Ursuako ermita
Urtarrilako 25ren Igande gauan.
Asteburu haizetsu hontan ia ez dut denborik izan post berria igotzeko, hainbertze adarrak kendu behar izan dut larrainetik eta teilatuko hainbat teila berriro patu izan behar dut haizea eraman zituelako.
Asteburu hau, joan den astekoarekin konparatuta arras desberdiña izan da, (behintzat meterologikoki), bertzia egun ederra in zun, neguko egun goxo eta eguzkitsua atera zen eta alabarekin Arizkungo inguruan ibili giñen argazkiak ateratzen fotoblogarentzako, Ordoki, Lamiarrita, Bozate eta azkenian Urtsuako jauregi zaharran egon giñen. Ermita zaharrari argazkia atera eta fotoblogan zinzilikatu genun eta aste hontan zehar, bizkaiko lagun batek (Mikel) mezu bat uzi zun erranez hori izan bazen kanta herrikoia kontatzen zuen gertakizunaren tokia eta ea zer banakien gehigo kondaira hori buruz.
Ba bai ermita hontan gertatu zen gertatutakoa eta dokumentatua ez egon arren , egitakoa izango zen eta ahoz ahoz eta abestiarekin, belaunaldiz belaunaldiz garai hauetaraino iritsi zaigu. Kuriotsoa egiten zait ipuinan erraten dela (nere amatxi horrela kontatzen zidan) Urtsutarrak, Nafarroko famil haundienetako bat zirela eta Nafarroko erregearen ondokoak edo urbilak zirela, datu honek erraten digu behinpin 1512. urtea baino lehenago izango zela (gaztelaniarren konkistaren urtea) ia ke ta urte bazuk geroago, Urtsako Martin bat egingo zun gaztelaniarrekin eta Amaiur sitiatuko du eta bere "lan onagatik" gazteluko atearekin ordainduko diote eta bere dorretxean patuko du. Hemendik aurrera urtsutarrek, Carlos V eta Espainako urbilak eta morroiak izango dira. Dokumentatua ez egotea ere izaten ahal da urte hontako dokumentuak falta direlako Nafarroko artxibategian (dokumentu gutxi badira konkista garaikoak, urte batzuk lehenago urte batzuk geroxago). Gai hontaz asko dakiena Elizondoko, Pedro Esarte historatzailea da.
Historiako kontuak alde batera utzita, kondaira, ahoz ahoz trasmititu da eta Euskal herian ezgu ezna baldin bada Mikel Laboak egin zun kantaren bertsioarengatik izanen da, eta orain dela bi urte, Xorroxin irratiak eta Dindaia fundazioak, "Baztango ipuinak" izeneko liburutxua argitaratu zuten eta bertze ipuin batzuk artean "Urtsuako ermitan " ipuina agertzen da, baztaneraz idatzita eta argi eta garbi kontatzen du han gertatutakoa.
Arizkungo Urtsua jauregi zaharran:
Urtsuako jaun batek ezkondu behar zen Iparraldeko neska batekin, bere anaiak, apaiza zela, konturatu zen bere arrebak haurdun zegola eta gurasoen jauregian eduki izan nahi zun baina arrebak ezpata batekin agindu zion bere anaiari, afera hontaz ixiltzeko eta berak famili haundiko batekin ezkonduko zela . Azkenian ezkondu ziren eta andregaiak ezkontzarako ehunka zikiro, urrezko koilaraz horniturik eta guzti ekarri zitun
Senarrak berehala jakin edo sumatu zun bere emaztea haurdun zegola eta goizian, jeki bezain pronto, exeko mutiko bati agindu zion, zaldia ermitaren ondoan pres zezala baino lenago, zaldiaren ferrak aldatu dezala, hau da aintzinekoak gibelaruntz patzea.
Gau hortan oheratzerakoan, senarrak galdetu zion emazteari ea ez bazun ikusi behar etxeko ermita, zerbaiten errezatzeko badere.
Biok joan ziren ermitara eta iristerakoan zizta batez, senarrak emaztea hil zun eta in nomine patri batean zaldian igo eta lauringoan alde egin zun Franziaruntz eta zaldiaren oinatzak alderantziko norabidean ihes egin zula markatzen zuten.
Bertze aldetik,abestiak kontazen duna da , neskak ez duela nahi joan Urtsuara triste bai dago (dirudi) haur dun dagolako. Baino hobe izango da ikustea eta irakurtzea (karaoke moduan dagonez) bideo hontan, http://es.youtube.com/watch?v=r38xqw0nF3U (eskerrak Mikel bilatzeagatik)
Akitzeko komentatu nahiko nuke , bloga "banda sonora" daukala, eskuinean, azken zutabean aurkituko duzue "jamendoko" widget-a bat, sakatzerakoan entzunten dena Unama taldea da, Ziburutarrak, euskal folk, celta, soinu melankolikoak... iten dutenak eta azken aldi hontako post-ak aspaldiko kontuak eta kontu zaharrak direnez (gehienak) iruditu zait ongi geldituko zela.


Zabaldu
del.icio.us










