Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Otsailakin buelta eta azken otsoa.

Gibeleko postan komentatzen nuenean , nire amatxiren teoria buruz, (otsoak bertze hilabetetan ere bazirela etabar...)  lagun batek hori erakurri eta segidan erran zidan; nire amatxik iñolaz ez zuela ikusi otsorik eta bere garaian, Baztanen ez zirela  otsorik gelditzen, Otsoa(denak akabatuta zeuden), nire amatxik 85 urtekin hil zela eta gutxi gora bera ehun urte atzera hitz egiten ari ginela erraten nion eta berak ezez, otsoak beipin XIX hasieran desagertu zirela Baztandik, errepikatzen zidan. Gai hontaz ezerrez nakiela eta seguraski bera arrazoia zeukala, horrela  gelditu zen gauza, baina ia etxean oroitu nintzen, noizbein zerbait irakurri niola Mariano Izetari otsoen buruz Baztanen, eta bai, bere "Baztango kontuak"ren liburuaren  artikuluan batean, otsoak Baztanen izena daukana, kontatzen du, seguraski izango dena Baztanen harrapatu  izan zen azken otsoaren kontakizuna edo geratakaria. Mariano Izetak komentatzen du aspaldiko kontu bat dela, Berroetan gertatua baino ez dakitela noiz baina ehun urte bai seurik. Honek nire lagunarekin neukan arazoa  ez du argizen ,liburua 1999 argitartua denez , ehun urte azera gutxi gora-bera nire amatxi jaio zen urtetik urbilago dago (1911) berak erraten zuen datarengandik, baiño liburua, urtentan emandako berrien bilduma denez akaso urte batzuk lehenago idaziko zuen eta hori gertakizunaren data atzeratezen digu, nere lagunaren datara urbiltzen. Ez argitu edo bai argitu ,kontakizuna ederra eta xelebrea da.

BerroetaErran dugunez Berroetan gertatutakoa, eta Berrotakoa zen Juan Tomas Inda artzai eta bere artaldea Uzterketako Lepoan zeukan, Denbora hortan bai omen ziren otsoak eta Uzterketako lepoa otsoen pasabidea omen zen. Otsoek sarraski izigarriak egiten omen zuten eta ardi aunitz galtzen ziren.

Juan Tomas artzaia izanez gain, pilotaria ere zen eta Ibañetan dagoen Pilota soro zelaian, laxoan jokatzen zuen bertze artzaiekin. Egun batez Urri aldera, bazen desafiozko partide bat Berroetan, lau berrotar bertze lau baztandar kontra (bertze herrietatik oberenak bilduz). Juan Tomas larunbatean etorri zen etxera biharaminean partide jokatzeko. etorri baino lehen Uzterketan otso-artea (tranpa) patu zuen. Larunbata arratsean otso bat erori zen hartan eta igande goizean artzai lagun batek otsoa ikusita artean arrapatuta, bizkor jeitxi zen Berruetara Juan Tomaseri kontatzera. Partide jokatzen ari zen eta akitu bezain pronto, otsoarena kontatu zion. Lagun batzuk bildu ondoren eta sataiak eskuan harturik abiatu ziren Uzterketa aldera eta han aurkitu zuten otsoa hanka batekin harrapatuta eta atxikike hasia zen bernalzaña moztu nahian. Gizonak hori ikusita, satai ukaldika, indar guztiaz eta zanpaka aritu ziren, otsoa hil zuten arte.

Otso hura izanen zen, hain segur, Baztanen  harrapatutatako azken otsoa edo behinpin ezaguzen duguna , Juan Tomas pilotari famatua bai zen bere garaian eta Baztan osoan kontatu zen xelbrekeri eta "trebetasun" hori. Famatua zenez. erran behar bere izenian bazirela bertsoak eta denbora hartako bertso batek horrela dio:

Berroetako Iturralde

galtza-purdi lazo

Balkarlosen sakiak

botatzen ditu paso.

 

Baztango kontuak

 

 

 

Historia hontaz gehigo jakiteko eta baztango bertze kontuz bazutaz ere, Mariano Izetaren "Baztango kontuak"(1999) liburuan aurkitzen ahal duzu eta bere literatura goxotaz gozatu ere.

Erantzun bat »

  1. Otsoak otso, hilak hil, ez da izango ba Otsoilak?je,je,je segitzak horrela Pello

    Lamizuri — 2009-02-22 - 21:49:38 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>