Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Bunkerrak

pello @ 00:49 Tagak:

Gaur, haur eskola berrie ikusten egon naiz, ikusi ondoren, horko zonalde erresidenzial horretik (merkatuzelai urbanizazio uste dut deizen dela) buelta bat eman dut eta txikitan hori Franziskanoen eskola, futbol zelaiak eta larreak zena,  horain urbanizazio pribatua, etxe adosatuak eta unifamiliarrak dira.

Horti buelta ematerakoan konturatu naiz etxe baten gibeleko lorategia orain dena han gaztetxoak ginenean,  bunker edo "nido de ametralladora"  bat zegola (txikitan asko jolastu dugu han barrauan eta gazterian denetatik egin genuen) honek urbanizazioaren ondorioz desagertu da, bertze bazuk sasik eta sastraken menpe eta bertze batzuk oraindikan ongi daude .

bunkerrak Ordokiko bunkerraen sarrera

bunkerrak  Alkurruntzeko tontorrean dagoen bukerraren  sarrera bat.

Bunker hauek ez daude bakarrik baztan-bidasoan, baizik nafar osoan (mugan) Gipuzkun eta seguraski pirineo osotan. Frankoko garaian egin ziren, espainako gerra zibilaren ondoren, bigarren gerrate mundialaren azken urtetan, Hitlerren Alemaniak gerra galtzen asten den garaian.

1944an aliatuak Paris askatu ondoren, Spainako erregimenak kriston beldurra dauka Frantziatik aliatuak edo kasu hontan aliatuak prestatutako gerrilla antifascistak, (maquis izenarekin ezagunak)  mugatik sartzea, eta muga babesteko bunker hauek ereikitzen dute.

Gerrilla hauek antolatuta zeuden, gehienak espainako gerran borrokatu zuten eta Paris askatu zun De Gaulleren armadan ibilitakoak ere, aliatuak utzitako armakin, Pau erabakitzen dute Espainian sartzea.

Aran ibarra inbasioarekin bat eginez, Nafarroan, bi talde haundi sartzen dira, bata 300 gizonekin Erronkaritik sartzan da eta bertze bat 200 gizonekin Esterenzubin elkartzen dira eta talde txikiagotan banatzen dira mendebalderantz abiatuz, hoietako talde bat Sarara iristen da eta bidasoa aldera pasatzea saiatzen da, Igantzi aldean daudenean espainiar soldaduekin topo eta tiroketa baten ondorioz 3 gerrillar hiltzen dute, taldea desegiten da,  batzuk preso artzen dute eta bertze batzuk ihes egitea lortzen dute  (hoietako batzuk Asturiaseraino  irisiko dira ).

 

Gertakizun hau dokumentatuta dago seguraski zonaldean bertze saiakerak izango ziren , Mugairen kontatzen da nola, soladadu talde bat iritxi berriak (Mugairen zegoen trena geltokia, orain bomberoak dauden lekuan), deituak izan zirela erranez, Bertizen , Reparazea jauregi  inguruan maki talde bat ikusi zutela, soldaduak zubian barrikada bat egin ondoren jauregiko lorategian sartu eta eta zuhaixka eta sasi atzean mugitzen zen guztiari tiroka hasi ziren, etsai akabatu ondoren ikustera joan zirenean etsaiak lau anka zeukaten eta kurrinka egiten zuten, zerri talde hau hiltzen zuten bitartean jauregiko nagusia eta etxeko langileak sotoan ezkutatu zeuden.

 

Mugaire eta gehien bat Bertiz, oso lotuta egon zen garai hoitan gertakizun hauekin, Mugaireko tren geltokira, soldaduak iristen ziren eta handik Baztan-Bidasoako  destakamentu, bunker edo postu guztietara banatzen ziren.

Berriz, Bertizko nagusia, armadako buruzagiei Aizkolegiko jauregia utzi (edo hauek artu) zien eta jauregi hori zonaldeko ejerzitoko buruzagien eta ingenieroen erresidentzia bihurtu zen.

bunkerrak  Aizkolegiko jauregia  (argazkia pirineo 300 web horrialdetik artuta dago)

Urte gogor hoietan, militarrak zeuden garaian izan zen Aizkolegi jauregiko sukaldea erre izan zenean , Sute horren ondorioz jauregia za zen gehiago erabili (kompotzea garestia bai zen) eta pixkanaka pixkanak ondatuz joan da gaur egun daukan itxura arte.

Garai hauek pasatu hondoren militarrak hemen segituko zuten eta hamarkada batzuk geroago ez nahiko espainar soldaduekin, baita ere amerikanarrak egongo dira, baina hori bertze historio bat da,                                                      ,

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>