Ongietorriak
Ongitorria udaberria, garaia zen, negu luze hau ondoren, gereziondoak lilitan daude, edo beipin egon behar ziren, etxekoak ezta ostorik atera dute oraindik, egun eguzkitsuak izan dugun arren, freskoak segitzen dute izaten eta erranairu zahar hori erraten dun bezala Martxoan laño noraino, apirilean elurra haraiño, eta ez dakit non edo nori entzun dut oraindik bertze elurtea gelditzen dela.
Ongi etorria ere Nafarroako txapeldun "berriari" ,Larunbatan izandako final eder horretan, (desenpate ta guzti izan zen), seigarren aldiz irabazi dun Xabier Silveirari. Errexa ez zuen izan hor bai zegoen Julio Soto gaztia, betso saio polita in zuna eta urrengo urtetan, zapela irabazteko aukera haundiak daukana, gogo berdiñakin bueltako zela erranez, jendearen txalo zaparrada haundia jaso eta bertze bat, bertze bat eskatu zioten. Silveirak aurten (etxean akaso ez zaielako txapelik gehiago kabitzen) jendeari eskeini eta txapela bota zien, Lur aretoko ikusentzuleek txapeldunak ere bertze bertso bat botatzia behartu zuten. (Argazkia bertsotzale elkarteko weeb horritik artuta dago)
Eta ongi etorria ere, hori bai da bere leloa KORRIKAri. Haurten korrika 16a Baztanera iritsiko da Astelehen 30an Oronoztik sartuz Elizondoraiño, han buelta eta berriz Iruritara eta handik, Ziga, Aniz eta Berroetatik Almandozera. Badator badator korrika!!!.
Hain zuzen hau izango da ibilbidea eta ordutegia.
|
KILOMETROA |
HERRIA | DATA | EGUNA | ORDU |
| 980 | ORONOZ | 09/03/30 | astelehena | 16:32:33 |
| 983 | ARRAIOZ | 09/03/30 | astelehena | 16:52:03 |
| 986 | IRURITA | 09/03/30 | astelehena | 17:11:33 |
| 988 | GARTZAIN | 09/03/30 | astelehena | 17:24:33 |
| 989 | ELIZONDO | 09/03/30 | astelehena | 17:30:24 |
| 993 | IRURITA | 09/03/30 | astelehena | 17:55:06 |
| 997 | ZIGA | 09/03/30 | astelehena | 18:22:24 |
| 1000 | ANIZ | 09/03/30 | astelehena | 18:41:54 |
| 1002 | BERROETA | 09/03/30 | astelehena | 18:54:54 |
| 1004 | ALMANDOZ | 09/03/30 | astelehena | 19:07:54 |
Gehiago jakiteko bisitatu ezazue korrika 16 web horria.

Bideoa eta audioa euskaltubetik artuta dago, bideoa "Bideolarik" igotakoa eta audio ere euskaltubetik jeisten ahal da.
Korrika 30an helduko da, baino lehenago Elizondon, Korrika kulturalaren
ekitaldi bat izan zen , txikiei zuzendua eta herri ezezagun bati buruz zijoan , Atxikistan izeneko herria, eta nola iritsi behar zuten Atxikistanera Kanpanoluo orkresta ospetsua kontatzen zuen antzerkia.
Baina dena ez da ongietorriak baita ere agurrak eta hilabete hontan agurra erran diogu Oronoz-Mugairiko kontsultategian zegoen larrialdietarako puntuari. Honek baztandarren haserrea bertzerik ez digu piztu.
Herrietako alkateen lehenengo ekimena, prentsaurrekoa izan zen, (otsailaren 11an argazkian. argazkia ttipi--ttapatik hartuta dago, larrialdi zerbitzua ez desagertzeko eskaria egin zuten) eta Batzar Nagusiaren bilkura berezia etorri zen gero. Orain, herriz herri, bertze aukera dago: baztandar guztiek bere kexa aurkez dezakete Nafarroako Arartekoaren aitzinean, posta elektroniko edo arruntaren bidez.
Oharrarekin batera, erabil daitekeen gutun eredua ageri da: «Osasunbideak gaueko 10etatik aitzinera Oronozko mediku-erizain lantaldea ezabatzeko erabakia hartu du. Bidegabea izateaz gain, ausarkeria galanta iruditzen zaigu. Hau delaeta zuregana jotzen dugu arazo honen aitzinean esku har dezazun».
Gutun eredu hau kopiatzen ahal da eta Nafarroko Arartekoren web horriko kexen atalera joan itsatsi eta formularioa bete zure datukin
Etxean kexa bidali genun (euskaraz eta bertze bat erdaraz) eta berehala email batekin erantzun ziguten (erdaraz),kexa estudiatuko zutela baino nabarmendu zuten Gobernuko erabakietan ez duela gauz haundirik (ezerrz) egiten ahal.
Ba gauz hauetan bakarrik kexatzea gelditzen bai zaigueta forma errexa bai dugunez, ba kexatu gaitetzen .
Udaberria benetan etortzea esperantzakin uzten dizuegu, bertze bat arte.
Ondo izan !!!


Zabaldu
del.icio.us















