Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Falcon beltzen egunak

Apirila 30 batean hain zuzen 1977koan, Arjentinan, falcon beltz hoietako batetik gizon batzuk atera ziren eta kalean zijoan Jon Pirmin Arozarena Larregi artu, detenitu eta eraman zuten. 0esnaesma_6.JPGSeguraski ESMAm (Escuela Superior de Mecánica de la Armada)  akituko zuen bertze batzuk bezala torturatua, jipoindua eta azkenik bere gorputza ezkutatua.

Arjentinako diktadura militarra (la junta militar, berak deitzen ziren horrela) 30.000 pertsoi desagertuarazi zuen  1976-1978 epean. Jon Pirmim Arozarena 30.000 hoietatik bat izan zen, 25 urte zituen, Venezuelan sortuta, Estatu Batuetako nazionalitatea zeukana eta jatorriz baztandarra zena (bere aita Ramon Arozarena Arizkundarra zen).

Hain bertze Baztandar seme izanez Amerika osoan, hegoan eta Iparran eta bereziki Arjentinan, 30 mila desagertuetatik bakarrik bat izatea asko erraten digu, jakiteko zen aldean mugitu ziren gehienak (behinpin),  jatorriz baztandarra eta osoki euskal jatorria zeukatenak. Honi burura ekarri nau aspaldi enzunatakoa, Karlos Garaikoetxea lehendakaria izan zen garaietan, Euskadiko gobernuak ikerketa bat egin zun jakiteko Arjentinan urte haietan, biktimen artean zenbat euskaldunak edo jatorriz euskaldunak baziren, Sorpresa izan zen jakitean euskal jatorria zeukatela, biktimen artean baino asko gehiago bazirela euskal jatorria zeukatenak Torturatzaile, militar eta ministrotartean. Hau eztakit (ikerketa) egia den edo "leyenda urbana" den, zertaz honi buruz ez dut ezer aurkitu. 0liburuaimage_preview.jpegBaino bai bada liburu bat Alberto Barandiaranena  "Ez zaigu ahaztu" izenekoa eta gai hau arakatzen duena.

Alde batetik kontatzen du euskal desagertuen kasuak, Telllo Biskiart, Garin anaiak, Meroño, Armendariz... eta baita ere Jon Pirmin Arozarenarena, eta bertze aldetik, azken horrietan eukal jatorria zeukaten torturatzaile, jeneralak, presondegi militarreko komandateak... Arturo Jauregui, Luis Maria Mendia, Alferdo Ignazio Astiz (aita Naparra zun honek)...Liburua Baztango liburutegian dago eta arras interesgarria da. (eskerrak eman behar diot Angeleri liburua komendatzeagatik).

Ikusten ahal denez Baztandarrak eta Euskaldunak gehienbat Ameriketan. boterearen aldea egon dira, oso katolikoak eta oso tradizionalistak eta hori ikusi ahal zen, kasu hontan ez Arjentinan baizik Txilen, 2006. urtea Pinotxeten hileta elizkizunan, ba hileta horren protagonista nagusienak 0pinochet1165844411_g_0.jpgeuskal jatorria zeukaten. Hasiz hilatik, Cesar Augusto Pinochet Ugarte (bere amaren aita Naparra), bere emaztea Lucia Maria Hiriart Rodrigez ( bere aitetxi Baigorrikoa) baita ere han zegoen Oscar Izurieta jenerala.... eta seguraski baita ere egongo zen norbait Baztandar jatorria izango zuna,  Errazukoa hain zuzen.

Ez zaigu ahaztu!!!

Erantzunak(2) »

  1. Ez dago zeren, Pello. Mila esker zuri. Zer egin zenuen? Ortzegunean liburutegitik hartu, gure blogarekin 10ak artio lagundu eta gero goizeko 3ak artean liburua irakurri, horren memoria blogean biltzeko? Ez zinen urtemugara garaiz iritsi (ordurako maiatzaren lehena zen) baina nork ez dizu barkatuko hiru ordu berandu ailegatu izana? Zu bai zarela langile titiberoa, garabi bihotz beltzen klubekoa. Ez zaigu ahaztuko.

    ANGEL — 2009-05-03 - 20:28:55 GMT 1

  2. Eskerrak liburuagatik eta hain fidela izateagatik, baina ez nuen hiru ordu beranduago idatzi baizik egun bat eta hiru ordu geroago

    Bazttango haizegoa — 2009-05-03 - 21:32:58 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>