Agur Olentzero
Olentzero etor zenetik egun batzuk pastu dira eta ardoa (beltza, gorrie eta zurie) txampana, turroiak eta bildotxa alde batera utzita (gabon zarraarte) eta sabela eta burua berriro berreskuratu ondoren, pentsatzen hasi naiz ea ikazkin zahar honek zer uztzi digun bailara hontarako.
Egun batzuk lehenago, eguberriko aintzineko igandian baztango 15 herriko alkate-juradoak aukeratu dira, beno Elbetekoa ezik ,inork ez delako aurkeztu eta errege egunerartio itxaron beharko dute ea norbaitek agertzen den edo bertzenaz azken 2 urte hauek bezalaxe segituko dute alkate-jurado gabe eta ezta ere Amaiurren, Arraiozen, Gartzainen eta Oronoz Mugairen, herri hauetan ere ez zen iñork aurkeztu.
Iñor ez aurkeztea normala da, arraroa dena Elizondon eta Almandozen gertatu dena,bi hautagai izatea, Elizondon Xabier Torres 27 urtekoa eta Rafael Olaizola 51 urtekoa (orain dela 20 urte ez zen olakorik ikusi, bi hautagai izatea) erraten dute presio pixka bat izan zela eta jende mordoxka joan zela bozkatzera ,gehienbat gazte asko, Jendea, (adiñan sartuak) komentatu du gazteria
mobilizatu dela, eta hori ez dela normala normalki gauz hortaz pasatzen dutela, beno, jakinez azken bozkaketa orain dela 20 urte egin zela, normala ez joatea? edo hori erraten duena orain dela 20 urte (akaso gaztia izango zen) eta ez zen orduan bozkatzera joan?
Argazkia www.diario de navarra.es web horritik artuta dago eta argazkiaren
egilea Asier Vidondo da.
Azkenian gaztea irabazi zuen boto kopuru txikiz, 381-339 (42 botoz) . Eskerrak! gazteria mugitu zela? zertaz bimila ta piko biztanlez, 720 botu, benetan jende gutti agertu zen herriko etxean bozkatzera.
Almandozen berriz, orainarte alkate jurado izan dena Luis Roldan Astiz eta Mª del Koro Migeltorena aurkeztu ziren, hiz egin ondoren akordio batera iritsi zen herria, Igande 28 an egingo zela bozkaketa. Anizen Asier Martikorena izango da, Arizkunen Juan Kruz Iriarte Bañez, Azpilkuetan segituko du Jon Alkasena Irungarai eta baita ere Arantxa Zelaia Txokarro Berroetan, Juanjo Vidart Oskariz alkate jurado berria izango da Erratzun eta berriro errepikatuko dute Peio Orbegozo Iruritan, Francisco Javier Elizalde Lekautzen eta Pablo Zenoz Zigan
Herriko alkate aukeraketak albo batian utzita, Olentzerok , Baztango udalari idei bat ekarri dio (krisia uzten baldin badu) idei hori, Foru plazaren itxuraberritzeko ideien lehiaketa bat da . Lehiaketa hau aterako da eta idei hoien artean arau hauek bete behar dira:
-Erabilera anitzeko egoitza bat izan behar du, Turismo bulegoa, komunak, zuhaiztia, haurrentzako eremua...bertze gauz batzuek gain.
Hau egiteko ondoan dagoen aparkalekua erabili behar dute eta foru plazan integratu edo foru plaza bihurtu, baño parkiña ukituz 44 aparkatzeko toki galtzen dira ( eta sobran ez daude, jo! gai hau blogaren gai nausia da, azkenean atera da berriro!) eta honekin batera ia ahaztuta genuen arazo bat agertzen da berriro, elizako parkeko zelaiak parkiña bihurtu, Aspaldi agertu zen talde bat siñadurak billatuz parkin edo proiekto hori ez egiteko 380 siñadura bildu zuten eta ez zen gehiago entzun parkin horren buruz, proiekto horrek, haurren parkeko ondoan dagoen berdegune hori, parkiñan bihurtzen zuen, baina proiekto berriak hori eta haurren parkea ere asfaltatuko du eta parkea (txirrista eta ziburuak) "zirkuitua" edo "bederatzia"dagoen lekuan patuko dute.
Espero dut , Olentzerok udaletxe honeri lasaitasun pixkat eta gauz egiteko gogo pixkat bat gutxiago (bai bai gutxiago) ea ekarri die, herritarrek denbora txiki batean ainbertze obrak jasan ditugu, futbolzelai artifiziala, Joakin Iriarteko Karrikaren lanak (haurtzaindegia eta osasun etxean sartzeko arazokin) Jaime Urrutiako peatonalizazioa (erdi purdi) kotxeak segituko dira pasatzen ,zertaz udaletxeak egin duelako erdi-peatonala. kendu ditu espaloiak eta orain kale erditik ibiltzen dira oinezkoak eta kotxeak. Lan berria hasi beharrean ea akitzen duten aspalditik hasitakoak, haureskola berria bezalakoa, Urriaren 9 irekia egongo zela erran bai zuten.
Beno, akaso krisiarekin subentzioak gutxiagoak izango dira eta dirurik gabe ea lasaitasun pixka bat artzen dugun.
Akitzeko eskerrak eman nahi nuen Baztango Ikastolako guraso elkarteari Olentzerok Elizodora etortzeko laguntzeagatik ez bai nakien zuek bakarrik egiten duzuela eta ez daukazuela udaletxearen laguntza ezta ekonomikoki ezta antolakuntzan (errege kabalgatarako bai uzten dute udaletxeko arkupeak eta kale nagusia isten dute, kotxeak ez pasatzeko) eskerrak eman ondoren ere erran nahi nizuen aurten ez zaidala deus gustatu, kalejiara (ikastolatik Xaharetxearaiño) abiadura bizian egin zen (kriston prisa izango zeukan olentzerok opariak banatzeko) eta ez zen gelditu momentu baterez abesteko Olentzerori (abestien papera banatu zenuten) baina ez zen denborik, gelditzeko bidean zehar, Olentzerori abesteko?
Urrengo urte artio, agur Olentzero


Zabaldu
del.icio.us










