Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Zaparrada

pello @ 23:37 Tagak:

Atzo arratsaldean ( Maiatzak 13 ) bapatean euri zaparrada bota zun eta gutxi iraungo zuela zirudien baino ez zuen gelditu eta segidan menditik uharrak atera imgp4355.JPGeta ibaia billatuz, errepidea zeharkatu beharraz, tita batean errepidea estali zun ura. Errepideak kanal bat  zirudien Arizkungo San Blas auzoan, Laurentx eta Errotaberea tarte hortan behipin. Kotxeak  hasieran mantxo mantxo pasatzen ahal zuten baina baita ere zenbait gelditu eta bulkatzea tokatu zizaigun. Bulkatzen ari giñela barridea imgp4354.JPGagetu zen Erratzutik zetorrela eta han kriston zaparrada bota zuka eta menditik ura jausten zela ederki.

Erratzu, menditik?, Auza?. Orduan kontu zharrak eta koindairak diotenez bezala, Marik Anboto utzi eta Auzara abiatuko zen Sugarrekin egoteko, hori erraten omen dute gertatzen dela hauek biek juntatzean eta sexu jokotara ematen direnean, Auzako kaxkoa goibeldu , ortotsak, tximistak eta azkenik kriston zaparrada sortzen dute.  Hontan, hauek biek izara azpian denbora  auserki egon ziren, zeren ortotsak, eurie eta mendiko uharrak gaua artio mantendu ziren

Sugar aipatu dugunez, Lola Sarrateak, Arraiozko artistak,Sugar buruzko ipuin bat bidali zidan, marrazki eta guztikin (akuarelako artelan bat) Lola Sarrateak Arraiozko Kanakonean  dauka bere  etxe-tailerra eta sarean blogarte blog ederra eta interesgarria kudeatzen du, Blog hontan bere arte lanak, margoak, eskulturak ikusteaz eta gozazeaz gain, ere   Baztango eta bertze lekuko historioak kontatzen ditu.

SUGAR ETA  HAURRA

sugar.jpgBehi mutikoa oihanera sartu zen, lelo larilelo kantari,eta oihan ilun hartan ba zegoen sugaar bat, muruuuuuhhh ahotik sua zeriola agertu zitzaion mutikoari bidera., sua fu fu jarautiz eta jan eginen zaitut erranez, aspaldian ez dut eta zurea lako txitxia xamurrik haginkatu, ja ja ja, txtxia xamurra ja ja ja, haurra ikaratu nahian, baino umea ez zen beldurtu. Desesperantza apur batekin _kendu hortik !erantzun zion haurrak dragoiari, eta ez bota gehiago ke gogaikarri hori mamorro horrek, lotsatu beharko zenuke hain handia izanda horrela irtenda ni bezalako haur ttikia beldurtzen._Aida! Aida! Joan zaitez paleontologia museora, zimpi zampa eginen zaitut bestela, eta dragoia erori zen zipli kanka tunk identitate krisi sakonera, eta arras deprimiturik, gan izan behar zuen laster dingili dangala psikoanalistarengana…



J. S. ren ipui batetik hartua.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>