Eliwood
Atzean utzi dugun aste hontan ziniaren festa izan da, oskar sariak eman bai dira ta, eta honek burura ekarri nau, lagun zinefilo batek, nola kontatzen zigun aurkitutzen zuenea konexio bat Baztan eta zinea, gehienbat bitxikeri hoiek Elizondo buruz izan ziren.
Bitxikeri hoiek ez ziren Baztanen egindako pelikulak, gañera asko izan dira ta. hasita la conquista de Albania, escorpion... vacas... la sombra de nadie eta akituz, orain dela bi uda filmatu den azkenarekin escalofrios , baita ere hoietako batzuk seri b deitzen direnak. Bere bitxikeriak gehienbat izango zieren "elizondo" hitza agertzen den pelikulak.
Dena hasi zen orain dela urte asko, Saioa ostauan bideoak jartzen zuten garaian (lehenego videoclub Baztanetik alokatuak eta Baztango lehenegoetako bideoerreproduzgailuan emanak) ba arratsalde batian han giñen pelikula ikusten, Prety woman zen eta hasi bezaion laster elizondooo!!!.. hitza irakurri ginuen eta Saioan giñen guztiok, ovni bat ikusi bagenu bezala, ahoa irekita, denei begiratuz aho zabal eta liluratuta komentatu genun;-Elizondo?
Gero jakin genun, denborarekin Elizondo hori, Hector Elizondoren izena zela kredituetan, Elizondo actorea, hoteleko direktorean papera anzezten zuen prety woman-en eta denborarekin ezagunago egin zen jatorriz Puerto Ricokoa baina aita euskalduna duen aktorea.
1936 sortua New Yorken eta arbasoak euskaldunak zituenez bere abizena daukan herria , ezagutzera etorri zen uda batian eta probetxatuz hemen zegola urte artako "el pais del Bidasoako "kortometraien zertamena inaguratu zun (uste dut bigarna izan zela 1999an).
Baina benetako bitxikeria da, "blues brothers 2000" izeneko pelikula agertzen dena, Pelikula hau dos granujas a todo ritmo pelikula mitikoaren "secuela" da. Aldi hontan kartzelatik ateratzen dena Elwood blus (Dan Aykroyd) da eta Belusi hil zenenez (benetan)
bere anaia ordezkatuko duen Jhon Goodman topatuko du eta berriro blues brothers taldea bilduko dute eta horrekin batera berriro arazoetan sartuko dira eta lehen pelikula bezala, poliziek hasiko dira arrapatuz nahi baiano kasu hontan neska polizi bat izango da eta maiz bere izena erraten da "la teniente Elizondo" . Lotinant honek Mia Peeples aktore amerikandarra (jatorriz latinoa) anzezten du
Bertzekasu bat izanen da "Idiocracy" pelikulan agertzen dena, Sipnosia da etorkizuna 2500 urtean, mundu guztia ergela izanen da (hasieran azalzen da zergatik) eta hoietako ergeletatik ergel gutxiena dena, Estatu Batuetako lehendakatia da eta kasu hontan mandataria beltza (fikzioa zen) boxealari hoia da eta bere izena ..."El presidente Elizondo". Egia esteko bersio originalan Camacho izena dauka baino gaztelerara doblazerakoan
Elizondo abizena jarri diote. Beltza izan arren latino puntua dauka.
Konturatzan algara, Elizondo hitza abizen latino bat dela, izanez gehienbat Mexiko aldean, adibide bezala,telebista batean ematen zuten "Pasion de gavilanes" serian, protagonista femeninoak, Elizondo ahizpak ziren eta baita ere Elizondo da 2005. urtean miss Mexiko izendatutakoa, Laura Elizondo.
Itsasoko albo hontara bueltatuz, ere aurkitzen ahal dugu Elizondo hitza kasu hontan izengoiti bezala, Jose de Elizondo, etakidea eta Carmelo Gomezen larrua daukana Imanol Uriberen "Dias contados" pelikulan. Bertze Jose de Elizondo zen, aspaldiko "Carmen" pelikulan Sara Montielerekin Carmen paperean, agerzen den kaboa eta gizonezko protagonista. Pelikula hortan esaldi bat badago euskaraz, militarrak "demonioak" erraten du Carmen ijitoak, ur zikiña bere ondora botatzen duenean eta hori enzutean eranzuten dio;
-zu bai demonioa
Militarrak harrituta nongoa den galdetzen dio eta nola dakien euskaraz ere, Carmen txikitan urte asko Etxalarren ubizi izan dela azaltzen dio eta han zerbait euskaraz ikasi zula ere .
Militarrak Jose de Elizondo izenarekin aurkezten da eta hemen hasiko da bien gorroto-amodiozko harremana. Carmen nobelak, Prosper Merimme historiazaile eta arkeologo frantsak idatiz zuen, beraz ez da kasualitatea protagonistak eskualde hontakoak izatea. Prosper Merimme lanagatik Andaluzian egon zen aldiz askotan eta Franziara bueltatzerakoan Baztandik pasatzen zuen eta lekua ezaguna zeukan eta ez zeukan arazorik Jose de Elizondo "cabo del Regimiento de Dragones de Alcalá" personaia sortzeko, edo akaso batzuk erraten duten bezala, Jose ezagutzea, egizkoa izango bai zen.


Zabaldu
del.icio.us
















Aupa Pello:
Benetan bitxia zure Eliwood honetan bildu duzuna. Berriki telebistan "Carmen" filme berria eman dute, Vicente Arandarena. Kaxkar xamarra, baina Paz Vega (Carmen) eta Leonardo Sbaraglia (Jose) gu baino beroago solasten dira euskaraz (nago amorio kontuetan ere oraiko mutil baztandarrok epelxeagoak ez ote garen)
Iperra — 2009-03-17 - 10:25:11 GMT 1