Baztan bertso saio
Heldu den Larunbatan, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala (azken urte hauek bezala) Elizondoko Lur aretoan izango da. Finalera iritsi diren 8 bertsolarietatik , Elizondar bat izango da .Jon Barberena, azken bi urte hauetan txapeldunordea izan dena, ea erraten den bezala hirugarrenian heldu den garaipena.
Irabazten baldin badu, (errexa izango ez dena hor ere egongo direlako Silveira bere bortz txapelekin eta orain arte txapela eramaten duna ,Julen Zelaieta), ez da izango irabazten dun lehenengo bertsolari baztandarra , zertaz 1994an eta 1999an Bittor Elizagoien Arraioztarra txapelaren nagusi egin bai zen

Julen Zelaieta iazko finala Bittor eta Jon 2007ko finalan
Baztan , ain zuzen Elizondo, garranzi haundia dauka Nafarroko txapelketan, lehenengoa 1936 urtean Elizondon egin bai zen, Antxitoneako trinketian. Nafarroako Bertsolaritzaren aro berri baten hasiera izan zen, Baztan, Bortziriak, Malerreka, Baigorriko... Eskualde horiek guztiak ordezkatu zituen Elizondon izan zen txapelketa hartan. Ez zeuden Nafarroako eskualde guztiak ez eta bertsolari guztiak ere, baina lehen urratsa emana zen jada, eta orduan, txapela eskuratu zuna Juan Felix Iriarte "Bersinato" izan zen, Sunbillan sortutakoa baina Bankan
bizi zen bertsolaria. Garaipen hau baloi izan zion 1936an Donostian egindako "II bertsolari gudan" (garai hartako txapelketa nagusie) lehiatzeko.
Gero gerra helduko da eta honen ondorioz ez da urte dexenta bazutan Txapelketarik izango.Txapelketa honen segimendua egiten eta baita ere antolamendua, 21 urteko Elizondar bat egondo da, Mariano Izeta
Geroz etorri zen Txapelketaren bigarren aldia. Príncipe de Viana erakundeko "Euskararen aldeko saila" izan zen Nafarroako bertsolaritzari piztu aldia eman ziona. Bere itzalean ospatu ziren 1960tik 1966ra Nafarroako Txapelketaren 6 edizio. Nafarroa Beherean Xalbador aski ezaguna zen ordurako eta baita Mattin lapurtarra ere. Nafarroa Garaiko bertsolariak beren burua ezagutarazteko aukera ederra izan zen txapelketaren bigarren aldi hau. Eta zer esanik ez bertsozaletasuna hedatzeko. Baztan-Bidasoa bazterrak utzi eta Larraun, Basaburua, Sakana, Iruñerria... hainbat eskualdetara zabaldu zituen bertsoak bere doinuak. Garai hauetan Mariano Izetak txapelketako eta bertso saion kronikak iegiten zitun Príncipe de Viana erakundearen aldizkariarako eta baita ere erakunde honen bidez bertso saio dexente antolatu zitun Baztanen (Elizondon, Errazun, Arizkunen...) berak eta Klemente Ezkurdia Gorritirekin, abeltzaina, bertsotzale eta baztandar bertsolariaren laguntzarekin eta Garai hartako oberenak etortzen ziren; Uztapide, Mattin, Xalbador...Azken honek askotan erraten zun;- Nitaz berhartzen bazarete, Auzako kaskotik ohiu bat egin eta etorriko naiz (auza erdian dagoenez, alde batetik Urepel eta bertzetik Baztan) eta saio hoetaik bueltan Izpegiko bentan, erraten dute han bai entzuten zela paregabeko bertsoak eta bertsoen benetako giroan.
1979an berriro bueltatuko da txapelketa eta hauek bai (gauregun arte) Nafarroako bertso txapelketa izena eramango dute, finala urte hartan Lesakan jokatuko da eta Joxe Miguel Arguiñarena eskuratuko du txapela eta txanda hontan gure Marianok 1986artio egongo da epailanetan. Urteak pastu ondoren 2006an Elizondo hartuko du berriro finala, lehenengo txapelketa hortatik, 60 urte gerorago.
Marrazki hontan ikus daiteke Silveira eta Barberena, Zelaietaren txapela konbenzitu nahi beraiekin joateko.



Zabaldu
del.icio.us
















iep!!
eskertzen dire nere blogeko loreak!jeje!
jo, ba lenguan topatu nun blog honen helbidea(enaiz oroitzen nun) bino enun sartzea lortu.(orain nire estek-etan sartuko dut ta listo!)
ta, laruntin...saiatuko gara ahal dena egiten! holako animoekin gustora joaten da bat final batera!
milesker!!
hurrenarte!!
Julen Zelaieta — 2009-03-19 - 03:16:45 GMT 1