Aintzineko izokiñak
Apirile biribile zerria urdaindegian hile edo erran beharko genun Apirile biribile hilabete hontan izokiña hile, Apirile batean hasi omen zen izokiña arrantzatzeko demboraldia (bigarren urtez amuarrainak ez direla arrantzatzen ahal Baztan-Bidasoan)
beno bakarrik arrantzatzen ahal da 60 izokin eta Endarlatzatik eta Donoztebeko tartean eta ea nor den "lehendabizikoa" artuko duna, artzen baldin bada! ez bai da ibai hau lehenago bezalakoa, amuarrainez eta izokiñez beteta zegola, eta Mariano Izetak komentatzen zun bezala, bazen garai bat (ez ain hurrunekoa) izokiñak Elizondo pastu eta Amaiurreraino igotzen omen zirena. Orain berriz gure ibaia presaz eta urjauziz beteta dago,nahiz eta leku batzutan, adibidez Elizondon, negu hotan konpondu duten Txokotoko presa, albo batean dagoen urbidea, arrainak goiko aldera pasatzeko
Izokiñaren eskasia dago bai kopuruan, batai tamainan ere, azken urtean arrapatzen direnak gutti gora behera 20 tik 40ra izokin dira, gehienbat 65zm.koak eta 3,5 kilokoak, oso ttikiak konparatzen baldin bada 1906an dokumentatua
dagoen 19 kiloko izokiñarekin edo argazki zahar honetako bezalakoa (behipin hiru negu itxatsoan pastu duen izokiña eta ez gaur egungoak, gehienak bakarrik negu bat igaro dute itxasoan,). Argazkiakoa Endarlazan arranzatuta izan zen eta (www.riosconvida.es web horritik artuta dago). Berriz kopuruaren eskasia erraten dute 1982 urtean nabaritu zela ,zertaz urte hortan ez bai zen izokin batere arrantzatu eta bitxikeri bezala , Lander Santamaria Elizondar gazetariak kontatu zun "el salmon ya no es el rey del rio" artikuluan ( "Las cuatro estaciones del valle de Baztan" liburuan agertzen da) urte hartan ezkondu zirela La Pantoja eta Pakirrin eta menuan nabarmanzen zen Bidasoako izokiña , gauz arraroa ez bai zen ezta batere arrantzatu denboraldi hortan. Urrun ere gelditzen da historio hori, uholde baten ondorioz eta ura bere ubidera bueltatu zenian ibarretako bazterrak izokinez beteta zegoenez, Elizondo-Donosti trenaren trenbidea iten hari ziren langileok egun hartatik aurrera izokiña izan zuten jateko egunero, eta langile gixajoak kokotaraino akitu zuten izokiñez.
Baino Baztanen ez da izan, Baztan ibaiak, izokinak gora joan den ibai edo erreka bakarra , baizik baita ere Urrizaten dagoen Izokin errekan ere .
Bere izena erraten dun bezalaxe (izena duna existitzen du) aspaldi aspaldi izokinak uneraño igotzen ziren. Izokin erreka hau Urrizaten sortu eta Urbakuran (mugan) Aritzakungo errekakin batu eta Bidarraiera joanez (hemen Baztan erreka deitzen diote) eta hortik Errobi ibaiera eta Baionatik itxasora. Ikusten denez Euskal Herri osoko ibaietan izokiña igotzen zen Bidasoa ibaian, Errobian, Urumean... Baina gaur egun bakarriki Baztan-Bidasoa ibaia dugu izokin ibaia dena eta bakarrik Endarlatzako eremuan.
Bertze gauza bazuk bezala hemen ere zerbait gaizki egin dugu , uharkak, ibarretako zuhaitzak moztu, gehigi arrantzatu...eta pixkanaka pixkanak izokiña ere Errobi ibaia bezalaxe desagertuko da betirako.
Ondo izan eta ondo jan eta garizuman, arrain. Izokiña? bai seguraski Norbegiakoa izanen dela.


Zabaldu
del.icio.us















