Mariano Izeta
Azaroaren 28an Mariano Izeta III. sariketa , finala jokatu zen Elizondon eta Jon Elizetxe gartzaindarra nagusitu zen. Mariano Izetak bertsotzale eta baztandar amorratua zen, hortaz poztu nintzen bere izena daraman saria, finalan zegoen baztandarra irabaztean eta pixke emozinatu nintzen (pixket-pixket barrutik malkorik gabe, ez pensa) bere alaba Elizetxeri txapela patu zionian.
Erran dudan bezala ,Marianok bertsozaleaz gain, idazlea, euskaltzaindiaren urgazlea, dantzaria, (Santiago egunian dantzatzen den Ohorezko mutildantzan lerroburuan hainbertze urte ibili zen), ogibidez erlogularie eta baztan eta euskal kulturaren maitatzalea izan zen.
Elizondon sortutakoa 1915.ko Uztailan eta eskolako ikasketak bukatu ondoren, bere aitarekin hasi zen erlojugintzan. Mariano gaztia, euskal kulturan hazi eta hezi zen eta gaztetik euskararen inguruko gaietan murgildu zen, 20 urte bete gabe Elizondoko ikastolaren sortzaileetako bat izan zen errepublikako garaian, baita ere 1936an Elizondon egingo zen Nafarroako lehenengo bertsolari txapelketaren segimendua egingo zion. 40 urteak pastuta asten da idazten gehienbat eleberriak idatziko du baino baita ere "baztango hiztegia" 1996an izanik seguraski bere lan inportantena (Baztango euskeraren hitzak idatzita uztziz gain hainbertze hitz galduak edo belaunaldi berriak ez duten erabilitakoa berreskuratzen ditu). 19961. urtean euskaltzaindiaren kidea izan zen eta 2000ko azaroan ohorezko euskalzain izendatuko zioten
.Idazten eta erlojuak konpontzen zuen bitartez gainera baztango mutildantzak bultzatu eta hainbertze jendei irakatsi zien baita ere bertsolaritza sustatu zuen hainbat jaialdiz antolatuz,epailea izanik eta bertsaotzale Elkarteko ohorezko presidentea izanik. Lan horregatik eta bere herria,, Baztan eta Euskara maitazeagatik, 1997 Baztango bazar nagusiak aho batez Baztango seme kuttuna izendatzen dio
Marianok baita ere hainbertze komunikabidetan laguntzaile edo kolaboradore izan zen (nafarroko bi egunkarietan, Deian, Euskaldunon egunkarian...) eta nola ez Xorroxinen. Oroitzen naiz eguerdiko saioan, Marianok Elizondoko berriak eman ondoren, zeukan merkatu txiki bat, jendeak aurkitzen zituen gauzak, giltzak, karterak edo bertzelakoak erlojudenda xarmangarri hortara eramaten zuen eta berak irratitik erraten zuen zer zeukan baita ere animaliak saltzeko , zerriak erosteko et abar.. Nik bi aldiz joan nintzen giltzak bila larunbat gau garagardo hausarki edan ondorioz, bigarrena aldiz joan nintzenean galdutako giltza multzo eske, bertze gautzak apartez, erran zidan; -Hirugarren aldiz ez ditut gordetuko, Eztakit hitz hoiegatik edo ez baino ez nuen berriro giltzak galdu
Marianori gehienbat erlojudendan ikusten nion bere mahian eta bertzian bere anaia zegoen biak beti, oraindikan erlojudenda xume eta xarmangarri hortan sartzerakoan, lehen bezala dagoenez, irudikatzen dut oraindik hor dagola bere mahian, txapelarekin eta begian, lupa-tramakulo horrekin, pres solasian asteko.


Zabaldu
del.icio.us













