Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Ferietan..., galtzerdiak!

Atso feriako arratsalde gauetik idazten dut eta ferie hauek  ikusi ahal da azken urtetakoak bezala izan direla, hau da,  jende gutti ( bazen mordoxka, baino ia ez da 80-90 urte hoiek bezalakoak kaleak betetak zeudela ezin pasatu) postuak ere errango nuke guttiago zirela,

aparkatzeko ez nuen izan arazo askorik eta merkatuko ganau feriaz zer erran, ez zegoela gauz askorik , behi gorri bazuk , asto bat, ahari bat , behorr bat, hiru pony eta ikastolako pottoka, gehiagorik ez.

Elizondoko feriak     Feriak

Bertze aldean, erreboteko frontoian, traktoriak eta nekazaritzako tresnak zeuden,  kurioso iruditu zait  nola haurrek igotzen diren eta gurasoek argazkia ateratzen diete traktore gainean (formula 1eko kotxe bat izango baliz bezala, haurrak eta kamara digitalak daukagunetik,ateratzen dugu  argazkiak edozein gauzari).

Feriak

Bertzealdetik, postuez, ba berbera gutxiago eta eta haiei entzuten nuenaz ba diru gutxi eta horrela segituz hurrengo urtean ez direla etorriko ( hori urte asko daramat entzuten) . Nik badakitena da konturatu gabe 110 euro gastatu naizela eta etxera iritsi den gauz bakarrak galtzerdiak izan dira, (zenbatu dut horain bertan eta dira 22 pare galtzerdi!) hori bai famili guztirako eta negu osorako (espero),beno galtzerdiak feriatzea klasiko bat da ,tradizioa,eta  klaro horrela 5 euro, 5 euro, gehi taloak, pastel baskoa gehi  haurrei kaballitosen eta ohe elastikoetan (2haur + 4 bidai bakoitzak = 8 fitxa x 2 € = 16 €. 15 minututan) inbiltzea...konturatzerakoan dirurik ez.

Eztakit ferianteak egia erraten duten, ez dutela saltzearekin, baina nire ekonomiarentzat 110€ gastatzea egun batean (sustoarekin Ostiralan bakarrik, Larunbatan postuak behitu,sosik ez ) ez da ona gauzak dauden bezalaxe eta min ematen dit 110 € gastatzea galtzerdi puta hauetan (gainera ez dira kalitatea onakoak,ez dira  lehen bezalakoak). Honekin erran nahi dut, hemendik hamabortz egunetara Donoztebeko feriak izango direla eta amatxik erraten zidanaz gogratu naiz; - Ondo pasa ta gutxi gasta!

Beno bert ze bat arte eta feriako argazki batzuk  baztango haizegoaren fotoblogan ikus dezakezu.


Erantzun bat »

  1. "AITE FERIE"

    Hola deitzen ahal diogu hemendik goiti ortziraleko feriari. Niri ez zizkit zure kontuak ateratzen, Peio: 110 € ken kaballitoak, ken taloak, ken pastel baskoa... Eta diferentziarekin 22 galderdi pare?Ez dakit ba, zango baino esku gehiago ez ote dituzun...

    Iperra — 2008-10-27 - 12:59:45 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>