Parkour Baztanen
Parkour baztanen edo Arizkungo traceurs, ez nekien nola izendatu post hau, baina gogoak neukan zerbait idaztea Arizkungo gazte hauen buruz. Iraila hontan ikusi nien Lamiarritan, hango zelaian, (laxoa jolasteko zena eta 80ko hamarkadan futbol porteria jarri zutela eta orain ez fubola ezta laxoa jolasten dena)eta harrituta eta txundituta gelditu nintzen egiten zuten gauzekin. Bereala konturatu ninzen zerikusi haundia zeukala oraindela hamar urte (gutxigora behera) agertu zen franziar pelicula batekin,Yamakazi izenakoa, han gazte talde bat Parisko kaleetan, paretak igo, teilatu batetik bertzera salto egin, eta alako gautzak egiten zuten eta kirol hori edo baztuentzat, bizitzeko modu bat, "le parkour" deitzen da (franceses parkour errekorridoa erran nahi du). Ba hori bera egiten dute Arizkungo traceurs (hilarak edo lerroak trazazailea)
gazte hauek eta batzuk erran behar oso gazteak direla. Talde bezala los gatos del barrio izena daukate eta Bozaten hasi eta mundura zabaldu dira interneteren bidez, youtuben hainbat videoak zinzilikatuta daukate, baita ere daukate web horri bat fotologa eta gainera telebistan agertu dira etb,ko Navarra directo saioan.
argazkia www.fotolog.com/losgatosdelbarri web horritik artuta dago
Arizkundar hauek egiten dutena , kirol bat gain, pensatzeko modu bat ere da, berek erraten duten bezala burua argi izan behar duzu eta zuk, zure gorputza bakarrikin (indarra, xaulitasuna...) aurrean daukazun traba guztiak gaindituz joan behar zara ,dena aurrera atzera begiratu gabe, trabak ez bakarrik fisikoki (etsi bat, pareta bat..) baizik baita ere bizizako trabak,izain daiteke, gaztetasuna edo gazteria aldarikazeko modu polit bat da (nik gazte izan nintzen garaian , pasotismoa eta deus egitea izan zen gure gaztetasuna adirazteko erabili genuna).Ala ere trabak guztiak gaindituz gain, gazteriaren bidearen amaiera gurea bezalakoa izango da, hau da heldu akomodatu eta hipotekatu batean.
Atera zaidan txapada filosofiko hau albo batera utzita, eta irudi bat mila hitz baino gehiago balio duelako, adibide moduan, ikusten ahal da bideo honetan Baztandar traceurs hauek Arizkungo edozein lekutan parkour praktikatze.
Gehiago ikusteko youtuben " los gatos del barrio" jartzen bideo gehiago agertuko dira , hau 6, da eta behipin 7 daukate eta argazkiak ikusteko edo beraiez gehigo jakiteko, bisitatzen ahal duzue bai beren web horrira .http://losgatosdelbarrio.weebly.com/index.html edo baita ere beren fotologan www.fotolog.com/losgatosdelbarri
Animo, segi ezazue egiten gustatzen zaizuena eta guk gozatuko dugu egiten duzuenakin.


Zabaldu
del.icio.us















