Harrikulunka
Aste buru hontan bizkaiko lagun batzuk etorri zaizkit eta baztago txoko xamangarrienak ikusiz gain Elizondoko Jorge Oteiza museo etnografikoan egon ginen, eta sorpresa ikaragarria artu nun (ez nuelako lehenago ikusi ezta ezagutu ere).
Museoan, bertze gautzen artean txanpon bat erakusten da, han jartzen duen moduz txanpona K.a. lehenengo mendekoa da eta BARSKUNES hitza irakurtzen ahal da Iberiar alfabetuan (honek interes etnografiko eta historiko haundia izanen du , ezta?), txanpona harrikulunka inguruan aurkitua izan zen. (argazkia
Xabier Landa Goicoechearena da Copyright: © Xavier Landa/gourmet-image eta www.gourmet-image.com web horritik artuta dago)
Bizkaitar hoietako batek komentatu zuen;
- Ze demontre egongo zen iten txanpona galdu zuena, han goian, akaso ia joaten ziren hararaino harria nola kulunkatzen den ikustera?Egia errateko garai horretan eta lehenago ere, gizakia leku hoietatik ibiltzen eta bizi zen, zertaz harrikulunka ondoko parajian, Argibel, Albako Haitzan inguru horretan zutarriak, trikuharriak, harrespilak aurkitzen dira, Baztango mendi gehienetan bezala, megalito hauek gehienak eneolito garaikoak dira brontze eta burdin arokoak.
Argazki hau http://www.panoramio.com/photo/9657511 elbidetik artuta dago
Seguraski harri hau garai haietan (k.a lehenengo mendean) gaur bezala leku magiko eta xarmangarria izango zen, eta gaur egun gendea joaten den bezala akaso lehen ere joango ziren. Toki magiko bat denez eta leku magiko guztiak bezala, harri hau ere dauka bere kondaira edo ipuintxoa:
Diotenez Auza mendian bizi zen jentila (batzuk erroldan izena ematen diote) egun batian Auzaren tontorretik ikusi zuen nola Iruñan eraikuntza haundi bat egiten ari zela eta konturatzean eraikuntza hori kristauen katedrala izango zela eta idei berri hori zabaltzen hari zenez eta beren kultura galtzeko bidean zegoenez, oso minduta, harri puska bat artu eta indar guztiarekin bota zuen, katedrala suntsitzeko asmorekin. Ikusten ahal dugunez harria ez zen iritsi eta Argibel eta Albako haizaren tartean erori zen bertze harri baten gainean eta gaur egun dagoen erara geldituz, eta haizeak, harria mugitu eta kulunkatzen du eta hortik bere izena Harrikulunka.
Argazki hau pirineo 3000 web horritik artuta dago. Vigurik egindako argazkia
Leku magikoa hau, Elizondotik oso urrun ez dago oinez joaten ahal da lasai (txikitan ikastolarekin joaten giñen askotan) eta pirineo 3000 web horrialdean Vigurik argi azaltzen du nola hiritsten ahal den.



Zabaldu
del.icio.us















