Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Berri txarrak

Berri txarrark taldearen abesti batek honela erreten zun  "haien berri onak, gure berri txarrak dira.." eta hoiek auzo ondoko erkidegotik datozte eta ezdakigu zer aldatuko dute, hezkuntzan eta euskararen inguruan, seguraski onik ezerrez, Jauralizak emanten duen laguntza hainbat euskara jorratzen duteen elkartei (adibidez ttipi-ttapak) bere muga administratibotik kanpo, kolokan geldituko  dira?

09prentsa2handi.jpgHoni lotuta eta krisiaren aizakiaz, Nafarroko gobernuak ere, euskarazko komunikabideei bere laguntza murriztu die, ia ia %100, Xorroxin irratiari bezala eta hauek diru iturri berri bat lortzeko, idei original bat izan dute behikaka.com izena duna eta  behikaka.com web horrian azaltzen dutena. Erraten da arazorik badenean kaxkoa mugitzen dela eta xorroxingoak, burutik ez daude maigu. Zozketa bat ingo dute, baina zenbakiak aterako duen esku inozente hori, kasu hontan, hiru behien kaka izango da. Zorte on denei!!!

Berri txarrekin segituz, Beratik etortzen zaigu, hain zuzen Funbera lantegitik. Gaur ( Maiatzak 6 ), Funberako langileek Burdin martxa hasi dute, Beratik Iruñera oinez joango bai dira, Lehenengo etapa hontan Baztanen sartuko dira eta Almandozko tunelean geldituz, bihar berriz Almandoztik hasi eta Iruñaraino, ta, azkenik etzi Iruñeko karriketan ibili ondoren, parlamentura joango dira eta enpresak eskatutako E.R.E.aren aurkako elegitea eskatuko dute.

Ez da Lehenengo E.R.E.a zertaz Azarotik daude E.R.E.kin eta orain gaiñera enpresak E.R.E. berria eskatu du urte osorako, eta horrekin hilabeteetan sei egun lan egingo dute bakarrik, soldatak murriztuko dira, lehendik murriztuak izanak izanarren. (komentatzen dute hilabete hontan 600€ inguru kobratuko dutela).


Ta akitzeko "berri txarrekin", Mexikotik datorrena, gripe A ezagun horretaz, ez, ez, ez da iritsi Baztanera, baino bai errotuta dagonez  Mexikon. D,F.en Maitzak batan ospatzekoa zen den, Baztango eguna euskal etxean urtero bezala, baino aurten gripea A dela edo ez dela, ez ospatu. Baztanzopa eta txuritabetzi gabe gelditu dira aurten hango baztandarrek. beno urrengo urtian izango da, ez baldin bada bertze gripe berririk ateratzen, zaldien gripea, ardiena, untxiena, jirafena, fokeena, gamusinoenak....

Bideoa 2007k0 Baztango egunarena da rta festa honen buruz, bideo gehigo ikusteko klikratu hemen.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>