Kalian gora kalian bera...
Baztango udaletxeak bere biltegian hainbertze kilo mordo pintura izan behar du eta gastatu beharra, bertzenaz ez dut ulertzen nola egun batetik bestera Elizondoko kale batzuk kolorez aldatzen diren, lehenago marrak txuriak zirenak zona azulan bihurtu dira. gero jendea kexatu berriro txuri, bertze batzuk txuriak horiak bihurtu dira...
Beno, erran nahi nuen ongi iduritzan zaidala baina baita ere kurioso dela urte batzuk arte ez zeolik ez kolorik ezta marrik ere Elizondoko karriketan.
Ongi ez zaidana iruditzen Joakin Iriarte kaleko obrak. Kalea, estua ez da, bakarrik aparkatzen dela albo batean (hor bidaltzen ahal duzue kale margolari talde hori) eta bi kotxe batera pasatzea zaila da , horretarako obra hauek zabaltzeko. Orain bai zabaltzeko Zaharren etxeko lorategi puska eta osasun etxeko bertze lorategui puska kendu behardira eta hemen bai asertzen naulel Baztango Haur eskolako (txikien 1-2 urtkoek) kanpoaldeko jolastokia, Lan hauek haurrak uztea eta artzea zailtzen dute, gurasoei erran diete ea 45 minutu lehenago etortzeko haurrak artzera ( hobe 12ak aldera ordu batak aldera baino , hainbertze kotxe haurrak artzeko, lanak biltzeko orduan, molestatuko zuten). Hau bai, 45 minutu gutxiago haurra eskolan egon, baina hilabeteko kuota berdin ordaindu, eta gainera kalera ezddira ateratzenal eta lana sortzen duen atsosa jasan.
Seguraski kalea zabaltzea beharrezkoa da baina mesedez, Azaroan, hemendik 25 egunetara Haur eskola berria (eraikuntza) inaguratu behar duzue eta gurasoei erran zenioten Azaroan haur eskola berrira pasatuko zirela. Ez dudana ulertzen, eta hemen nere eta bertze gurasoen aserrea, zergatik, orain tenore hontan hain beharrezkoa da kale hori zabaltzea, ez zuten udan egiten ahal (haur eskola Uztaila osoa itxita egon da) eta ez zuten hilabete bat gehiago itxarotzen ahal lan hoiek, haurrak eskola berrian egotea
Horrekin batera Elizondon daukagun aparkazeko arazotxoa komentatu nahi nuke. Baztan Elizondo eta 13 herri gehiago osazen dute eta hamairu herri hoietako jendea haur eskolara, udaletxera, bankuetara, erosketak egitera, kiroldegira ...joateko Elizondora kotxez jausten dira eta kotxeak aparkatu behar .Parkiñak dira soluzioak?, bi parkin berri, egin dute eta beste bat proyektuan elizako lorategian, berdea kendu eta grisa patu baina parkin haundiena, Udaletxe parean dagona zona azula bihurtu zutenetik eguneko ordu gehienetan utsik dago eta kale batzuk horiz margotu aparkatzea debekatuz eta ainbertze garageak "paso libre utzi" xaflekin,(xafla ilegalekin ez baidute ordaintzen udaletxean eta tuntunak garenez pasoa libre uzten dugunez), aparkatzea gero eta zailago da gure herri eder honetan, eta horrela izan eta ez bada sar dadila kalabazan.


Zabaldu
del.icio.us









