekarri zuen. Denborarekin jakin nun itxura horrekin etorri zela neri harritzeko eta benetan harrituta utzi zidan urte batzuetan egon nintzelako telebistan jartzen zuten "oesteko" pelikulak arreta haundiarekin ikusten ea non agerzen zen nire osaba indioak hilzen.
Lau urte gehiago egon zen, sosak bidaltzen eta Lekauzko neskarekin bere arremana kartaz eramaten, nekatua eta lehen bezala ez zela erranez bueltatu zen, euskaldun gutxi ziren ia arzai lanetan, garai hoitan arzain batzuk, arzantza utzi eta esnetegietan edo lorezain bezala lan egita nahiago zuten, haien postuak Peru-tik etorritako gazteak betetzen zuten. Aldi hontan, itxura normalago batekin etorri zen, amerikako arzain itxurarekin alkandora karratuduna, bakeroak, larruzko gerrikoa arranoarekin eta txano bezala bisera bat, bisera hori (neretzat bat ekarri zidan) bi bandera zeharkatuta zeukan, bat Estatu batuetako bandera eta bertzea gure ikurriña zen, bi hurte gehiago segitu zuen eramaten bisera hori, egun batean kendu eta zuen gehiago patu, gaur artio. "Ardi kanpoan" ikusi diot bi banderako bisera patuta, berarekin solas egin dut, eta nik deus erran gabe, kontatu dit nola lo egiten zuten, nola janaria prestatzen zuten, egun libretan zer egiten zuten, nola denak euskaldunak ziren ez fransak ez espainolak, euskaldunak...kontuatu didanarekin eta bere begietan ikusi dudanarekin jakin dut urte hoiek gogorrak, latzak, bakartiak izan arren oroizapen onak ekartzen diola eta pozik ikusi diot han zeuden bertze arzai bezalakxe.
Iluntzean arzai izandako gehienei ardiei bezala autobusan sartu diete eta bakaoitzari bere ardibordara eraman. Horrela izan, edo ez bazan sardadila kalabazan.


Zabaldu
del.icio.us