San Anton
Ilbeltzaren 17an San Anton eguna ospatu da Elizondo eta asotiz hori erraten duena "Sasoian sasoiko, San Antonez ospelak belarriko" eztakit bete den ia ke ta gaur egun goxoa eta epela izan den. (beno gaur arte bai otza in dugula eta norbatei bai aterako zitzaion ospelak)
Gaur seguraski ez da lehen bezala biziko festa egun hau, ziur nago baserritarrak eta nekazariak gaur goizean ez dietela etxaldeko aberei bazka bikoitza eman aspaldi egiten zen bezala, gaur bere jai eguna bai da eta, ez diete eman, apenas badelako etxaldetan lan egiten duten animaliak (traktoriak,empakatadorak...baizik) eta gaur ospatzen dena da San Anton, lanerako erabiltzen diren abereen nausie eta zaintzailea, eta sanantonen, abereen bakantze eguna da eta aspaldi aspaldi herritarrek joaten ziren aberekin elizara eta mezaostean abereak bedeikatzen zituzten gaixotasunik babesteko urte osorako. Eztakit nola iritsi den Egipton, VI.mendean bizi zen Anton izeneko gizaseme bat basamortura predikatzera joan zena, santua bihurtu eta denborarekin animalien zaintzailea bihurtu, beno batzuk erraten dute erdiaroan, francian San Antonio omenezko monastegi batean izan zirela lehenengoak zerriak ekoizten edo ezitzen. Gizakiak neilitotik erabiltzen ditu animaliak eta ziur nago, gure arbasoen " basajaun" moduko, abere zaintzailearen ordez erdiaroko tenore batean , (festa guztiak bezalak) kristanizatuko zuten eta bere egutegian agertzen zen saintua patuko zuten (baitare gautz iduritsua gertatuko da 0tsailan Santa Aguedarekin)
Aspaldiko gautzak gibelean utziz, gaurko eguna azken urtekoa bezala izanda, baserritarrak eta herritar batzuk mezara joango ziren eta mezatik plazara, zozketara (zozketan ateratzen den dirua ,Joakin Iriarte zaharetxerako da eta erraten dute horrela daramala izanez eun urte baino gehiagotik, egin zenetik). Zozketa hasi baino lehen, giroa berotzen egon dira Jon Barberena eta Jon Elizetxe bertsolari baztandarrak, bertso gehienak baserritarrez, nekazariz eta animaliz buruz izan dira eta haietako batean, plazan tripazale asko gehiago bazela bertsozalez baino komentatu dute eta egia zen plazako ezkerraldea jendez beteta zegoen baztanzopak zain (dohainik, udaletxeak emandak), baita ere, hauek ordainduz Taloak baziren (nola ez gaurko festa bat talorik eta taloak erosteko lerro luze hori gabe).Tripa bete eta zinzarria busti ondoren zozketa hasi da.
Baztanzopak prestatzen eta baztanzopak dastatzen
Zozketatu dena beti bezala izan da, beno beti bezala ez, txikiak ginenean ez zen aratze bat lehenengo saria izaten baizik behi bat eta goizetik Elizondoko karriketatik paseatzen zuten errapiak erratu gabe, gaur egun berriz aratzea ez dute kamiotik jeisten. Lehenego saria bi aldiz zozketatatu ondoren (ateratako lehenego zenbakia ez bai zen saldu) sariak horrela geratu dira.
1.ARATZEA 9130
2.TXERRI EDERRA 7759
3.BI BILDOTS 11396
MAGRA EDERRA 11866
Egun honetako gauz pertsonalekin akituko dut post hau erranez orain dela 12 urte nire izeba bati tokatu zizaion (orduan beia) lehenengo saria eta egun berberean saldu zun, diru mordo bat ateraz eta bertze gauza asko oroitzen naizela, txikitan urte batean igo ziguten zozketako zenbakiak ateratzeko eta akitu genuenean haur bakoitzari 100 pezetako billetea eman ziguten, hori bai izan zela diru mordoa.


Zabaldu
del.icio.us











Iepa Pello, nere lekuan utzi zinuen galderari erantzunez, borrisko hori eguerrietako argiek dire! Xarmanta zure bloga! Ongi ibili!
kolorezko muxuak — 2009-01-18 - 12:32:10 GMT 1
Baztan zopak eta Baztan pozak. Tarteka Baztan prozak ere bai... Aupa Pello, segi fuerte Baztango berriak eta zaharrak biltzen, San Antonak eta parkourrak (arrunt ona, harrituta geratu naiz). Baina norbaitek bertigoa eta "horro vacui" zer den experimentatu nahi badu, gomendatuko nioke, Arizkunen pareta saltoka ibili beharrean, Arizkunenean eskailerak igotzea ganbararaino, kontzertu, hitzaldi edo antzerki bat ikustera. Hori bai dela jauzi mortala! Joan den larunbatean hatsaina hartu nuen auzoko lau katuak benetan lau (eta ez gutxiago) izatera ailegatu ginela. Gero bai, sustoa gainetik kendu eta irri handi batzuk bota genituen ("Euskara senzilloaren manifiestoa" bikoteatroa, primerakoa) geure buruaren kontura.
Iperra — 2009-01-26 - 22:08:18 GMT 1