Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Laxoa, botarria, pilota ta pilotaria

laxoaimg_0011.JPGAste hontan aurkeztu da Baztan-Errekako XXX. Laxoa txapelketaren edizioa, Laxoa elkartea antolatuta. Maiatzan hasi eta finala Abuztuaren 2an  izango da Arraiozko plazan, partiduak larunbata arratsaldetan izanen dira eta 5 herriko (Arraioz, Irurita, Doneztebe, Oiz eta Hondarrabia) 10 talde harituko dira. Laxoa elkartea 1980an sortu zen eta berriz laxoa zeukan xarma eta ospea errekuperazia buru izan zuten eta ia ia lortu dute, laxoa bizirik irauten bai du gure eskualdean. Laxoa, jokatzen diren pilota modalitateen artean zaharrenetakoa da eta garai batean ospetsuena, herri bakoitza zeukan bere plaza (jolasteko tokia) batzuk mantendu dute Arraioz bezala (goitiko argazkian). edo Arizkungo Lamierrita, bertze herri batzutan karrikanescanear0002.jpg jolasten zen Mugairen (azpiko argazkian ikusten den bezala) edo Elizondon. Elizondon oraindik, udaletxe ondoan harrizko botarria aurkitzen da eta handik ateratzen zen pilota eta Paularena etxerantz abiatzen zen, geroxago egingo zen errebote plaza, hasieran belarrezkoa izanez eta denborarekin breazkoa.

Modalitate honen jatorria artzainzan dugu, aspaldiko artzaiek momentu libre zutenean haien artian pilota pasatzen ziren, horregatik badira hain bertze leku, zelai edo belai pilota soro izena daukatenak, Urrizketako pilotasoroa ia ia Bertizen dagona, Beartzun ere bada bertze pilotasoro bat, Orabidean Karokotze-soroa...Hortaz, garai batean Laxoaren "urrezko" urteetan, XVIII. eta XIX mendetan (Iruñan, Baionan, Tolosan... baziren errebote plazak) jokalari gehienak artzaiak ziren.

Urte  haietan laxoa zen jokuen "errege" eta herrien artean desafioak iten ziren, desafio hoiek jende asko mugitzen zuten eta baita ere diru mordoa, apustuak iten bai ziren. Joku ospetsua zenez, haietako desafio batzuk edo historia eta bere xelebrekeriak  gaur egun arte iritsi zaigu (edo eskerrak Mariano Izetak , bildu eta idatzita utzi zitula).

Haietako desafio bat izan zen Alduideko plazan eman zena , Alduidetarren eta Erratzutarren artian (Aldiudes -Erratzu, garai haietan Baztanen, gaur egungo Barça-Madrid iduritsua izango omen zen). Desafio hortan jende pile bildu zen mugaz bi aldeko pilotazalez beterik eta diru aunitz jokatuz eta jende pile hori artean Erratzuko "Mapitzi" pelotazale eta apostuzale amorratua zena zegoen. Partida hasi aintzin bi taldeko pilotariak, jokatzen zen diru guztia eman zioten Mapitziri, honek boltseroa bai zen. Mapitzik hainbertze sos ikusirik, gordetzeko eman zioten  diru guztia Baztandarren alde apostu egin zuen.

escanear.jpgPartida hasi eta segidan Alduindarrek aintzinaldia hartu zuten eta errex ateratzen ari zuten partida, Maipitzik berriz hori ikusita izaldura hezurretaraiño sartu eta deldurraz dardarka, handik ihes egin zun muga aldera. Bidean zigoala entzuten zun Aldiudesko plazatik heldu ziren txaloak eta esku-zartak, ikaratuta eta jakinez ere Erratzura iristen baldin  batzen ere bere bizia arriskuan izango zela, han, to geldi-geldirik gelditu zen. Handik ordu terdi batera gizon bat pastu omen zen eta Maipitzek ea nola zijoan partidua galdetu zion, gizonak erran zion hasieran Alduindarrek abantaila artu izan arren Baztandarrak berdindu, aurreratu eta azkenian nausitu zirela, hori entzutian, pozez eta zorriz piztu bezala herriranz abiatu zen , bere bolseroari dirua eskatu, berak bolsero bezala pilotariei sosak eman eta diru mordo batekin poltsikotan Erratzura poz-pozik joan zitzaigun gure Maipitzek.

Erratzutarren eta Alduidendarren artekoak ez ziren partidak soilik baizik gudukaldiak, bertze batian Alduideskoak joan ziren Gorostapolora jokatzera, (han bai zegoen Erratzuko errebote plaza) jende asko etorri zen, Alduidarrak frontoia ezagutzeko jokaldi batzuk in zuten beraien artean, Erratzukoak ikustean nola jokatzen zuten, desafioan atzera bota ziren bazekitelako sekulan ez zutela irabatziko. Kriston kalapite sortu zen eta azkenik desafioa ez zen egin. Alduindarrak aserre bizirik joan ziren Iparraldera  baño bidean ikusi zuten iretze meta guztiek (metaziri ta guztiz) autxiz eta errakara botaz erre zuten egun hartako espantukeri guziak.

Bai xelebreak aspaldiko kontu zahar hauek eta xelebrea ere izan zen Juan Martin Inda Perkainen  bizitza, erdi egia erdi mitoa ,(historian izan den laxo pelotari ospetsuana) eta berari buruz hainbertze gauzak kontatzen direnak . Perkain 1770an sortu zen Alduidesen eta Frantziako iraultzako garaian bere herritik alde egin izan omen zuen, (iraultzaren aitatxoekin arazotxo batzuen ondorioz) eta Elizondon errefuxiatu zen. Hegoaldean segitu zun bere fama haunditzen pilotari bezala eta Baztanen gauetan mugalaria izaten omen zen.

Egun batian Baztandar batzuk desafioa bota zieten Alduidestarrei eta Perkain desafio hori jokatu nahi izan zun bere herrian eta bere herriko taldearekin, Frantziako gendarmeak jakin bezain laster Perkain Alduidesera joan behar zela, gendarme pile bat bidali zuten baino erraten da partidu hori  ikustera joan zirela 6.000 ikusle eta 6 mila pertsoi hoiek ez zuten utzi Perkain harrapatzea behinpin, partida akituartio. Kontatzen da ere Perkain berberak pilotakada batez gendarmeen buruzagia hil zula eta egia izan edo ez, Perkain ez zuten harrapatu

zarbo5.jpg

 (Argazkia laxoaguante blogatik artuta dago baita ere Arraiozko plazakoa )

Gaur egungo Baztango edo Malerrekako laxo pilotariek ez dute Perkain bezalako famik izango baino Abuztuko finala irabazten baldin baduten, herritarrek harro egonen dira haietaz eta aupatuak, txalotuak izango dira (behinpin aste batez).

Kontu zaharrak alde batera utziz, polita izango zen pixkanaka-pixkana gure eskualdeko errebote plazak betetzen baldin badira eta markadorea ez duena ulertzen eta ez dakiena nola tantuak egiten  diren... , lasai egotea eta laxoaguante bloga ikus dezala hor arras errex azaltzen bai dute erreglak eta abar, gañera euskaraz dago.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>