Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kalian gora kalian bera... III

pello @ 01:35

 Benetan preokupatzen asi naiz, ea gai hontaz tematzen ari naizen. Egia da beipin Elizondoko zati bat hankaz gora dagola, orain bertan,hiru lan batera daude eta ez oso urrun bat bertzea gandik eta honek arazo txiki batzuk sortzen ditu, adibidez:

Gehien bat goizetan haur eskola eta Osasun etxeko parkin horretan aparkatzea (aintzinako parkiña erdia okupatuta dago laneko tresna eta langilen kasetekin), igerilekuko parkiña ere erdia okupatuta dago futbolzelaiako lanengatik (legarra, materialae ta makinaria han utzi dute, gaiñera hori uzteko eta erosoago materiala atzeko eta uzteko, kale hortan aparkatze zen alboan, balla batzuk jarri dute iñork bere kotxea uzteko) eta Jaime Urrutia karriko "peatonalizaio" lanak.

 

Honekin komentatu nahi nuen lan hoiek beharrezkoak izango direla eta dira baina irauten duten bitartean izorratzen gaitul

Kalian  gora, kalian behera. III                         Kalian  gora, kalian behera. III

Eguneroko arazotxo horiek utzita irudi kuriosoak ikusten ahal dira (argazki honetan bezala edo bertze hontan), nola merkatuko plazan abere ordez laneko makinaria desberdiñazbeteta dagoen. Bertze aldetik, gaur Elbeteko zubitik Igerilekura 11 (exkabadora, apisonagailu ,dumper, pala garabiak...,) zenbatu ditut tarte txiki hortan (hemen nire kezkatzea, gai hontan tematzen ari nahi zen).

Hau alde batera utzita, eta artikulo honen mamira edo garranzia dukana, da Udaletxetik erantzun didatela (bloga norbaitek irakurtzen du). Orain dela hilabete bat (gutxi-gora behera) "Kalian gora kalian behera" artikuluan galdetzen nuenaz (kalean, jendea erraten eta komentatzen zuena) e-mail batez  erantzun didate ( benetan poztu naiz e-maila ikusterakoan).

Galdetzen giñen nola hasi ziren lanetan Franzisco Joaquin Iriarte karrikan, aurrean eta pare-parean  haur eskola zegoela eta jakinez, hilabete batetara haur eskola utsik egogo zela, data emana zegoelako  haur eskola berrira pasatzeko (gurasoei kezkatzen ziena, nola lanak haur eskolatik hurbil zeuden ,atetik metro terdira eta haur eskolako lorategi edo larraintxoa zatitu zuten eta lan horiek ekartzen ahal zuten arriskuak,arazoak,zarata...-)

Udaletxearen argitapena eta erantzuna hitzaz hitzaz. ( hau da e-mailetik copiar y pegar):

1.Francisco Javier Iriarte karrikako obrak:

Aurten, Nafarroako Gobernuak deialdi bat atera du, dirulaguntza batzuk eskeiniz 2008an traba-arkitektonikoak desagertzeko egiten diren obretarako.Kontutan edukiz Francisco Joaquin Iriarte kalean  daudela Osasun Zentroa eta Zahar Etxea (orain arte  Haur Eskola ere); eta  zentru hauetara oinez urbiltzeko dauden arazoak ezabatu nahian ; Udalak erabaki zuen deialdi honetan parte hartu.Deialdian ezarritako baldintzen artean, obrak egiteko epearena dago : egiten ari garen obrak barrera arkitektonikoak desagertarazteko, bukatuak egon behar dira abenduaren erdialderako. Epearen baldintza bete ahal izateko, lehen bait lehen hasi behar ziren obrak.

 2. Haur eskola berria, noiz irekiko?
Espero genuen azaroaren erdialderako ireki ahal izatea, baina ezusteko batzuk sortu dira (gremioekin arazoak, aldaketa batzuk, etabar, ) eta  oraindik luzatuko da egun batzuk. Ea abendurako izaten ahal den. Arras ilusionaturik gaude proiektu honekin. Oso ongi gelditzen ari da. Pena meriziko du.
Uste dut honekin argituta dagoela gure kezka (burokrazia gauzak, beti bezala) .
Azaroaren 10rako entzun nuen pres egongo zela haur eskola berria, oraindikan lanetan daude , ala ere barrutik akituta dago eta bakarrik kampokaldea txukuntzea gelditzen da. Benetan eraikuntza polita, zabala eta beharrezkoa, eta udaletxetik erraten duten bezala pena meretziko du itxarotzea (nik uste beipin Abendurako).

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>