Auza, han baduk gauza
Barride bati ortzilarean entzun nion aspaldiko erranairua , " Auzako kaskoan bertza, bihar egun beltza" ,eguna freskua zen baini eguzkitsua eta Auza kaskoa beitu eta odei, laino beltz bat inguratzen zion, hau da goibeltzen ari zitzaion tontorra.
Hori erran ta hori izan, Larunbatian berriz egun euritsua hotza eta ekaitzaren ondorioz arratsaldeko azken orduak beltzak izan genun, iluntasunean pastu genun argia joan zizaigulako bi ordu paretan, behinpin zoko hontan.
Orduan bururu etorri zizaidan bertze erranairu bat "kasu! Auzan baduk gauza, baina nehork ezin har" . Baztango mendi honek bere 1.305 metrokin bailarako bigarren mendi altuena da Saioaren atzetik baina Baztango mendirik misteriosuna edo magikoa da. Baztango herri eta leku askotatik ikusten edo nabari agertzen da, sendotasunez altxatzen bai da, bere albo batean aspalditako graziar batek utzitako arrastroa ere dauka, Jana deitzen diote zoko hori.
Auza majikoa da hasierako denboretatik bere inguruan harrespilak eta bertze eraikun megalitikoak aurkitzen ahal ditugu eta bere inguruan hainbertze kontu eta kondairak iritsi zaigu.
Kontatzen da orain dela 100 urte baino gehiago , sekukako idorte baten ondoren Auzak su artu zun, baino ez zen sute normal bat baizik sugarrik gabeko sute bat bakarrik kea eta kea ikusten zen. Ke hori egun aunitz igaro omen zun (sumendi bat zirudien) eta Baztango jendia komentatu zun egun hoietan sorgiñak, deabruak, Mari eta bertze ispirutuak batzarrtu eta bere parrandetan zebiltzatela. Pentsatzen ahal da sute hori lurprko dutea izango zela, orain dela bi uda Gorramendin gertatutakoa bezalaxe, beroarengatik belar idorra, ostoak pixkanaka pixkanak erretzen dira eta arras zaila da itzaltzeko.
argazkiaren egilea inaxio da eta euskal-herria.org webgunetik artuta dago
Auzako kaskoan paraje ikusgarria eta du, Pirineoak eta itxasoa ikusten dira, bere kaskoan ere Arrigorria haizak daude ikusteko politak eta baita ere ikusten dena zilo bat da eta zilo honek bere historioa dauka. Erraten dute Erratzuko baserri bateko jaunak in zula, gizon honek egunero igozen bai zen bere aizur, pala, piko ta guzti kaskora , eta egunero mendia zilotzen zuen urrea aurkitu nahiez eta hau ez zen agertzen , egunero ta egunero hola, baserritar honek baizekien urrea baizela kondaira zahar batek hori erraten bai du. Kondaira dionez ,
Auzan leitze bat ba omen da eta leitze hortan urre auniz, Aker beltz bat eta sugetzar batek zaintzen dute sarrera. Erraten dutenez Alduidesko apaiz batek igo zela urre hori artzera, urrea hori behar zuen eta eliza konpontzeko eta bertze gauz batzuetarako. Han iritsi zen eta leize pare parean gelditu zen, akerrak apaiza ikusi bezain laster deitu zion sugetzarrari , honek agert eta sarrera guztia okupatzen zun, apaiza ezin sartuz, errezatzen asi zun apaizak eta errezuen ondorioz sugiak mehatzen eta argaltzen hasi zen, baina harengana hurbildu bezala berriz loditu egiten zen, alako batean sugezaharrak apaiza atakatu zion eta eskerrak bularran ostia saindua bat eramaten zula ba hori babestu bai zion sugetzarraren bazkaria izateaz.Hortik etoriko da, "Kasu auzan! han baduk gauza, baina nehork ezin har"
Sugetzar hori ez zen edozein sugetzar baizik Sugaar zen Mariren maitalea eta senarra (euskal mitologian Mariren parekoa baino
gizontasuna adierazten duena eta bertze izenakin ezagutzen dena Sugoi, Maju...).Batzuta Mari bisitatzen dio Auzan eta bere amodiotasuna bizitzen dute eta hau gertatzen denean bere sexu txinpartak tximistetan , ortosetan ekaitzan.. bihurtzen dira, hori erraten bai da ( Mari eta Maju junto daudela) Auza gainean goibel beltza. eta kriston ekaitza sortzen denean.
Eta bi jeinu hauen azken aldiz bere sexu plazerretan murgildu ziren eguna 1913k0 ekainaren 2an izan zen. Egun hartan Auzako kaskoan goibel ikaragarri bat lehertu zen eta kriston ur hori erdia Banka aldera joan zen eta bertze eria Baztanen ixuri zen kalte haundiak sortuz. Uholdeak, bete betean harrapatu zun Erratzu, zenbait etxe eta zubi botaz eta sekulako kalteak bazter guztitan. Gero uberroak Elizondo eta Elbete ere harrapatu zitun eta bi herri hauek desegin zitun, bi pertson ito ziren eta etxe, zubi , komertzioak desegin, Jaime Urrutia karrikan ura 4 metrotara igo zen, hondakinez eta zaborrez bete zuen herri guzia.
Garai hartako mundo grafico gazetaren erreportajia. Argazkiak Felix Menak in zitun (garai artako Felix Menak) eta uholdeko argazki asko ikusten ahal dira www.gourmet-image.com/ elbidean
Eta akitzeko bideo erreportaje eder hau Saray Bartolome Muru,Lourdes elizegi eta Esti Etxeberiiak egindakoa
1913 ko uholdei buruz eta Satxu blogan aurkitzen ahal dena.
Sugarren marrazkia "Mitologika" liburutik artuta dago eta marrazkiaren egilea Ricardo del Rio da.
Auzaren buruz zerbait gehigo jakiteko Mariano Izetaren "Baztanngo kontuak" liburuan aurkitzen ahal da
1913ko UHOLDEAK BAZTANEN




















kaixo pello, aspaldikoa zer moduz ?
Gustokoa izan da irakurtzea hainbertze kondai Auzaren inguruan, askotan joana naiz Auzako kaxkora eta urrengoan ongi begiratuko dut ea Mariri ikusten diodan.
Ondo itzan eta goraitzak denei.
lamizuri — 2009-04-09 - 08:03:40 GMT 1