Aio korrika
Di-da batean pastu zaigu korrika, 4 ordu gutti gora bera ibili da Baztan zehar Korrika , eta 4 ordu hauetan Baztandarrak aupatu dute lekukoa eta gogoz eta pozez erran dute hau euskaraz bizi naidugun herria dela. Jende guztia kalera eta korrika egitera atera da, herrietan, errepidetan, malda goran, malda beiti...
4terdiak aldera Oronoztik sartu da Baztanen, han ongi etorri emateko Oronoztarrak zeuden, haurrak, gurasoak adiñekoak eta abar, Arraiozko herria 2 km zeukan, Irurita ere plaza, jendez beteta zegoen korrika itxarotzen, gehienbat haurrak bere gurasoekin eta handik Elizondora, han kriston giroa, Baztango ikastolako parkean, ikastolako haurrak, xorroxin entzuten altabozez, merendatzen guraso elkartekoei esker, han zeuden urdurik ea noiz iristen zen, eta haratago, plazan San Franziko Xabier ikastetxekoak eta Elizondo buelta emanez berriro Iruritara, basaburua aldera. Zigaurre, Ziga, Aniz, Berrueta, Almandoz herri guztiek bere kmekin, etxex etxez eskatutako sosekin erosita eta Xorroxin irratiak erraten zuenez kriston
jendea zegoen eta hori dena, malda gora zela.
Xorroxin irratia aipatu dugunez, nabarmendu nahi genun, egindako lana korrikaren segimenduan, goizetik Beran sartu zenetik ia ia gaua arte egon dira, giroa sortzen, erraten momentu guztian korrika non zegoen, korrikalarien deikin, bere elkarrizketekin, han zegoen Fermintxo egun guztia korrika ikusi gabe , korrikaren aurrean elarrizketak iten lekukoa hartu behar zutenei galdetzen nortzuk ziren , nongoak eta abar . Aipazekoa da ere Fernando eta Josetxo esatariek egin zuten korrika , Fernandok Beratik Elizondoraino in suen korrikako segimendua txirrindulez, esku batian manillarra eta bertzean telefonoa eta gainera korrikalariei elkarrizketatuz, berak segituko zun gustora baino Elizondon Josetxok txandatu eta basaburua igo esku batez eta baita ere Belate puska bat komentatuz nola zijoan korrika zonalde hortatik
Belate aldean zeudenak asko ziren Baztangoiza aldekoak, (aurten handik ez bai da pastu), han km erosia zeukaten, Erratzuko gaztiak, Amaiurko herriak, Arizkungo Elkartasun elkartea...Haiez gain ere zeuden Baztango mendigozaileak, Xaruta pilota elkartea, Baztandar biltzarrakoak, gaztetxekoek...eta Baztango lurretan egindako azken kman Elizondoko Erlategi elkartekoak, elkarte honetako Igorrek hartu zun lekukoa eta kman zehar lekukoa pastuz kideen artian eta 8terdiak aldera lekukoa Ultzamatarrei emanez agur erran zioten Korrikari Baztandar guztien partez.
Azken argazki hontan Fermintxok (Xorroxingo esatariak) elkarrizketa iten Erlategi elkarteko kideari.
Bertze argazkiak Korrika.org webhorritik hartuta daude eta Baztanen aterako argazkiak hemen ikusten ahal dira.


Zabaldu
del.icio.us
















iep
uf! fermintxon argazkia ikusi hutsarekin ze hotza!!...frexko ari zun Belaten!hori haizea!!
egia erran Xorroxinek dena zuzenean eman zun ta polita izan zen , bino nekagarria ere,Lizuniagatik Belaterarte detailerik galdu gabe.meritu ederra Fernando bizikletakin(katarroarekin zegon gainera) eta josetxok ere belateko maldetan gotti...
fermintxo ta ni aintzinetik joan ginen kotxez ta zuk erran bezala ezkenun korrika ikusterik izan...azken lekukoa aldaketa ikusi genun Belaten ta bueno...gustora!!
mari karmen eta nereataz ere ezin antzi, hoiek ere meritu ederra, estudioan sartu ta solas ta solas 8 orduz gelditu gabe egotia! guk benpin paseo bat eman genun ta etzen gutti!
kontuak kontu,egun ederra! ta batez ere jendetzaren erantzuna...eguraldiak ere lagundu zuen ta
hemendik bi urtetara gehigo!!
ongi segi!!
julen — 2009-04-01 - 10:48:41 GMT 1