Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Pediatrarik ez Britis bai (gobernu hau!)

pello @ 17:27

2008ko Azaroaren 19

Betidanik pentsatu dut Iruñetik (nafar gobernutik, oraingoak eta lehenagokoak) , euskal zonalde hauek (ez bakarrik Baztan) pixkanaka, pixkanak gure euskaltasun hau  desagertu edo "navarrizatu" egin nahi dutela, ez dago industriarik, jende asko lana Iruñan lan eta bizi, ez dago inbersiorik (beno karreteretan bai, larunbata hona etortzeko, gaztanbera dastatzeko, eguna pasatzeko eta errateko !que bonito es esta parte de Navarra), berek deitzen dioten "la montaña" (hau, eta nafar pirineo ekialdea zaku berrberan sartezen digute, "los de la montaña") utsten hari da edo ari dira.

Gaur, pentsamendu honek, pixkat gehigo egiaztatu zait, (Orain dela hiabete gutxi, zonaldeko medikuak greba egin zuten mediko gehigo behar zelako bailarako biztanle guztiak arduratzeko, 6 mediku gehiago behar dela erraten dute.). Aste hontan, Baztango Osasun etxean ez dago pediatrarik, Iñaki pedriatra lanak egiten duena, oporrak artu ditu (guztiok bezala ) eta bere ordezkoa ez dute patu, gainera berak, ez da pediatra baizik familiako medikua eta hemen ia bi urte darama pediatra lanak iten eta benetako pediatrari ordezkatzen ( bajaz bai dago).Hau da ez dago ordezkaririk ordezkatzen duenarentzat.

Bertzealdetik Perez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak Parlamentuan ezagutzera eman duenez, 2009/2010 ikasturtean, euskaldun eremuan euskara eta ingelesaren eredua ezarriko duen lehen ikastetxea Elizondoko San Francisco Javier izanen da. Eskolako zuzendaritzak Iruñean bilkura izan zuen, baina ez zuen informazio aunitzik eskuratu, Iruñean ere ez dakitelakoz eredu berri hau nola ezarri. Errandakoak kezka sortu du, irakasle, guraso, udaletxe eta baztadar gehienen artean,  euskarak jasoko duen tratua eta eragina dela-eta. Kontseilariaren hitzetan, Nafarroan hemendik aitzinera ez dira eredu bakarrak ezarriko eta ingelesarekin batera jarriko dira.

NIk ez nahiz ez irakasle ez hetzitzailea ezta aditua eta ez dakit hori ona den edo ez, dakidana euskaraz ikasten baldin baduzu eta eskolatik kampo ez baldin baduzu erabiltzen euskara ez duzu memperatzen ,euskara jakingo duzu, euskara siux bat, jakina eta horri inglesa gehizen baldin baduzu haurrei nere ustez euskara erdi purdi eta inglesa berdin, hau da kaka zaharra!

Gautz hauek dira niri eramaten nautela pentsatzea euskaldun  zonaldea  (gehienak euskaldunak garelako) nahitaz ahaztuak eta bigarren mailako Nafarrak garela edo sobran gaudela bere Navarratik. Aldebatetik ez dira kapaz behar diren medikuak patzea eta bertzealdetik segidan oroitzen dira eredu eztabaigarria (nafarro osoan eta euskaren aurka doala dirudiena) patzeko .

Bertzerik gabe eta hemendik urte batzuk aurrera, akaso, baztanen agurtuko garen bezala , geroarte stargate eta bertze bat arte.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>