Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Azken agurra

Azken agurra eman zizaion Mikel Laboari larunbata 18an (apiirilak), berak asko maitatzen zuen eskualdean, Izpegin, Erratzu eta Baigorri tarrtian.

Zeremonia xume eta familiar hontan, Agiñan (Lesakan) izan zen bezala (errauts puske batzuk gorde ziren) , emazteak, alabak eta arrebak errautsak aireztatu eta Izpegin zehar zabaldu ziren lau haizetara.

z000000010599217.jpgAzken agur hontan urbildu ziren bere lagun Arizkundarrak  haien artean Javier Larralde txistularia eta  Juan Miguel Iriarte atabalaria baita ere bertze Baztandar baztuk igo ziren Izpegira azken agurra eta familiari berotasuna ematera, mutildantzak dantzatu ondoren jende guztia Mikelen Kantuz abestia kantatuz agur erran zioten (argazkia J.M.Ondikolena da eta diario de notiziasaren web horritik artuta dago) .

Mikel Baztanen (Arizkunen) denbora asko pasatu zun eta bazter hauek inspirazioa emanez abesti edo kantu batzuk sortuko zitun eta  abesti hoien artean Baztan kanta egongo zen.   Bitxikeria bezala audio hau, Mikel Laboaren Baztan abestia baina bertsio punkarra Delirium Tremensena


KANTUZ (hitzak)

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi?

Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak.

Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.

 

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>