Amaiur biotzean
Urteberri, berri, zer dakarzu berri
uraren gainean osasuna ta bakea
urtetx, urtetx urtetxa nahi dugu,
Bestondoa ekarri du urtero bezala (urterzarra ondo pasatutako señalia) eta Baztanera, berri berri ez izan arren, Amaiurko monumentuko erakusketa ekarri du Amaiurko herrira . Amaiurko serorategian ikusten aldena, Nafarroko gobernuak antolatuta Amaiurko monumentuaren 25. urtea ospatzeko eta ia ia bi urte berandu iristen dena Amaiurko herrira.
Erakusketa hau oraindela urte bat Iruñan ikusi nuen eta han ez da erraten ezta ikusten ere nola Amaiurko monolitoa bihurtu zen napar eta euskaldunen askatasun sinboloa ez ta ezerrez aipazen Julian Belaz Medranorena (de Medrano) eta bere 200 zaldun napar agramondarraz. Zerbait komentatzen dena da nola egin zen 1922an eta baita ere ia ia 10 urte geroago 1931an monumentua sunsitu zela atentadu baten ondorioz, dinamita patu bai zuten napar askatasunaren ikurrari.
Erakusketa gehienbat ikusten da 25 azken urte hauek , nola amaiurko herriarengatik monumentua berraikitzen da edo errekuperatzen da1982an. Monolitoaren sinbologia eta 200 napar zaldunen gesta estaltzen da.
Gesta hori1521ko Irailan hasten da, Enrike II "zangotzarra"ren napar lealak Amaiurko gaztelua berreskuratzen dute Nafarrorako, ez bakarrik gotorlekua baizik Baztan -Bidasoako "marka" eta Hondarrabiako gotorlekua ere. Amaiurko gazteluaren kapitaina Jaime Belaz da, eta Miguel Jatso (Xabier santuaren anaia) Elizondon finkatzen da, berriz Hondarrabian Nafarroko mariskalearen semea Nafarroko Pedro (izen berbera daukana) kapitan bezala gelditzen da.1522ko Ekainan Gaztelaniarrak Belatetik Donoztebera iristen dira eta borroka baten ondoren naparrak ihes egin behar dute Baztan aldera (Donezteben Urtsuako Martin eta bertze batzuk, bat egiten dute gaztelaniarrekin), borrokako napar zaurituak Urdaxeko monastegira eramaten dute (Urdazubiko abadea Naparren kausarekin leala da). Uztailaren 15an gaztelaniarrak Amaiurko gaztelua sitiatzen dute eta lau egunez saiatzen dira 10.000 gaztelaniar (beno baziren nafar behamondarrak, baztandar batzuk Urtsutar batzuk ez denak, gipuzkuarrak eta alemaniar batzuk... )ezin lortuz gaztelua menperatzea, Azkenian leherriñe, nekatuek (lau egunez gau eta egun borrokatuz) janarik gabe errenditzen dira, geroxago eroriko da Hondarrabiako gotorlekua baino hemen gaztelaniarrak iritsi bezain pronto Nafarroko Pèdro (semea) errenditzen da, Amaiur ez da Naparren azken gotorlekua hego euskal herrian baino askatasunaren sinboloa bihurtezn da azken momenturartio mantendu zirelako borrokatzen.
Napar menderatu hontan belaunaldiz belaunaldiz Amaiurren gertatutakoa oroitu edo odolan eraman dugu eta 1879an " La asociacion Euskara" hasten da pentsatzen han gertatutakoa eta borrokatu zutenen memorian zerbait egin behar zela.1920an "La comision de monumentos de Navarra" baimena ematen du, erranez han hil zirenak Nafarro askatuaren azken dedefendatzaileak izan zirela. Hitz hauek eta baimen hau kriston polemika ekarri zuen, nafar batzuentzat (español nazionalistentzat) han hil zirenak frantsak eta espaiñol traidoreak ziren. Hika mika hoien gain 1922ko
Ekainaren 20an monolitoa inaguratzen da.euskal probintzien lau armarriekin eta "Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonei " leloarekin.
www.argia.com webgunetik artutako arhazkia
Horrela joan zen dena, arazorik gabe baina 1931 Uztailaren 26 eztanda bat esnatu zuen amaiurtarrei, monolitua lehertu zuten dinamitez. Ez zen jakin nork izan zen baina susmatzen zen Victor Praderaren (nazional españolista) ingurukoak zirela. Urteak iraun zuen monumentua horrela bere marmolezko harriek botaiak eta sakabanatuak baino 80ko hamarkadan Amaiurko herria (uste dut garai hortako gaztiak izan zirela) erabaki zuten eta lanean hasi ziren monumentu hori berreskuratzea eta baita ere defenditu zuten izenen ohorea eta 1982ko Urriaren 10an berriro zutik egon zen eta 26 urte ondoren segitzen du eta betirako zutik egongo da.
bideo hontan , monollitoak 25 urte bete zituen ospakizunaren eguneko momentu batzuk ikusten ahal dira.


Zabaldu
del.icio.us










